Latest Updates: facebook RSS

  • IEB2011 Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat

    13:30 on 2011-05-12 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: buddypress, , elgg, facebook, mahara, ostatus, peerson, , status.net,

    Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat [PDF]

     
  • Askatasuna jokoan

    15:22 on 2010-07-22 | 2 comments Permalink | Reply
    Tags: ACTA, , Arnaldo Otegi, , , Blogetery.com, facebook, Guifi.net, IMMI, informazio askatasuna, , , , ,

    Hasieratik Internet adierazpen askatasuna gauzatzeko biderik askeena izan da. Orain arte horrela izan bada ere, gero eta eraso gehiago dago askatasun horren aurka. Azkena, AEBetan blogetery.com sareko 73.000 blogen itxiera. Arrazoi argirik ez dago, baina badirudi gobernuko segurtasun agentzia batek itxi duela, terrorismoarekin erlazionaturiko mugimenduak direla eta.

    Badirudi arrazoi gutxi behar direla ez blog bakarra, baizik eta milaka saretik kanporatzeko. Baina, gurean ere horrelakoak gertatu izan dira. Espainiako Estatuaren historiala nahiko handia da. Batasuna.org webgunea saretik kanpo utzi zutenetik, gero eta gehiago izan dira, azkena Gaztesarea.net.

    Facebook Interneteko sare sozial ezagunak ere, 4.600 jarraitzaile zituen Arnaldo Otegiren orrialdea itxi du bitan. Berriro ere arrazoiak garbi utzi gabe. Hala ere, jada beste orrialde bat sortu dute, eta Arnaldotegi.com ere abian da.

    Hori dena gutxi balitz, AEBetako Gobernuak neurri gogorragoak proposatzeko bideak ireki ditzake. AEBetako presidenteari emergentzia egoeran Internet osoa edo parte bat itzaltzeko aukera emango liokeena.

    Beraz, gero eta garrantzitsuagoak dira adierazpen eta informazio askatasuna ziurtatuko duten Wikileaks.org bezlako ekimenak martxan jartzea. Iraken AEBetako armadak zibilak hiltzen grabatutako bideo bat zabaldu zuenean egin zen ezagun ekimen hori. Ekimen horrek beste hainbat gauza ere lortu ditu: ACTA izenez ezaguna den egile eskubideen inguruko eta eskubide urraketa garbiak barne hartzen dituen akordioaren agiria zabaltzea.

    Ekimen hori baino zabalagoa eta garrantzitsuagoa izan da Islandiako Gobernuaren Icelandic Modern Media Initiative IMMI izenekoa. Horren bidez, Islandia ikerketa kazetaritzaren paradisua izango da. Informazioa askatasun guztiarekin zabaltzeko aukerak eman nahi ditu, gardentasuna eta anonimotasuna ziurtatuz.

    Egoera ikusita, gure sare propioak eraikitzen hasi beharko dugu, Guifi.net proiektuak egiten duen moduan. Baina bitartean bakoitzak ahal duen neurrian bere bloga, bere komunitate txikia edo Interneteko sare sozial gertuagokoak eraikitzen joatea garrantzitsua izango da. Hitzez aurre egitea garrantzitsua da, baina ekintzak behar dira.

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

     
  • Eskup

    8:45 on 2010-06-11 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: , eskup, , facebook, , jennifer preston, komunikariak, , nyt, ,

    Nonick-en egon nintzenean, New York Timeseko Jennifer Preston, social media editorea ezagutzeko aukera izan nuen. Oso pertsona gertukoa eta jatorra gainera. Hala ere, harritu ninduen nola NYTimes bezalako hedabide batek ez zuen bere tresna propioa sortzen, bere komunitatearekin elkarreragiteko. Kazetariak sare sozialetan daude eta era aktiboan parte hartzen dute hauetan. Baina zergatik ez, irakurle, kazetari, herritar interesatuarekin… elkarreragitea bultzatzeko tresna bat sortu? Zergatik galdu duzun potentzialitate hori?
    Sare horietan egotea garrantzitsua da hedabide batentzat, baina pertsonengatik atxikimendua baino gehiago, benetako parte-hartzea eta elkarrekintza zuzena espero baduzu beharbada tresna propio bat beharrezkoa da. Hori da zehazki, ElPaisek sortu duen Eskup tresna. Bertan herritarren eta kazetarien arteko elkarrekintza bilatzen dute, beste kanpoko tresnekin ere bateragarria da eta albiste moduko informazioak dira bertan trukatzen den objetu soziala. Atxikimendutik haratago doan proposamena, ikusiko dugu zenbaterainoko askatasuna emango duen. Ez dakigu funtzionatuko duen ere, baina badirudi Gumersindo Lafuentek proposatu duen tresna honetan, aurretik egin zituzten akatsetatik ere ikasiko zutela, beraz oso interesgarria izan daiteke.
    Gurean ere horrelakoak beharko ditugu eta beharbada gure komunitatearen tamaina kontutan hartuta gure euskarazko hedabideen inguruan sortu beharko dira. Bakoitzak berea egin dezake edo nahi dutenen artean bakar bat proposatu.
    Aipatu dugunaren berdina ez bada ere gurean ere gauzak mugitzen dira. Komunikariak taldeak ZutaGu sare sozialean komunitatea berreraiki dute. Bertan komunikazioaren inguruan beraien artean kezkak eta interesak partekatzen dituzte. Ez gaude geldirik, ez jauna!

     
  • Konplexutasuna

    8:45 on 2010-06-09 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: 3 saltoen araua, facebook, , konplexutasuna, ,

    Konplexutasunaren jendartean bizi gara. Gure jendartea beti izan da konplexua, baina, orain, horretaz ere konturatzen hasi gara. Orain arte jendartea ulertzeko erabiltzen ziren tresna eta modu askok gabeziak erakusten dituzte, gertatzen diren gauza askoren arrazoiak bilatzeko. Beste batzuk garatuak bazeuden arren, orain arte ezin dira praktikara eraman edo frogatu, teknologia eta datu faltagatik.

    Jendartea ulertzeko eta aztertzeko teoria asko dago, baina horietako askok ez dute jendartearen konplexutasuna kontutan hartzen. Teoria anglosaxoi gehienek gizabanakoak hartzen dituzte kontuan, eta banako horien baturak jendartea osatzen duela diote. Gizabanakoa bera bere etorkizunaren jabe oso izango balitz bezala. Gure kulturak, aldiz, talde edo komunitate batean txertatzen gaitu, eta, horren arabera, jendarte osoa ere denon arteko harremanetan oinarritzen da. Gizabanakoak baino gehiago, komunitate (sare)etan murgildutako pertsonak gara.

    Sare sozialetan oinarritutako azken urteetako azterketek gure erabakiak gureak bakarrik ez baizik eta murgilduta gauden sareenak direla erakusten digute. Pisu gehiago izan, zoriontsuago izan, erretzailea izan, lana aurkitu… erabaki horiek guztiak ez ditugu bakarrik hartzen. Murgilduta gauden sareen ondorioz eta horietan dugun posizioagatik hartzen ditugu. Batzuetan erabakiak inkonzienteak ere badira. Potxoloagoak izango gara, baldin eta gure ingurukoak ere potxoloagoak badira, normalean. Zenbait ikerlarik kalkulatu dute gure eragina gure inguruko sareko hiru saltotara irits daitekeela. Lagunen kasuan, lagunei, lagunen lagunei eta azken horien lagunei eragitera, adibidez.

    Teknologiak eta Interneteko sare sozialek orain arte murgilduta geunden sareetan konexio gehiago eta zenbait konexio berri ekarri dituzte. Mundu errealean zeuden muga fisikoak gaindituz askotan. Facebook, ZutaGu… Interneteko sare sozialetan eta, oro har, harremanen bat dugun pertsona guztiek eragin bat dute gugan eta guk haiengan. Kontuan hartu, beraz, sareak guk geuk egiten ditugula, baina haiek ere egiten gaituztela gu. Konplexutasuna ulertzen hasten garen heinean ulertuko dugu gure harremanen kantitatea, kalitatea eta sareetan dugun lekua gero eta garrantzitsuagoa dela.

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

     
  • Facebooken aurkako zibermatxinada

    8:00 on 2010-05-27 | 6 comments Permalink | Reply
    Tags: facebook,

    Facebook-ek gero eta aurkako jarrera gehiago sortzen ditu. Horretarako arrazoiak badaudela argi utzi nahi izan dut blog honetan. Ez naizela bakarra ere nahikoa argi dago. Hau dena kontutan hartuta, zibermatxinadara deitzen gaituzte. Maiatzaren 31ean Facebook uzteko eguna deitu dute. Nik jada izena eman dut eta mezua zabaltzen saiatuko naiz. Jada 20.000 baino gehiago gara.

     
  • Facebook F8

    9:00 on 2010-05-13 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , facebook, , kontrola,

    Facebookek F8 bilkura egin berri du San Frantziskon. Bertan Facebooken aldaketa eta berrikuntza berriak proposatu ditu. Era berean, munduan askok erabiltzen duten Interneteko sare sozial honen inguruko oihartzuna lortu du. Ez naiz inoiz beldurra sartzearen aldekoa, baina Facebookek daraman bidea ez da batere garbia.

    Facebookek gure perfilak osatzeko informazio gehiagoren bila dabil. Orain Open Graph eta Facebook Connect-en hobekuntzarekin hau Interneteko sare sozialetik kanpo ere lortu ahal izango du. Teknologia hauek integratzen dituzten webguneetara gure Facebook kontuan izena emanda sartzen bagara, hauek gure perfiletako informazioa eskuratu ahal izango dute. Gainera, Facebookek berak ere gure historikoaren informazioa erabil dezake publizitate zuzendua bidaltzeko. Noski, aukera hauek segur aski murriztu daitezke, baina jende gehienak ez du egingo.

    Hala ere, niretzat okerrena ez da hori, baizik eta jende askorentzat Internet eta Facebook sinonimoak direla pentsatzea. Facebooken egin dutena estandar libre eta irekiekin egin zitekeen. Baita kontrol zentralik gabe ere. Hau da, beraiek kontroletik igaro gabe. Ez dute horrela nahi izan, eta gero eta gehiago askorentzat Internet mugatuta dagoen esparru bat bihurtzen ari da.

    Horren trabak pribatutasunaren arlokoak asko badira ere, psikologikoak ere garrantzitsuak dira. Facebookek eskaintzen diguna edo bertan egin daitekeena jende askok muga gisa ikus dezake. Esperimentatzeko, sortzeko, tresna eta ekimen propioak egiteko aukerak ez ditu ezagutuko ere egingo. Horiek garatzeko esparru naturaltzat izango dute Facebook, eta, beraz, horren barnean bakarrik geldituko dira.

    Internet bera da sare sozial handiena. Hipertestua asmatu zenetik, pertsona bat eta beste bat aske lotzeko aukera sortu zen. Hori iraultza handia izan zen. Horretaz jabetu zirenek izan dute azken urteetan arrakasta, Googlek kasu. Honek hasieran behintzat argi zuen Interneteko oinarri etikoekin bat etorri behar zuela. Nahiz eta hau ere asko aldatu den, hor dago Don’t be evil (ez izan maltzurra) esaldia. Facebookek ez du horrelakorik ere. Zure perfila nahi dute, zure gogoko gauzak, zure harreman sarea, eta gero eta errazago izango dute. F5 teklari eman beharko diogu, Internet urteetan izandako etikara bueltatzeko.

