Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Azaroa 15th, 2010

Teketen berritua

Azken asteetan bloga utzita nuen, hasitako aldaketa fase bat bertan behera utzi behar izan nuen  hainbat gauzengatik. Hala ere, hemen dago aldaketa berria eta hori aurkeztu nahi dizuet. Bloga nire gune nagusia izaten jarraituko du orain arte bezala, egiten dudanaren metatzailea.

Zuek

Zuekin egiten ditudan eztabaidek garrantzi berezia hartzen dute. Iruzkinak orain portadan bertan erakutsiko ditut. Ez duzue mezura sartu behar izango jendeak egindako eztabaidak ikusteko. Bloga sormen eta eztabaida leku batean bihurtu nahi izan dut honekin.

Kolaborazioak

Hainbat hedabiderekin kolaborazioak egiten ditut astean zehar. Hori islatzeko, goiko partean parte hartzen dudan hedabideen informazioa agertuko da. Asteko egunen arabera mezu bat agertuko da entzun edo irakurri dezakezuen hori anuntziatuz. Batzuetan beharbada automatikoki egiten duenez beharbada ez dut egun horretako programan parte hartuko, baina beno publizitate pixka bat ematea ere ondo dago.

Mezu motak

Bloga mezu mota ezberdinetan sailkatu dut.

  • Mezuak: Mezu luzeentzako.
  • Mikromezuak: Twitter antzeko mezuak, baita Twitter eta Berriketan.info-tik ekarritakoak.
  • Testuinguruak: Mezu motzak, baina testuinguru txiki batekin. Paragrafo bat edo birekin. Loturak garrantzi berezia duten mezuak eta horiei kohesioa ematen dioten testuez osatuak.
  • Bereziak: Mezu luzeak, baina garrantzi berezia dutenak jorratzen duten gaiarengatik.

Mugikorra

Mugikorretatik irakurtzeko gaitasuna izateaz gain, editatzeko aukera izango du. Administrazio gune berezi batekin edota Android aplikazioarekin erabiliko dut hemendik aurrera. Twitpic edo horrelako bitartekariak erabili behar izan gabe, irudiak etab. bidali eta komunikatu ahal izango dut.

Beste sare sozialekin lotura

Hemen publikatzen den informazioa automatikoki Twitterrera bidaliko dut. Horretaz gain, estandar irekiekin lehen esperimentuak egiten ari naiz. Bloga prest dago Salmon, Webfinger, Pubsubhubbub, RSScloud… eta antzeko teknologiekin, etorkizunean beste tresna eta sare sozialekin lotzen joateko.

Maiatza 11th, 2010

Beti izan gara krisian

Euskaldunak beti izan gara krisian. Proiektuak sortzeko diru askorik gabe, baina beti nola edo hala atera gara aurrera. Hori esaten zuten lagun batzuek, Zuzeu.com-en urteurrena ospatzeko bideo bat grabatzen ari ginenean. Batzuek krisian gauza berriak sortzeko garaia dela diote, aldaketa garaia. Lanik gabe gelditu den familiak ez du berdina esango, baina egia da buruari buelta asko emateko uneak direla. Etengabeko krisian bagaude, beti zerbait berria asmatzen egon behar.

Egunkaria auziaren absoluzioak Interneten mila eragin izan ditu. Twitterren gehien erabilitako hitzen artean egon da #egunkaria etiketa, Berria.info-k 30.000 bisitari izan ditu, egindako zuzeneko emisioan momentu berean 333 ikusle izatera iritsi da, beste hedabide, blog eta sare sozialetan absoluzioaren berria zabaltzeaz gain, agenda publikoan ere eragina izatea lortu dute. Dena Egunkaria-ren inguruan sostengua adierazi duten pertsona, langile, langile ohi, kolaboratzaile, talde, enpresa eta abarrei esker.

Egunkaria-k ordezkatzen zuen proiektua betiko krisi horren adierazle garbia da. Batzuetan krisiak ez dira ekonomikoak soilik eta bere garaian Egunkaria-ren inguruan zegoen proiektuak forma berri bat hartu behar izan zuen; ondoren Berria izango zena. Orain beharbada aurrera begira ere pauso berriak emateko aukerak irekitzen dira. Proiektu honek Interneten, baina baita (eta batez ere) kalean duen komunitatearekin duen laguntzarekin batera ere.

