Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzEconopocalypse
Greba Orokorra GOerreportarien lan irekia hasi da
Webgunea sortu da eta orain arte posta zerrenda bidezko komunikazioa egon da. Ateak irekita daude lehen zita txat ireki bat izango da. Hala ere, egunean bertan gauzak egiteko parte-hartze bide guztiak irekita daude. Deialdia zabaltzen hasi beharko dugu beraz.
Ekainak 29 Greba orokorra
Tabernak isteko abesti hau proposatzen diet euskal tabernari guztiei ekainak 29 bitartean ![]()
Gehiengo sindikalak lan erreformaren aurkako greba orokorra deitu du ekainaren 29rako
La mayoría sindical vasca convoca una huelga general el 29 de junio contra la reforma laborali
Manuel Castells eta krisia
Merkatu lokala
Sare gizarte honetan oso garrantzitsua da ondo kokatua egotea. Mundu fisikoan gertatzen den bezala, digitalean ere guri buruzko informazioa izatea eta ezagutzea garrantzitsua izaten da. Bien arteko uztarketa ere gero eta garrantzitsuagoa da. Hau da, denda bati dagokionez, Interneten erraz aurkitzeko aukera oso interesgarria izan daiteke, jendea erakarri eta saltzeko.
Informazio horiek eskuratzeko erronka gero eta handiagoa da sarean. Sortu berri diren zenbait tresna eta sare sozial informazio hori ematen saiatzen dira. Horrelakoak dira adibidez Gowalla eta Foursquare aplikazioak. Interneteko sare sozial horiek batez ere lekuen kokapena eta horiei buruzko informazioa darabilte. Sakelakoen bidez erabiltzen dira, eta aldi oro non zauden adierazteko balio dute. Adibidez, Andoaingo jatetxe batean sartu zarela eta bazkaria gustatu zaizula esan dezakezu.
Tresna horiek eta beste asko interesgarriak izan daitezke baldin eta ezagutzen ez dugun toki batera bazoaz. Bertakoek edota kanpotik etorritakoek lekuei buruz dituzten iritziak ezagutzeko adibidez. Baina interesgarriak badira ere, oso gutxitan izan dezakete bertan bizi direnen ikuspegia. Informazioa edukitzea ez da nahikoa, testuinguru horretan bizi dutenek hau eraldatu eta batez ere bizi dezaketelako.
Hori horrela bada, zergatik ez sortu komunitate hiperlokalak. Negozio horien artean loturak sustatu eta ekonomikoki ere lagungarria izan daitekeen testuinguru digital bat sortu. Bakoitzak bere neurrira, bere komunitatea, bere merkatu txikia ezagututa komunitate horiek sortzeko ahalegina egin. Polita litzateke herriko harategira joan eta zinemarako txartel bat erosteko gonbita egitea, zuzenean herriko pizzeriako eskaria sarean egiteko aukera, nire gogoko jatetxearen menua etxetik aukeratu eta bertaratzean mahai gainean izatea edota menuan eskaini dizkidaten produktuak zein baserritar edo merkatuan eros ditzakedan jakitea.
Fikzio horrek balio du adierazteko digitalak, komunitate lokalen ekonomiari laguntzeko ere balio dezakeela. Interneteko handiek merkatu lokala ere begiz jo dute eta horren bila doaz. Google Places-ek argi du. Mundu digitalean tresna horiek garatzen ez baditugu, besteek egingo dituzte.
Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

