Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Martxoa 8th, 2010

Andoainen atez ate

Martxoa 8th, 2010

Andoain zurituta

image

Andoain zurituta esnatu da.

Martxoa 7th, 2010

Usabelartza

Adarrara igo baino, azkenean, exploratzaile lanetan ibili nintzen. Adarra igotzeko mila bide daude eta aspaldi hauetako batzuetatik ibili gabe negoen. Bideak gogoratu eta irteera megalitiko-kultural-gastronomiko potoloago bat prestatzeko balio izan dit behintzat. 5-6 ordutan egiteko txango bat dut buruan orain. Andoaindik hasi, Adarra inguruko estazio megalitikoa ikusi eta Besabin bazkaldu. Informazioa prest daukat, orain data erabaki beharko. Apuntatu nahi duenak esan dezala. Bestela ere txango motzagoak egiteko beti dago aukera.






Azkenean beraz, Leitzaran barna ibili nintzen. Bertxin, Lapurtxulo, Otita eta Usobelartzako zutarrian buelta.

Otsaila 26th, 2010

KKKP Andoaingo gaztetxean

Hurrengo KKKPa Andoainen, Otsailak 27
Otsailak 27an Andoaingo gaztetxean elkartuko gara.
Oraingo honetan teoria alde batera utzi eta alde praktikoa landuko dugu gehienbat:
* OpenSimulation
* Arduinora sarrera
* Audioa sarean netjack2 erabiliz
12:00etan hasiko gara eta 14:00-15:00 artean bazkalduko dugu.
Animatu parte hartzera! Jatera etorri behar baduzu, abisatu zuretzat ere janaria egiteko

Abendua 27th, 2009

#egunkaria #libre

Goizean begiak ireki ditut berriak entzundakoan tristura jendearen aurpegietan nabaritzen da…». Horrela hasten da Kauta Andoaingo musika taldearen Zaharrak berri abestia. Hain zuzen ere, Egunkaria-ren itxiera zela-eta egun horretako sentipenak zein ziren oso ondo islatzen dituen abestia. Andoaindarra izanik, neuk ere, beste askok bezala, gertutik bizi izan genituen egun haiek, baita Interneten ere.

Gogoratzen ditut egun horietako emozioak, baita Indymedia Euskal Herrian izan zen mugimendua ere. Gau horietan Egunero-ren bertsio digitalak lortu eta jendearen esku jartzen zituzten zenbait lagunek. Beste batzuek informazioa eta kontaktuak egiten zituzten bitartean. Garai horietan Internet ez zegoen hain hedatua eta barneratua. Orain, gertatutakoa beste era batera izango litzateke, baita Interneten ere. Beharbada, gaur dugun informazioa lortu eta hedatzeko aukerak egoera beste era batera bideratzea lortuko zuen, baina hori ezin jakin.

Orain, auziaren hasierarekin batera, Internet ere mugitzen hasi da. Jende askok jarri du jada, egunkariaren aldeko irudia bere blogetan. Beste askok, horretaz gain, horrekin loturiko informazioak automatikoki publikatzen dituen tresna bat ere ipini du bere webgune edo blogaren txokoren batean. Hainbat webgune eta blogek jarraipen zuzena egin dute: http://berria. info, http://www.javierortiz.net/voz/egunkaria, http://egunkaria.info… Twitter (http://twitter.com) sarearen bidez ehunka pertsonak elkartasun mezuak eta informazioak bidali dituzte #egunkaria eta #libre etiketak erabiliz.

Baina orain dugu aukera. Erantzutea baino, etorkizuna esperimentatzeko aukera. Horregatik, http://egunkarialibre.info webgunea ere sortu da. Beste webguneekin batera jarraipena egitea helburu izateaz gain, komunikazio esperimentu moduan ere. Hurrengo larunbatean, Bilbon egingo den manifestazioaren berri ematea du lehen helburua. Egun horretan jendeak bidalitako irudiak, bideoak, mezuak, lanak, ideiak bildu eta Interneten zehar zabaltzen saiatzeko, ekimen parte-hartzaile hau bideratu dute. Ordua jarrita dago: larunbat honetan, 12:00etan, Bilboko Kafe Antzokiko atarian. Abestian bezala, gureak diren gauzak zabalduz eta gure indarrak batuz, egun horretan ere «Egunkaria Libre!» esango dugu.

Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.

[podcast]http://teketen.com/wp-content/uploads/2009/12/egunkaria_libre.mp3[/podcast]