Latest Updates: elurnet RSS

  • Blogintza eta Sustatu.com-en inguruan

    11:55 on 2009-07-03 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: blogintza, codesyntax, , elurnet, , neotv,

    CodeSyntaxeko jendeak gonbidatuta Eibarren egongo naiz uztailaren 8an. Blogintza, Sustatu.com-en etorkizuna eta telebista mota posibleei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko aukera dugu. Hau da egitarau osoa:

    CodeSyntax Tailerraren hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, gure bulegoan. Izenburu hau jarri diogu topaketari: “Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako.”

    Uztailak 8, asteazkena, izango da hitzordua CodeSyntax-en egoitzan, Eibarren, 16.00etan. Izenburu bikoitz honen inguruan antolatu dugu jardunaldi hau: “Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako”

    Ekitaldi irekia izango da, doakoa noski, izena emateko bete formulario hau.

     
  • Ubuntu

    22:26 on 2009-07-01 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , hikhasi, materiala,

    Ubuntu argi dago GNU/Linux banaketa arrakastatsuenetako batean bilakatu dela. Asko dira honi buruz Interneten eskuratu daitezkeen informazioak. Ubunturen gune ofizialean laguntza gunea oso garrantzitsua da. Bertan informazioa eta galderak egiteko aukera dago. Horretaz gain, informazioa lasai irakurri nahi badugu liburuak ere badaude. Horietako batzuk ordaindu behar badira ere, beste asko ez. Horietako bat Ubuntu Pocket Guide and Reference.

    Euskarazko ekarpen txiki bat egin nahi dut hemendik. Ubuntu aurkeztu eta erreferentziazkoak diren zenbait aplikazio erakusteko.  Elurneteko orritik PDFan jaitsi dezakezue, baina bestela zuzenean aurkezpenaren gainean klikatuz ikusteko aukera ere baduzue.

     
  • Nabaztag eta Tux zortziko txikian

    17:59 on 2009-05-06 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , , tux

    Elurnet-en Gauzen Internetarekin lehen esperimentuak hasi ditugu. Oraingoan, Nabaztag eta Tux bertsotan jarri ditugu eta momentu hunkigarri hau zuekin guztiekin partekatu nahi dugu.

     
  • Web mugikorra ikastaroak euskaraz!

    13:04 on 2009-03-16 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , elurnet, , , ,

    Azken aldian, Elurneten interes berezia jartzen ari gara Web mugikorraren inguruan. Horregatik, Web mugikorraren inguruko ikastaro batzuk prestatu ditugu eta euskaraz izango dira eta irakaslea asmatuko zenuten ni neu.

    • UEUrekin batera Eibarko Markeskoan: Martxoak 25 eta Apirilak 1 (9:30-13:30) Izen eman
    • Enpresadigitalarekin batera Gipuzkoako Miramon parke teknologikoan: Apirilak 21,22 (9:30-13:30). Izen eman

    Ikastaro hauetan interesatuak zaudetenak izen eman eta ahal duenak informazioa zabalduko balu, eskertuko genioke. Garrantzitsua da erakustea ikastaro hauek ere audientzia minimo bat dutela, euskarazko formakuntza ere programatzen jarraitzeko. Esker mila guztiei!

     
  • Ziberekintzaile izan zaitez!

    12:45 on 2009-02-15 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , elurnet, , , , ziberekintzaile,

    Esku-era jardunalidetan eman nuen hitzaldiaren bideoa igo dute topaguneko lagunek. Egon ez zinetenak nire hitzaldia ikusi eta entzuteko aukera izango duzue orain. Ziberekintzailetasunari buruzko aurkezpena ere blog honetan duzue eta teoria praktikan jartzeko ez zaizkigu aukerak falta zoritxarrez.

     
  • Post Esku-era

    21:41 on 2009-01-23 | 2 comments Permalink | Reply
    Tags: bilborock, elurnet, esku-era, , euskara elkarteak, , , , miren azkarate, , , sortzaileak, ,

    Esku-era jardunaldietan egindako aurkezpena denon eskura jartzen dut. Hemendik aurrera zenbait aurkezpen Elurneteko dokumentazio, aurkezpen, manual etab. material didaktikoen biltokian topatu ahal izango dituzue. Denok baliatu, eztabaidatu, moldatu, kakaztu, zabaldu eta gozatu dezagun. Zuen sorkuntza ere garrantzitsua dela gogoratu eta egiten dituzuen ekarpenei esku-era etiketa jartzen saiatu.

    Zorionak Twitter bidez jarraipena egiten egon zareten Topagunea, iPtx eta Joxeri. Antolatzaileei, BilboRockeko langileei, nireki batera taula gainean eta azpian egon zareten guztioi.

    Oso gustora egon naiz zuekin guztiekin eta jende oso aberasgarritik gertu bizi naizela ikasi dut. Beste noizbait elkarrekin hitz egin, eztabaidatu eta gure sare banatuko lokarri gehiago eraikitzeko esperantzarekin mezu hau zabaltzen dut gure blogosferarara, ea norbaitek jasotzen duen.

    Azkenin ezin eskertu gabe utzi bazkaria alaitu digun Miren Azkarateren abestiaren egileei eta zergatik ez berari ere!

     
  • Esku-era, bazatoz?

    23:41 on 2009-01-22 | 3 comments Permalink | Reply
    Tags: bilbo rock, elurnet, , , , , ziberekintzailea

    Esku-era topaguneak antolatutako jardunaldiak euskara elkarteak eta sorkuntzaren inguruanBihar Esku-era jardunaldietan egongo naiz hizlari moduan Aukerak eta esperientziak atalean. Bertan egongo dira baita Funky Projects-eko jendea eta Iñaki Dorronsoro. Facebook erabiltzen baduzu bertaratuko zaren edo ez adierazi dezakezu Esku-era ekitaldian, nahiz eta ez den beharrezkoa izen ematea inon.

    Nire gaia Ziberekintzailea naiz eta zu? izango da. Sare eta komunitateak komunikatzeko, erlazionatzeko, sortzeko, bizitzeko sortzen ditugu eta Internetek, sare horiek antolatu eta eraikitzeko aukera gehiago ematen diguten tresnak eskaintzen ditu. Sare eta komunitate birtualen garai hauetan ziberekintzaile izatera behartuta gaude. Testuinguru honetan pertsonen, taldeen eta erakundeen papera aldatu egiten da. Gauzak egin, sortu, komunikatu, erlazioak egiteko erak aldatu egiten dira eta horietara egokitu eta erabiltzen ikasten jakin behar dugu.

    Ziberekimen bat aurrera eramateko kanpaina bat nola egin daitekeen, tresna interesgarrienak ezagutu, sorkuntza azkartu edo hobeto egin ahal izateko elementu katalizatzaileak zein diren jakin eta Interneteko sarean gure ekimenak aurrera nola eraman izango dira aurkezpen honen elementu garrantzitsuenak.

     
  • Web móvil ikastaroaren aurkezpena

    17:37 on 2008-12-16 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , , , , , ,

    Hemen uzten dizuet Web mugikorrari buruz emandako ikastaroaren aurkezpena. Gazteleraz dago ikastaroa horrela izan zelako baina euskaraz egin behar badut euskarazko bertsioa ere igoko dut. Hemendik aurrera ikastaroen aurkezpenak Elurneten webgunean ere igoko ditut. Disfrutatu!

     
  • Informazioa, edukiak sindikatzeari esker, parte hartuz kudeatzea

    11:38 on 2008-09-26 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , , ,

    IKASTAROA: INFORMAZIOA, EDUKIAK SINDIKATZEARI ESKER, PARTE HATUZ KUDEATZEA (EUSKARAZ)

    IZEN EMAN >>

    • Hasiera data: 2008/09/30
    • Amaiera data: 2008/10/02
    • Ordutegia: 15.00etatik 19.00etara
    • Iraupena: 12 ordu
    • Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.
    • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala

    Deskribapena:

    Edukiak sindikatzearen erabilera blogen gorakada gertatu arte hedatu ez bada ere, gaur egun eremu horretatik irten da eta ia edozein lekutan sindikatzeko aukera aurki dezakegu. Horri esker informazio-iturri askotan eman dezakegu izena eta informazioa etengabe jaso dezakegu.

    Gero eta garrantzi handiagoa du informazioa era egokian kudeatzeak. Tresna horien bitartez, gure sektoreko albisteak ezagut ditzakegu, gure enpresari edo gure sozietateari edo taldeari buruz zer esaten den jakin dezakegu, alertak jaso ditzakegu, etab.

