Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Apirila 15th, 2010 by teketen

Bloga sortu nahi?

Euskaldunak beti izan gara krisian, baina baliabide gutxirekin ere gauza asko egin izan ditugu. Berria, Egunkariaren ondoren jaio zen Fenixa. Oraintxe momentu hauetan bere urteurrena ospatzen ari den Zuzeu. Kazetaritzaren inguruko eztabaidetan murgilduta. Sustatu, zahar-berria. Zabaldu.com eta baita Indymedia Euskal Herria ere.

Niretzako garrantzitsuenak, azken urteetan sortu ditugun milaka blogak. Beharbada zuetako batzuk bloga duzue dohaineko zerbitzu batean edo ez duzue baina blog bat nahi duzue zuen domeinuarekin. Apirilaren 24ean itzalagunea.com -en urteurrena ere izango da, denon artean hosting merke bat hartu eta erabiltzaile guztien artean kudeatzeko ardurarekin, bakoitzak bere blog propioa eta domeinuarekin sortzeko tailer bat egin dezakegu. Zer iruditzen, zenbatek emango luke izena? Utzi zuen iruzkinak eta zabaldu mezua interesa izan dezaketen pertsonen artean.

Comments

25 Responses to “Bloga sortu nahi?”
  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Gorka Julio. Gorka Julio said: Bloga sortu nahi? http://teketen.com/2010/04/bloga-sortu-nahi/ [...]

  2. interesgarria izan daiteke! ni apuntatuko nintzateke

  3. baita ni ere!

  4. Oraindik ez dakit nola ibiliko naizen apirila 24ena, baina apuntatuko nintzake

  5. Baita ni ere. Behingoz aurrera egiteko behar nuen bultzada izan daiteke.

  6. Jada 4. gara. eta beste batek behintzat esan dit interes handia duela, beraz joan egun hori erreserbatzen…

  7. Aupa Gorka, ni apuntatzen naiz! Nik ere behar dut bultzada kolektibo txiki bat nire blogaren gaia aurrera ateratzeko. Gero eta garrantzizkoago iruditzen zait gainera identitate digital propioa izateko, eta buruan borborka ditudan ideiei forma eman, eta eztabaidaren eta elkarrizketaren bidez ikasten joateko.
    Gainera egun horretan elkarrekin ikasteko talde polita osatu dezakegu.

  8. ni ere, libre badaukat behintzat!

  9. 6 gara jada. Ez dago limiterik denon artean egingo dugu tailerra.

  10. Oso interesgarrie, ni de gustoa jungo nintzateke, ze asmo, goizez edo atsaldez?

  11. Interesgarria dirudi bai; elkarren artean ikasteko aukera polita. Itziarren badugu blog dezente baten beharra. Eguna eta ordua zehaztean ea joaterik dudan. Mila esker!

  12. @teketen Bat gehiago orduan datorren larunbata 24rako.

  13. Neuk ere parte hartuko nuke, baina egun horretan guztiz ezinezkoa dut. Alternatibarik??

  14. Kaixo, Teketen.

    Lana egitea tokatzen ez bazait (oraindik ez du garbi), Andoainera joatekoa naiz.

  15. Gorka, niri ere gustatuko litzaidake joatea!

  16. Karlos says

    Aupa Gorka, garaiz banabil ni ere apuntatuko nintzateke!
    Etxeko lanik egin behar al dira joateko? ;)

  17. [...] los blogs (él hablaba de Euskal Herria, pero se puede extender perfectamente al resto del mundo). Bloga sortu nahi? (enlace en euskera). [...]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>