Latest Updates: euskal herria RSS

  • Haz la guerra no la paz

    12:40 on 2010-03-31 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: armak, , euskal herria, , polizia

    Gaur, Twitterreko lagun batzuek mezu hau errepikatzen egon dira:

    el 60% de la OPE del Estado es para personal en armas http://bit.ly/d7shrk

    Testuinguruari begiratzen badiogu ez du zentzu handiegirik erabakiak:

    Espainiar Estatuaren delinkuentzia indizizea hamarkadako bajuena da, beste indize batzuetan behar askoz ere handiagoak daude beraz, adibidez osasuna.

    Diru asko terrorismoaren aurkako neurrietara bideratzen da. Baina testuinguruak, bakerako bideak ireki daitezkeela adierazten du. Nahiz eta mundu guztiak ikusten duena, batzuek ikusi nahi ez izan.

    OPEan argi uzten da hala ere terrorismoaren aurkako neurriak salbuespenak izaten jarraituko dutela. Diru hori gehienetan Euskal Herriko gatazkan indar armatu gehiago erabiltzeko bideratu daitekeela argi uzten dute beraz. Baina, Europan Euskal Herriak poliziakide gehien dituen herrialdeetako bat da.

    Logika formala erabiliz izenburuan diodana guztiz ondorioztatu ezin badaiteke ere, batzuek guda nahiago dutela pentsatzea uler dezaket…

     
  • AEBak eta nazio askapenerako mugimenduak

    8:09 on 2009-08-05 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , askapena, catalunya, euskal herria, galiza, nazioak

    Bideo honetan ikuspuntu inperialista dibertigarri batekin, Juan Enriquez-ek. Munduko eta AEBetako nazio askapenerako mugimenduak aztertzen ditu. Gauza interesgarriak esaten ditu, nazioen betikotasuna dudan jartzen du. Herrialdeak sortzeko joera oso arrunta dela azaltzen du, askok hori pentsatzen ez duten arren. Gezur edo erdi gezur historiko batzuk ere esaten ditu eta batez ere puntu inperialista bat ikusten zaio. Hala ere, interesgarria. Euskal Herria, Catalunya eta Galiza ere aipatzen ditu behin baino gehiagotan.

     
  • ¿Por qué me preguntas si vi a la selección, sólo por joder?

    3:28 on 2008-06-29 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , eurokopa, euskal herria, futbola, kirola

    Nazkaturik nago, selekzio espainolarekin egiten ari diren “alarde patrio” uholdeaz. Ulertzen dut beraien sentimenduak azalarazteko gogoa, baina ez hedabideetan egiten ari diren gehiegizko “alarde de patriotismo” hori. Programa arrosak, albistegiak, abeslari eta dantzari programak, programazio osoa “orgullo patrio” ikuskizun bihurtuta. Bai bai, katea aldatu eta listo baina, ezinezkoa egiten da egun hauetan. Txoko aske bakarra internet da (behintzat menua zabalagoa da).

    Euskal Herriko selekzio ofizial bat izango bagenu, eta gure komunikabideek horrelako zerbait botako balute, zer entzun behar izango genukeen ez dut imaginatu egin nahi. Niri futbola (negozioa) ikustea ez zait gehiegi gustatzen eta bost axola, baina sinboloek eta sentimenduen asoziazioak funtzionatzen dutela argia da.

    Interesgarria da, era berean, nola zenbait pertsonek selezkzio espainolaren eta nazionalismoen arteko korrelazioa nola aztertzen duten estatistikoki ikustea. Noski beraien nazionalismoa ez dute aipatzen, besteak baitira nazionalista. Beste batzuk aldiz Ibarretxeren kontsulta proposamena “orgullo patrio” momentu hauetan nola aurrera eraman den komentatzen dute.

    Selekzioa ikusi dudan galdetzen didenarentzat manuala, arrazoiak:

    • Futbola (negozioa) ikustea ez zait gehiegi gustatzen.
    • Futbola “orgullo patrio” gehiegizko bat inposatzen saiatzen direnean ez naiz ondo sentitzen.
    • Euskal Herriko selekzio ofizial baten alde nago bai, baina horrelako “alarde abertzaleak” gure komunikabideetan ez ditut inoiz ikusi nahi (pixka bat normala dela iritzita ere).
    • Euskal Herriko selekzio ofizial hipotetiko hori, izango bagenu eta horrelakoak egingo balira; “racistas”, “xenofobos”, “fascistas”, “nacis” … luze bat entzun beharko genuke (adibideak egon dira jada honen inguruan).
    • Ez dut Alemaniak irabaztea nahi, Espainia “patriota”-k galtzea nahi dut.
    • Edozein kasutan kirolariei ondo jolasteko animoak ematen dizkiet, behintzat erakustaldi polita eman dezatela, eta Espainiak irabaziko balu, nire zorionik beroenak!

    Bukatzeko adibide bat: Zeri buruz ari dira Futbola edo “Reconquista”?

    Un cosquilleo alborota el estómago de España, y alcanza el corazón y sube por la garganta… La selección está ante la cita de su vida. La final de la Eurocopa. Al fin, un título a tiro, una corona grande. El sueño imposible que ha mortificado a los aficionados, generación a generación. La gloria no pasaba ni cerca, era un patrimonio de otras edades, o de los clubes o de otros deportes. Pero para la selección absoluta de fútbol nunca quedaba nada, tan sólo la ansiedad, el desencanto y una pregunta pesada sin respuesta: ¿por qué España no gana nunca nada? Lo ganó en 1964, cuando no vivían ninguno de los héroes actuales salvo su entrenador. (iturria)

    Gure inguruan Luistxok adibidez gai honen inguruan ere idatzi du.

     
  • Adarra eta bere megalitoak

    4:29 on 2008-05-17 | 2 comments Permalink | Reply
    Tags: , , cromlech, euskal herria, , menhir, urnieta

    Aurreko egun batean Adarrako estazio megalitikoa bisitatzera joateko gogoa piztu zitzaidan. Aspaldi nuen hori egiteko gogoa eta egitea erabaki ere.

    Jende gehienak etxe guztietan dagoen liburuko portada den Eteneta I-ren menhirra ezagutzen dute baina badira hori baino beste aztarna gehiago ere. Horretarako ezagunei galdera pare bat egiteaz gain Historia de Guipúzcoa blogean Adarramendiko bidearen interpretazio pertsonal bat egin nuen. Bertan interesgarrienak iruditzen zitzaizkidan elementuak bakarrik ikustera joan nintzen eta hauetako batzuk egia esan harritu ninduten.


    adarra tagged map by user – Tagzania (Luistxori esker)

    Hauek dira niretzako megalitorik aipagarrienak eta hauen argazkiak:
    Eteneta I
    Etenetako cromlech-a txikia da 4,5 metro inguruko diametrokoa baina bertatik nabarmentzen dena bere menhir luze eta mehea da. 2 metroko luzera du lurretik kanpo eta beste metro bat lur azpian.


    Tximistako Egia

    6 Cromlech dituen sorta eder bat. Horien artean bi bereizten dira nagusiki bata 12 metroko diametroa eta 38 mugarri edo dituen bat, mendixka itxura hartzen duena. Bestea aldiz handiena 13 metro diametro izanik erdian zista bat izan daitekeena ikusten delarik.


    Elurzulo
    Cromlech honen berezitasuna dituen 57 mugarriak eta erakusten duen 30zm inguruko menhir txiki bat da. Bere diametroa 11metro ingurukoa izanik ere muino txiki bat inguratzen du gerriko moduan.

    Hurrengoan GPSdun argazki kamara batekin joango naiz eta irudiak geolokalizatuko ditut. Gaurkoan ezin izan da eta hala ere aipatutako blogean behar den GEOinformazioa guztia aurkitu ahal izango duzue.

     
  • Eta guzti hau sinplifikatuko bagenu?

    0:58 on 2008-03-27 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , autodeterminazioa, bolivia, bosnia, euskal herria, flandria, irak, irlanda, , kongo, , kurdistan, mexiko, , , sahara, serbia, , txile,

    Michel Collon asko jarraitzen dut, politika internazionalean gertatzen ari dena ezagutzeko eta mass mediekiko analisi interesgarriak egiten ditu. Horretaz gain badu berezitasun bat oso didaktikoa da eta pentsarazi egiten zaituena. Bideo interesgarriak ere egin izan ditu horietako bat Los Condenados de Kosovo interneten atalka aurkitzeko aukera duzuena.

    Hainbat liburu idatzi ditu eta gurean Hiru argitaletxe (Eva Forest gogoan) txiki bezain interesgarriak ekarri izan dizkigu. Hauek izan dira hauetako batzuk:“¡Ojo con los media!” kazetaritza ikasleentzako ezinbesteko liburua, “El juego de la mentira”, “Monopoly. La OTAN a la conquista del mundo”, “La guerra global ha comenzado”, “Huracán”.

    Hauetako asko baditut etxean beti ere norbaiti uzteko prest! Hala ere erosteko aukera ere baduzue Hiru argitaletxeari eskaera bat eginez edota online denda santu horietan. Hemen loturak:

    Oso maiz bere michelcollon.info web orriaren bidez idazki interesgarriak botatzen ditu. Bolondresek hainbat hizkuntzetara itzultzen dituzte horien artean Ingelesa eta Gaztelerara eta horrela iristen zaizkigu guri.

    ————————————————–
    Eta guzti hau sinplifikatuko bagenu?
    Nagore Vegak itzulia

    Herrialde batetik banatzeko eskubidea arautzen duten legeak zein dira zehazki? Eta, orokorrean, herrien autodeterminazioa arautzen dutenak?

    Gure hedabide handiei jaramon eginez gero, zaila dirudi…

    • Asian, tibetarrek eskubidea dute. Afganistango eta Irakeko biztanleek ez.
    • Ekialde Hurbilean, Israelek eskubidea du. Baina ez palestinarrek edota kurduek.
    • Afrikan, Kongo ekialdeko mafiako koronelek badute. Mendebaldeko Saharak ez.
    • Latinoamerikan eskubidea dute aberatsak diren eskualdeak (eskuinekoak): Boliviak eta Venezuelak. Txileko indioek, Mexikok… ez, ordea.
    • Balkanetan, Kosokovo albaniarrek bai. Kosovoko serbiarrek eta Bosniakoek ez.
    • Mendebaldeko Europan flamenkoek badute eskubidea. Ipar Irlandakoek eta euskaldunek ez.

    Konplikatua, noski. Eta guzti hau sinplifikatuko bagenu? Autodeterminaziorako eskubidea izango lukete “gurekin” daudenek. “Besteek” ez.

    Eta horretan gaudela, alda dezagun “gurekin” hitza “demokrata” hitzagatik. Eta “besteek”, “terroristak” hitzagatik.

    Politika sinplea da hala izatea nahi badugu.
    ————————————————–

    Eguneraketa: Patxi Gaztelumendik ere bere blogean testua itzuli eta jarri du.

     
  • freebatasuna

    14:55 on 2007-10-05 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , , euskal herria,

    Freebatasuna blogaren albistea GARAn hemen

    negugorriak.net web orritik
     
  • Zorionak Ubuntu Tribe!

    7:45 on 2007-05-15 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , euskal herria, , glokalizazioa,

    Zorionak Ubuntu Tribe! emaitza uste baino hobeagoa.
    Lan ederra… euskal/mundu komunitatean eragiten jarraitzeko prest?

     
  • Ubuntu Tribe filma

    7:34 on 2007-05-08 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , euskal herria, , ,

    Ezin aipatu gabe utzi….

    Ubuntu Tribe filma software askea garatzen duen euskal komunitatean oinarritua dago. Gaur egun arazo ugari ditu teknologia berrien abiaduraren eraginez behar bezala eraldatzeko. Halabaina, komunitate honen ahaleginak mementuz euskara informazioaren teknologia berrien trenetik ez erortzea lortu du. Izan ere, edonolako aplikazioen garapen eta erabilpena izugarria da populazio euskaldunarekin alderatuz gero.

    Ubuntu Tribe filmeko mamia Redmond (AEB) eta Euskal Herriaren artean dago kokatua. Informatika korporazio boeteretsu bateko kargu garrantzitsu batek, Billyk, euskal hacker gazte baten gainean jarri ditu bere begiak. Neska gazteak, Izarok, Wista sistema eragilearen zulo ugari agerian utzi ostean. Software pribatiboa. Garatzaile jaioaren lan onarekin liluratuta, kontratatzeko ahalegin guztiak eginen ditu, horrterako kontinente zaharrera bertaratu behar badu ere.

    Iritsi eta berehala, enpresagizona neska gaztearen inguruan ibiltzen hasiko da, diru sari goxoak eskainiz. Baina Redmondgo klubean sartzeko asmorik ez du, soft askearen alde baitago guztiz. Nahi gabe, Izaroren ingurunea ezagutzen hasiko da. Bizitza umila, sistema eragile askeak eskola eta zahar etxeetan sustatuz. Izaroren militantzia bizi eta kasik altruistak eraginda, Billy laster hasiko da maitemintzen eta euskarazko software askearen munduaren berri izaten.

    Wistako arduradunaren egonaldia uste baino gehiago luzatuko da eta laster hasiko dira urduritzen Redmongo enpresan.

    Ubuntu Tribe ziberkomendia erromantiko erdi dokumentala da, baita aldarrikatzailea ere, Dogma dekalogoak zehazten dituen arauetako batzuei jarraiki errodatua. Laburmetraia, oraindik garapen egoeran dagoena, Creative Commons lizentziapean banatuko da sarean.

    Jatorrian euskaraz izango bada ere, ingelesez eta gazteleraz azpititulatutako bertsio bana zabalduko da,

    Esan bezala, ekoizpena ez da bukatu, et zu zeu ere ekimenaren kide aktibo izan zaitezke. Ideia bat eskaintzeko baduzu, laburmetraia euskarrian (edo beste arte disziplina batzuetan), zure ikuspegi propioa, jakinarazi ezazu horretarako prestatu dugun orrialdean edo e-posta mezu bat info(abildua)ubuntutribe(puntu)com helbidera igorriz. Ubuntu filosofiaren ingurukoa izatea da egokiena. Jasotako lanak egileak adierazitako Creative Commons lizentziapean banatuko dira.

     
  • Y sigue muriendo gente

    3:21 on 2007-03-03 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: euskal herria, , , , ,

    Fallecen tres trabajadores en Euskal Herria en escasas 24 horas

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel