Atzo Kalakako saioan Atez ateko zabor bilketari buruz izan zen. Batzuen jarrera oso harrigarria suertatzen ari zait gai honetan. Herritarrek bere borondatez birziklatze sistema hobeago bat arazo gehigirik gabe aplikatzen hasi dira Usurbil, Hernani eta orain Oiartzunen. Oso pozgarria da, herritarren inplikazioa handia da, kontrako zenbait jarrera ere, baina horiek demokratikoki Usurbilen kasuan eta informazioarekin Hernaniren kasuan oso ondo betetzen ari dira.
Hala ere, Hamaikabat-en jarrera da gustatzen ez zaidana. Alderdi honek txoke indar moduan jokatzen du Errauskailua sortzeko interesak, ustezko birziklatze batean ezkutaturik. Atez atekoak beraiek proposatutako guztia eta gehiago egiten du, baina nahiago dute horren kontra jarri beraien interesak defendatzeko. EAJren jarrera ere tamalgarria da eta zentzu berean doa.
Baina, Aralar? Atzo, orain arte ia inoiz hitz egin ez zuen Oiartzungo Aralar mintzatu zen. Gasifikazioaren alde eta atez atekoaren guztiz kontra azaldu ez den arren, bidean aurkitutako arazoak baliatu nahi izaten ari da politikoki. Benetan, herritarren inplikazioa lortu duen eta inoiz baino birziklatze onena egitea lortu duten proiektuaren kontra jarriko dira azkenean? Alderdian bertan ere eztabaida piztu dute hitz hauek.
Ez dut ezer ulertzen, herri askok horrelako herritarrak izateagatik ordaindu ere egingo luke. Andoainen ere Atez ate askoz hobe!

