Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Maiatza 16th, 2010

GTranslate zure blogean edo webgunean

Eguneraketa: Asier Arsuagak GTranslate blogean edo webgunean instalatzeko euskarazko manual bat sortu du.
Google-ek GTranslate barruan euskara sartu du. Horrek esan nahi du, itzulpen automatikoa erabiltzeko aukera izango dugula. Oraindik alpha fasean dago, baina jada erabilgarria da. Batez ere, honek zentzu guztietako itzulpenak egiteko aukera ematen du, beraz euskaraz idatzi eta besteek “ulertzeko” moduan erabiltzeko. Kalitatea ez da oso ona, itzulpen estatistikoa (iturria: @julen) darabil eta seguraski euskararen kasuan horrek ez ditu emaitza hoberenak emango. Hala ere, Erderatu eta Opentrad proiektuek ematen ez zuten aukera bat ematen du, euskaratik hizkuntza askotara itzultzea. Kalitatezko itzulpenak bilatzen jarraitu beharko dugu, Opentrad zentzu horretan proiektu hoberena da, zer ematen duen ikusi beharko dugu. Baina, kalitate aldetik ez bada ere, Googlen euskara kontutan hartzen hasi direla esan nahi duelako da garrantzitsua.

Horregatik nire blogean txertatzea erabaki dut. Hona hemen hori egiteko prozesua. WordPresserako egin dut, baina edozein webgune edo blogerako balio dezake.

1. Itzulpena zein hizkuntzatan egin nahi duzun erabaki.

Hauek aukeratu ditut: Español, Français, Català, Galego, Português English, 中文

2. Ondoren hauei loturak jarri ditut. Nire kasuan mezu bakoitza itzultzeko moduan egin nahi izan dudanez, mezu bakoitzean jarri dut WordPress-eko loop famatua baliatuz. Hala ere, hau ez da beharrezkoa webgune osoa itzuli nahi badugu:

<a title=”Español” xml:lang=”es” lang=”es” href=”http://translate.google.com/translate?hl=es&sl=eu&tl=es&u=<?php the_permalink(); ?>”>es</a>

  • title=”Español” : Loturaren gainean jartzean erabiltzaileak zer ikusiko duen, bakoitzaren berezko hizkuntzan jarri dut.
  • xml:lang eta lang: Itzuliko den hizkuntza zein den adierazten duen metadatua, ez da beharrezkoa ondo funtzionatzeko, baina interesgarria da.
  • hl=es : Googleren itzulpen orriak izango duen hizkuntza.
  • sl=eu eta tl=es : Itzulpena egiteko hizkuntza parea, kasu honetan eu->es. Euskaratik gaztelerara.
  • href=”XXXX” : Adibidean mezuaren helbidea erakusten duen permalink-a estekatzen da, baina hemen itzuli nahi den helibdearen URLa jar dezakezue.

3. Horretaz gain, nahi duenarentzat lotura gehigarri bat ere jarri dut, aukeratu ditudan hizkuntzatako bat erabiltzen ez badu itzulpena egin ahal izateko.

Horrela gelditu da kodea:

| Lang [&alpha;uto]:
<a title=”Español” xml:lang=”es” lang=”es” href=”http://translate.google.com/translate?hl=es&sl=eu&tl=es&u=<?php the_permalink(); ?>”>es</a> |
<a title=”Français” xml:lang=”fr” lang=”fr” href=”http://translate.google.com/translate?hl=fr&sl=eu&tl=fr&u=<?php the_permalink(); ?>”>fr</a> |
<a title=”Català”xml:lang=”ca” lang=”ca” href=”http://translate.google.com/translate?hl=ca&sl=eu&tl=ca&u=<?php the_permalink(); ?>”>ca</a> |
<a title=”Galego”xml:lang=”gl” lang=”gl” href=”http://translate.google.com/translate?hl=gl&sl=eu&tl=gl&u=<?php the_permalink(); ?>”>gl</a> |
<a title=”Português” xml:lang=”pt” lang=”pt” href=”http://translate.google.com/translate?hl=pt&sl=eu&tl=pt&u=<?php the_permalink(); ?>”>pt</a> |
<a title=”English” xml:lang=”en” lang=”en” href=”http://translate.google.com/translate?hl=en&sl=eu&tl=en&u=<?php the_permalink(); ?>”>en</a> |
<a title=”中文” xml:lang=”zh-cn” lang=”zh-cn”href=”http://translate.google.com/translate?hl=zh-CN&sl=eu&tl=zh-CN&u=<?php the_permalink(); ?>”>zh</a> |
<a title=”+ lang” href=”http://translate.google.com/translate?sl=eu&u=<?php the_permalink(); ?>”>+</a>

Mezu honen hasieran ikusi dezakezue benetako emaitza eta baita probatu ere. Argi utzi nahi izan dut Lang, hizkuntza adierazteko hitz nahiko globala eta αuto-rekin automatikoa adierazteko, proba bat dela. Proba bat, baina behin baino gehiagotan aipatu izan dugun Rosetta harri berriaren lehen aztarna erabilgarriak.

