Latest Updates: donostia RSS
-
Enbata
teketen
-
Erreala 1. Mailara WTF argazkia
teketen

Jakina da futbola niri… baina honek argazkia merezi zuen. Herriak kaleak hartu ditu, ez dakit zein sentimenduk gidatua. Horrela sentitu eta egin du, futbola gustatu edo ez horrek bakarrik merezi du. Kaleak bakarrik ez, iturriak ere hartu ditu, hemen froga Oscar Terol erdi biluzik eta guzti. Bihotzez #realsocialismo -ari eskainia.
-
Atez ateak eztabaida eta dinamika berriak pizten
teketen
Aurreko batean, Donostian gauez gazte interesgarri bat topatu nuen. Bere lagunei atez atekoa azaltzen zegoen, hasierako dudak eztabaidatu eta uste dut nahiko ondo azaltzea lortu zuela. Momentu horretan DVko gauetako argazki-paparazzia sartu eta momentu hori jaso zuen. Seguraski atez atekoaren alde DVan esan den gauza bakarrenetakoa. Baina gazte hau ez da horretan gelditu Facebook talde bat ere sortu du, Donostian atez atekoa sutatzeko.
Proiektua aurrera doa eta gero eta gehiago zabaltzen ari da. Hainbat herri atez atekoa jartzearen alde agertzen ari dira. Beste hainbat tokitan, herritarrek, agintariei atez atekoaren aldeko apustua egitea eskatzen hasi dira.
Zailtasun handiak ere badaude, aurretik sortutako interesak eta batez ere eta era berezian alderdi batzuen erasoek zailtasunak jarriko dizkiote proiektuari.
Hala ere, oihartzuna Euskal Herritik kanpo ere iristen ari da. Aste honetan, Ecoperidikoak Recogida puerta a puerta, ejemplo de compromiso y concienciación popular argitaratu du adibidez. -
Donostira udara iritsi da
teketen

Beach & Beers, blogik ez oraingoan
-
Donostia WIREDeko portadan
teketen
Londresen egon naiz egun hauetan eta bertan WIRED aldizkari ezagunaren ale bat erosi dut. Bertsio amerikarra erosi behar izan dut, ez dut besterik aurkitu. Orokorrean aldizkaria eduki onak ditu eta Interneten izaten diren eztabaidak ere paperera eramaten saiatzen dira. Hori bai, publizitatea gehiegizkoa da.
Hala ere gehien harritu nauena portadan Yosigo donostiarraren argazki bat ikustea izan da. Horrelako argazkiren bat ikusia nuen, baina dudarik ez izateko bere izena bilatu nuen aldizkarian. Hortxe aurkitu nuen ON THE COVER Photograph by Yosigo.Irudia Donostian ateratakoa dela dirudi; beharbada Ondarreta hondartza. Antzeko beste argazki batzuk ere baditu. Donostia, teknologiaren inguruko aldizkari famatueneko portada izatea behintzat kuriosoa da. Hala ere, Donostia edo beste munduko edozein hondartza izan liteke.
-
Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009
teketen
Abenduan jakinarazi genuenez, 2009an Informatikari euskaldunen VII. Bilkura (IEB2009) ospatuko dugu. Aurten proiektu interesgarri asko eta asko sortu dira, hauetako batzuk zortzi@2008 ekimenean ikus daitezke adibidez. Zergatik ez euskal teknofilo komunitateari zure proiektua ezagutarazi?
Jardunaldiko izenburua “IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar” izango da eta honi lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko ditugu.
Gainera, eta ohikoa den moduan, euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko saio paraleloa izango da.
Mezu honen bitartez, saio horietan zure lana aurkezteko gonbitea egiten dizugu.Adi! Aurkezpenak helarazteko epea luzatu egin da: 2009ko otsailaren 6a da azken eguna.
Honez gain, IEBren bloga zabaldu dugula ere jakinarazi nahi dizugu. Bertan Bilkuraren inguruko azken berriak aurkituko dituzu, bai eta zure zalantza, iradokizun eta oharrak uzteko tokia ere.Deialdiaren inguruko informazio guztia UEUren webgunean aurkituko duzu, jardunaldiei eskainitako atalean: IEB2009
Animatu zaitez zure lanaren berri ematera!!
-
Kapitalismoa, INSERT COIN…GAME OVER… RESTART
teketen
Beraien krisiaren aurrean: Astearteetan, Herria kalera! ekimena izango da Donostian asteartero. Lehenengo protesta astearte honetan izango da, hilaren 9an, 19:00etan, Askatasunaren Etorbidean dagoen Banco Guipuzcoano-ren aurrean. Errenteria-Oreretako Sabeco-ko langileek hartuko dute parte. Deia zabaldu!
-
Euskal instituzioak eta demokrazia
teketen
Astelehenean, abenduaren 1ean, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean Iñaki Errazkinek (Azpeitiko alkatea) eta Josetxo Ibazetak (Donostiako zinegotzia) hitzaldia emango dute, Euskal instituzioak eta demokrazia izenburupean.

-
Periodistas, ¿al servicio del poder? Hitzaldi – Eztabaida
teketen
EGUNERAKETA
Zuzenean ikusteko http://www.gipuzkoakultura2.net/kmk-zuzenean.phpReal Player behar da Windows sistematan ez duzue arazo gehiegirik izango. GNU/Linux sistementzako orri honetan aurkituko duzue.
Ubuntun instalazioa adibidez, komando bidez
$ wget http://www.real.com/realcom/R?href=http://forms.real.com/real/player/download.html?f=unix/RealPlayer11GOLD.bin
$sudo chmod +x RealPlayer11GOLD.bin$sudo ./RealPlayer11GOLD.binInstalazioa hasten da eta ondoren Aplikazioak > Soinu eta Bideoa atalean Real Player aurkituko duzu.
———————–Hitzaldi interesgarria Antonio Alvarez Solís eta Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik.
Tokia
Koldo Mitxelena kultur guneaEguna
Maiatzaren 28 MayoOrdua
19 – 21Informazio gehiago Indymedia Euskal Herrian
-
Izan pirata!
teketen
SGAEren aurkako hitzak izan zitezkeen, euskal kortsarioen aldeko hitzak baina ez. Jai eta gune herrikoien inguruko jaialdi bati buruz ari gara.
-
Wikifarra eta gero
teketen
Wikifarran egon ginen eta oso ondo pasa genuen egia esan. Egon zirenen partea (5 zauritu 2 hildako
):
- Ishikawa (gaztesarean zerbait egiten egoten den mutila)
- Julen (laster gauza berriak ekarriko dizkigu)
- Arkaitz (euskal wikipedian gogor lan egiten duenetako bat eta zabaldu.com -en sortzailea)
- Haritz (gaur8n parte hartu eta euskaltube.com-en sortzailea)
- Xare (EH indymedian sortzen lagundu zuenetakoa eta pausumediako langile)
- Iturri (azken momentuan iritsi zen bere harrikadak botatzera)
- eta ni
Doka kafe antzokian hasi ginen, bertan Verd Cel taldearen musika+antzerki+irudiak igusi genituelarik. Ondoren Matia kalera joan ginen pote batzuk hartzera. Antiguoko taberna mitiko batean egon ginen afaltzen merke eta ondo. Gero Dokara itzuli ginen eta bertan aipatutako Iturri agertu zen magikoki. Batzuk alde zaharrean amaitu genuen 1.30 aurrera, besteak etxera…
Gauza asko hitz egin genituen gogoratzen ditudan batzuk zabaldu.com, sustatu.com komunitatea, bildu.net, agerikotasuna (iturrik ekarri zuen hitz hau bisibilitatea adierazteko niri asko gustatzen zait), aupatu, proiektu euskaldunen konplota jaja, emakumeen falta, CMSen kudeaketa gunearen desagerpena edo ez, Ajax, hackmeeting-a eta euskaldunak (joatera erabaki dugu eta norbaitek nodoren bat aurkeztuko dugula ere pentsatzen dut, sinergiak), bakoitzaren proiektu pertsonalak (julenek zerbait berria aterako du baina oraindik ezin erakutsi) etab…
Argazkiengatik galdetzen duzuenok ez genituen atera, beno atera zizkiguten. Diario de noticias de Gipuzkoako argazkilari gazte bat etorri zen erretratua ateratzea eta batzuek horrela erabakita ez ziren argazkian atera. Azkenean Haritz eta ni(beste batzuk ez ziren iritsi oraindik) atera ginen. Hori bai wikifarrako argazki bakarra berari atera genion guri argazkia ateratzen, esker mila etortzeagatik.Jadanik hurrengoa non izango den galdetzen ari da jendea, hurrengoa hemen komunitateak erabakitzen duen momentuan bertan.
-
Wikifarra & txiokafarra Irailak 28 Donostian
teketen
Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan dago pentsatua. Ez dugu ordenagailurik eramango, ez da wifia egongo (aurten nahi duenak eraman dezake baina alde batetik bestera eramateko…) eta Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna. Aurreko wikifarra Lehenengo Wikifarra Arrasaten egin genuen 2006ko Otsailaren 23an. Lagun eta jai giroan informatika eta Internet kontuak izan genituen berbagai.Aurten Irailak 28, ostirala, 20:00 Donostiako Doka kafe antzokian izango da baina hori bakarrik dakigu oraindik. Edukia denon artean wiki baten bidez sortu behar dugu eta.
-
Demokrazia eta kapitalismo Martxoak 23-24 Donostia
teketen

Demokrazia eta kapitalismoaren inguruko jardunaldi batzuen kartel kurioso eta ironiko bat, bikaina.
craj tagged map by user – Tagzania