    Informazioa jasotzeko aukeraz gain, informazioa trukatzeko modua ere eskaintzen du (taldeen artean, modu publikoan edo pribatuan), parte-hartze deszentralizatu baten bidezko hartu-emanean.

    Gure edukiak geure ingurunetik kanpo hedatzeko aukera eskaintzen digute.

    Formatu estandarrari esker, gure edukiak milaka lekutara heda ditzakegu, oso ahalegin txikiarekin.

    Gaur egungo Interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate eta taldeek entzun egin behar dute eta tresna berritzaileez hornitu behar dira, informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.

    Nori zuzendua: Komunikazio-ardurak dituzten informazio-kudeatzaileei, programa-garatzaileei, marketin-arduradunei eta, orokorrean, Internet begien aurrean duen enpresa, sozietate edo talde orori.

    Helburu orokorrak: Tresna asko dira sindikatzeko aukera eskaintzen digutenak; horregatik, helburua da informazio-iturri horiek guztiak jasotzea, aukeratzea, era egokian definitzea, iragaztea, kudeatzea eta erabiltzen ikastea.

    Helburu operatiboak:
    - Edukiak sindikatzea zer den ikastea.
    - Edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzuak ezagutzea.
    - Feed-ak (edo kanalak) irakurtzeko tresna kontrolatzea.
    - Zerbitzu horien guztien informazioa kudeatzen, iragazten eta sailkatzen ikastea, Yahoo pipes bezalako erremintekin.
    - Edukiak sindikatzeak barne-komunikaziorako eskain ditzakeen aukerak ezagutzea.
    - Edukiak sindikatzeak izan ditzakeen erabilera zehatzak ezagutzea eta zein esparrutan baliagarri izan daitezkeen jakitea.

    Tokia: Miramoneko Teknologiko Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia

    Egitaraua:

    1. MODULUA
    · Zer da edukiak sindikatzea?
    · Sindikatzeak eskaintzen dituen aukerak.
    · Feed mota ezberdinak eta nola erabiltzen diren.
    · Feed formatu eta mota ezberdinak.
    · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera.
    · Hainbat bilatzaileren bidezko alertak.
    · Talde-lanerako hainbat tresnaren integrazioa.

    2. MODULUA
    · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena).
    · Gure informazioa hainbat lekutan nola erakutsi.
    · Buletin elektronikoak sortzea.
    · Atari tematikoak sortzea.
    · Informazioa erakunde barnean trukatzea.
    · Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita.

    3. MODULUA
    · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena).
    · Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita (jarraipena).
    · RSSren eta hainbat formaturen arteko bihurketa.
    · Podcast eta Vidcast.
    · Inportazioa eta esportazioa OPML formatua erabiliz.
    · Edukiak sindikatzearen etorkizuna.

    Bestea:

    Metodologia:
    Erabiliko den metodologian, teoria eta praktika tartekatu egingo dira.
    1. Modulu bakoitzaren hasieran, jorratu beharreko gaien laburpena egingo da.
    2. Jorratu beharreko gaiaren azalpena egingo da.
    3. Behar den unean, dagokion praktika egingo da.
    4. Amaitzeko, debatea eta zalantzak argitzea.

    Ikastaroa euskaraz izango da.

     
  • Openstreetmaps eta Wikiak

    0:20 on 2008-05-21 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , , , udako, ,

    Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.

    Wikiak eta elkarlanerako tresnak

    Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.

    Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.

    Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago)

    OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

    Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
    Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
    Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago)

     
  • Erreferentzia batzuk eskatzen dizkidate maiz

    7:33 on 2008-03-28 | 2 comments Permalink | Reply
    Tags: , elurnet, erreferentizak, , laguntza, , , tutoriala,

    Jende asko interneten galdurik ibiltzen da non hasi jakin gabe, nora joan zer ikusi etab. Askotan interneten asko gabiltzanok gauzak argi ditugu eta gure erreferentziak nahiko argiak dira baina jende asko gelditzen da talde horretatik kanpo. Askotan gainera pertsona horiek zuregana etorri eta erreferentziak eskatzean erdi blokeatuta gelditzen zara (ni behintzat), zer esango diot?, nondik has daiteke pertsona hau?, zer interesatuko zaio Web 2.0 garai hauetan?, zer esango diot?, nola? Horren harira aurkezpen bat prestatu genuen, iniziaziorako aurkezpen bat da ia ia erreferentziak eta loturak bakarrik dituena (noski argibideak zuzenean ematen ditut) baina ondo laburbiltzen du buruan Web 2.0 eta Software Librearen inguruan pertsona hasi berri batentzat buruan ditudan erreferentziak. Noski asko falta dira eta gutxiago ere egon litezke baina argazki moduko bat bakarrik da motza eta zuzena. Gazteei zuzenduta badago ere edonorrentzat izan daiteke baliagarri beraz behar duenak edo interesgarri ikusten duenak erabili dezala.

     
  • Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren

    3:33 on 2008-03-04 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , , , sindikazioa, teknologia berriak, , web semantiko,

    Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean.

    INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)

    2008ko Apirilaren 16a – 2008ko Apirilaren 17a
    Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
    [informazio gehiago] [izen eman]

    WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)

    2008ko Maiatzaren 16a
    Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
    [informazio gehiago] [izen eman]

     
  • Blogari eta Bildu berrikuntzak

    11:56 on 2007-11-22 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , , bookmarks, elurnet, , , , ,

    Buru belarri nabil ikastaro, jardunaldi eta proiektu ezberdinekin, bai maila pertsonalean zein profesionalean. Blogari eta Bildu dira horietako bi.
    Blogari edizioa azkartuko duten aldaketak egin ditugu (Elurnet) aplikazio eta zerbitzarian.
    Bildu-n aldiz irudiak gehitu dizkiegu estekei, aldaketa txiki baina ikusgarri horietako bat. Ezagutzen ez duzuenok bisitatu eta nahi duenarentzat manual bat ere badago.

     
  • Jardunaldia: Enpresa 2.0 eta Lankidetza tresnak (Gazteleraz)

    3:46 on 2007-11-16 | 2 comments Permalink | Reply
    Tags: , elkarlana, elurnet, empresa 2.0, , enpresa 2.0, groupware, , , lankidetza, open business, , , tresnak,

    Azken boladan Enpresa Digitalean egingo diren Enpresa 2.0 eta lankidetza tresnen inguruko jardunaldi hauek prestatzen egon gara Elurneten. Azkenean jardunaldia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan errepikatuko dira data ezberdinetan.

    Araba
    [2007/11/21] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
    [2007/12/10] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
    Gipuzkoa
    [2007/11/27] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
    [2007/12/17] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
    Bizkaia
    [2007/11/29] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
    [2007/12/04] Lankidetza tresnak [info + izen eman]

    Enpresa 2.0
    1. Open business, enpresa inguratzen duten paradigma eta tresna berriak (16:00 – 16:40) Hizlaria: Julen Iturbe

    Negozioetan jakintza babesteko orain arte nagusi izan diren ikuspegien enpresa-eredu alternatibo bat bezala sortu zen Open Bussiness. Informazio teknologien garapenarekin aukera berriak sortu dira informazioa zeharo ezberdin baliatzeko eta jakintzaren baliabidean aitzinatzeko.

    2. Hezkuntza eta enpresa, hezkuntza arloko ikaskuntza prozesuak, etengabeko hobekuntza, parte-hartzea eta kalitatea. Zer ikas dezake enpresak?(16:40 – 17:20) Hizlaria: Jakintza Ikastola.

    Ordiziako Euskal Jakintza ikastolan ezarritako etengabeko prestakuntzako eredu parte-hartzaile eta berritzailea. Pertsona talde handi baten hezkuntza eta kudeaketa eredua nola izan daiteke lagungarri enpresa ingurunean?

    3. Sozietatearen erronkak sarean (17:20 – 18:00)
    Hizlaria: Marko Txopitea. Open Norte S.L

    Software librearen kudeaketa eta talde-laneko sistema. Funtzionatzen duen lan-sistema banatu bat. Software libreko komunitatearen enpresa-kudeaketarako lan eta kudeaketa sistemak ulertzea.

    4. Mahai-ingurua: openmind (18:00 – 18:30)

    Ideia, prozesu berri eta talde-lanerako tresnen inguruko eztabaida.

    Lankidetza (edo elkarlan) tresnak
    1. Groupware eta barne partaidetzako tresnak (16:00 – 16:40) Hizlariak: Aitzol Naberan eta Eneko Astigarraga. CodeSyntax

    Taldekako parte-hartze eta lankidetzarako groupware tresnen erabilerak enpresa barruan. Proiektu zenbaiten azalpena eta tresna horien aplikazioaren adibide batzuk. Lankidetzako CMSak, Plone gov edo Open groupware bezalako proiektuak ingurune ezberdinetan, hala nola, industria eta zerbitzu enpresetan edo administrazioan, tresna horien erabilera aztertzeko adibide interesgarri bezala.

    2. Lankidetzan, sindikazioan, parte-hartzean, formatu berrietan eta mikroformatuetan oinarritutako informazio-azterketa eta jarraipenerako tresnak. (16:40 – 17:20) Hizlaria: Gorka Julio. Elurnet informatika zerbitzuak

    Informazioa ondo kudeatzea gero eta garrantzitsuagoa da. Sindikazio eta kodetze formatu berriei esker zama semantikoa duen informazio gehiago lor dezakegu. Horregatik egiten da beharrezkoa tresna egokiak erabiltzea gure sektoreko albisteak ezagutzeko, gure enpresa, sozietate edo taldeari buruz esaten dena jakiteko, alertak jasotzeko, eta abar.

    Informazioa jasotzeko bidea emateaz gain, informazioa trukatu daiteke (taldeen artean, publikoki nahiz pribatuki), modu parte-hartzaile eta deszentralizatuan.

    Gaur egun interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate edo taldeek beharrezkoa dute entzutea eta tresna berritzaileak eskuratzea informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.

    Tresna horien artean aurkitzen dira Bloglines bezalako feeds irakurgailuak, edukiak iragazten dituzten Yahoo Pipes bezalakoak, edo BuzzMachine bezalako tresna aurreratuagoak. Interesgarria da, baita ere, kodetze semantikoko metodo berriak ezagutzea, esaterako mikroformatuak, aukera ematen baitigute gure informazioari balio gehiago emateko eta informazio kodetua modu eraginkorragoan kudeatzeko.

    3. Blogak korporazio eta marketin tresna bezala (17:20 – 18:00) Hizlaria: Sergio Monge

    Tresna korporatibo bezala, blogak baliagarriak dira bilatzaileetan kokapen hobea izateko, trafikoa norberaren webera erakartzeko, marketin informazioak biltzeko, erabiltzaile edo bezeroekiko harremanak humanoagoak egiteko, networking egiteko, solasean parte hartzeko, eta abar. Tresna hori hor dago jadanik eta milaka lagunek erabiltzen dute, baina enpresek, salbuespenak salbuespen, oraindik ez dute ikasi baliatzen.

    4. Sare sozial korporatiboak eta sare sozial irekien eragina enpresa ingurunean (18:00 – 18:40) Hizlaria: Jose A. del Moral. Alianzo

    Sare sozialak etengabe hazten ari dira. Barnean nahiz bezeroekin erabilita fidelizazio eta lankidetza tresna bihurtu daitezke enpresaren eta langile edo bezeroen artean.

    Bestalde, sare sozial publiko eta irekiak ere hor daude, berauen bitartez milaka jende elkarrekin konektatzen eta komunikatzen baitira egunero. Zein da enpresaren papera sare horien eta egunero sortzen diren beste guztien aurrean? Enpresak zer egin behar du: sare horietan eragin, ala entzule hutsa izan?


     
  • UEU, ez udaran bakarrik (udazkeneko ikastaroak)

    5:50 on 2007-09-18 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , , , , , ,

    UEUk bere urte osoko eskaintza zabalaren barnean nik emango ditudan bi ikastaro daude. Saiatuko naiz ondo egiten eta batez ere ikasi eta ondo pasatzen, animatzen zarete?

    Interesatuak bazaudete badakizue izen eman eta bestela ahal duzuen gehien zabaltzen lagundu. Aipatu dituzte

     
  • Euskaljakintza.com bloga goitik behera berritua

    8:55 on 2007-09-06 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , elurnet, , , , ,

    Maitek blogean esan bezala euskaljakintza.com berritu dugu. Eman behar izan ditugun pausoak ez dira errazak izan baina azkar egin diogu aurre horietako bakoitzari. Lehenengo edukien migrazioa egin genuen, blogsomeko jendea oso ondo portatu zen eta datu basearen kopia bat bidali ziguten. Ondoren kopia hori wordpress bertsio berri batera egokitu behar izan genuen. Hurrengo pausoetan diseinua aukeratu eta egokitzapenak egin. Egituraketan pentsatu, erabili beharreko pluginak instalatu, behar zirenak egokitu eta euskaratu etab. Prozesua ondo joan da etengabeko komunikazio bat izan dugu bilera pare bat eta batez ere berehalako mezularitza erabiliz.