Apirila 15th, 2010

Bloga sortu nahi?

Euskaldunak beti izan gara krisian, baina baliabide gutxirekin ere gauza asko egin izan ditugu. Berria, Egunkariaren ondoren jaio zen Fenixa. Oraintxe momentu hauetan bere urteurrena ospatzen ari den Zuzeu. Kazetaritzaren inguruko eztabaidetan murgilduta. Sustatu, zahar-berria. Zabaldu.com eta baita Indymedia Euskal Herria ere.

Niretzako garrantzitsuenak, azken urteetan sortu ditugun milaka blogak. Beharbada zuetako batzuk bloga duzue dohaineko zerbitzu batean edo ez duzue baina blog bat nahi duzue zuen domeinuarekin. Apirilaren 24ean itzalagunea.com -en urteurrena ere izango da, denon artean hosting merke bat hartu eta erabiltzaile guztien artean kudeatzeko ardurarekin, bakoitzak bere blog propioa eta domeinuarekin sortzeko tailer bat egin dezakegu. Zer iruditzen, zenbatek emango luke izena? Utzi zuen iruzkinak eta zabaldu mezua interesa izan dezaketen pertsonen artean.

Apirila 14th, 2010

Apadrina un burro


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Apadrina un burro | Erabiltzailea: teketen

Albisteak 2.0ko lagunek audientzien inguruan kezka adierazi dute. Horregatik nire blogean, astotxo hauek apadrinatzea erabaki dut. Nire alboko barran, azken saioa eta aurrekoak ere agertzen diren widget bat jarriaz. Saio honen jarraitzaile edo ikuslea bazara, zuk ere egin dezakezu, kode hauek erabiliz:

Azken bideoa + galeria

<object type="application/x-shockwave-flash" width="200" height="112" data="http://vimeo.com/hubnut/?user_id=albisteak20&amp;color=0dff00&amp;background=ffffff&amp;fullscreen=1&amp;slideshow=0&amp;stream=uploaded_videos&amp;id=&amp;server=vimeo.com"> <param name="quality" value="best" /> <param name="allowfullscreen" value="true" /> <param name="allowscriptaccess" value="always" /> <param name="scale" value="showAll" /> <param name="movie" value="http://vimeo.com/hubnut/?user_id=albisteak20&amp;color=0dff00&amp;background=ffffff&amp;fullscreen=1&amp;slideshow=0&amp;stream=uploaded_videos&amp;id=&amp;server=vimeo.com" /></object>

Flickr estiloan

<style type="text/css">
<!--
/* You can modify these CSS styles */
.vimeoBadge { margin: 0; padding: 0; font: normal 11px verdana,sans-serif; }
.vimeoBadge img { border: 0; }
.vimeoBadge a, .vimeoBadge a:link, .vimeoBadge a:visited, .vimeoBadge a:active { color: #3A75C4; text-decoration: none; cursor: pointer; }
.vimeoBadge a:hover { color:#00CCFF; }
.vimeoBadge #vimeo_badge_logo { margin-top:10px; width: 57px; height: 16px; }
.vimeoBadge .credit { font: normal 11px verdana,sans-serif; }
.vimeoBadge .clip { padding:0; float:left; margin:0 10px 10px 0; width:80px; line-height:0; }
.vimeoBadge .caption { font: normal 11px verdana,sans-serif; overflow:hidden; width:80px; height: 30px; }
.vimeoBadge .clear { display: block; clear: both; visibility: hidden; }
-->
</style>
<div class="vimeoBadge">
<script type="text/javascript"
src="http://vimeo.com/albisteak20/badgeo/?stream=uploaded&amp;stream_id=&amp;count=8&amp;thumbnail_width=80&amp;show_titles=no"></script>
</div>

Abendua 27th, 2009

Rosetta harri berria

Interneten ere, elkar ulertzeko mugetako bat hizkuntza dela esan daiteke. Zure inguruko jende gehienak ulertzea nahi izanez gero, zure inguruko hizkuntza erabilienera jotzea oso ohikoa da. Horrek, noski, hizkuntza gutxituak erabiltzen ditugunoi kalte egiten digu. Jendeak oso erraz jotzen du beste hizkuntza bat erabiltzera. Helburu globalagoak dituztenek erraz jotzen dute ingelesa erabiltzera ere. Baina hori guztia alda daiteke.

Internetek gune beltz asko ditu, gune pribatuak, bilatzaileek aurkitzen ez dituztenak… Baina badira beste batzuk beltzak izan gabe ere ulertzen ez ditugunak. Adibidez, txinatar webguneetan gertatzen dena erabat arrotza zaigu. Edota gertuago, gure artean dauden blogari erdaldunek ez dute euskarazko blogosferan gertatzen dena ezagutzen, nahiz eta batzuetan euskara ongi ulertu.

Laster teknologiek horretan ere lagunduko gaituzte. Itzultzaile automatikoek aukera emango digute nahi dugun hizkuntza erabiliz beste hizkuntza batera itzulpena automatikoki egiteko, eta jendeak ulertzeko. Googlek jada bere tresnetan horrelako zenbait aukera ditu: posta mezuak hizkuntza batetik bestera itzultzeko gai da, baita jasotzen ditugun albisteak ere. Rosetta harria izango balitz bezala, ezagutzen ez ditugun beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituzten pertsonekin harremanetan jartzeko baliagarria izango zaigu. Baina, ez hori bakarrik, bilaketak ere gure hizkuntzan egin ahal izango ditugu eta automatikoki beste hizkuntza batzuetako emaitzak jaso, ulertzen dugun hizkuntza batean itzulita. Itzulpena ez da guztiz fidagarria izango, baina bai ulermen maila bat lortzeko adinakoa.

Hala ere, aldaketa sakonena teknologia horiek guztiak mundu fisikoan zuzenean aplikatzen hasten direnean gertatuko da. Sakelakoen bidez, esaterako, ahotsaren bidez bilaketa bat egin eta emaitzak ematea, edo esaten dugun hori ezagutzen ez dugun hizkuntza batera audio bidez automatikoki itzultzea. Horretarako, hori posible egiten duten teknologiak beharko ditugu. Baina, baita teknologia horiek orokortzeko estrategiak ere. Hau da, zerbitzu handiek eta interesa duen edonork inplementatzeko aukera izatea behar dugu. Estrategikoa da bide horiek garatzen hastea, baina baita bukaerako emaitza libre izatea ere. Teknologiak hizkuntza gutxituen alde egin dezake, gure esku dago aukera baliatzea.

Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.

[podcast]http://teketen.com/wp-content/uploads/2009/12/rosseta_harri_berria.mp3[/podcast]

Abendua 2nd, 2009

Izan, ez egon

Interneten euskara eta teknologia sustatzeko hainbat ekimen ofizial sortzen ari dira azken boladan. Horietako bi Gipuzkoa 2.0 eta Azkue fundazioa. Badirudi erakundeek ere ulertu dutela aurrean dugun erronka, edo, behintzat, horren itxura eman nahi dute. Euskara eta teknologia gure artean hedatzea nahi badute, nire ustez, zenbait gauza hartu beharko dituzte kontuan.

Lehenik eta behin, garrantzitsua izango da jada lanean daudenekin kontatzea. Pertsona asko dago aspalditik kezka berberekin, hainbat proiektutan antolatuta. Laguntzera datorren edonor ondo hartua izan ohi da, baina egoerara egokitzen jakin beharko du.

Diru publikoa edo pribatua ondo bideratu. Lehentasunak zehaztu eta irekiera, kultura librea, software librea… sustatzeko erabili. Arrazoia argia da, ordainduta ere sortzen den hori berrerabili ahal izango da gauza berriak sortu ahal izateko. Ez da inbertsio itxia izango, etorkizunean hasieran espero ez ziren onurak ekar ditzakeen inbertsioa baizik.

Lehentasunak zehazteaz hitz egin dudanean, beste guztien aurretik bat dago. Interneten komunitate euskaldun erreal hori ikusarazi egin behar da. Alde horretan ekimen garrantzitsuak abiatu dira, baina esfortzu gehiago behar dira. Nabigatzailea euskaraz konfiguratzea izan daiteke hasteko era sinpleenetako bat. Erreferentziazko programak euskaraz edukitzea eta horretarako bideak jarri edo dauden taldeei laguntzea garrantzitsua da. Interneten gehien erabiltzen diren zerbitzu eta baliabideak lokalizatzea ere. Beste maila batean, Puntueus.org bezalako ekimenak ere interesgarriak dira. Faltan sumatzen dudan gauza garrantzitsu bat, gai hauei buruzko datu eta analisiak eskuragarri jartzea.

Hala ere, ez ahaztu erakunde ofizial bat zaretela. Zuen formak eta moldeak ez dira egokienak izaten. Diruaren truke inposizioak, burokrazia, irudiaren ustiapena eta halako jarrerak izatea oso arrunta izaten da. Interneten parte hartu nahi baduzue, Interneten lan eta bizitzeko erak ezagutu beharko dituzue.

Orain arte, herria ez da eskuak gurutzaturik gelditu eta etorkizunean ere horrela izango da. Laguntza guztiak ongi etorriak dira, baina, horretarako, sinesgarritasuna behar da eta sinesgarritasun hori egunero komunitatearen parte zaretela erakutsiz lortzen da, egotea ez da nahikoa.

Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.

[podcast]http://teketen.com/wp-content/uploads/2009/11/izan_ez_egon.mp3[/podcast]