Erasoa gelditu eta Etorkizuna(k) eraiki
Kapitalismoaren metaketa fase berri baten aurrean gaude. Kapitalismoaren eredua basatia izan da bere hastapenetik, arautze ezak ekarritako arazoa baino, berezko arazoa da. Batzuek errentak lapurtu eta metatzeko, beste batzuek galdu behar dituzte, kosta ala kosta.
Fase berri honetan, kapitala oraindik garrantzitsua bada ere, produkzio baliabideak eta ezagutza gure esku daude kasu askotan.
Lehen ez bezala, orain arte boterea eta pribilegioak mantendu dituztenek gero eta zailtasun gehiago izango dituzte gure errentak lapurtu eta metatzen jarraitzeko. Aitzakiak mila izango dira, baina uzten badiegu ez da ezer geldituko. Murrizketa bakoitzaren atzean pertsonak daude, drama asko eta asko.
Beraien posizioa mantendu ahal izateko, gure bizitzako arlo guztiak suntsitzeko prest daude.
Hala ere, zaila bada ere ez dugu pesimismoan erori behar, ez horixe. Bi bideko erantzun bat martxan jarri behar dugu eta denon artean egin. Bai, badakit hitz handiez ari naiz, baina iraultza txikien asanbladan edozer gerta daiteke. Bakoitzak berea, baina besteak ahaztu gabe!
ERASOA GELDITU
Lehenik eta behin harresiak eraiki beharko ditugu eta horretan mobilizazioek garrantzia handia daukate. Greba orokorraz hitz egiten den egun hauetan, argi esan beharko dugu EZ DELA NAHIKOA. Erasoaren larritasunak etengabeko mobilizazioak eskatzen ditu, beldurra erabiliz edozer gauza egiteko prest daude eta ez dira geldituko.
Greba orokorra, patronalaren erasoaren aurkako eta gure etorkizuna(k) sortzen hasteko egoera bat, dei-adar bat izan behar du.
Greba orokorra, patronalaren erasoaren aurkako eta gure etorkizuna(k) sortzen hasteko egoera bat, dei-adar bat izan behar du. Ez da egun bat, krisi garaiko 4. Greba Orokorra bezala izendatzea garrantzitsua da, 5. ere etorri daitekeela argi uzteko. Errealitate fikzio apur bat eginez…
- 2012 Otsailaren amaiera lehen mobilizazioak.
- 2012 Martxoaren 29a Greba Orokor bateratua Hego Euskal Herrian, sindikatuak, gizarte mugimenduek deituta eta auzolanean informazioa sortzeko deialdi irekiarekin, gerrila komunikatiboak eta gerrila urbanoak edonon egongo dira.
- 2012 Apirila-Maiatza-Ekaina Paro eta greba sektorialak eta mobilizazioak arratsaldez langileei sostengua emateko eta arazoa jendarteratzeko. Herri eta hirietan elkartzeko, jateko, biltzeko, bizitzeko leku publiko eta hutsik dauden enpresa pribatuen okupazioak.
- 2012 Ekainaren amaiera. Irailerako 2. greba orokor deialdia Irailerako.
- 2012 Ekaina-Uztaila-Abuztua-Iraila. Bide mozketak, bankuen hartzeak, patronalaren eragile nagusien aurkako salaketa publikoak, informazio filtrazio masiboak enpresen barrutik…
- 2012 2. Greba Orokor deialdia. Euskal Herria osoko hego eta iparraldeko deialdia. Europar deialdi bat egiteko aukerarekin. Euskal Herria osoko gerrilla komunikatiboa eta Europako eragileekin harremanak.
- 2012 Abendua – Greba Orokor Globalerako lehen kontaktuak. 2013. hasieran Greba Orokor Globala. Euskal Herria osoko gerrilla, gerrila komunikatibo globalarekin bat egiten du estrategia banatuen bidez greba deialdia zabaldu eta koordinatzen laguntzeko.
- 2013 hasiera 1. Greba Orokor Globala eta …
Gertatzen den edo ez, ez da garrantzitsua, greba hau helmuga bezala ez jartzea lortzen badugu. Hala ere, eta greba tresna garrantzitsu bat den arren, informazioak eta egituratzeko forma berriek duten indarra ere baliatzen hasi behar dugu. Informazio filtrazio masiboei beldur handia diote adibidez. Ezkutatzeko gauza asko eta ezer galtzeko ez duten pertsona asko daudenean… Orain arte gehiegi erabili ez diren tresnak erabiltzen hasteko garaia izan daiteke, ideiarik?
ETORKIZUNA(K) ERAIKI
Zenbait erakunde, erreforma honen aurka eta beste eredu baten alde agertu dira. Hauei, hitzen gaineko konpromisoak eskatzeko garaia da. Zer egiteko prest daude egoera hau ez gertatzeko, zuzentzeko edo behintzat ez okertzeko?
Baina hau guztia ez da nahikoa, inoiz ez da izan, baina orain are gehiago. Harresiak eraikitzeak bakarrik, beraien agenda onartzea ekartzen du automatikoki.Independentziak eta sozialismoak argi dago gauzak erraztuko lituzkeela, baina errealitate horretara iristeko lanean jarraitu dezakegu, orain sortzen duguna etorkizunean erabilgarria izan behar duela pentsatuz. Talde txikietan bada ere etorkizuneko nahi dugun jendartea eta alternatibak eraiki eta esperimentatzeko garaiak dira.
Alternatibak eraiki bai, baina hemen eta orain egingarriak diren alternatibak.
Askotan “badugu alternatiba” esaten dugu, baina zein da, bakoitzak bere ideiak plazaratzeko momentua da. Hor apalean, buruan, lagunekin aipatzen dituzun horiek, bai, zurekin ari naiz! Nireak hauek:
Kooperatibismoaren biziberritzea: beste eredu enpresarialen aurrean, langileen arteko elkartasunean oinarritutakoak garatu beharko ditugu. Eliteetan oinarritutako emprendizaje hori guztiz baztertu eta beste eredu batzuk sortzeko garaia da. Arrasaten egindakoa eta honen akatsetatik ikasiz, balore berri batzuekin eta Euskal Herri osoan martxan jartzen hasteko prozesu eraldatzaile baterako garai aproposak izan daitezke, zergatik ez?
Berdinen arteko, elkartasunean oinarritutako eta bere ingurunearekin harremana duten egitura ekonomiko eta komunitarioak eraikitzen joan beharko dugu.
Egitura ekonomiko berriak: oraingo banku eta egitura ekonomikoek ez dute balio. Sistema eta bere arazo guztiak errepikatzeko bakarrik balio dute. Dirua badugu, gutxi baino badugu eta beraiek nahi dute.
Dirua gordetzeko, elkar-trukatzeko, elkar-uzteko… egitura ekonomikoak behar ditugu, beraien kontroletik kanpo.
Laguntza sareak eraiki: Elkar laguntzeko sareak eraiki behar ditugu. Gure artean urteetan indibidualismoak suntsitutako zubiak berreraiki eta tresna berriak erabiliz berriro eraiki beharko ditugu. Komunitateetan elkartu eta komunitate horien arteko elkar-ezagutza sustatu beharko dugu. Asistentzia sareak, grebak sostengatzeko komiteak, lana eta etxebizitza sortzeko taldeak…
Estatuak eskaintzen ez dituen baliabideak sortu beharko ditugu ez ordezkatzeko, horiek lortzea baita helburu, baizik eta horietatik kontraboterea eraikitzeko.
Ezagutza zabaldu: Ezagutza sozializatzea eta hedatzeak ahalduntzen gaitu. Ezagutza dutenek izango dituzte etorkizunean aukera gehien. Bakoitzak duen egoera ekonomikoak baldintzatzea lortu nahiko dute, berriro ere elite berri bat sortu ahal izateko. Aldiz, bakoitzak duen ezagutzaren parte bat sozializatuz, hedatuz, askatuz eta ezagutza hori sozializatzeko, zabaltzeko eta (batez ere) sortzeko elkartzen hasten bagara ezingo dituzte elite berriak hain erraz eraiki.
Hacker kulturak gizarteko txoko guztiak bustiko ditu, errenten ustiapen artifizialaz eta honen lapurretaz bizi direnak txikituz.
Ospatu: “Jaiak bai, borroka ere bai”. Inoiz baino gehiago garrantzitsuak dira jaiak eta ospakizunak. Negatibotasuna alboratu, ospatzeko dagoen gauza txikiena ospatu. Batzuek tristea dela esango dute, baina negatibotasunak eta beldurrak blokeatzaileak dira eta horixe da behar ez duguna.
Disfrutatu, zure etorkizuna(k) sortzen ari zara eta!




Aupa Gorka!
Uste dut arlo gakoak ikutu dituzula. Aitortu behar dizut, halaber, azken ideia ahaztuta nuela, eta gehienetan ikuspegi negatiboan (eraikitzailean izanik ere) gelditzen naizela azken aldian. Horregatik, eskerrik asko azken parrafo gehigarriagatik.
Oro har, uste dut zuk identifikatutako esparruak pausuz pausu eta eragileen artean landu beharrekoak direla. Bailara mailan bereziki, baina beti ere Euskal Herriko eragileak bilduko dituen sareak bultzatuz. Irlen sare egituratu eta sendo bat, nolabait.
Ez dakit nola jar genitzakeen arlo guztiok martxan, eta eragileak bildu, baina uste dut ikuspegi globala landu, egituratu eta martxan jartzeko ordua dela. Alternatiba posible delako, bai horixe. Baina lana exigituko digulako.
Ondo izan!
Aupa!
Auzolan ekimenetik Otsailaren 24,25 eta 26ean Euskal Herriko txanpon askeen I.topaketak antolatzen ari gara. Txanpon askeen gaia Euskal Herrian jorratua duten talde pare bat deitu ditugu eta gai honetan interesa duten talde zein norbanakoak. Info+ http://www.auzolan.info/node/31
Izan untsa!
Zaila da bai, baina jada atzera ezinak diren gauzak dira. Ospatzearena, ahaztu? Zenek antolatu du ba hurrengo afaria? Animo!
jejeje
uste dut lan horretan ere kooperazioan ibili garela…
Joee Gorka! Hitzik gabe utzi nauzu. Idatzitakoarekin erabat ados nago, ez nuke ezer ere aldatuko. Eta zerbait nabarmentzekotan azkeneko puntu hori nabarmenduko nuke: ospatzea ezinbestekoa dugu. Eta mobilizazioei alaitasun punttu bat ematea ere bai. Gure aurkako erasoa bortitza da, erantzuna ere bortitza eman beharrean gaude. Baina gure osasunerako bakarrik bada ere ezin dugu egun santu guztian muturtuta ibili. Ez diezagutela umorea ere kendu.
Askotan jartzen zaigu eredu gisa argentinarrek 2001 urtean egin zuten borroka, eta bizi izan zutena latza izan arren, mobilizazioak oso-oso gogorrak izan arren inoiz ez ziren kantak, dantzak eta musika falta.
Eta beno, nire argazkiaren truke utziko didazu zure hitz hauek nire blogean sartzen?
Zorionak eta eskerrikasko!
Esker mila Txapis, pozten naiz ados zaudelako, orain hemen esaten dena zabaldu eta sozializatu behar dugu.
Argazkia bikaina da, eskerrik asko. Oraindik aldaketak egiten nabil eta ez dut edukien lizentzia jarri, baina librea izango da noski, kopiatu nahi duzun guztia. Irudiaren kredituak ere jarriko ditut, muxuk.
[...] Gorka Julio (@teketen) teketen.com [...]
Se me habia olvidado: Dinamarca tiene un IRPF elevado, pero tiene un coste de SS muy bajo para las empresas (1% del salario bruto). http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=costes%20seguridad%20social%20trabajador%20en%20los%20paises%20de%20la%20ue&source=web&cd=3&ved=0CD0QFjAC&url=http%3A%2F%2Fwww.pymesonline.com%2Fformacion%2Findex.php%3Faction%3Ddownload%26id%3D227&ei=l_NRT4XdEY3LswaYrtzeCw&usg=AFQjCNGKnPIyvTtDSVU_w5WEXskSVEnGNg&sig2=o9tjrbZr_DW5HLHf0DXQwA&cad=rja
Te lo pongo. Animo!
[...] hemendik hiru asteetara dugu, IV. Greba Orokorra. Dena den, greba honetara ezin gara mugatu ( Erasoa gelditu eta etorkizuna(k) eraiki ). Greba Orokorra ez dadila izan gure amorrua erakusteko [...]