Gaur Facebook erabiltzeari utziko diodala iragarri dut. Batzuetan gauzak zergatik, zertarako, nola erabiltzen ditugun errreflexionatu beharra dago eta iritsi behar zuen eguna iritsi da. Etengabe eskaintzen dizkiguten tresna eta teknologia guztiak asimilatzeko joera dugu mundu honetan gabiltzanok, erreflexio handirik gabe. Kritika bai asko, baina erreflexio gutxi egiten dugu. Denak bizi ditugu kontraesanak. Erabat ulergarria da, nik asko ditut, baina hau ezinezkoa egiten ari zitzaidan, hori besterik ez.
Mezua bere osotasunean irakurtzea merezi duela uste dut, badakit oso luzea dela eta horregatik amaitzen duzuenei eskainitako denboragatik mila esker. Loturez josia dago, lotura bakoitzak ere merezi du, benetan diot. Lotura bakoitzaren atzean testuinguru bat dago, gako bat, hauei ere kasu egin. Hemen goaz…
Interneteko sare sozialek pertsonen arteko lotura arinak kudeatzeko aukera erraztu digute.
Interneteko sare sozialek pertsonen arteko lotura arinak kudeatzeko aukera eman digute. Jendearen artean loturak erraz egin eta aurkitzeko aukerak handitu dituzte. Stanley Milgramek bere mundu txikiaren experimentua egin zenetik badakigu zein puntutaraino gauden elkarlotuak, baina tresna hauek komunikazioa erraztea lortu dute. Batez ere gure lotura arinekin (lagunen-lagun, ezagun, aspaldiko lagun…) kontaktu gehiago mantentzera lagundu dute, Dunbarren zenbakitik haratago kasu askotan.
Batzuek sortzen diren sare hauen erlazio kalitatea dudan jartzen dute, baina oso interesgarriak dira. Mark Granovetter lotura arinen indarra izeneko ikerketaren bidez azalarazi zuen moduan. Lana bilatzeko adibidez, lotura arin hauek garrantzi gehiago izango dezakete lotura gogorrek (familia, lagunek,…) baino. Hori bai, gauza berriak sortu eta eztabaidatzeko beharbada ez dira sare egokienak. Horretarako interes berdinak eta kasu askotan identitate berdina duten pertsonen artean egotea askoz baliagarriagoa da. Baina edozein kasutan sare hauek kasu batzuetarako oso baliagarriak direla frogatzen ari dira. Grafo sozialean gure interesekin bat egin dezaketen eta ondoren gure gertuagoko sare batzuetara pasa daitezkeen pertsonak topatzeko garaian.
Sare zentralizatzaileek gure datuak harrapatu eta quid pro quo -a hausten dute.
Baina, sare hauek interesgarriak badira ere, sare hauek hartzen duen topologia eta baita horien atzean dauden interesek garrantzia handia dute. Askotan sare hauek erabat zentralizatzaileak dira. Hau da, bertan sortzen dena, bertan gelditzen da. Horri esker datu asko metatzea lortzen dute eta beraien interes araberako politikak aplikatzeko aukera dute. Datu horiek saldu, berrerabili, ustiatu…
Bakoitzak erabaki behar du zer ematen dion mota honetako sareei eta zer jasotzen duen, baina askotan quid pro quo hori apurtzen da. Ematen duguna, jasotzen duguna baino askoz gehiago da, nahiz eta gu ez konturatu. Askok gure datuek balio ez dutela pentsatuko dute, baino gure datuek asko balio dute. Batez ere, gu bezalako asko batzen direnean, hor sortzen den datu base horren balioa izugarria da.
Quid pro quo hori erabat hautsi duen sare soziala nire ustez Facebook da. Aspalditik esan ziguten zein ziren bere interesak, baina askok ez dugu sinistu nahi izan edo berdin izan zaigu. Konspiranoiatik gertu dauden hitzek duten sinesgarritasuna dela ere pentsa genezake. Baina Facebook-ek pribatutasunaren eta kontrolaren inguruko pausoak etengabe ematen joan dela hori argia da. Azken aldaketek hori sakontzera eta zabaltzera eraman dute. Etorkizunean zer espero dezakegu?