    Emaitzarekin pozik gelditu naiz ni behintzat pentsatzen dut blog bat lan tresna potente batean bilakatu dela. Maitek egindako lana kristona izan da, informatikatik haratago joanda material berriak sortu, antolaketa hobetu, ikusi duzue EGAko materiala niri flipantea iruditzen zait… Hau dena, udaran eginda gainera (Hezkuntza Sailari soldata gehigarri bat edo bidai bat eskatu nahiko nioke Maiterentzat, berak ez du behar gogoa da bere motorra).

    Eta ez pentsa seguraski IKTero hauek aurten ere gauza berri gehiagorekin etorriko zaizkigu…

     
  • Izen eman Informatikari Euskaldunen Bilkuran

    2:12 on 2007-04-24 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: elurnet, , , ,

    Jadanik jakingo duzuen arren aurtean Informatikari Euskaldunen Bilkura izango da. Informatika ikasi, informatika interesatu, informatika gogoko duzuenok galdu behar ez duzuen ekitaldi bat :P .

    Bertan Internet aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuei buruzko hitzalditxo bat egin behar dut, espero interesgarri izatea.

    Informazio guztia hemen duzue etorri eta deia zabaldu.

    Zuzenean izen eman botoi honen bidez
    ieb07 izen eman
     
  • Web 2.0 eta Segurtasun informatikoaren inguruko ikastaroa

    0:00 on 2007-02-13 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , elurnet, , , , segurtasun informatikoa, , , ,

    UEUren ikastaroen eskaintzaren baitako ikastaroen artean Elurnet-eko zenbait kidek parte hartuko dugu. UEUren eskaintza osoa hemen ikus daiteke. Ikastaro horien artean 2 nabarmendu nahi ditugu:

    SEGURTASUN INFORMATIKOAREN BEHARRAZ JABETUZ

    2007ko Martxoaren 10a – 2007ko Martxoaren 24a
    Segurtasun informatikoa gaur egun ahotan dugun gaia da. Baina zergatik da hain garrantzitsua? Benetan behar al dugu hainbesteko segurtasuna? Zeintzuk dira arriskuak eta zein hartu beharreko babes neurriak? Ikastaro honetan segurtasunaren ikuspuntu praktikoa aztertuko dugu, eta gure inguruan ditugun arriskuei erantzun egoki bat ematen ikasiko dugu.
    Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
    Nori zuzendua: Sistemen administratzaileei. Segurtasun informatikoetan oinarri bat hartu nahi duen edonori. Informatikaren eta sistemen oinarrizko ezagutza edukitzea beharrezkoa da.
    Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
    [info +] [izen eman!]

    WEB 2.0

    2007ko Martxoaren 12a – 2007ko Martxoaren 26a

    Internet zeharkatzen ari diren fenomeno eta joera berri asko dago, horien artean Web 2.0 deitu izan zaiona ageri zaigu. Internet parte-hartzaileago, zabalago, irekiago bihurtzen ari dela adierazten digu horrek. Web 2.0 definizioaren barnean blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak eta abar sartzen dira. Tresna berri horiek hainbat arlo profesionaletarako (hezkuntzarako, enpresarako…) aukera berriak ekarri dituzte. Horiek dira hain zuzen ere jorratuko ditugun gaiak.
    Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Isasi-Markeskoa jauretxea. EIBAR
    Nori zuzendua: Irakaskuntzan ari den edonori eta irakaskuntza prozesuan baliabide teknologikoen erabileran interesatuta daudenei. Enpresa munduan ari direnei eta inguru korporatiboan Web 2.0 tresnek dituzten abantailak eta erabilerak ezagutu nahi dituztenei. Web 2.0 deitutako joera eta bere definizioan sartzen diren tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasi nahi duen edonori.
    Oinarrizko informatika ezagutza eduki behar da.
    Matrikulazio prezioa: 97.5 Euro (ikasle / bazkideek: 83 Euro)
    [info +] [izen eman!]

    Oharra: Mezu hau propagandatzat ere hartu dezakezu :P ikastaro hauetako irakasle edo laguntzailea naiz eta.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel