Teketen » Etiketadun mezuak: 'bankuak'

Alternatiba?

Testu hau itzuli!

1989ean Francis Fukuyama AEBetako politologo famatuak Historiaren bukaera iragarri zuen: “kapitalismoak irabazi du betiko”, zioen. Ez da denbora asko pasatu irabazleek behea jotzeko. Gizateriak, benetan, beste gizarte mota bat behar du. Egungo sistemak milaka milioi pobre sortzen ditu; lana egiteko (aldi baterako) zortea duten horiek larritasunean murgiltzen ditu; gerrak biderkatzen ditu eta Lurreko baliabideak xahutzen ditu. Gizateria oihaneko legearen menpe bizitzera behartu nahi izatea, jendea ergeltzat hartzea da. Nola lortu gizarte onberagoa, pertsona guztiei etorkizun duina eskainiko diena? Horixe da denek zabaldu behar dugun eztabaida. Taburik gabe.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Hirugarren mundua?

Testu hau itzuli!

Krisiak Iparraldean dituen ondorioz bakarrik hitz egiten digute. Egia esan, hirugarren munduak ondorio larriak sufrituko ditu krisiak sortuko dituen atzeraldi ekonomikoaren eta lehengaien prezioen jaitsieraren ondorioz.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Neoliberalismoa?

Testu hau itzuli!

Krisia sortu ez, azken 20 urteetako moda neoliberalak bizkortu egin du. Neoliberalismo hori hirugarren munduan ezartzen saiatu dira herrialde aberatsak. Hugo Chavezen zazpi pekatuak liburua idazten ari naiz orain. Hori prestatzen nabilela ikasi ahal izan dudanez, neoliberalismoak milioika pertsona miseria gorrian utzi ditu Latinoamerikan. Baina Hugo Chavez, erresistentzia seinalea bidali duen gizona; Munduko Bankuari, multinazionalei eta NDF Nazioarteko Diru Funtsari aurre egin dakiokeela frogatu duen gizona; pobrezia gutxitzeko neoliberalismoari bizkarra eman behar zaiola erakutsi duen gizona; etengabe deabru bihurtzen dute hedabideetako gezurrek eta oinarririk gabeko difamazioek. Zergatik?

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Hedabideak?

Testu hau itzuli!

Hori guztia azaldu ordez, bigarren mailako gaiei ematen diete atentzioa. Egindako akatsak bilatu beharko direla esaten digute, arduradunak topatu beharko direla, gehiegikeriei aurre egin beharko zaiela… Baina, kontua ez da akats hori edo bestea, sistema baizik. Krisi hau saihestezina zen. Behea jotzen ari diren enpresak ahulenak edo zorte txarrena izan dutenak dira. Aurrera ateratzen direnak, gure bizitzen gainean eta ekononomiaren gainean oraindik botere gehiago izango dute.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Bankuak salbatu?

Testu hau itzuli!

Bankuetako bezeroak babestu behar dira, noski. Baina, Estatua egiten ari dena aberatsak babestea eta galerak nazionalizatzea da. Belgikak, esaterako, jendeari eroste ahalmena mantentzen laguntzeko 100 milioi euro ez zituen, baina bankuak salbatzeko 5.000 milioi topatu ditu bi ordutan. Guk ordaindu beharko ditugun milaka milioi dira. Ironikoa zera da, Dexia banku publikoa zela eta Fortisek ondo funtzionatzen zuen banku publiko bat irentsi duela. Horri esker, Fortiseko agintariek negozioak egin dituzte 20 urtez. Eta orain, sistemak ez funtzionatzen ez duenean, eskatzen al zaie agintari horiei irabazi eta gorde duten diruarekin egin dituzten hutsak ordaintzeko? Ez, guri eskatzen digute ordaintzeko.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Oinarri etikoak dituen kapitalismoa?

Testu hau itzuli!

Badira 150 urte hori dioen hitza ematen ari zaizkigula. Bushek eta Sarkozyk ere eman digute hitza. Baina, benetan, tigreak barazkizaleak izatea bezain ezinezkoa da. Kapitalismoa hiru printzipiotan oinarritzen da: 1. Ekoizpen eta finantziazio baliabide handien jabetza pribatua. Ez du jendeak erabakitzen, multinazionalek baizik. 2. Lehiakortasuna: gerra ekonomikoa irabaztea, alegia, aurkariak deuseztatzea. 3. Etekin handiena: bataila hau irabazteko ez dira nahikoak etekin normalak edo dezenteak, aurkari diren enpresetatik aldentzeko moduko etekinak behar dira. Kapitalismoa, Karl Marxek esan bezala, oihaneko legea da: “Kapitalari beldurra ematen dio etekinik ez izateak. Etekin dezentea lortzen duenean, harro sentitzen da. %20ra iristean berotu egiten da. %50ean ausartegia da. %100 lortzean giza lege guztiak suntsitzen ditu eta %300era iristean ez da gelditzen, krimena edo bidegabekeria edozein dela ere.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Gaindituko den krisia besterik ez da?

Testu hau itzuli!

Historiak erakutsi digu kapitalismoa krisi batetik bestera doala beti; batzuetan, gerra on bat erabiltzen du bertatik ateratzeko (aurkariak deuseztaten ditu, enpresak, azpiegiturak, eta horrek ekonomia berrindartzeko balio du). Egia esateko, handiek krisi garaiak baliatzen dituzte ahulenak deuseztu edo bereganatzeko. Horixe gertatzen ari da orain AEBetako bankuen sektorean. BNPk Fortis irentsi du, esaterako (eta hau hasi besterik ez da egin). Baina, krisiak kapitala multinazional gutxiagoren eskuetan konzentratzeko joera indartzen badu, zein izango da ondorioa? Talde handi horiek oraindik baliabide gehiago izango dituzte eskulana deuseztu edo pobretzeko, eta, horrela, lehian indartsuagoak izango dira. Berriz ere hasierara itzuli gara.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena