Usabelartza
Adarrara igo baino, azkenean, exploratzaile lanetan ibili nintzen. Adarra igotzeko mila bide daude eta aspaldi hauetako batzuetatik ibili gabe negoen. Bideak gogoratu eta irteera megalitiko-kultural-gastronomiko potoloago bat prestatzeko balio izan dit behintzat. 5-6 ordutan egiteko txango bat dut buruan orain. Andoaindik hasi, Adarra inguruko estazio megalitikoa ikusi eta Besabin bazkaldu. Informazioa prest daukat, orain data erabaki beharko. Apuntatu nahi duenak esan dezala. Bestela ere txango motzagoak egiteko beti dago aukera.






Azkenean beraz, Leitzaran barna ibili nintzen. Bertxin, Lapurtxulo, Otita eta Usobelartzako zutarrian buelta.
KKKP Andoaingo gaztetxean
Hurrengo KKKPa Andoainen, Otsailak 27
Otsailak 27an Andoaingo gaztetxean elkartuko gara.
Oraingo honetan teoria alde batera utzi eta alde praktikoa landuko dugu gehienbat:
* OpenSimulation
* Arduinora sarrera
* Audioa sarean netjack2 erabiliz
12:00etan hasiko gara eta 14:00-15:00 artean bazkalduko dugu.
Animatu parte hartzera! Jatera etorri behar baduzu, abisatu zuretzat ere janaria egiteko
#egunkaria #libre
Goizean begiak ireki ditut berriak entzundakoan tristura jendearen aurpegietan nabaritzen da…». Horrela hasten da Kauta Andoaingo musika taldearen Zaharrak berri abestia. Hain zuzen ere, Egunkaria-ren itxiera zela-eta egun horretako sentipenak zein ziren oso ondo islatzen dituen abestia. Andoaindarra izanik, neuk ere, beste askok bezala, gertutik bizi izan genituen egun haiek, baita Interneten ere.
Gogoratzen ditut egun horietako emozioak, baita Indymedia Euskal Herrian izan zen mugimendua ere. Gau horietan Egunero-ren bertsio digitalak lortu eta jendearen esku jartzen zituzten zenbait lagunek. Beste batzuek informazioa eta kontaktuak egiten zituzten bitartean. Garai horietan Internet ez zegoen hain hedatua eta barneratua. Orain, gertatutakoa beste era batera izango litzateke, baita Interneten ere. Beharbada, gaur dugun informazioa lortu eta hedatzeko aukerak egoera beste era batera bideratzea lortuko zuen, baina hori ezin jakin.
Orain, auziaren hasierarekin batera, Internet ere mugitzen hasi da. Jende askok jarri du jada, egunkariaren aldeko irudia bere blogetan. Beste askok, horretaz gain, horrekin loturiko informazioak automatikoki publikatzen dituen tresna bat ere ipini du bere webgune edo blogaren txokoren batean. Hainbat webgune eta blogek jarraipen zuzena egin dute: http://berria. info, http://www.javierortiz.net/voz/egunkaria, http://egunkaria.info… Twitter (http://twitter.com) sarearen bidez ehunka pertsonak elkartasun mezuak eta informazioak bidali dituzte #egunkaria eta #libre etiketak erabiliz.
Baina orain dugu aukera. Erantzutea baino, etorkizuna esperimentatzeko aukera. Horregatik, http://egunkarialibre.info webgunea ere sortu da. Beste webguneekin batera jarraipena egitea helburu izateaz gain, komunikazio esperimentu moduan ere. Hurrengo larunbatean, Bilbon egingo den manifestazioaren berri ematea du lehen helburua. Egun horretan jendeak bidalitako irudiak, bideoak, mezuak, lanak, ideiak bildu eta Interneten zehar zabaltzen saiatzeko, ekimen parte-hartzaile hau bideratu dute. Ordua jarrita dago: larunbat honetan, 12:00etan, Bilboko Kafe Antzokiko atarian. Abestian bezala, gureak diren gauzak zabalduz eta gure indarrak batuz, egun horretan ere «Egunkaria Libre!» esango dugu.
Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa
Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua
Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.
Itzala gunea, Bartzelonako UrbanLabs jardunaldietan
Asteburu osoan zehar Bartzelonan Urbanlabs (http://urbanlabs.net) jardunaldiak gauzatzen ari dira. Bertan Andoaingo Itzala gunea (http://itzalagunea.com) eta Kale Bilgunea (KaBi) proiektuak aurkeztu eta eztabaidatuko dira, beste hainbat proiektuekin batera. Proiektu hauen nahia Andoaingo kale nagusiaren eta herriaren supertzearen ingurukoak dira. Lehenengoa Itzala Gunea, Itzala tabernaren inguruan sortutako dinamiken inguruan eta bigarrena kale nagusiko beste hainbat agenteen artean osatutako sarea. KaBi proiekturaren lehenengo ekintzatako bat, kalean dauden espazio hutsen baliatzea izan da. Horretarako kaleko espazio hutsen jabe batzuekin hitz egin eta leku horiek alokairuan dauden bitartean, herriko sortzaileek beren lanak erakusteko aukera izatea adostu dute.
UrbanLabs jardunaldiak era parte-hartzailean proiektu teknosozialetan aurrera egiteko bilgune bat da. Disziplina ezberdinetako adituak bildu eta elkarrekin teknologien erabilera bereganatuz berrikuntza gizartetik eta gizarterantz sortzeko intentzioarekin biltzen dira egun hauetan. Proiektuak saio edo talde ezberdinetan antolatu dira: 2.0 hiritartasuna, kultura eta hiri interbentzioak, RurbanLab (UrbanLabsen parekoa baino herrien inguruan), enpresa irekia, 2.0 bolondresak, Gent grand (adineko pertsonentzat zuzendutako proiektua), IKT lurraldea… Jardunaldiaren amaiera larunbatean izango da eta orduan proiektuen artean irabazle bat aukeratu eta denon artean sortutakoaz eztabaidatuko da.
Informazio gehiago:



