Teketen » Orrialdea: 'Aurkezpena'

Aurkezpena

Gorka Julio Hurtado da nire izena, andoaindarra eta informatika ingeniari teknikoa, nire ikasketak izateaz gain nire gustoko gaia ere bada. Profesionalki orain Elurnet enpresan egiten dut lan, garatzaile eta formatzaile lanetan. Teknologia eta batez ere internet dut gustoko eta bertan gertatzen diren gertakari eta joera guztiak. Baina ez dut teknologia jendartetik aparte ikusten, teknologia eta honen eragin sozialak interesatzen zaizkit batez ere; hori da zehazki blog honek duen gai nagusia.

Hainbat proiektu sortu eta beste batzuetan parte hartzen dut. Sortutako batzuk Bildu, Txioka, Bloginfluence, microblogging nanoformats. Beste maila batean Zabaldu edo EuskalTuben parte hartzen dut. Orain hauetako asko Arraytxiki web laborategiaren barnean sartzen dira..

Multimedia gaiak ere asko interesatzen zaizkit. Indymedia Euskal Herriaren sorkuntzan egon nintzen eta ondoren Ttan-Ttakun irrati librean programa bat egin ostean i-rratsaio edo podcast bat egiten hasi nintzen. Radio Euskadiko blogger tertulian ere parte hartu izan dut.

Horretaz gain, hainbat aldizkari eta egunkaritan idazten dut. Gaztezulo, Kontaizu eta Matraka.

Interneten leku askotan parte hartzen dut, hauek dira nirekin kontaktatzeko era errazenak Twitter,Slideshare, Bildu.