![]()
Description:
Mafaldak bizitzari buruzko ikasketa politak ematen dizkigu, euli bati erreparatuz.
Iraupena: 00:00:02 / Data: 03-06-08
![]()
Description:
Mafaldak bizitzari buruzko ikasketa politak ematen dizkigu, euli bati erreparatuz.
Iraupena: 00:00:02 / Data: 03-06-08
![]()
Description:
Sorkunen single indartsu berria Euskadi Gazteak gogorregia delakoan ZENTSURATU duena. Blog/Web gune guztietan zabaltzeko deia egiten dizuet.
Iraupena: 00:00:02 / Data: 03-06-08
![]()
Description:
Iban Nikolaien emanaldi audiobisuala Donostian
Iraupena: 00:03:24 / Data: 03-28-08
![]()
Description:
Iban Nikolaien emanaldi audiobisuala Donostian
Iraupena: 00:01:20 / Data: 03-28-08
![]()
Description:
Euskadiko antzoki sarearen iragarkia
Iraupena: 00:00:19 / Data: 08-10-08
![]()
Description:
Jakintza ikastolako ikasleek Ubuntu erabiltzeko proiektu batean barneraturik daude eta denoi PC aske bat direla erakutsi nahi digute.
Iraupena: 00:03:15 / Data: 08-10-22
![]()
Description:
Mikel Laboa Txoria Txori kantatuz
Iraupena: 00:05:10 / Data: 08-12-01
![]()
Description:
Milaka bilaka Bilbon
Iraupena: 00:00:37 / Data: 08-12-04
Aurreko eguneko identitatearen inguruko aldaketa garrantzitsuaz gain, gaur beste hainbat aldaketa egin ditut.
Alboko barran nire sarearen azken informazioak agertzen ziren Feevy baten bidez, hori eguneratu eta bertatik nik sortutakoak kendu ditut. Kendutako horiek orain blogaren mezu bezala ere agertuko dira. Beraz Bildu eta Euskaltuben igotzen ditudan gauzak automatikoki nire blogean mezu bezala agertuko dira.
Twitterren idazten dudan guztia laburpen moduan agertzen da astero. Orain horren antzeko zerbait egin nahi izan dut Bildu eta Euskaltuberekin. Garrantzia handia ematen ari naiz nire sorkuntza eta nire sarea, azken finean nire sarea eta nire identitatea blogaren bidez azaltzeari eta horregatik aldaketa hauek. Ez diot kanpo zerbitzuak erabiltzeari uko egingo baina, nire informazioa metatzen saiatu eta ahal den kasuetan zerbitzu txiki eta fidagarrietara mugatu nahiko nuke. Hori egin ezin dudanean (edo egin nahi ez dudanean) era batean edo bestean nire blogean horren isla izatea nahi dut.
Aurkezpena
Eraman nazazu! Hiperipuin laburra
Gaur lan egun arrunt bat da, kafe bat hartu, aurpegia garbitu eta kalera irten naiz. Autobusa hartu behar dut eta mugikorraren bidez jakin dut nire autobusa 5min barru iritsiko dela. Geltokira iristean pantailak autobusa iristear dagoela dio. Iritsi denean Lurraldebus txartela RFID irakurgailu ondotik pasa eta barrura sartu naiz.
Adin guztietako pertsonak datoz, ikasle asko, emakume ugari eta baita adindun pertsona batzuk ere. Bi gazte bere mugikorrekin bata besteari internetetik jaitsitako bere serie gogokoenaren azken atala pasatzen ari dira Bluetooth bidez. Ondoan emakume bikote batek bere 3G mugikorraren bidez goizeko albistegia ikusten dute. Gazte koadrila bat dago hitz egiten eta farrez, hauetako batek ordenagailu eramangarri txiki batean (Eeepc) azken orduan etxekolanak amaitzen ari da. Nik liburu bat dut esku artean aspaldi irakurri nuen Pintze Txikia berriro irakurri nahi nuen, paperezko bertsioa ekarri dut gaur baina nire neska lagunaren Iliad txikian hasi nintzen irakurtzen berari ikusita.
Autobusetik jaitsi eta Donostiako lan leku partekatura noa. Lan leku partekatu honetan ni bezalako langileak, enpresa txikiak, norbanakoak ibiltzen gara eta denon artean lokalak behar dituen kostuak pagatuz lan, hitzaldiak eman eta entzun, tailerrak eta batez ere oso maiz afariak planifikatzen ditugu. Hala ere, normalean etxetik edo nagoen tokitik egiten dut lan. Etxetik ADSL konexio batekin eta kaletik 3,5G konexio bidez eta mugikorra modem bezala erabiliz nire eramangarriarekin.
Bilbon dugun egoitzara gutxitan joaten naiz, AHTa egia esan ez da beharrezkoa. Lurraldebus txartelarekin PESA erabiliz merke eta azkar iristen naiz, gainera autobusean bertan WIFI jarri digute. Gero Bilbon metroa edo bizikleta bat hartu eta azkar azkar bulegoan nago. Hau bai gure enpresaren bulegoa da, nahiz eta batzuetan auzokideei ere zabaltzen zaien bertan dauden baliabideak aprobetxatzeko. Hemen egiten dira adibidez bideokonferentzia bidez atzerrian dituzten senitartekoekin “bideokonferentzia festa”. Egun horretan Extremadura, Argentina, Alemaniarekin konexioak egin izan dituzte auzoko nagusiek eta kriston giroa sortu izan da beti.
Ordu batzuk lan egin ondoren lagun baten abisua jaso dut, ni nagoen lekutik gertu dago. Erabiltzen dugun Ipoki sare sozial tresna batek momentu bakoitzean gure lagunei non gauden esateko gai da. Koldo Mitxelena Medialabean gelditu gara. Plaza haurrez beteta dago, baina laster ospa egin edo karpa klimatizatura joan beharko dutela dirudi plazako pantailek eguraldi txarra iragartzen ari dira hurrengo ordu erdirako.
Tabernan oraindik errealaren azken partidua da hizpide eta biharko manifaren inguruko kartelek QRcodeen bidez manifara joateko deia zabaltzeko deia egiten dute. Mugikorra hartu eta QRcodea kamararekin harrapatu eta informazioa mugikorrean gorde dut eta baita lagun pare bati bidali ere. Ondoan egunkaria irakurtzen dagoen aiton batek berari ere bidaltzeko eskatu digu. Gure garagardoak amaitu eta etxera joan gara.
Etxean jada, posta elektronikoa irakurri, azken berriak ikusi eta EuskalTube-ko bideo batzuk ikusi ditut. Afari goxo bat hartu eta irratia entzunez lo hartu dudan arte.
*Hiperipuin: Hiperloturak erabiliz informazioa gehiago zabaldu edo bide berriak irekitzen dituen fikziozko ipuin digital bat.
![]()
Description:
Urtarrila 11-12 Etxebizitzaren eskubidearen aldeko baterajotzea
Iraupena: 00:00:02 / Data: 01-10-08
Euskaltubek berrikuntza interesgarri bat egin du bakoitzaren erabiltzaile irudia erabiliz orain mantxeta (eskuinean azpian azaltzen den logoa) pertsonalizatzeko aukera ematen du. Bakoitzaren bideoei identitate pixkat gehiago emateko aukera emanez.
Hemen dituzue beharrezko azalpen guztiak zuek ere zuen telebista egin ahal izateko. Bakoitzak bere telebista!
Atzo egun borobil horietako bat izan zen. Enpresa 2.0 eta Elkarlan tresnen lehenengo atala amaitu dugu, orain Herramientas Colaborativas delakoaren ordua iritsi da eta lasai hau ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izango da. Informazio guztia hemen. Oso pozik egon gara Txopi, Mikel eta Julen hizlari edukita, giro aparta eta sintonia nabaria.
Atzo bukatzean Bilboko kafe antzokian egon ginen Gu ta gutarrak ikusten. Ikusi beharreko ikuskizuna dudarik gabe. Osagaiak: hertzainak + bertsoak + pop + rock + jaia + inprobisazioa.
Amaitu ostean kafe antzokiko bailongoak bere ikuskizun inprobisatuari hasiera eman zion ezagutzen ez genuenon harridurarako. Youtuben bere bideoak ugariak dira ‘kafe antzoki’, ‘cafe antzoki’ eta okurritzen zaizkizuen konbinazio guztiak probatuz. Nik nire bideotxoa ere badut:
Bukatzeko mezu batek abisatzen nau era batean edo bestean parte hartu ditudan bi proiektuk sari bat irabazi dutela euskaljakintza eta EuskalTube Zorionak!!
Bideoa da banda zabalari esker garai hauetan gehien hedatu den fenomenoa. Aspaldi sortu ziren youtube etab. eta orain euskaltube daukagu guk ere. Niri azken boladan jumpcut interesatu dit bideak nahasteko eta besteek egindakoa berrerabiltzeko ematen duen aukeragatik.
Blog honetan KritikaTB atala nuen, nahiko estatikoa zena. Orain aldiz bideoak.info-ko bideoak jartzen hasiko naiz automatikoki. Beraien filosofia eta igotzen dituzten bideoak oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta horregatik hemendik aurrera bideo horiek hemen ere ikusteko aukera izango duzue. Gainera oso interesgarria egiten zait horrela egitea ni ere egunero sartu eta zer aurkituko dudan ez dakidalako. Gaur adibidez oso bideo interesgarria aurkitu dut berdintasunari buruzkoa, gazteek euskara, gaztelera, rap, breakdance hizkuntzak eta kulturak nahastuz egiten dutena.