Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Apirila 27th, 2011

Mañana hara buen tiempo

La Fiscalía y la  Abogacía del Estado impugnarán todas las listas de BilduGaurko Diario Vasco-ko portadak egunkari honen jarrera historikoa ekarri dit gogora. Argi dago gauza batzuk ez direla inoiz aldatuko.

La derecha más ultra preparó la sublevación en las capitales vascas sin el concurso de agentes extranjeros. En Donostia, a inicios de julio de 1936, Joaquín Churruca, de Renovación Española; Antonio Arce, de Comunión radicionalista; Jesús Iturrino, de Falange y sus interlocutores militares decidieron que la contraseña para la ublevación abriría portada en El Diario Vasco. El texto sería «Mañana hará buen tiempo» y, al leerlo, militares y civiles armados ocuparían los puntos neurálgicos de la ciudad. (Los espias vascos).

Niri beti Kortaturen “Don Vito y la revuelta en el frenopatico” abestia ekartzen dit gogora. Beharbada “Mañana sol y buen tiempo” izan beharko da gure iraultzaren pasahitza; jada ez da nahi bat behar batean bihurtu da.

Urtarrila 9th, 2009

Blogean aldaketak

Aurreko eguneko identitatearen inguruko aldaketa garrantzitsuaz gain, gaur beste hainbat aldaketa egin ditut.

Alboko barran nire sarearen azken informazioak agertzen ziren Feevy baten bidez, hori eguneratu eta bertatik nik sortutakoak kendu ditut. Kendutako horiek orain blogaren mezu bezala ere agertuko dira. Beraz Bildu eta Euskaltuben igotzen ditudan gauzak automatikoki nire blogean mezu bezala agertuko dira.

Twitterren idazten dudan guztia laburpen moduan agertzen da astero. Orain horren antzeko zerbait egin nahi izan dut Bildu eta Euskaltuberekin. Garrantzia handia ematen ari naiz nire sorkuntza eta nire sarea, azken finean nire sarea eta nire identitatea blogaren bidez azaltzeari eta horregatik aldaketa hauek. Ez diot kanpo zerbitzuak erabiltzeari uko egingo baina, nire informazioa metatzen saiatu eta ahal den kasuetan zerbitzu txiki eta fidagarrietara mugatu nahiko nuke. Hori egin ezin dudanean (edo egin nahi ez dudanean) era batean edo bestean nire blogean horren isla izatea nahi dut.

Urtarrila 7th, 2009

Berria.info – 2009ko joerak

2009 Interneteko joerak

Urria 13th, 2008

Krisia

Krisiari buruzko artikulu interesgarrien bilduma bat egiten ari naiz eta horretarako krisiari buruzko lotura sorta bat egiten nabil bildu.net erabiliz. Laguntzeko iruzkin bat utzi hemen bertan edota bildu.net-en krisia etiketarekin interesgarria den artikulu hori gorde.

Horretaz gain, Michel Collonen artikulu interesgarri bat itzuli nahi dut. Oso argia da 10 galdera erantzun ditu. Egunero bat itzuli eta plazaratzea da nire ideia.

Iraila 29th, 2008

Parte hartu

Jakingo duzuen bezala blog hau idazteaz gain beste hainbat publikaziotan ere parte hartzen dut. Askotan jendearen interesa duten gaiak topatzea zaila izaten da. Gauzak hobeto eta parte hartzaileago egin nahian nabil azken aldian. Hedabide tradizionalei parte hartze kapa bat jarri nahi diet behintzat nire sailei dagokionez. Horretarako kolaboratzen dudan publikazioak aurkeztu eta hauen gaietan laguntzeko aukera eman nahi dizuet.

  • Gaztezulo: Sarezulo atalean internetekin erlazionaturiko gaiak jorratzen dira. Publiko gazteari zuzendutako aldizkaria. Gai nagusi bat eta 3 aparteko:
    • Katxondoena: zerbait dibertigarria
    • Informazio bila: informazio interesgarria topatu daitekeen webguneren bat
    • Harritu gaitu: internetekin zerikusia duten zerbait harrigarria.
  • Kontaizu: Bizkaiko Ikastolen Elkartearen aldizkari digitala. Internetekin erlazionaturiko gaiak era dibulgatiboago batean kontatuak. Publiko gazteari (14-18) eta hezkuntza komunitateari zuzendua gehien bat.
  • Matraka: Berria egunkariko gazte gehigarria. Gaztezuloren antzeko publikoa. Gai nagusi bat eta blogosferako mezu eta eztabaida interesgarrienak biltzen saiatzen gara.

Behin publikazioak ezagutua nola parte hartu dezakezuen kontatuko dizuet.

  • Nire posta beti dago erabilgarri
  • Twitterren mezu batean #interesgarria idatzita
  • Bildun interesgarria etiketa erabiliz testu interesgarriak komentatzeko

Laguntzeko prest?