Itsasontzia atera da
Etapa aldaketa garrantzitsuak egon dira nire bizitzan eta oraingoa ere oso garrantzitsua izango da. Elurnet-en pasa ditudan urteak oso onak izan dira eta bertan gelditzen dira Susi eta nire lankide-lagunak betiko lan ona egiten.

Baina orain gure irla mitikoko ispiritu eta grinarekin Talaios proiektuan murgilduko naiz. Ideia nahiko aurreratuta dago eta oraindik sortuta ez badago ere hasi gara jada kooperatiba txiki honen lehen lerroak idazten.
Oraindik kooperatiba bezala izena eman ez badugu ere zuetako batzuek Maite Goñiren bidez beharbada gure berri izan duzue. Euskaljakintza ekimenarekin lagundu diogu Maiteri, baina egia esan bera izan da bere proiektuari dioen maitasunagatik lan gehien egin duena.
Maitek bere mezuan oso ondo deskribatzen du Talaios-ek izan nahi duena:
analisia eta estrategia, prestakuntza eta ahalduntzea, tresnak eta garapenak egiten dituen aholkularitza teknologiko kooperatiba
Itsasotik berri gehiago iritsi bitartean, itsasontzia portutik atera dela jakin besterik ez; albiste berriekin portura bueltatzen denean jakingo duzue. Bagoaz!




Teketen: Itsasontzia atera da http://t.co/hwGtq6qg
Zorte on!! @teketen Teketen: Itsasontzia atera da http://t.co/hdPEPRmv
Zorte on!! RT @teketen: Teketen: Itsasontzia atera da http://t.co/MdVzkl2S
Zorionak eta zorte on zuen bidai berrian
Bagoaz! #talaios RT @teketen: Teketen: Itsasontzia atera da http://t.co/vogzEgrJ
Esker mila Iñaki. Oraindik bide asko dugu aurretik, baina erabakia hartu izana bera mugarri bat izan da guretzat.
Zorte on laguna!!
Beharko dugu
Zorte on eta ea portuetan harrera ezin hobea duzuen! Mlsk laguntzagatik!
RT @teketen: Teketen: Itsasontzia atera da http://t.co/oS8ncvru
“Ismael dei nazakezue. Duela urte batzuk – ez dio axola zehazki zenbat -, patrikan diru gutxi edo iha batere gabe, eta lurrean niri interesatzen zitzaidan ezer berezirik gabe, itsasoratzea pentsatu nuen, eta munduaren zati likidoa ikusi”
Itzulpena nerea da, barka diezadala Melville jaunak.
Itsasketa luze eta oparo bat izan dezazuela eta haizeak alde!
Izarrek markatu diguten bidea jarraituko dugu bidean topatuko zaitugula badakigu, boga!
#euskalblogosfera Itsasontzia atera da: Etapa aldaketa garrantzitsuak egon dira nire bizitzan eta oraingoa ere o… http://t.co/Yk7iCWxZ
Zorte on abentura barrixakin! Ta batez ere… asko ikasi!
Esker mila Josu, fraktalak buruan izango ditugu garai berri hauetan.
Ei, zorte on!! Jungo zera kontatzen, ez? “@teketen: Teketen: Itsasontzia atera da http://t.co/NMJ9xAzE”
Zorte on abentura berrian Gorka!!
Zurearen erdia izatea espero dugu, milioi esker Txomin.
Irlatik irlara joateko medioak behar dira. Izan dadila hau erreminta bat.
Zaindu!
eta bidean lagun gehiagorekin TOPAtzea olatu handia eginez. Muxuak Iturri!
“@teketen: Teketen: Itsasontzia atera da http://t.co/eoPdgeKv” Zorte on bidai berri honetan!
Zorte on abentura berri honetan
Eskerrik asko Josu.
Zorionak hirukote! Nodo kooperatiboen sarea hedatzen joango gara, utopiak lortzera bidean!
#talaios #bakalhau