Mugimendu oso garrantzitsuak izan dira astebukaera honetan, Euskaldunakoa azkena. Ezker abertzaleak eta EAk euskal estatu baten aldeko itun estrategikoa (Jaitsi ยท Irakurri) sinatu dute. Oso mugimendu garrantzitsua, batez ere edukiari begiratzen badiogu. Nik bertatik parte-hartzea eta jendarte justuago bat lortzeko akordioak nabarmendu nahiko nituzke, baina badakizu horrek ez du saltzen eta biolentziaz hitz egin behar. Zentzu horretan ere oso adierazgarria da ituna, erabat alboratzen baitu biolentzia erabiltzea.
Hala ere, erreakzio batzuek beldurra eragiten didate. Batzuentzat ez dago ezer berririk, beste batzurentzat estrategia zital bat da eta beste batzurentzat aldiz berandu dator. Azken honekin loturik, uste dut badela garaia EGIren aldetik bere nagusiek egin nahi ez dituzten pausoak egiten hasteko. Etorkizunari begiratzeko perspektiba gutxi? Estrategia bat? Nik horrela pentsatzen dut. Batzuetan besteek egindakoak minimizatzea ez da inmobilismoa, pauso gehiago lortzeko estrategia baizik. Baina azken proposamenak denboraren ardatzak aldatu dituela uste dut. Lehen denborak ardatzak ezker abertzalearen kontra zihoazen, orain alde doaz. Gero eta jende gehiago konturatzen ari baita EArekin lortutako akordioa, hasiera besterik ez dela. Mugimendu handiago baten hasiera besterik ez eta gizartea ere, alderdiei itxaron gabe mugitzen hasi da gainera. Akabo La Vida de Brian!


[...] arte http://teketen.com/2010/06/lortu-arte/ [...]