Web 2.0aren eztandarekin informazioa sortzeko eta jasotzeko aukerak handitu egin ziren. Hainbat lekutan blogak, wikiak, etab. sortzeko aukera egon zen. Horren informazioaren planoan informazio gehiago sortzeko eta bakoitzak bere iturriak aukeratzeko aukera sortu zuen. Jada hedabide zentralizatuak ez ziren informazioa helarazi zezaketen bakarrak. Baina, era berean azpiegitura aldetik, sare banatu bat izan zitekeena zentralizatzen joan dira. Software librea eta hardwarearen kostu txikiak direla eta zure blog, webgune, wiki, posta… sortzea inoiz baino errazagoa den arren.
Azken hilabeteotan enpresa handiek eta Googlek batez ere zentzu honetan pauso berriak eman dituzte. Gure datuak nahi dituzte eta ematen ari gatzaizkio. Gmail ezagunarekin hasi ziren, Google Analytics-ek informazio izugarria eman zien eta orain Google Public DNS eta Google URL Shortener sortu dituzte. Edozein trafikoren bitartekari izan nahi dute, informazio hori ere eskuratu ahal izateko. Konturatu zarete benetako URLak ez diren gero eta helbide gehiago daudela URL helbide laburtzaileak, Facebook-eko URLak,… Ondo azaltzen du Chris Messinak bere The death of the URL mezuan.
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuz
Urtarrila 21st, 2010 by teketen


[...] eta azpiegitura http://teketen.com/2010/01/informazioa-eta-azpiegitura/ [...]