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

     
  • Facebooki buruzko kezka

    19:05 on 2010-05-12 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: facebook, kezka, , Tim O'Reilly,

    Aurreko egunean idatzitakoaren ostean, konturatu naiz sarean uste baino kezka handiagoa dagoela Facebook-en inguruan. Wired aldizkarian, Ryan Singel-ek hau idatzi zuen; Facebook’s Gone Rogue; It’s Time for an Open Alternative. Facebook-en pribatutasunaren inguruko politika denboran zehar nola aldatzen joan den erakusten duen grafiko hau ere aurkitu nuen. Tim O’Reilly-k berak Facebook-ek hartutako bidea ere zalantzan jartzen du Web 2.0 EXPO jardunaldi famatuan. Nire zalantzak eta beraienak ez dira guztiz berdinak, baina antzekotasunak ere badaude. Argi dagoena, Facebook-ek kezka handia sortzen duela.

     
  • Sare banatuak eta komunitate errealak josten (Aio! Facebook)

    13:23 on 2010-05-08 | 17 comments Permalink | Reply
    Tags: activitystreams, dataportability, , diso, dunbar, facebook, , mark granovetter, mundu txikia, , ,

    Gaur Facebook erabiltzeari utziko diodala iragarri dut. Batzuetan gauzak zergatik, zertarako, nola erabiltzen ditugun errreflexionatu beharra dago eta iritsi behar zuen eguna iritsi da. Etengabe eskaintzen dizkiguten tresna eta teknologia guztiak asimilatzeko joera dugu mundu honetan gabiltzanok, erreflexio handirik gabe. Kritika bai asko, baina erreflexio gutxi egiten dugu. Denak bizi ditugu kontraesanak. Erabat ulergarria da, nik asko ditut, baina hau ezinezkoa egiten ari zitzaidan, hori besterik ez.

    Mezua bere osotasunean irakurtzea merezi duela uste dut, badakit oso luzea dela eta horregatik amaitzen duzuenei eskainitako denboragatik mila esker. Loturez josia dago, lotura bakoitzak ere merezi du, benetan diot. Lotura bakoitzaren atzean testuinguru bat dago, gako bat, hauei ere kasu egin. Hemen goaz…

    (More …)

     
  • Facebook F8

    23:20 on 2010-04-28 | 3 comments Permalink | Reply
    Tags: , facebook, open graph protocol,

    Ez dut denbora gehiegi izan egun hauetan ezer idazteko, baina bihar Berrian Facebookek San Franciscon egindako F8 konferentziaren harira zerbait idatzi dut. Biharkorako sarrera moduan, testuingurua ulertzeko lotura interesgarri batzuk auriktu ditut: Assessing the openess of Facebook’s “Open Graph Protocol”,
    Facebook a por el papel de nodo central en la red.

     
  • Facebook Googleri gailendu zaio?

    11:36 on 2010-04-11 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: facebook,

    Aurreko asteko albiste garrantzitsu bat izan da Facebookek Googleren bisita kopurua gainditu duela. Zehazki, Hitwise-ren artikulu batek esaten du Facebook orri bisitatuena izan dela AEBetan. Dirudien bezain garrantzitsua al da hori? Nire ustez, ez askorik.

    Neurketan ez dira Googleren beste tresna guztiak kontuan hartu, eta, beraz, datua haren bilatzaileari bakarrik dagokio. Gmail, Youtube, Google Apps… eta beste aplikazio guztiak azterketatik kanpo gelditzen dira, beraz. Aplikazio horiek guztiak kontuan izango bagenitu, Goo-gle izango litzateke irabazle argia.

    Facebook eta Google bilatzailea webguneak dira, baina zerbitzuak, erabat ezberdinak. Googlek bilaketaren bidez nahi dugun hori bilatzeko aukerak errazten dizkigu, bere algoritmo misteriotsuari esker. Beraz, trafikoa beste helbide batzuetara eramaten du. Facebook, berriz, sare sozial bat da, eta haren baitan elkarrekintza gehiago izaten dira.

    Ikerketan nabarmentzen den datu bat, hala ere, oso deigarria egin zait. Facebooken erabilpena %185 igo da aurreko urtearekin konparatuz. Datu garrantzitsua dudarik gabe, Facebook asko orokortu den seinale. Baina Google bilatzailea aldi berean %9era igo da; beraz, jada liderra zen bilatzaileak ez du atzerapausorik egin, eta orain liderragoa da.

    Hala ere, garrantzitsuena ez dago datu dantza horretan, baizik eta atzean dauden logiketan. Alde batetik, sarean fenomeno berriak agertzen direla erakusten du. Facebookek arrakasta handia lortu du. Baina logika ezberdinak ere badaudela erakusten digu. Googlek logika deszentralizatzaile bat darabil, momentu batzuetan banatua izatera ere iristen dena. Hau da, iristen zaion trafikoa, bilatzaileen emaitzen bidez beste leku batzuetara bideratzen du. Horri kontrajarria edo, logika zentralizatzaileago bat Facebookena. Sare sozial horretan gertatzen diren elkarrekintza guztiak barnean gertatzea bilatzen duena. Bere barne hesiaren barnean dagoena babestuz.

    Momentu honetan Facebooken logikak funtzionatu badu ere, ez da Internetek sorreratik izan duen filosofiarekin guztiz bateragarria. Uste dut Facebooken erorketa hasten bada igoera bezain azkarra izango dela. Internetek irekia eta ahal bezainbeste banatua izateko eginda dago, eta hori Google handiak ere badaki.

    Berria.info
    webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

     
  • Plataformaren araberako komunitatea

    11:59 on 2010-03-05 | 4 comments Permalink | Reply
    Tags: , facebook, , , ,

    Argi dago komunitate batek trinkotzeko erabiltzen duen tresnak, ez duela komunitatea bera sortzen. Baina, argi dago komunitate horrek egin ditzakeen gauzak mugatzen dituela.
    Zure komunitateak zer egitea nahi duzun balditzatu dezake. Facebook bezalako tresnak bakarrik erabiliz, gehienetan atxikimendua eskatzeko besterik ez dute balio. Erabilera txukunak egin daitezke, baina atxikimenduaren kultura sustatzen dute gehien bat. Twitterren mezuak bota eta elkarrizketa batean murgildu gaitezke, baina jende gehienak informazioa zentzu bakarrean bidaltzeko erabiltzen du. Gainera, mezuen tamainak eztabaidari berari mugak jartzen dizkio.
    Blog sare edo sare sozial propiotik eztabaida eta benetako parte hartze zuzena egin daiteke. Plataforma bertakoekin, baina baita sare kanpokoekin ere. Trackback, Pingback, iruzkin, RSS … teknologia estandarragoen bidez. Oraindik gauzak faltan botatzen badira ere, benetan gure komunitateak ekarpenak egitea nahi badugu hau izan daiteke bide egokiena. Horiek sortu eta erabiltzen ikasi behar ditugu. Bestela atxikimenduaren kulturan jarraituko dugu.

     
  • Nerabeak eta Interneteko sare sozialak

    9:00 on 2010-02-19 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: aurreiritziak, facebook, , hiperkomunikazioa, messenger, , , , tuenti

    Hedabideetan Interneteko sare sozialak eta nerabeak aipatzen direnean, beldurra sartzeko besterik ez da izaten. Gaiak gehienetan pederastak, liskarrak, erasoak… izan ohi dira. Baina zer egiten dute ba gazte hauek Interneten? Non ibiltzen dira? Zein dira haien lagun sareak?

    Gehienek Messengerra erabiltzen dute beren artean mezu bidez komunikatzeko. Sare sozialen artean Tuenti da nagusi. Adina aurrera joan ahala, Facebook ere erabiltzen hasten dira, hurrengo pausoa balitz bezala.

    Bi tresna mota dira, eta lehenengoan beraien sarea batez ere egunero edo oso maiztasuna handiarekin kontaktatzen dituzten pertsonak izaten dira. Tuenti, Facebook eta halako sareetan, aldiz, kontaktu horiez gain, beren bizitzako beste hainbat arlotako kontaktuak dituzte. Hau da kirol, aisialdi, eskolaz kanpoko taldeetako jendea eta beren lagunen lagunak, adibidez. Normalean, kontaktu gehiago kudeatzeko aukera ematen die eta, beraz, bere interesekin bat datozen pertsonak errazago aurkitzeko aukera.

    Gehienbat, komunikatzeko erabiltzen dituzte. Hiperkomunikatuak bizi direla esan daiteke. Orain, inoiz baino gehiago, beren lagun eta ezagunek egiten dutena ezagutzen dute. Beren bizitzaren parte batzuk zabaltzea erabakitzen dute, argazkiak, bideoak… eta, batez ere, era ludikoan erabiltzen dituzte tresna hauek. Era berean, lanak egiteko edota informazioa trukatzeko ere erabiltzen dituzte. Hau da, norbaiti harrigarria irudituko zaio, baina ez dituzte lagun berri asko egiten. Normalean, sare hauek bere bizitza errealeko sareetako lagun eta ezagunak izaten dira.

    Pribatutasuna eskubide bat denez, hori gauzatzeko ezagutzak izatea gomendagarria litzateke. Hasieran eta askotan ondoren ere balio lehenetsiekin konformatzen dira. Nahiago izaten dutelako zenbait gauza publiko egin. Hala ere, praktikaren bidez ederki asko ikasten dute eta kasu askotan ez dugu ezer izango haiei irakasteko; beraiek ondo dakite, esperimentatu ostean, zer eta zenekin partekatu nahi duten.

    Entzuten diren gauza beldurgarri gehienek, beraz, ez dute zentzu handiegirik. Salbuespenak orokortzen saiatzen direlako. Eta, era berean, enpresa pribatu handi gutxi batzuen eskuetan informazio hori guztia jartzea inor gutxiri inporta zaio. Horretaz beraiek ez dira arduratuko.

    Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

    Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.
    [podcast]http://teketen.com/wp-content/uploads/2010/02/nerabeak_eta_interneteko_sare_sozialak.mp3[/podcast]

    Sare sozialekin harremana duten testuak
    Berriketan.info informazioaren inguruko euskarazko sare soziala sortu da.

     
  • Mapa soziala

    1:13 on 2010-02-11 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: , , facebook, mapa soziala, , , ,

    Jende askok galdetzen dit nola egiten dudan hainbeste tokitan egoteko eta beste batzuk eroturik nagoela uste dute. Ez dakit zein den egia, edo beharbada biak dira egia. Hala ere, ezagutzen nuzuenok, ezagutzen duzue nire sare banatuekiko, identitate digitalarekiko, pribatutasunarekiko, *iko… kezkak. Gaur Googleren Buzz-a agertu da eta jende guztia horri buruz ari da. Gaur Berrian tresna horren alde filosofiko/ideologiko-ari buruz idatzitako artikulua agertzen da. Baina orain nire sare sozial birtual hauetan, sortzen dudana nola hedatzen dudan azaltzen saiatuko naiz. Sortzeari dagokiona bakarrik kontatuko dut, noizbehinkako tresnak ere kanpo utzi ditut, baina hauetako batzuk garrantzitsuak dira. Adibidez noizean behin erabiltzen ditudan YouTube, Bildu, Qik… kanpoan utzi ditut. Hau da atera zaidan mapa soziala.

    mapa soziala
    Bertan ikusten da nolabait nire bloga, teketen.com alegia, dela nire identitate digitalaren erdigunea. Bertan egiten ditut nire ekarpenik garrantzitsuenak. Gainera domeinu propioa izateaz gain, software libreko WordPress tresna erabiltzen dut, hainbat gehigarrirekin. Aspaldi erabakiko nuen gune hori eta posta elektronikoa behintzat erabat libre izango zirela. Horretaz gain OpenID bat ere bada, hau da beste hainbat tokitan nire kredentziala. Bertan nire argazkiak, mezuak, mezu motzak… idazten ditut. Bideoen gaia berezia da, baliabide asko eskatzen ditu eta horregatik euskaltube.com (beste batzuetan YouTube) erabiltzen dut. Nolabait blogak gauzak hausnartzeko aukera ematen du, gainera beste guneek ematen ez duten gauza bat eskaintzen du denboran zehar edukiak balio gehiago hartzen du. Sare sozialetan edukia azkar galtzen da, berehalakoak du garrantzia aldiz blogean beranduago ere eduki hori egongo da, kontsultatu ahal izango da eta balio gehiago dauka.

    Ikusi daitekeen beste gauza nabarpen bat dago. Mikromezu edo egoera mezuentzako Twitter erabiltzen dut. Hau da, ez mezu luzeak edo hausnarketa txikiak, horiek blogean doaz zuzenean. Twitterren erabilera erabat birala da loturak partekatu, mezu azkarrak boatzeko, informazioa hedatzeko… Baina, era berean Twitter benetan nire kasuan broadcasting tresna bat da. Blogak eta ZutaGuk zuzenean bertara bidaltzen dute informazioa eta hortik Facebook, Google Buzzera ere zuzenean doa. Horretaz gain Blogarekiko erlazioa bi norabideetakoa da. Twitterren zuzenean idazten ditudan mezuak, blogean azaltzen dira, baina baita ere blogetik Twitterrera joandako blogeko mezuen erreferentziek jasotzen dituzten Twitterreko erantzunak. Beraz bloga nire identitate digitalaren metatzailea bada, Twitter broadcasting tresna nagusiena da.

    ZutaGun aldiz mezu azkar batzuk idazten baditut ere batez ere, antolatuta nagoen taldeetan parte hartzeko erabiltzen dut. Nolabait beste batzuekin elkarlanean aritzeko tresna garrantzitsua da. Bertan fitxategiak, foroko mezuak, loturak… partekatzen ditut beste taldekideekin. ZutaGu barneko hariko mezuak ere zuzenean Twitterrera bidaltzen dira automatikoki.

    Facebook ia ez dut erabiltzen. Noizean behin norbaitek egindako aipamenen bat edota posta elektronikora iritsitako mezu batek abisatzen badit bakarrik joan ohi naiz. Gainera erabaki dut taldeetan eta ekimenetan gehiegi ez parte hartzea. Oso erraz markatzen dituzu zure interesak tresna horiek erabiliz. Momentu puntualetan erabili badezaket ere, ez dut orokorrean ibiltzeko intentziorik.

    Google Buzz berria oraindik gehiegi probatu ez badut ere gauza interesgarriak baditu. Hori bai, gauza asko falta zaizkio oraindik pulitzeko, baina Facebook-en aurrean estandar irekien alde egin du.

    Public Buzz updates are available as Atom feeds, enhanced with Activity Stream data, published in real-time with PubSubHubbub notifications.

    Over the next several months Google Buzz will introduce an API for developers, including full/read write support for posts with the Atom Publishing Protocol, rich activity notification with Activity Streams, delegated authorization with OAuth, federated comments and activities with Salmon, distributed profile and contact information with WebFinger, and much, much more.

    We’d like to use this opportunity to invite developers to join us in the Buzz API Group. With the help of the community, our goal is to grow the Buzz API entirely around open protocols to make the web itself a more social place.

    Hori bai, monstruo bat denez horrek ez du ezer esan nahi. Berak hala ere, gure informazioa era zentralizatuan metatu eta bere datu baseak elkar gurutzatuz inoiz sortu den kontrol sozialerako tresnarik hoberena eraiki du. Momentuz Google Buzz-en ez dut zuzenean parte hartuko, gauza konkretuetan bakarrik egingo dut Facebook-en antzera erantzun baten bat utziz. Baina, orain arte Google Reader erabiltzen nuenez eta bertako partekatzeko funtzioa erabiltzen nuenez, hori ere erakutsiko dut. Buzz-en beraz nire Twitter, blogaren RSSa eta nire Readerreko gomendioak ikusi ahal izango dituzue.

    Duda asko sortzen zaizkit honen denaren inguruan. Pena merezi du? Pribatutasunaren arazoak nola konponduko ditugu? Eta Internet banatuago bat posible egiten duten tresnen alde egiten badugu bakarrik?… Duda asko. Hala ere, gako batzuk ere etortzen zaizkit burura eta horietan garrantzitsuena, ez jarri sarean, publiko egitea nahi ez duzun ezer!