Nire aldetik Facebook-etik alde egitea erabaki dut, aurretik Gmailekin egin nuen moduan. Kontua ia osorik hustu dut, baino irekita manteduko dut. Norbaitek zerbait bidaltzen badit edo noizbait mezu isolaturen bat bidaltzea okurritzen bazait egin ahal izateko, baina ez dut orokorrean gehiago erabiliko. Aipatu dut gauza askotarako baliagarria izan daitekeela, baina niri ez zaizkit interesatzen.
Sare banatuek datuak, pribatutasuna, identitatea bakoitzak nola kudeatu eta zabaldu nahi duen erabakitzeko aukera dira.
Horren aurrean aukera berdinak eskaintzen dituzten zentralizatu gabeko sareak eta batez ere sare banatuak daude. Zentralizatu gabeko sareak osatzeko aukera jada badago, hau da bakoitzak bere sarea osatu dezake eta ondoren federazioak egin beste batzuekin. Software libreak aukera asko ematen dizkigu horretarako, Elgg, Buddypress, Status.net… bezalako tresnekin horrelako sareak sor daitezke. Baina hori baino hobeagoak oraindik sare banatuak dira. Bakoitzak bere informazioaren, datuen, identitatearen, erlazioen kontrola dauka eta berak erabakitzen du zenekin eta nola partekatu nahi dituen. Inorrek ezingo dio mezu bat zabaltzeko aukera adibidez, Facebook-en gerta litekeen moduan. Teknologiak aukera hori ere ahalbidetzen hasi dira, baina oraindik denbora bat faltako da guztiz gauzatu ahal izateko. Horren zantzuak DISO, Dataportability, Open Web Foundation estandar irekiak erabiltzeko proposamena egiten duten erakundeak. Komunikazio banatua ahalbidetzen duten Pubsubhubbub, RSScloud eta Activitystreams jarioen hobekuntzak. Eta bukatzeko hau dena metatzeko proposamena egiten ari diren Diaspora bezalako proiektuak.
Konplexutasunaren mundu honetan sareetan bizi gara, bizi garen sare horiek baldintzatzen ditugu eta baldintzatzen gaituzte.
Mundu konplexu batean bizi garela konturatzen hasi gara. Sareak konplexutasun hori adierazteko, balio dute eta batez ere bakarrik, isolaturik, indibiduo hutsak garela sinestarazteko zailtasunak jartzen dizkigu aurrean. Zerbait bagara, murgilduta gauden sareek eragiten diguten eta eragiten dugun eraginagatik ere bada. Gure eragina sare horietan hiru graduetara zabaltzen da. Hau da, gure sareetan (familia, lagunak, kirol taldea,…) gure gertukoenengan eragina izateaz gain, horien kontaktuen eta beste horien kontaktuengan ere eragina dauka nahi gabe ere. Gainera era berean badakigu, gure ingurukoek egiten dutenaren arabera gure jarrera eta besteena ere alda dezakegula momentu oro. Kasu askotan aldaketa txiki batek, aldaketa handi bat ekar dezake.
Sare banatuek aukera ematen digute, lokala eta globala uztartzeko. Kanpoko plataformek ezarritako mugak (baita psikologikoak) hautsi eta komunitate errealak eraikitzeko. Lokalki edo guretzako interesgarriak diren tresnak, ekimenak eta ekosistemak sortzeko aukera, baina baita ere estandar irekien erabilerari esker globalki interesgarriak izan daitezkeenak. Irudimena lantzeko aukera ematen digute alegia. Banalidadetik kanpo, eztabaidatzeko, sortzeko eta gauza berriak esperimentatzeko komunitateak sortzen ez baditugu gureak egin du. Denbora gakoa da honetarako eta “denbora falta” gure jendarte ereduaren arazo larrienetako bat da, nik nire denbora sare banatuen sorkutzara eta komunitate errealak eraikitzera bideratu nahi dut, besterik ez.


