Teketen » Etiketadun mezuak: 'bilkura'

Zuzenean IEB09tik

ueu_ieb09Zuzenean jarrai dezakezu IEB09 baita parte hartu, bideoak, argazkiak, mezuak… ikusi eta gozatu. Muxkillak igotako argazki eta bideo sorta polita duzue jada.

Hedabide tradizionalak VS Kazetari berri eta herritarrak: 0-1

IEB09 prest, todo list

ueu_ieb09IEB09 – Informatikari Euskaldunen Bilkura berria hemen da egun bakar bat falta da eta dena prest dago. Orain bertara joango garenen txanda izango da. Hau da egin beharreko gauzen todo list-a; ieb09 etiketa erabili beharko dugu egun horretan bideoak, argazkiak, blogeko mezuak, twitterreko mezuak … idazteko. Horretaz gain, egunean bertan bideoak grabatu eta bideoak streaming bidez emititzeko ere laguntza beharko dugu. Laguntzeko prest dagoen guztia bila nazala bertan edota iruzkin bat idatzi hemen bertan. Oraindik denbora apur bat dago jendeari IEB09 dagoela komunikatzeko beraz oraindik egin ez baduzue, komentatu zuen sare guztiarekin.

Gauzen Internet sugusak, oilaskoa andoaindar erara eta katxarroak

Gauzen Internet I. bilkura egin genuen Andoainen. Dena nahiko ondo joan zen eta oso ondo pasa genuen.

Hasieran bertaratu zirenei sarrera bat egin nien gauzeninternet.com webgunean jarritako loturak jarraituz. Etorri izan ez zutenek hor dituzue bilkuran hitz egin genituen gauza gehienak.

Gauzen Internet - Posatutako argazkia

Gauzen Internet - Posatutako argazkia

Gauzen Internet - lapurtutako argazkia

Gauzen Internet - lapurtutako argazkia

Teknologia ezberdinak errepasatu genituen eta zenbait RFID txipen adibideak erakutsi nizkien. Hainbat proiektu nabarmendu nahi izan nituen horien artean gero etorri zien Mir:ror barne.

Horretaz gain Nabaztag:tag probatu eta Mir:rorrarekin probak egin genituen. Bigarren honen aukerak eztabaidatzen ere saiatu ginen. Tresnaz gain argi gelditu zen ikertzeko esparru zabal bat badagoela.

Ondoren bazkaria, Gazta eta urdaiazpiko patata tortila, Oilaskoa Andoain erara eta Tiramisu izozki-tarta. Hori bai, aurretik janak genituen Sugusak eta Conguitoak ere, bufff, beteka. Eztabaida eta parrak izan ziren nagusi.

Wikian nola parte hartu errepasatu genuen eta horrekin batera Gauzen Internet kolaborategiko manifestua irakurri eta sinatzeko gelditu zen. Oraindik sinatzeko falta zaie batzuei, baina etorri ez zirenak eta ados daudenek ere sinatu dezakete.

Bukatzeko Liburubizien Liburutegia inauguratu genuen. Gure liburutegia denei ireki genien eta bakoitzak nahi zuen liburu bat hartu zuen. Liburuari QRcode bat eta URL bat sortu genion. Liburu hori QRcode eta URL horrekin Liburubizi bihurtzen da. Hemendik aurrera liburu horren bizitza jarraitzeko aukera izango dugu. Liburu bakoitzak bere informazio arruntaz gain, zein tokitatik pasa den, zein iritzi izan dituen eta zein historia daude berari itsatsita jakin ahal izango dugu. Horretarako QRcode sortzaile batean sortu berri genuen URL helbidea barruan duen QRcode bat sortu eta pegatina paperean inprimatu ondoren, liburuetara pegatu genituen. Momentu horretatik aurrera liburu arrunt batzuk liburubizi bilakatu ziren, bere historia ezagutzen duten liburual, bere kokapena ezagutzen duten liburuak, bere bizitza digitala hasten duten liburuak dira, Spime batean bilakatu genituen.

Spime – Bere bizitza digitalari buruz informazio gehigarria eman dezaketen objetu fisikoak dira. Digitalki irakurri daitekeen identitate digital bat dute, denboran jarraigarriak dira eta batzuetan baita lekuan ere, informazioa eskuratzeko eta bilatzeko erraztasunak dituzte. Era berean, birziklagarriak izateko joera dute eta digitalki kudeatzeko aukera ere ematen ohi dute.

Eskerrik asko etorri zineten guztiei, hurrengo nodoa non izango den itxaroten ari gara. Zabaldu dadila oislaskoa Andoaingo erararen errezeta mundu osotik!

Dena prest Gauzen Internet bilkurarako

gauzeninternet_logo1Gauzen Internetari buruzko lehenengo bilkura egingo dugu Andoainen. Dena prest dago jada eta webgune bat ere prestatu dugu horretarako. Webgunea wiki bat da, nahi duenak izen eman eta parte hartzeko aukera izango du bilkurara etorri edo ez. Webgunearen aurkezpena bilkuran egingo dugu. Gaur bilkuran izen emateko azken eguna da, oraindik erabaki ez baduzu….

Etorri behar duzuenak zuen katxarroak, irudimena eta gogoa ekarri. Wifi badago!

Gauzen Internet bilkura!

Gauzen Interneten hastapenei buruz hitz egin nuen atzo eta hortik honek eman dezakeena probatzeko ideiak ateratzen hasi dira. Horiek denak batzeko eta eztabaidatzeko bilkura bat proposatu dugu Andoainen.

the_internet_of_things

Zer behar da?

  • Esperimentatzeko gogoa eta ilusioa.
  • Bazkaria eta ordaintzeko diru apur bat.

Egitaraua

  • Mir:ror probatu eta ikusi honek ematen dituen aukerak.
  • Jendeak ekarritako beste gailuak probatu eta eztabaidatu.
  • Katxarreo pixka bat tresnenekin.
  • RFID txipen inguruko informazioa eta eztabaida.
  • Honekin egin dezakegunaren brainstorming-a
  • Bazkaria (10 lagunentzako tokia) gehiago apuntatzen bagara lekuz aldatuko dugu.

Apuntatzeko

Honetan interesa duen edozein etor daiteke, momentuz inkesta bat egin dugu etorri nahi dutenen artean eta badirudi Martxoaren 29an izango dela. Hau da zerrenda probisionala:

  • birasuegi
  • ishikawa
  • igortxu
  • joxe

Irekia

Aldaketetara irekia dago hau guztia, parte hartu behar dutenak eta oraindik izen eman ez dutenak iruzkinen bidez proposamen ezberdinak bota ditzakete, nik mezu hau eguneratuko dut ekarpenekin.

Gaur lehenengo Fish&Txips Donostian

Hilabetero, lehenengo ostegunean, 20:00etatik aurrera Donostiako Kafe Antzokian izango gara Arraytxiki ekimenaren sustatzaileak eta lagunak. Antzokiko sofa erosoetan egongo gara, tertulian, edarien laguntzarekin ;) WiFi sarbidea Dokaren esku. Eta, osteguna izaki, bilkura ordu txikietaraino luzatzeko aukerari ez diogu muzin egingo!

Arraytxiki fish and txips

Azaroak 6, 2008 20:00 Fish & Txips at Doka kafe antzokia

Lehenengo Fish & Txips. Atzo gurekin egon ezin izan zutenentzat.

Atzo jada 0. fish&txips egin genuen, hemen argazki pare bat: