Teketen » Etiketadun mezuak: 'euskaraz'

Linux sistemaren eta sarearen administrazioa (Debian + Ubuntu)

linux-sistemaren-eta-sarearen-administrazioa-debian-ubuntu-2Linux sistemaren eta sarearen adminitstrazioa liburuaren 2. edizioaren ale bat eskuratu dut. Liburu honetan azaltzen diren edukiak GNU/Linux sistema batean ibiltzen ikasteko eta hau kudeatzen hasteko beharrezko gehiena erakusten da. Pausoz pauso, ariketak proposatuz, adibide zehatzekin sistemaren kudeaketa eta sarearena oso era errazean erakusten du. Liburuaren aurkibidea ikus daiteke baita sarrerako atala ere.

1. edizioa Mandrake banaketara egokitua zegoen, baina oraingoa Ubuntu + Debian banaketetara egokitu da. Hala ere, bertan azaltzen diren gauza gehienak komando bidez egiten direnez, edozein banaketarako balio dute. Lasai, lehenengo aldiz GNU/Linux sistema batera gerturatzen zaretenontzat ez izan beldurrik, hasieran arraroa bada ere laster konturatuko zara komando lerroa erabiltzea oso baliagarria dela eta hau erabiltzea askotan azkarragoa. Hala ere, ingurune grafikoa ez da alde batera uzten eta zenbait tresna grafikoren erabilpenaren adibideak ere ematen dira.

Egileak Iñaki Alegria eta Roberto Cortiñas EHUko irakasleak dira. Liburua UEUk argitaratu du eta bere dendan salgai aurkituko duzue. Horrelako liburuak euskaraz edukitzea luxu bat da. Copyright-a du oraindik, ea hurrengo edizioak hori ere libre egiten duen.

Informazioa, edukiak sindikatzeari esker, parte hartuz kudeatzea

IKASTAROA: INFORMAZIOA, EDUKIAK SINDIKATZEARI ESKER, PARTE HATUZ KUDEATZEA (EUSKARAZ)

IZEN EMAN >>

  • Hasiera data: 2008/09/30
  • Amaiera data: 2008/10/02
  • Ordutegia: 15.00etatik 19.00etara
  • Iraupena: 12 ordu
  • Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.
  • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala

Deskribapena:

Edukiak sindikatzearen erabilera blogen gorakada gertatu arte hedatu ez bada ere, gaur egun eremu horretatik irten da eta ia edozein lekutan sindikatzeko aukera aurki dezakegu. Horri esker informazio-iturri askotan eman dezakegu izena eta informazioa etengabe jaso dezakegu.

Gero eta garrantzi handiagoa du informazioa era egokian kudeatzeak. Tresna horien bitartez, gure sektoreko albisteak ezagut ditzakegu, gure enpresari edo gure sozietateari edo taldeari buruz zer esaten den jakin dezakegu, alertak jaso ditzakegu, etab.

Informazioa jasotzeko aukeraz gain, informazioa trukatzeko modua ere eskaintzen du (taldeen artean, modu publikoan edo pribatuan), parte-hartze deszentralizatu baten bidezko hartu-emanean.

Gure edukiak geure ingurunetik kanpo hedatzeko aukera eskaintzen digute.

Formatu estandarrari esker, gure edukiak milaka lekutara heda ditzakegu, oso ahalegin txikiarekin.

Gaur egungo Interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate eta taldeek entzun egin behar dute eta tresna berritzaileez hornitu behar dira, informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Nori zuzendua: Komunikazio-ardurak dituzten informazio-kudeatzaileei, programa-garatzaileei, marketin-arduradunei eta, orokorrean, Internet begien aurrean duen enpresa, sozietate edo talde orori.

Helburu orokorrak: Tresna asko dira sindikatzeko aukera eskaintzen digutenak; horregatik, helburua da informazio-iturri horiek guztiak jasotzea, aukeratzea, era egokian definitzea, iragaztea, kudeatzea eta erabiltzen ikastea.

Helburu operatiboak:
- Edukiak sindikatzea zer den ikastea.
- Edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzuak ezagutzea.
- Feed-ak (edo kanalak) irakurtzeko tresna kontrolatzea.
- Zerbitzu horien guztien informazioa kudeatzen, iragazten eta sailkatzen ikastea, Yahoo pipes bezalako erremintekin.
- Edukiak sindikatzeak barne-komunikaziorako eskain ditzakeen aukerak ezagutzea.
- Edukiak sindikatzeak izan ditzakeen erabilera zehatzak ezagutzea eta zein esparrutan baliagarri izan daitezkeen jakitea.

Tokia: Miramoneko Teknologiko Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia

Egitaraua:

1. MODULUA
· Zer da edukiak sindikatzea?
· Sindikatzeak eskaintzen dituen aukerak.
· Feed mota ezberdinak eta nola erabiltzen diren.
· Feed formatu eta mota ezberdinak.
· Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera.
· Hainbat bilatzaileren bidezko alertak.
· Talde-lanerako hainbat tresnaren integrazioa.

2. MODULUA
· Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena).
· Gure informazioa hainbat lekutan nola erakutsi.
· Buletin elektronikoak sortzea.
· Atari tematikoak sortzea.
· Informazioa erakunde barnean trukatzea.
· Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita.

3. MODULUA
· Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena).
· Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita (jarraipena).
· RSSren eta hainbat formaturen arteko bihurketa.
· Podcast eta Vidcast.
· Inportazioa eta esportazioa OPML formatua erabiliz.
· Edukiak sindikatzearen etorkizuna.

Bestea:

Metodologia:
Erabiliko den metodologian, teoria eta praktika tartekatu egingo dira.
1. Modulu bakoitzaren hasieran, jorratu beharreko gaien laburpena egingo da.
2. Jorratu beharreko gaiaren azalpena egingo da.
3. Behar den unean, dagokion praktika egingo da.
4. Amaitzeko, debatea eta zalantzak argitzea.

Ikastaroa euskaraz izango da.

Firefox 3 kalean da, segurua, azkarra, dohainik eta euskaraz


Librezale komunitatearen itzultzaile bolondres batzuen lan handiari esker Firefox 3 hasieratik euskaraz lokalizatua dugu. Zorionak guztiei, orain Firefox zabaldu eta erabiltzeko deia egitea egokitzen zaigu beste guztiei. Jarri bannerra, komentatu zure lagunekin, zabaldu posta elekrtonikoz, berehalako mezularitzaz, twitter, sare sozialak etab.

Honetaz gain, edozein nabigatzaile erabiltzen dugula ere garrantzitsuena Euskara hizkuntza lehenetsi bezala markatzea. Honela web guneak hainbat bertsio baditu euskarazkoa erakutsiko zaigu lehenengo eta gainera hau estatistiketan kontuan hartua izango da jende gehiagori euskarazko web guneak egitea “behartuz”. (Luistxoren apuntea iruzkinetan)

Argia aldizkariko Larrun

Orain dela egun batzuk Argiako egoitzan egon ginen Argiak gonbidatuta Larrun deitutako eztabaida foroan. Bertan izan ginen Lontzo Sáinz (eitb24), Aitor Lopez de Aberasturi (Kaixo.com), Luistxo (C&S) eta ni Elurnet-eko bezala. Gustora egon ginen internet, euskara, iragana, etorkizuna etab. buruz. Euskadi Irratikoek mahainguru guztia grabatu zuten eta Argiako lagunek baita bideoz ere (eta botatzen duten). Moderatzaile bezala Eli Pombo eta Jon Torner izan genituen bikain lanean (bi abizen kurioso batera izen artistikoak izango al dira :P )

Beno ba irrikitan gaude bai Argiak eta bai Euskadi Irratiak esandakoari emandako forma ikus eta entzuteko. Joan aurretik hainbat apunte egin nituen arren bertan gauza gehiago ere atera ziren Luistxoren mehatxuei izen eta guzti jarri genion :P . Hemen uzten dizkizuet Larruneko nire apunteak (apunteak dira ez testu egituratu bat).

Zorionak Ubuntu Tribe!

Zorionak Ubuntu Tribe! emaitza uste baino hobeagoa.
Lan ederra… euskal/mundu komunitatean eragiten jarraitzeko prest?

Izen eman Informatikari Euskaldunen Bilkuran

Jadanik jakingo duzuen arren aurtean Informatikari Euskaldunen Bilkura izango da. Informatika ikasi, informatika interesatu, informatika gogoko duzuenok galdu behar ez duzuen ekitaldi bat :P .

Bertan Internet aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuei buruzko hitzalditxo bat egin behar dut, espero interesgarri izatea.

Informazio guztia hemen duzue etorri eta deia zabaldu.

Zuzenean izen eman botoi honen bidez
ieb07 izen eman

Ordenagailu berria eta ubuntu (izan Vista)


Ordenagailu berri bat erosi dut, Sony Vaio VGN-C1Z/B. Ordenagailu txiki bat nahi nuen eta honek betetzen zituen nire beharrak. Eta “merke” (1070euro) lortu dut interneten bila eta bila ibili ondoren.

Ezaugarri orokorrak

  • Intel Core 2 Duo 1.66Ghz (64bit-eko bi nukleodun prozesadorea)
  • 1GB DDR2 memoria
  • 120GB disko gogorra
  • NVIDIA® GeForce™ Go 7400, 256 MB
  • 13.3″ WXGA X-black LCD dizdiratsua
  • desagertarazi dudan Windows XP Media Center Sistema Eragilea

Ubuntu instalazio prozesua, gauza asko irakurri eta probatu ditut.

  • Ubuntu Festy Fawn 64 bit (atera behar den bertsio berria)
  • Ubuntu Festy Fawn 32bit (atera behar den bertsio berria)
  • Ubuntu Edgy Eft 64bit

Hauek probatu ondoren Ubuntu Edgy Eft 32bit-ekin gelditu naiz. Prozesadoreak 64 bitekoak dira baina 64biteko bertsioak arazo batzuk ematen ditu. Hala ere 32 bitekoak bi prozesadoreak erabiltzen ditu SMP -ari esker.

Instalazioa oso sinplea izan da.

  1. CDa sartu eta ordenagailua martxan jarri
  2. Live CDa martxan jarri eta instalazioa abiaratu
  3. Instalazioan zehar dauden pausoak jarraitu
    1. Partizioak sortu eta formatu egokia jarri (bakoitzak nahi duen bezala)
    • / 79 GB
    • /home 37 GB
    • swap 2 GB
  4. Sistema berrabiatu eta CDa kendu

Listo amaitu dugu, orain balantzea. Wifia, bluethoot-a, soinu txartela, txartel grafikoa, ondo dabil hasieratik. Zenbait gauza ez guztiz ondo txartel grafikoa hobetu daiteke (NVIDIA bat da joer), tekla berezi batzuk ez dabiltza (FN teklak).

Ubuntu hobetzen

  1. Network Manager instalatu dut (Wifia hobeago kudeatzeko)
    1. sudo apt-get update
    2. sudo apt-get install network-manager network-manager-gnome
    3. Defektuz dakarren kudeatzailea desaktibatu behar da Sistema > Sistemaren konfigurazioa > Sarea (Interfaze bakoitzeko konexioak desgaitu)
    4. Sistema berrabiatu eta goian ikono berri bat ikusiko dugu.
  2. Bideoak, mp3ak etab. entzuteko kodekak, zenbait erreproduktore, eta beste zenbait tresna interesgarri instalatu getautomatix script bat erabiliz.
  3. Ondoren gustatzen zaizkidan zenbait tresna instalatu ditut sudo apt-get install erabiliz.
  4. Euskarazko pakete batzuk ere instalatu ditut
    1. sudo apt-get install mozilla-firefox-locale-eu
    2. sudo apt-get install mozilla-locale-eu
    3. sudo apt-get install thunderbird-locale-eu
  5. 3D mahaigain izugarri bat instalatu dut Beryl erabiliz (Windows Vista baino askoz hobeagoa). Hau egitea ez da guztiz erraza nik pausoz pauso egin dut NVIDIA driverrak erabili behar nituen eta baina hau egiteko era errazago bat topatu dut (gero).
  6. Eguneraketa: Bluetooth-a probatzen egon ondoren Mobiletik->Ordenagailura proba egin eta bikain dabil baina Ordenagailu->Mobil ez zuen ezer egiten. Hala ere, soluzioa erraza izan da.
    1. Bug bat da eta konponduta dago hemengo jarraibideak jarritu eta listo

Orain oso pozik nago nire ordenagailu berriarekin, gauza bakarra FN tekla bereziak funtzionatzen ez dutela, baina hori konpontzen saiatuko naiz, LAGUNDU DIEZADAKEZU?. Gauza asko probatu ditut eta sonypi edo sony_acpi moduluekin erlazioa duela badakit baina probatu dudana ez da ibili.