Hasieran aipatu dut, baina Zuzeu.com albistari digitalak, bere burua Internetzaleon albistari horizontaltzat duenak, urte bat bete du. Zailtasun ekonomikoak izan baditu ere, sartu den publizitate apurrarekin eta bere bultzaitzaileen laguntzarekin hor dagoen erreferente berri bat. Bere inguruan komunitate parte-hartzaile bat biltzea lortu duena. Beste eredu bat, beste saiakera bat.

Hor dira ere Sustatu.com zaharberritua. Aspaldiko erreferentzia teknologiko bat. Baita Zabaldu.com ere, denon artean bozken bidez egindako hedabide soziala. Oraindik hor dago, Indymedia Euskal Herria, askorentzat erreferente izan zena. Eta hor dira ere, gure mila blogak, inoiz baino euskarazko sorkuntza gehiagorekin.

Beti izan gara krisian, beti aldatzen, beti berritzen, baina inoiz ez geldirik. Zorionak guztioi.

Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

Apirila 14th, 2010

Berria.info transmedia eta audientziak

Asteleheneko ETB1eko albistegien audientziak hauek izan ziren gutxi gora behera. Eguerdikoak, 16.000 ikusle eta gauekoak aldiz 6.000 ikusle inguru. Bai nahiko gutxi da, baina hori beste egun baterako. Audientziak kontatzeko era ere oso eztabaidagarria da hedabide honetan, baina telebista eta Interneteko mundua lotzea lortzen duen estatistika bat badago, ikusitako minutuena. Azken finean, hori da garrantzitsua, zure informazioaren zenbat kontsumitu den.

Berria.info-k absoluzioaren gaineko emanaldi bat egin du, zuzeneko telebista bat. Ez hori bakarrik, twitterren gertatzen ari zena ere bere portadan jarri du. Momentu batean #egunkaria etiketa erabilien artean jartzea lortu da. Interneten ere bere blogariek, parte hartzea sustatu eta Interneten murgiltzen hasi dira. Oso pauso garrantzitsuak egiten hasi dira eta oso ondo gainera. Zorionak.

Auzipetuen absoluzioa erakusten zuen saio bereziaren datuak argigarriak dira. Enpresa, erakunde, talde, pertsona batek bere informazioa gizarteratu nahi duenean, informazio horri zabalkunde maximoa eman nahi dio. Gainera, informazio hori ahal bada behintzat erabakitako forman eta bitartekaririk gabe ematea ere interesgarria izaten da. Ba hori da zehazki Berria Telebistaren bidez lortu dutena.

Momentu berean 333 ikusle izatera iritsi da momentu batean. Horretaz gain, ondoren ere 200 ikusleko bisita jarraituak izaten egon dira. Saioa errepikatzen egon direnez, ez dakigu guztira zenbat ikusle egon diren ikusten. Beraz kuantitatiboki ikusle kopuruen arteko konparaketa bat egitea zaila izan daiteke. Baina, aldiz ikusitako minutuen araberako konparaketa egin daiteke.

Albistegi batean, albistegi bati eskaini diezaioketen denbora maximoa, 3 minutukoa dela onartzen badugu. Adibide moduan egun horretako albiste hau. Eta, Berria Telebistak azken 24 orduetan 44.600 minutu ikusi izan dituela kontutan hartzen badugu, konparaketa hau egin dezakegu, ikusitako minutuen inguruan:

  • ETB1 eguerdiko albistegia: 16.000 * 3 = 48.000 minutu
  • ETB1 gaueko albistegia: 6.000 * 3 = 18.000 minutu
  • Berria telebista azken saioa: 44.600 minutu

Beraz esan daiteke Berria Telebistako, ikusitako minutuei begiratzen badiogu, ETB1eko gaueko teleberriaren ia hirukoitza lortu dela eta gaueko albistegiaren minutu kopurutik oso gertu dagoela.

Datu hauek saio horri buruzkoak bakarrik dira. Baina, beste datu batzuk ere interesgarriak dira. Berria.info-ko adierazitako 30.000 bisitariak adibidez.

Hala ere, datuetan galdu gabe, atal kualitatiboari ere begirada bat bota nahiko nioke. Alde batetik, ikusle hauek ez dira telebistako ikusleak bezalakoak. Normalean saioa ikusi ahal izateko, erabiltzaile aktiboak izan behar dira, webgunera sartzera erabaki dute edo blogen/sare sozialen bidez sartu dira ikustera. Seguraski gehienak sareetan pertsona aktiboak dira. Konpromezuaren piramidean, nahiko goian egon daitezkeenak. Hori ere kontutan hartu behar da.

Ondorioak argiak dira, jendearen parte-hartzea eta zuzeneko informazioa lantzen direnean, Internetek eskaintzen dituen tresnak baliatuz, emaitzak positiboak izaten dira. Bitartekaririk gabe, gure mezuak zabaldu eta horien inguruak komunitateak biltzea gero eta errazagoa da.

Hedabideen arteko nahasketa eta elkarlanarekin genero berritzaileak probatzeko ordua iritsi dela uste dut. Transmedia saio polit honen ondoren, beste batzuk etorri behar dira. Arrakasta hau puntuala da noski. Etorkizuneko saioek beharbada ez dute hainbeste izango, baina argi uzten dute bide bat ireki daitekeela, etorkizunean ere arrakasta handiagoak ekar ditzakeen bide bat.

Abendua 15th, 2009

Egunkaria auziko zuzeneko twitter jarraipena zure webgunean

Aurrekoan informazioa bazen ere, orain bakoitzak bertan daudenak, jarraitzen daudenak eta orokorrean esaten ari dena ezagutzeko aukera ematen duen tresna bat jartzeko aukera eman nahi dizuet.
Twitterrek hitz bat bilatu eta azken mezuak bistaratzeko aukera ematen duten widgetak eskaintzen ditu.
twitter
Aipatutako webgunean kodearen ezaugarriak alda ditzakezue, baina errazago egiteko hemen duzue kode posible bat:
<script src="http://widgets.twimg.com/j/2/widget.js"></script>
<script>
new TWTR.Widget({
version: 2,
type: "search",
search: "Egunkaria",
interval: 6000,
title: "Egunkaria auzia",
subject: "Libre!",
width: "auto",
height: 300,
theme: {
shell: {
background: "#8ec1da",
color: "#ffffff"
},
tweets: {
background: "#ffffff",
color: "#444444",
links: "#1985b5"
}
},
features: {
scrollbar: false,
loop: true,
live: true,
hashtags: true,
timestamp: true,
avatars: true,
behavior: "default"
}
}).render().start();
</script>

Martxan ikusi nahi baduzue, Oarsoaldekohitza.info-n ikus dezakezue, baita portadan ere.

Abendua 11th, 2009

Egunkaria libre! zure webgunean

Ez nuen banner hutsa jarri nahi webgunean. Banner hutsak ez du informazio handia eskaintzen eta hori bakarrik jartzeak ez du ekarpen handirik egiten. Egia da nolabait sostengua adierazten dela, baina estatikoa da, hobe informazioa ematea.

Horretarako Berria.info -ko portadan egunkaria auziko albisteen RSS bat sortu dut (Berriako jendeak barkatuko didala espero dut) eta horrekin zure webgunean automatikoki pegatu dezakezun javascript kode bat. Ez duzu ezertaz arduratu behar, kodea pegatu eta listo.

<img src="http://www.berria.info/publizitatea/berria/egunkaria.jpg" alt="Egunkaria libre" />
<script language="JavaScript" src="http://feed2js.org//feed2js.php?src=http%3A%2F%2Fwww.ponyfish.com%2Ffeeds%2F77016lntQLGkh&amp;num=3&amp;utf=y&amp;html=a" charset="UTF-8" type="text/javascript"></script>

<noscript>
<a href="http://feed2js.org//feed2js.php?src=http%3A%2F%2Fwww.ponyfish.com%2Ffeeds%2F77016lntQLGkh&amp;num=3&amp;utf=y&amp;html=y">View RSS feed</a>
</noscript>