Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Ekaina 22nd, 2010

Bihar, sare sozialak aukerak eta arriskuak hitzaldi-eztabaida

Bihar Lorena-rekin batera Bilboko Hika Ateneoan egongo naiz 19:30tatik aurrera gai hauei buruz eztabaidatzen. Sare telematikoak eta parte-hartze sozialaren inguruko jardunaldien saio berri bat da. Informazio gehiago.

Maiatza 16th, 2010

postNonick 2010

Bilbon Nonick 2010 izan da. Bi egun nahiko intentso. Ekitaldia ez da tamaina aldetik niri gehien gustatzen zaidan horietakoa, baina momentu batzuetan oso interesgarria izan da. Kafe, bazkari eta afar(r)i orduak batez ere. Hau da niri gehien eta gutxien gustatu zaidana.
Gutxien gustatu zaidana

  • Sartu orduko eta baita bigarren egunean ere gerrikoa kendu behar izatea metal detektore arkua pasatzean. Ez da oso esperientzia polita ekitaldi batera iristean.
  • Hizkuntzaren erabilera. Hizkuntza nagusia ingelesa izan da, nahiz eta ekitaldira bertaratu diren gehienek zailtasunak izan hizkuntza honetan. Euskararen presentzia ez da anekdotikora ere iritsi. Ekitaldi internazional bat egiteko aitzakiak ere ez du balio, partaideek hizkuntza horretan jarduteko arazoak dituztenean. Europako beste ekitaldietatik bereiziko balira? Zergatik ez jarri mediterraneoa, hego amerika, jomuga moduan? Ideia bat da.
  • Zenbait pertsonen jarrera hotza. Business is business, eta badirudi hori erlazio interpertsonal jatorren kontra doala. Kea saldu eta erosteaz bizi diren asko dago.

Gehien gustatu zaidana

  • Antolakuntza oso ondo egon da. Wifia momentu batzuetan joan den arren. Oso lan ona egin dute batzuek. Aurkezleak, teknikariak, kamareroak, sarrerakoak… hauek bai langileak.
  • Proiektu interesgarri batzuk ezagutu edo sakontzeko aukera. Niri gehien bat Social Media hitza aipatzen ez zutenak gustatu zaizkit. EVE jokua eta Burning Man proiektuak oso oso interesgarriak iruditu zaizkit. Komunitate errealak (birtualak badira ere kasu batzuetan) kudeatzen ikasteko oso interesgarriak. Komunitate erreal bat sortu eta ondoren ia nahigabe beste guztia sortzen dutenak alegia. Burning Man euskaldun bat sortzeko, ideia ero bat ere sortu da bidean, ikusiko dugu. Noski ez da horrela deituko eta ez da berdina izango, baina batzuek ideia buruan dugu jada, ateratzen bada…
  • Ekitaldiei dagokionez gehien bat tailerrak gustatu zaizkit. 1001medios-ek antolatutakoa eta Designing the next web oso interesgarriak izan ziren.
  • Afaria eta Kafe antzokia. Kriston giroa, kriston bazkaria, kriston musika beti bezala, baina oso egokia. El rey de la farraren Community Manager Manifesto ekimena, oso dibertigarria.
  • Baina batez ere bertan ezagutu, aurpegia jarri eta topatzeko aukera izan dudan pertsona guztiak. @euskaljakintza, @iturri, @nuksazi, @sergiomonge, @penguinjournals, @juanlarzabal, @xuriken, @himikel, @sabripatri, @antxon, @inakog, @lontzo, @balentxi, @damoto, @egocast @abediaga, @naiarapzv. Eta ahaztutzen ditudan guztiak.

Ideia asko sortu, elkartrukatu eta mutatu ditugu bertan. Nire burutik aterako direla noizbait, ikusi beharko nola eta noiz, baina makina martxan jarri da.

Maiatza 12th, 2010

Beti izango dugu…

Maiatza 12th, 2010

Jakintza librea jardunaldiak Bilbon

Azkue fundazioak Jakintza librearen inguruko jardunaldi batzuk antolatu ditu. Bertan lagun asko izango dira hizlari Maite Goñi, Luistxo Fernandez, Patxi Gaztelumendi, Marko Txopitea… Seguru interesgarria izango dela.

Urria 1st, 2009

Auzolanaren kartografoak

Merkatu librearen filosofiak jabetza pribatua eta indibidualtasunaren paradigmatik harago ikusteko gaitasuna murrizten digu, baina zer gertatzen da publikoarekin eta kolektiboarekin? Askorentzat balio horiek desagertzear daude, baina sareari esker inoiz baino biziago daude.

Orain arte, merkatu filosofiaren arabera, diruagatik eta horren sorkuntza pribatu mantentzeagatik lan egiteko prest bakarrik zegoen jendea. Baina, Interneten dohainik eta sorkuntza hori denon eskura jartzen duen jendea dago. Proiektu askok sortzeko era hoberena dela ere frogatu dute; Wikipedia entziklopedia askea eta GNU/Linux sistema eragilea kasu. Komunitate horietan balioak zentzu berri bat hartzen du. Balioa ez da salneurria, baizik eta komunitatean egindako lan horri ematen zaion garrantzia, eta bertan sortzen diren erlazioek zentzu berria ematen diote hitzari.

Era kolektiboan sortzeko era berri horiek ziurtatu nahi izaten dute eremu publiko eta kolektibo horretan egiten dena bertan gelditzen dela. Horregatik, Wikipediako artikuluek adibidez bertan erabilitako edukia era berean banatzeko eskatzen duen lizentzia bat darabilte. Norbaitek eduki hori erabiliz gero besteok berrerabiltzeko aukera izango dugula ziurtatuz.

Horrekin lotuta zer pentsatu ematen du publikoak diren gauza askok benetan publiko ez izateko duten joerak. Horregatik, gero eta gehiago dira politika publikoak era honetako filosofiarekin lan egiteko eskatzen duten pertsona eta taldeak, adibidez Askatu Datuak (http://askatudatuak.pbworks.com/). Talde horrek erakunde publikoek diru publikoez osatutako datuak askatzea eskatzen du.

Baina, gaur egun ez dugu zertan itxaroten egon behar, baliabideak gure eskura daude. Adibide polit bat OpenStreetMaps proiektua da. OpenStreetMaps proiektuan, Google Maps-en antzeko mapak sortu nahi dira, baina horiekin konparatuz sortzen diren mapak erabat libreak dira. Hau da, edozertarako erabil daitezke.

Bilbon ostiralean eta Andoainen larunbatean egingo diren OpenStreetMaps jaietan (http://sustatu.com/1253025232), mapa aske horiek sortzeko bilkura irekiak izango dira. Jabetza kolektibo eta publiko horren ur tanta txiki berriak sortzen hasi garela dirudi.

Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua