Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Maiatza 19th, 2010 by teketen

Maiatzak 28 demokrazia ekonomikoaren inguruko jardunaldiak Arrasaten

Maiatzaren 28an demokrazia ekonomikoaren II. jardunaldi transnazionalak izango dira. Jardunaldi hauek auzolanean antolatutakoak dira. Bere helburua aurten kooperatibismoa, ekonomiaren forma berriak, komunitateak… bezalako gaiak lantzea da. Eztabaidak, mintegiak eta hitzaldi azkarrak izango dira erabilitako formatuak. Las indias talde kooperatiboko lagunak gurekin izango dira. Edozein kasutan etengabe garapenean dagoen prozesu bat da. Interesgarria den kooperatibaren batek, edo kooperatiba izan gabe gai hauen inguruan interesgarria den norbait ezagutzen baduzu parte hartzeko deia zabaldu berari. Euskarazko eztabaida-mintegi bat ere izango da bertan, “Euskal Herriko kooperatibismo eredua, honen berrikuntzan eta etorkizuneko ibilbideak”. Animatu!

Comments

2 Responses to “Maiatzak 28 demokrazia ekonomikoaren inguruko jardunaldiak Arrasaten”
  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Gorka Julio, TheklanEH. TheklanEH said: RT: @teketen: Maiatzak 28 demokrazia ekonomikoaren inguruko jardunaldiak Arrasaten http://bit.ly/afVuxg <– (interesgarria dirudi) [...]

  2. [...] bertaratuko dira: Teketen,  Grupo Cooperativo Las Indias eta Ander [...]