Pozten naiz honera hurbildu izanaz
Nik pentsakera berdintsua duakat
nik uste gure oinarri eta balioak errespetatuaz sortu nahi dugunok, bai blogari independienteak, sareatzaile irekiak edota elkarbanatzaileak, erreflexio hau egin beharra duakagula. Nik GureWeb.net webgunea asmo honekin jarri nuen martxan (wiki aurreratu bat da), eduki eta iritziak plazaratu eta elkarbanatzeko soilik, eta nik garatzen ditudan tresnak besteek erabil ditzaten, eta poliki poliki partehartzaileen identitatea eta ezagutza hazten doa…
Aldiz, zer gertatzen da FaceBook-en…, edonoren lagunak bihurtzen gera (gure egoa pixkat goratzeko) bainan erlazioak ez dira printzipio sendo batzuetatik jaio…, beraz batez ere profesionalki erabiltzen ditudan twitter (komunikazio zuzena) edota linkedin (interesa berdinak) interesgarriagoak iruditzen zaizkit.
Bukatzeko, sare banatuena itxura ona dauakala esan nahiko nuke, bainan konfederazioak sortzea beharrezkoa izango da dena uztartzeko
Plazer bat teketen
Pozten naiz honera hurbildu izanaz
Nik pentsakera berdintsua duakat
nik uste gure oinarri eta balioak errespetatuaz sortu nahi dugunok, bai blogari independienteak, sareatzaile irekiak edota elkarbanatzaileak, erreflexio hau egin beharra duakagula. Nik GureWeb.net webgunea asmo honekin jarri nuen martxan (wiki aurreratu bat da), eduki eta iritziak plazaratu eta elkarbanatzeko soilik, eta nik garatzen ditudan tresnak besteek erabil ditzaten, eta poliki poliki partehartzaileen identitatea eta ezagutza hazten doa…
Aldiz, zer gertatzen da FaceBook-en…, edonoren lagunak bihurtzen gera (gure egoa pixkat goratzeko) bainan erlazioak ez dira printzipio sendo batzuetatik jaio…, beraz batez ere profesionalki erabiltzen ditudan twitter (komunikazio zuzena) edota linkedin (interesa berdinak) interesgarriagoak iruditzen zaizkit.
Bukatzeko, sare banatuena itxura ona dauakala esan nahiko nuke, bainan konfederazioak sortzea beharrezkoa izango da dena uztartzeko
Plazer bat teketen
Plazerra nirea da! Segi horrekin!
Berez, Googletik badaukate Data Liberation Project :http://www.dataliberation.org/
Bai, Google bera Facebook baino hobeagoa zentzu horretan. Hala ere, zentralizazioaren ideia ere hor dauka bere oinarrian, baina egia da askoz hobeto egokitu dela Interneteko betiko etikara. Hala ere, Facebook-ek dituen arazo asko ere baditu.
Aupa Gorka, irakurri dut, gainetik eta azkar xamar. Oso ondo dago. Geurean ere behar dugu horrelakoen inguruan ohartaraziko gaituenik.
Facebook-en inguruan gauza asko et asko dauden aztertzeko. Batetik, Facebookeko jabeek berek geuk bertara igotzen ditugun datuen inguruan egiten duen kudeaketa. Eta bestetik, guk geuk geure pribatutasunaren inguruan egiten dugun kudeaketa.
Esaterako, oraindik ezezagunagoa zenean, enpresa/erakunde/entitate ezberdinek erabaki zuten Facebook-en erabiltzaile profila sortzea. Baina gaur egun hori gaizki ikusia ere dagoela esango nuke (eta gainera FBeko erabilpen baldintzetan debekatuta dago). Orain jakina da horrelako kasuetan FBeko web orrialdea abiatzea dela egokiena.
Kontua da nire inguruan (lagunartean eta abar, ez naiz ari gai hauekin bueltaka ibiltzen garenoi buruz) sumatzen ari naizela nolabait beren pribatutasuna zaintzeko kezka handiagoa. Jendea hasi da enpresen perfil horiek beren lagunartetik ezabatzen, baita aurrez aurre ezagutzen ez dituen "lagunak" kentzen ere. Eta hori, pribatutasunaren kontzientzia izate hori, oso garrantzitsua da niretzat. Erabilpen okerren adibideak ere hamaika dira, jakina.
Sare banatuen inguruan, nik neu erek, Konektikat.com tumblelog agonizantea sortu nuenean, hemen azaltzen dituzun kezkei erantzun nahi izan nien. Hura izan behar zen nire identitate digitala zentralizatuko zuen txoko independentea. Eta beste aplikazioak oihartzun bat besterik ez. Puro eco. Ez dut lortu, eta ez naiz gehiegi saiatu ere. Intentzioa ona zen, baina… Ordutik beste blog bat (aurki aurkeztuko dudan bideobloga) sortzen pasa dut urte bete baino gehiago. Eta, egia da, Facebook-en erabilpen handi (eta kontzientea) egin dut. Twitter baino gehiago, esaterako.
Baina hemen diozunaren inguruan zalantza batzuk ditut eta galdera luzatu nahi dizut. Badakit kontraesanak denok dauzkagula aitortu duzula, baita zuk eta nik ere, eta beraz ez ezazu hartu eraso gisa edo.
1-Batetik diozu badirela Buddypress eta Elgg bezalako aplikazioak. Baina esango nuke horiek ez direla sare banatuen adibiderik onena. Are gehiago, norbaitek software hori erabiliz sare sozialen bat sortu nahi badu, datuen jabegoaren praktika guztiz autoritarioa egin dezake, Facebook-ek egiten duen bezala. Beraz, softwareak ez du hortik sortutako aplikazioa libre egiten. Atzean dagoenak egiten du libre, egitekotan. Identi.ca, adibidez?
2- Bestetik, Ketariri behin irakurri nion (ketari.nirebog.com), webgune batek Facebook Connect bezalako tresnak txertatzen dituen bakoitzean independentzia apur bat galtzen ari garela. Teketen.com honetan bertan, iruzkinak uzterako orduan, Facebook Connect eta bestelako erregistro tresna batzuk daude. Ez da kontraesankorra sare banatuen alde egin eta tresna hauek erabiltzea? Badakit Intensedebate Autommattic etxearena dela (WordPress kudeatzen duen bera), baina iruzkinen datu guztiak ez dira haienean gordetzen? Esan dezadan, dena dela ere, nik antzerako tresna bat erabiliko dudala (Disqus).
Badakit sare guztiz banatuetara ailegatzeko erdibideko pausuak eman beharko direla, ez dela dena zuri ala beltz, baina zure artikulua irakurri ondoren sortu zaizkidan galderak dira.
Zer diozu?
Lehen ahaztu zait. Wired aldizkariak artikulu interesgarria argitaratu du:http://www.wired.com/epicenter/2010/05/facebook-r…
"Facebook maltzurra bilakatu da, Mark Zuckerberg fundatzailearen munduaren dominazioak mozkortu du. Sareko beste ekosistemek egoera hori onartu eta alternatiba ireki eta banatu baten alde lan egiteko garaia iritsi da".
Zuk aipatutakoarekin harreman zuzena du artikuluak, beraz.
Ez dakit, baina hau idatzi ondoren gero eta gehiago dira albiste hori eta antzekoak. Haurdun dauden emakumeekin bezala gertatzen ari zait. Haurdun daudenean, haurdun dauden beste jende pila bat ikusten du. Uste dut hori baino gehiago dela, jendeari kezka sortu zaiola. Rekopilazio bat egingo dut.
Aupi Haritz, eskerrik asko esfortzua egiteagatik. Galderei erantzunak:
1.- Egia da eta testuan aipatzen dut sare banatuak baino, sare deszentralizatuetaz hitz egin beharko genukeela talde/erakunde bakoitzak bere buddypress edo status.net sortuko balu. Gero federazioen bidez, denok denekin hitz egin eta elkarreragin ahal izango genuke. Noski kontrola sortu duten horien eskuetan dagoela eta erabilpen autoritario bat egin dezakeela. Baina hor atzean dagoen komunitateak erabakiko du zer egin, zein diren arauak etab. Ez dugu nodo bakar bat izango horren kontrola duena eta beraz komunitateak aukeratutako arauen arabera egituratuko dira gune horiek. Alde horretatik askeagoak gara. Gainera sare batean egoteaz nazkatzen bagara, gure datuak erraz inportatzeko aukera izan dezakegu (estandar irekiei esker) eta beste batera ospa egin.
2.- Horrela da, ez dago dudarik. Facebook Connect bezalako teknologiak erabiltzean alde batetik gure komunitate propioa sortzeko aukerari uko egiten diogu. Honek ematen dituen erraztasunak baliatuz. Iruzkinetan bada, ez da gehiegi, beraz nahi duzun moduan identifikatzeko aukera bezala hartu daiteke. Nola firmatu nahi duzu iruzkina alegia. Larriagoa litzateke blog osoa ikusi edo bertan parte hartzeko aukera emango bagenu, baina batzutan komenigarria izan daiteke. Adibidez oso zaila da konpetitzea beste handi horiekin jendea behartzen baduzu beste kontu berri bat sortzea. Batzutan horrelakoak egiten dira, baina konzienteki egiten badira gauza hon eta txarrak ezagutu behar dira.
Nik erabiltzen dut, baina ez dut nahi beste inorrek nire erabakia hartzea, aurretik pentsatu gabe. (Des)Oreka honetan beti bizi behar dugu eta. Nire nahia hau zen, iruzkinei bizitasun handiagoa ematea eta era berean beste kontu batzuekin ere, batez ere OpenID bezala identifikatu ahal izatea. Beti ere WordPresseko ezaugarrietatik mantenduz eta nahi nuenean plugin hori kentzeko aukera izanda. Orain erantzunak:
Bai eta ez. Zuk diozuna horrela bada ere, egiten diren iruzkinak
Wordpresseko berezko iruzkin sistemarekin sinkronizatuak daude. Beraz,
edozein momentutan plugina kendu eta oraindik egin diren iruzkin guzti
horiek normal-normal izango ditugu gure WordPressean. Batez ere, honek
bultzatu ninduen hau aukeratzea. Beste batzuek hori ez dute ondo
egiten, honek aldiz hori erabat errespetatzen du.
Asko begiratuta hau aukeratu nuen esandako baldintzengatik eta ihes
egiteko aukeragatik. Niretzako gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari
da ihes egiteko aukera. Nik gomendio moduan jendeari esango nioke,
komentario sistema arruntarekin nahikoa baduzu ez instalatu.
Hobekuntzak nahi badituzu probatu, gustatzen bazaizu gelditu eta ez
bada horrela ospa. Norbaitek zerbait hobea topatzen badu, komunikatu
eta arazorik gabe alde egingo dut.
BESTEAK
Arazoa ez dago jendeak kontzientzia hartzea pribatutasun kontuekin. Garrantzitsua da noski eta beti zentzu horretan pentsatu behar da. Baina, nik beti pentsatzen dut jendea ez dela tontoa eta tresnak ibiliz ikasten dituela kudeatzen. Horregatik zure lagunen autoikasketa oso ohikoa iruditzen zait. Baina horretaz gain dago nire kezka:
* Zertarako eta nola erabiliko ditu bere datu baseetan dauden datu guzti horiek enpresak. Nahiz eta zuk pribatu bezala izarri beraien datu baseetan informazio hori badago.
* Zure lagunak bezala, gure sarea bakoitzaren lagun sorta eta ezagunetara mugatzen bada, ez luke zentzu gehiago bakoitzak kontrolatutako esparru batean, bakoitzak berea izatea eta besteekin lotzeko aukera (sare deszentralizatu edo banatu bat alegia).?
* Zer gertatzen da zure datuekin joan ondoren ere. Facebook-ek adibidez datu horiek gorde egiten ditu.
* Utzi dezakegu zerbitzua eta sortu dugun guztia eta beste toki batera, era errazean eraman? Zergatik ez, guk sortu dugu ezta?
* Lehenetsi bezala ezartzen dituzten politika horiek eta horien aldaketak gero eta okerragoak dira. Benetan zilegi da zure plataformari balioa ematen dioten pertsonek sortutakoari horrelako baldintzak ezartzea?
Oso pentsaera interesgarriak plazaratu dituzunak, teketen. Nik Facebook ireki nuenean idatzi nuen artikulu bat facebook-en: http://www.facebook.com/notes/beni-cuentalo/faceb…
Batez ere gure informazioarekin atera dezaketen probetxu ekonomiko eta kulturalaz gain, gran hermano haundi hori sortuko dutenaren beldurra daukat. Datu base horiek, FBI eta CIA bezalako intelijentzia zerbitzuen eskuetan duaden informazioaz, ari naiz, hain zuzen ere.
Jakin nahi nukeena, da, halaber Twitter aplikazioak kondizio berdinak dituen, esan nahi dut, gure informazioarekin (argazkiak, textuak etab) erabilera berdina duen, nahi dutena egin ahal dezaketen. Hala ere twitter eta facebooken arteko desberdintasunak bilatzen ditudan bitartean, facebook-en oraindik kontua zabalik utziko dut baina seguruaski zuk bezala egingo dut, hau da, twitter-en idatzi eta gero feed-ekin facebook-en plazaratu.
Mikelek esandako programa behin ere ez nuen entzun eta bertan kontu bat irekitzeko asmoa daukat…
Gorkak hobeto erantzungo dizu, baina bada ezberdintasun handi bat Facebook eta Twitterren artean. Facebook-en denetariko gauza sareratu daitezkeen bitartean (argazkiak, bideoak…), Twitterren 145 karaktere edo hizkitako mezuak argitaratzen dira soilik, asko jota loturaren batekin. Twitterren bideo bat bidaltzen baduzu, seguru asko Toutube, Euskaltube edo beste plataforma batera egindako lotura izango da. Bideoa, eta beraz erabilpen baldintzak, beste webguneak zehaztuko ditu ,beraz.. Twitterren soilik mezu horiek daude ostatu hartuta (testua) eta pribatutasun kontuak ez dira hain eztabaidatsuak.
Facebook eta Twitter, biak ala biak "sare sozialak" izanda ere, oso kontzeptu ezberdinak dira.,
Twitter niretzako ezberdina da. Gertuago dago blogen fenomenotik, honen banalizazioa bada ere, sare sozialen tresnak gehituta izateak oso interesgarria egiten du. Terminoak edozein kasutan ez dira hain txarrak, baina hala ere honen alternatibetan ere pentsatzen hasi behar dugu. Baina, uste dut twitterrek oraindik ez duela muga gurutzatu. Status.net softwarearekin twitter bat sortzea oso erraza izan daiteke edozeinentzat.
Nire iritziak Twitterri buruz oso ondo jasoak daude hemen: http://teketen.com/2009/06/twitterrek-ezagutarazi…
Nire iritziak Twitterri buruz oso ondo jasoak daude hemen: http://teketen.com/2009/06/twitterrek-ezagutarazi…
Guzti hau irakurri ondoren (hipertestu madarikatua!), iruzkina uztea derrigorrezkoa egin zait. "I was here!"
Kontu hauek oso interesgarriak dira. Noizean behin geratu eta pentsatzeko gutxienez. Mila esker txapa hauengatik
Nire ihesa nola izango den pentsatzen ari naiz. Alferkeriak (asko) ez atzeratzea espero dut!
[...] Egilea:teketen 2010-05-12 QR-code Etiketak: facebook, kezka, pribatutasuna, Tim O'Reilly, wired Aurreko egunean idatzitakoaren ostean, konturatu naiz sarean uste baino kezka handiagoa dagoela Facebook-en inguruan. Wired [...]
[...] gero eta aurkako jarrera gehiago sortzen ditu. Horretarako arrazoiak badaudela argi utzi nahi izan dut blog honetan. Ez naizela bakarra ere nahikoa argi dago. Hau dena [...]