Kabi@ eta Sareak
Euskal Herrian teknologiaren alorra ez dago geldirik, ez horixe. Hemen bi adibide, Durangoko Azokako Kabi@ eta Guifi.net sarearen hedapena.
Durangoko Azokako Kabi@ izango dugu aurten ere eta zuen proposamenak espero ditugu:
- Abenduak 4: Gazte/Hezkuntza.
- Abenduak 5: Jokoak/Euskara.
- Abenduak 6: Sortzaileak/Garatzaileak.
- Abenduak 7: Komunikazioa/Hedabideak.
- Abenduak 8: Komunitate eguna.
Goizetan mintegi/tailer modukoak egin nahi ditugu, baian arratsalde guztietan zuen proposamenentzako tokia izango da.
Proposamena bidaltzeko:
- Izena eman webgunean.
- Zuen proposamena bidali.
- Antolakuntzaren konfirmazioa itxaron.
Abenduak 8, aurreko urteetan etorri zaretenok badakizue, baina besteontzako, komunitatea biltzeko eguna da. Edozein dela gaia, teknologiarekin harremana badu, 10 minutuko hitzaldi laburren bidez kontatzen saiatzen gara. Hori bai, “euskara” hitza debekatua dago hitzaldietan. Aurtengo helburua euskal Interneteko komunitatearen bilkura txiki bat izatea ere bada, elkarrekin egoteko bazkari bat egin nahi dugu horretarako.
Tabu hitzaldietan edota bazkarian izena emateko formulario hau bete
Guifi.net sarea Donostialdean hedatzeko Pasai Donibanen eta Donostiako Egiako auzoan bi hitzaldi
Urriak 22 – Pasai Donibane – Victor Hugo Etxea
Helbidea: Victor Hugo Etxea, Donibane, 63, 20110 Pasai Donibane (Gipuzkoa)
19:00: Internet elkarbanatzeko egitasmoaren aurkezpena
Igandea 25 – Egia (Donostia) – Txondorra
Helbidea: Karmengo Ama, 60 behea Egia, Donostia
- 12:30tan: hitzaldia: zer da guifi, nola funtzionatzen duen, adibideak.
- 14:00tan bazkaria ( ziur aski ondoko tabernan).
- 16:00tan: Mintegi praktikoa: agian supernodoa muntatzen dugu edo behintzat nola egiten den erakusten dugu.
Zer da Guifi.net?
GUIFI.net telekomunikazio sare bat da: irekia, askea eta neutrala Sare partekatu bat non, sare horren zatiak, partikular, enpresa edo administrazio ezberdinenak diren. Zati hauek antenak, zuntz optikoa, zerbitzariak, routerrak eta bestelako tresneri elektroniko ezberdin izan daiteke.
Pertsonen SareaSare horren ezaugarriak, eta nola betirako aske, libre eta neutrala izan behar diren, SIAN lizentzia amankomunean daude definitutak. Laburbilduz, GPL (Lizentzia Publiko Globala) lizentziaren ezaugarriak ditu, telekomunikazio egituretara egokituta.
Honek, edozein pertsona edo entitateri proiektuan parte hartzeko aukera eskaintzen die: sarera konektatu, parte hartu eta bertan lagundu. Sarea denen jabetza denez, ez dago erabaki guztiak hartzen dituen enpresarik, sarearen neutralitatea desegin dezaketen jarduerak baztertuz.
Antolatzailea
Gisa-elkartea
http://www.gisa-elkartea.org
tel: 640234195 (Maider)
Kabi@ eta Sareak http://teketen.com/2015/kabi-eta-sareak/
@teketen @kabiadurango .Gora zuek!
“Kabi@ eta Sareak” https://t.co/q2Q1nxkQWR Besteen artean, guifinet Egian
RT @blogsoviet Kabi@ eta Sareak – https://t.co/043wOOo3GY