Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

  • TwitterTwitter
  • BlogsovietBlogsoviet
  • KontaktuaKontaktua
  • Hasiera
  • Aurkezpena
  • BakalHau
  • Talaios
  • teketen
  • Urria 7, 2012
  • 24

Eguna iritsi da #kmk12

Gurasoek ikastolan sartu ninduten, hori izan zen Extremaduratik etorri, elkar ezagutu eta ni eduki ondoren hartu zuten erabaki garrantzitsuenetako bat; behintzat niretzat. Erabaki hori hartzeko argudioak, alde eta kontrakoak eztabaidatu eta erabakia hori izan zen.

Ez zen erabaki erraza izan nirea bezalako langile klaseko familia batentzat, baina egin beharrekotzat jo zuten. Euskaraz izan behar zuen nire hezkuntzak, beraiek baino aukera gehiago izateko eta herrian errotzeko. Horiek beraien argudioak behintzat.

Gero etorriko ziren, oraindik mina sortzen duten ikastola eta eskola publikoaren erabakiaren inguruko eztabaidak. Noski, nire familiak publikoaren alde egin zuen, baina… Hala ere, oraindik bertan mantentzea erabaki zuten.

Ikastolen mugimendutik gauza on eta txarrak entzuten ditut. Onak, asko baita topiko asko ere. Txar batzuk ere, asko zentzudunak betiko zentzugaberia batzuk kenduta noski. Aldaketak beharko dira eta eskola publikoarekin batera ikastolen izaera herritarra duen hezkuntza sistema euskalduna bermatu beharko dugu elkarlanean.

Baina gaur eguna iritsi da! Hainbeste zor diodan nire ikastolaren, Aita Manuel Larramendi ikastolaren egun iritsi da. Urtean zehar egindako auzolanak, ilusioak, grinak… bere fruituak emateko eguna eta horretarako zu behar zaitugu.

Gure aldetik, teknologiaren munduan gabiltzanon aldetik, opari bat prestatu dizuegu, ginKMKana.com. Baita ikastolako wifi sare librea ere Guifi.net proiektuaren eskutik; disfrutatu!

Atzo amak prezintoa erosi zuen eta aitarekin batera gunez-gune kartelak jartzeaz amaitu genuen. Biei eskerrak eman nahi dizkiet, laguntzagatik, baina batez ere hartutako erabakiengatik. Eskerrik asko aita ta ama.
image

Tags: kilometroakkmk12

Mezuak

— teketen

Gorka Julio naiz, 1982. urtetik bizirik eta 2005. urtetik blog honetan teknologia eta jendartea uztartzen. Niri buruz gehiago jakin

Logging In...

Comments are closed.

  • 24 Replies
  • 0 Comments
  • 20 Tweets
  • 0 Facebook
  • 0 Pingbacks
Last reply was 7 months ago
Kilometroak retweeted thisishikawa_ retweeted thisbedaio3000 retweeted thisSerotoninaeh retweeted thisutolotu retweeted thisTxapisotegi retweeted thisandrestxu retweeted thisinaki_agirre retweeted thisJoneOrereta retweeted this
  1. @euskalblogos
    View 7 months ago

    #euskalblogosfera Eguna iritsi da #kmk12: Gurasoek ikastolan sartu ninduten, hori izan zen Extremaduratik etorri… http://t.co/XpQ9CeoC

  2. @Serotoninaeh
    View 7 months ago

    @teketen ondo pasa #kmk12 !! ¿vas a venir al @hackafou? #Hackmeeting

  3. @galder
    View 7 months ago

    Zenbat zor diogun ikastoleei,ta gure gurasoek egindako esfortzuei.Eskerrik asko! @teketen en istorio ederra http://t.co/K9tKCFXu #fb

  4. @itzalagunea
    View 7 months ago

    .@kilometroak @teketen bidalitako
    mezua da gaur Aita Larramendiko arduradunek irakurri behatko luketen #Agurra http://t.co/t8OBjF4B ;) )

  5. @birasuegi
    View 7 months ago

    Ederra benetan Gorkak @teketen bere ikastola, jatorria eta etorkizunaren inguruan idatzi duen mezua #kmk12 http://t.co/YZGvb1R2

    • @asarasuareplied:
      View 7 months ago

      RT: @birasuegi Ederra benetan @teketen-ek bere ikastola, jatorria eta etorkizunaren inguruan idatzi duen mezua #kmk12 http://t.co/3q9YKche

  6. @iturri
    View 7 months ago

    RT @birasuegi: RT @birasuegi: Ederra benetan Gorkak @teketen bere ikastola, jatorria eta etorkizunaren inguruan idatzi duen mezua #kmk12 http://t.co/YZ …

    miriweri retweeted thisiraulaia retweeted thisjazpillaga retweeted this
  7. @hedoi_etxarte
    View 7 months ago

    Ditugun eztabaida konplexuen gaineko sintesi emotibo bat Gorka burkideak ( @teketen ) http://t.co/2fuDAiNi #kmk12

    birasuegi retweeted thisurtzai retweeted this
    • @ksukunreplied:
      View 7 months ago

      @hedoi_etxarte @teketen eztabaida horiekin jarraitu beharko da ba eta proposamenak botatzen! Ezin dugu orain arte bezala jarraitu.

  8. @manexlete
    View 7 months ago

    Hunkigarria @teketen-ek bere gurasoei eta Andoaingo ikastolari adierazitako esker ona. Bejondeizuela! http://t.co/rQoUzaPm #kmk12

© Copyright 2013 Teketen. Slideside Theme by WPBandit.

  • TwitterTwitter
  • BlogsovietBlogsoviet
  • KontaktuaKontaktua
    • Recent Posts
    • Most Popular
    • Comments
    • Tags
    • Amigurumien bidetik2013-05-23
    • wpid-2009-10-23-17.23.59.jpgM25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea2013-05-20
    • Firefox OSen keinua2013-05-18
    • Firefox OSen keinua2013-05-18
    • IEB2013 laburpen mugikorra2013-05-14
    • Oporretarako p2p alokairuak2013-05-08
    • Vintage-Look_LolitaVintage2013-04-30
    • Baldin X orduan Y2013-04-30
    • 1038010_mNi santas ni cruces, gora Santa Krutzak!2013-04-29
    • BIOzwLhCQAAnWAT.jpg:largeOtso bakartiak2013-04-28
    • Andia kalean bihar A21 – 15:30etan #kutxaherriarentzat2012-11-20
    • e-Liburuak gurean mugatuta etorriko dira2009-12-07
    • Itsasontzia atera da2012-09-12
    • Bloga sortu nahi?2010-04-15
    • Eguna iritsi da #kmk122012-10-07
    • Kabi@ Durangoko Azokan2012-11-28
    • Larunbatean blogak sortzeko sovieta2010-04-20
    • Tenemos futuro(s) que crear y un mundo que ganar2012-02-28
    • Tranxmedia talka2012-12-04
    • proba2009-07-09
    • naroaelortza on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • euskalblogos on:Amigurumien bidetik
    • TalaiosKoop on:Amigurumien bidetik
    • ishikawa_ on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • euskalblogos on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • ainhoaeus on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • birasuegi on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • TalaiosKoop on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • teketen on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • HubDonostia on:M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea
    • andoain bankuak berria bideoa Bideoak bilbo bildu blogak blogosfera donostia egunkaria ekonomia elurnet euskal herria euskaltube euskara euskaraz eztabaida facebook globalizazioa gnu/linux google hedabidea ikastaroak informazioa internet jaiak jardunaldiak komunitatea krisia michel collon microformats mikroformatuak sarea sareak sare sozialak software librea telebista twitter txioka ubuntu ueu web2.0 web semantikoa zentsura
  • Dokumentuak

    • Bildu.net manuala
    • Euskara, nerabeak eta Interneteko sare sozialak
    • Internet eta eraldaketa
    • Interneteko sare sozialak sare sozialen analisi dinamikotik begiratuta
    • Social Blogworks
    • Teknologien erabilera udalen parte-hartzea sustatzeko
    • Testuinguruari buruzko gogoetak
  • Hedabideak

    • Berria.info – Irlen Sarea
    • Euskadi Irratia – Amarauna
    • Euskalerria irratia – Pasahitza
    • Hala bedi – Zebra bidea
    • Kontaizu – Sarean
    • TTanTTakun – Taosa
  • Sindikatuak

    • Talaios Koop. » Gorka Julio