Aurreko egunean idatzitakoaren ostean, konturatu naiz sarean uste baino kezka handiagoa dagoela Facebook-en inguruan. Wired aldizkarian, Ryan Singel-ek hau idatzi zuen; Facebook’s Gone Rogue; It’s Time for an Open Alternative. Facebook-en pribatutasunaren inguruko politika denboran zehar nola aldatzen joan den erakusten duen grafiko hau ere aurkitu nuen. Tim O’Reilly-k berak Facebook-ek hartutako bidea ere zalantzan jartzen du Web 2.0 EXPO jardunaldi famatuan. Nire zalantzak eta beraienak ez dira guztiz berdinak, baina antzekotasunak ere badaude. Argi dagoena, Facebook-ek kezka handia sortzen duela.
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuz
Maiatza 12th, 2010 by teketen


[...] buruzko kezka http://teketen.com/2010/05/facebooki-buruzko-kezka/ [...]