Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Urtarrila 13th, 2010

To shoot an elephant

Gazan gertatutakoa azaltzen duen dokumental ikaragarria. 18an emisio global bat egingo dute, ahal baduzu zure herriko areto edo txokoren batean bota dezakezu. Bestela ahal duzun moduan zabaldu mezua.

Maiatza 14th, 2009

Kdenlive bideo ediziorako

Bideo edizioan esperimentatzen egon naiz eta software libreko hainbat tresna probatu ondoren Kdenlive-ek gauza interesgarriak eskaintzen dituela ikusi dut. Beste asko ere badaude baina Kdenlive erraza eta erabilgarria izaten hasi da. Oraindik bidea dauka egiteko software pribatiboaren aurrean baina bideo onetik doala iruditzen zait. Egin daitekeenaren adibide txiki eta azkar bat egin dut ikus dezazuen.

Otsaila 15th, 2009

Ziberekintzaile izan zaitez!

Esku-era jardunalidetan eman nuen hitzaldiaren bideoa igo dute topaguneko lagunek. Egon ez zinetenak nire hitzaldia ikusi eta entzuteko aukera izango duzue orain. Ziberekintzailetasunari buruzko aurkezpena ere blog honetan duzue eta teoria praktikan jartzeko ez zaizkigu aukerak falta zoritxarrez.

Iraila 17th, 2007

Bideoak blog honetan eta interneten

Bideoa da banda zabalari esker garai hauetan gehien hedatu den fenomenoa. Aspaldi sortu ziren youtube etab. eta orain euskaltube daukagu guk ere. Niri azken boladan jumpcut interesatu dit bideak nahasteko eta besteek egindakoa berrerabiltzeko ematen duen aukeragatik.

Blog honetan KritikaTB atala nuen, nahiko estatikoa zena. Orain aldiz bideoak.info-ko bideoak jartzen hasiko naiz automatikoki. Beraien filosofia eta igotzen dituzten bideoak oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta horregatik hemendik aurrera bideo horiek hemen ere ikusteko aukera izango duzue. Gainera oso interesgarria egiten zait horrela egitea ni ere egunero sartu eta zer aurkituko dudan ez dakidalako. Gaur adibidez oso bideo interesgarria aurkitu dut berdintasunari buruzkoa, gazteek euskara, gaztelera, rap, breakdance hizkuntzak eta kulturak nahastuz egiten dutena.

Uztaila 20th, 2007

El Corte Inglesen aurka atentatzen