layout: true --- # 0. Soluzio teknologikoa ere bada ## Retrotopia Iraganean ibilitako bideetako ziurtasunetan nabigatuz, etorkizuneko erantzun guztiak iraganean topa daitezkeela pentsatzen duen sinismena. Teknologia erabiliko badute balio horiek indartzeko eta jendartea kontrolatzeko izango da; **mekanismo biopolitiko autoritarioenei eskala handiagoa** emateko. ## Soluzionismoa Arazoei erantzun efektibo bat emateko gaitasuna dugula eta **arazorik gabeko gizakiaren gaindiko etorkizun teknologiko baten sinismena**. Hiperkapitalismo honek, ezartzen den lurraldean aurrerko kontsentsu eta eskubideak alboratzea bizi da. Araudi horien gainetik eta horien kontura gure bizitzaren alor guztietan desregulazioa bultzatuz eta berdefinituz. --- class: black # 0. Soluzio teknologikoa ere bada Plataforma kapitalismoaren **bi aurpegiren isla** besterik ez dira, neoliberalismoa eta bere aurpegi autoritarioa faxismoa den bezala biek helburu berari erantzuten diote. O. pausua bezala baztertu ditzagun teknofobia alde batetik eta Hodeia bezalako metaforak, zerbait ukiezin, jainkotar bat errepresentatzen dutenak eta goazen Donna Haraway-en metaforatik gertuko zerbait bezala irudikatzera, **cyborg-ak gara** eta teknologia zerbait oso ukigarria eta materiala da, gure bizitzetaraino, gu izateraino, gu bera zer den zalantzan jartzeraino iristen dena. --- # 1. Burujabetza teknologikoa zer izan daiteke? «Burujabetza teknologikoa herriek, komunitateek eta herrialdeek, nork bere ezaugarrien arabera, modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz, beren sistema eragile, software, hardware, sare eta azpiegitura politika propioak definitzeko eskubidea dute. Teknologia eduki eta ekoizteko eskubidea bere baitan hartzen du, alegia, jende guztiak dauka teknologia seguru, bizigarri eta kulturalki egokia, eta teknologia ekoizteko baliabideak izateko eskubidea, eta nork bere burua eta bere gizartea modu iraunkorrean eustekoa. Teknologia burujabetzak esan nahi du **herriek eta komunitateek nagusitasuna dutela merkataritza auzien gainetik teknologia eta teknologien ekoizpena kontrolatzeko**». --- class: black # 1. Burujabetza teknologikoa zer izan daiteke? Pilaren kontzeptua baliagarria zaigu. TCP/IP pilan 4 geruza daude eta geruza bakoitza bestearen agnostikoa izan behar du. Beti definitzen du aurrekoarekin eta hurrengoarekin elkarrekintza, bere helburu lortzeko. Horregatik burujabetza teknologikoa litzateke aipatatutako definizioari loturik ahalik eta **kontrol gehien izatea geruza guztietan**. Ordenagailu ezberdin asko konektatu ditzakegu, zerbitzari batean eta beste batean daudei posta elektronikoa bidali eta orain **protokolo ezberdinak adostu ditugunez**, Twitterren pareko sare sozial bat eduki dezake edozein giza taldek bere zerbitzarietan, baina gainera beste instantzia batzuekin lotu, **hauek federatuz**. Ez hori bakarrik Instagram edo Youtuberekin lehiatzea ezinezkoa dirudien honetan Pixelfeed eta Peertube ditugu. Hau, **eskala aldaketetarako eta maila anitzeko gobernantzak** gauzatzeko ikasketa bat ere izan daiteke arlo teknologikotik kanpo. --- # 2. Zein dira hori posible egiten duten faktoreak? Software librea -> Komunen itxitura edo desagerpenaren aurrean erresistentzia eta alternatibak biak martxan jarri zituzten. Aurka eginez, baina aldi berean **komunen hedapena ahalbidetuko zituzten GPL lizentziak** asmatuz (copyleft). Internet honi esker existitzen da. Creative Commons -> Eskasia artifizialaren logika hautsi, bit-ak, ideiak bezalakoak dira eta beraz elkartrukatzean denok irabazten dugula argi utzi zuten. ** Copyleftaren logika beste esparru batzuetara eraman zitekeela frogatu zuten **. Wikipedia honi esker daukagu. Hardware Librea -> Kapital behar intentsiboa dagoen tokietan ere, ukigarriak diren elementutan ere eragin daitekeela frogatu zuten; ** ezagutza ez ezik, produktuen ekoizpena industriala posible dela alegia**. Open Source Ecology adibide moduan. Azpiegitura libreak -> Guztiz libre ez izanik ere, geruza ezberdinetan eragin zitekeela demostratu zuten RALN arautze mekanismoen bidez. Arlo pribatu, publiko, zein komunitarioek, **sarea (igaro behar dugun bidea) denon artean eraiki daitekeen komun bat ere izan zitekeela alegia**. --- class: black # 2. Zein dira hori posible egiten duten faktoreak? Protokolo eta lizentzietan, **komunak indartzeko eta ezagutza ez pribatizatua izateko mekanismoak txertatu daitezkela erakutsi digute.** Komunitateetatik abiatutako dinamiketan, baina baita erakundeetatik abiatu ditzakegun ekimen legislatiboetan ikasketa bat izan daiteke. Klausula sozialak edo ekinbide arautzaile batzuk dira horretarako bidea. --- # 3. Zein balore eta printzipioekin? Online komunitateek dituzten balioetatik eta bertan lan egiten duten norbanakoek duten lan kultura edo baloreak zein dira. ## Online komunitateak Gardentasuna | Parte hartze maila ezberdinak | Lidergo partekatuak | Adostasun zabalak Egindako lanean oinarritutako errekonozimendua | Gatazken kudeaketarako mekanismoak | Askatasun/Eskubide argiak (araudi/lizentzia) | Banantze eskubidea (fork) ## Hacker kultura (Pekka Himanen) Grina | Askatasuna | Sormena | Ekimena | Kontzientzia soziala | Berdintasuna | Berdin arteko elkar ezagutza | Ardura soziala | Informaziora atzipen librea | Irisgarritasuna | Egia | Korrupzioaren kontra | Faxismoaren kontra | Alienazioaren kontra --- class: black # 3. Zein balore eta printzipioekin? Online komunitateetatik, **gure komunitateeta komunen eraikuntzarako eta kudeaketarako (Elinor Ostrom) balore eta mekanismoak** ikas ditzakegu. Hacker kulturaren balioetan aldiz, gure komunitatea osatzen duten pertsonek izatea nahi dugun baloreak eta **lan etika berri bat, finean izaki kooperatibo berri horretarako (Joxe Azurmendi) ideiak** baliatu ditzakegu. --- # 4. Produkzioaren erakundetzea ## Plataforma kooperatibigintza (Trebor Sholz) Plataformaren jabetza kolektiboa | Ordainketa justua eta errenta-segurtasuna | Datuen gardentasuna eta eramangarritasuna | Balioespena eta sortutako balioaren aitortza | Talde-erabaki kolektiboa hartzea | Lege-esparru babesle bat | Langileen babes transferigarria eta gizarte-prestazioen estaldura | Rating sistemetan erabila txarren aurrean babesa | Lantokian gehiegizko zaintza errefusatzea | Langileek deskonektatzeko duten eskubidea ## Kooperatibigintza irekia (Ann Marie Utratel y Stacco Troncoso) Barne-estatutu batek gidatuta egon behar dute, guztion ongia orientatuta era aktiboan | ondasun komun materialak eta ez-materialak sortu behar dituzte | mundu mailako antolaketa politiko eta soziala behar dute, nahiz eta ekoizpena tokikoa izan. --- # 4. Produkzioaren erakundetzea Eredu ekonomiko justuago bat zabaltzen laguntzeko, **berdinen arteko ekoizpen lizentzia berriek (Peer Production License)** lagun dezakete: sortzen diren onurak esplotazioa ematen ez den kooperatibetan, irabazi asmorik gabeko proiektu edota elkarteetan, auto-eratutako langileak dauden egituretan bakarrik erabiltzeko, eta irabaziak ere modu parekidean banatzea bermatuz. «Ekoizpen molde berri baten aztarnak erakusten dizkigute. Ekoizpen molde berri hori ekoizpen eskala txikietan oinarrituta dago, berdinen arteko harremanetan, lanaren hacker etika berri batean eta, bereziki, ondare komuneko ezagutzan. Oinarri sendoa dirudi gizarte sistema eta sistema ekonomiko berri baterako trantsizioan. Softwarea ekoizteko balio du, baina baita objektu fisikoak edota edonolako zerbitzuak ekoizteko ere. Oparotasuna metatzen du komunalaren ezagutzaren formularen azpian, eta errentak xahutzen ditu kontrol zentralaren beharrik gabe, baita hierarkiarik edota eskala handiko erakundeen beharrik gabe ere. Eta garrantzitsuena: hemen dago, funtzionatzen du, ez da kontakizun moral bat, errezeta magiko bat edota intentzio onak dituen aktibismoa.» --- class: black # 4. Produkzioaren erakundetzea ## Prozesuen integrazioa (Mayo Fuster) Nola integratu kooperatibismoak agendan jarri dituen, jarduera ekonomikoaren gobernantza demokratikoa eta elkarlanerako baldintza oinarrizko eskubideak bermatzea, besteak beste, beste prozesu batzuekin: komun digitalak (azpiegitura komun eta libreak barne), ekonomia feminista, ekonomia zirkularra... ** Helburua, ekonomia sozial, feminista, ekologiko eta komunen aldeko baten garapenerako.** ## Ekosistema Kooperatibo Digital Lurraldetua EKDL Eredu kooperatibo mota desberdinak elkarrekin bizi eta elkarrekin lanean aritzeko gaitasunarekin abiapuntu egokia dirudi gizartean dauden eskala handiagoei eta premia zabalagoei aurre egiteko. Hau da, hain zuzen, **eremu digitala bere berezitasunekin landu, baina aldi berean lurralde bakoitzean daukan eragina eta indarren (produktiboen eta erreproduktiboen) garapenean duen eragina kontutan hartuz.** --- # 5. Erakunde publikoen papera Burujabetza teknologikoan dihardutenen lana errekonozitu, baliabidez hornitu eta sostengatuko duten **erakundeen laguntza**. Oinarrizko azpiegiturak herritarren eskuragarri jarri, eta hauen **erabilera publiko eta komunitarioak ahalbidetzen dituzten marko juridikoak** ezartzea. Teknologiari lotutako ezagutzak eta oinarrizko zerbitzuak **unibertsaltasun irizpideen arabera ziurtatuko dituzten dispositiboak** ere beharko ditugu. Burujabetza teknologikoan sakontzeko, eta teknologiaren esparruan jaun da jabe diren **korporazioen aurrean negoziatu eta gure ibilbidea defendatuko duten mekanismo instituzionalak** ere bai. --- class: black # 5. Erakunde publikoen papera Azpiegitura berriak hedatzeko **komun digitalak hedatzen dituzten mekanismoak eta ordenantzak (Guifi.net bezalako proiektuaren modukoak) sustatzea**; azpiegitura teknologiko publiko berriak edota jada martxan daudenak ordenantza hauen bidez erregulatuak izan daitezen. Kontratazio publikoetan, ingurumen aldetik inpaktu negatibo gutxien eragiten dituzten proposamenak, software librean eginikoak eta ekonomia sozial eraldatzaileko gertuko hornitzaileek (Izarkom eta Goiener adibidez) eskainitakoak hobetsi **klausula sozialen edota kontratazio publiko sozialki arduratsuaren bidez**. **Herritarren ahalduntzerako eta eskubide digitalen hedapenerako plan berezitu baten gauzapena**. Teknologia berrietara sarbide unibertsalaren perspektibarekin, herriko erabakietan parte hartzeko aukera berriak eskaintzeko, herritarren datuen erabilera egokia ziurtatuz, erabiltzen diren algoritmo eta tresnetan diskriminaziorik egiten ez dela bermatuz, bazterketan dauden edo behar bereziak dituzten herritarrentzako formazio aukerak emanez, udal tramite eta tresnetan teknologiaren neutraltasuna bilatuz eta software librerako migrazioa egiten hasteko bide orria zehaztuz. Manifesto in favour of technological sovereignty and digital rights for cities https://www.barcelona.cat/digitalstandards/manifesto/0.2/ 47 Mesures per a l’apoderament digital als municipis https://apoderamentdigital.cat/ --- # No future! eta etorkizun lapurtuak 80 hamarkadan bezala, etorkizuna lapurtuaren aurrean, **no future! eta beraz dena da posible esan zuten asko egon ziren (Jakue Pascual)**. Alternatiben (gaztetxe, irrati libre, musika eszena...) eztanda ere hortik etorri zen. Orain ere, alternatiba horiek ez ditugu denak batera ikusten, baina horregatik garrantzitsua da errelato komunak (ez homogeneizatzaileak sortzea). Rock Radical Vasco izan bazen, **norbaitek egiten ziren milaka ekimenei aterki hori eman ziolako izan zen**. **Euskaltel kasua, beste era batera izan zitekeen**. Diru pulbikoz hornitua, pribatizatua eta saldua izango den enpresa bat sortu beharrean... Publikoa zen sarea sortu zitekeen, Kooperatiboa zen bat, forma demokratikoagoekin behintzat eta publikotik fiskalizatua edo herrigintzatik abiatutako ekimenei erraztasunak eman. Hobe, denak batera egin zitezkeen, komunaren aldeko sare libre eta neutralen modeloek posible dela demostratu dute. Sare komun baten gainean, sare hori hornituko duten enpresa pribatuak egon daitezke, erabilera komunitarioa eta publikoa ziurtatuta egon eta gainera enpresa lokal eta kooperatibo bidezko ekosistema batek lan egitea. --- # Etorkizunaren nostalgia Etorkizun agortu bat eskaintzen digute, horren aurrean **etorkizunaren nostalgia** proposatuko duten utopia eraikitzaileak sortu eta bizitza bizigarrien zerbitzura jartzea guri dagokigu eta helburu horretan ezin dugu segundu bakar bat ere galdu.
--- # Eskerrik asko ## Pazientzia estrategikoa helburu handitan, urgentzia iraultzailea behar materialetan. ## Oparotasuna denontzat! ## [@teketen](http://twitter.com/teketen) ## [@teketen@mastodon.eus](https://mastodon.eus/@teketen) ## gorka@talaios.coop ## talaios.coop ## etzi.pm