     
  • RSSodeia

    22:52 on 2009-09-10 | 7 comments Permalink | Reply
    Tags: atom, facebook, , push, , rss cloud, ,

    RSScloud formatuak albiste asko sortu ditu egun hauetan, baina zergatik? RSS sindikazioaren bidez, webgune/zerbitzu bati harpidetzea lortzen genuen orain arte. Hori egiteko jario irakurgailu bat edo antzeko tresnak behar genituen eta hauek noizean behin (15min – 60min) begiratzen zuten ea RSS horretan eguneraketarik zegoen. Gutxi badirudi ere eta kasu batzuetan egia da gutxiago dela, denbora tarte horrek gaur egungo denbora errealeko Internet honetan asko izan daiteke. Azkartasun honen bila jende asko RSSak albo batera utzi eta Twitter eta Facebook bezalako tresnek ematen duten azkartasunera joan dira.
    Bide honetan gauza asko galdu ditugu, batez ere gure askatasunari dagokionez. Lehen RSSa guk sortu eta kontrolatzen genuen. Orain gure datuak Twitter edo Facebooken daude. RSSen bidez nahi genituen zerbitzuak sortu genitzake, hau edo beste batuz, filtratuz, nahastuz, iragaziz. Twitter eta Facebook bezalako tresnetan aldiz dena horietan zentralizatu dugu. Beraiek eskaintzen dizkiguten APIak erabiltzea besterik ez zaigu gelditzen, gure datuak kanpotik erabili nahi baditugu.
    Orain aldiz RSScloud eta PuSH (PubSubHubbub) formatuei esker RSSa denbora errealeko teknologia batean bihurtzen da. Teknologia ezberdinak badira ere antzekotasun handiak dituzte. RSSa sortzen duten zerbitzuei begira ez dago arazo handiegirik, RSSaren moldaketa txiki batzuk besterik ez da egin behar bi kasuetan. WordPress bezalako tresnek badituzte biak inplementatzeko pluginak RSScloud eta WP PubSubHubbup. RSSak batzen dituzten zerbitzuek Google Reader, Bloglines, Feevy… eta beste aplikazioek bata edo bestea inplementatu beharko dute. Seguraski biak inplementatu beharko dituzte.
    PuSH nahiko berria bada ere RSScloud-aren ideia 2001ekoa da, baina ez da orain arte gauzatu.
    RSScloud eskema

    1. Egileak idazten du, informazioa gordetzen da eta jarioa sortzen da.
    2. Tresnak odeiari eguneraketaz informatzen dio.
    3. Odeiak harpidetutako norbait dagoen begiratzen du eta eguneraketaz informatzen dio
    4. Agregatzaileak oharra jaso ondoren jariotik behar duen informazioa jasotzen du eta irakurleari ematen dio

    Hau dena minutu bakar batean gertatzen da.

    Honek aukera berri ugari irekitzen ditu. Twitter banatuak egiteko ateak gero eta irekiago daude, baina beste hainbat ideia. Bakoitzak bere eguneraketa laburrak idazteko RSS berezi bat (nahikoa da WordPress blog batean etiketa bat jarrita) idaztea eta gero bakoitzak nahi dituenak bere blogean edo beste zerbitzu batean integratzea? Gure blogetik mugitu gabe eztabaidetan parte hartu ahal izango genuke adibidez.
    Beste aukera, GPSdun gailu batek denbora errealean geoRSScloud bat sortzea posizioarekin. RSS hori jaso dezaketen pertsonak edo tresnek, kokapen horiek interpretatu eta mapa batean erakutsi ditzakete denbora errealean. Google Latitude bezalako tresnak beharrezko egin gabe.
    Azken finean formatuak garrantzitsuak badira ere ekartzen duten logika banatua da interesgarriena. Zerbitzu zentralizatuak izaten jarraituko dugu, Twitter ez da desagertuko. Baina, mundu banatuago baten ateak gero eta irekiago daude, zorionez.
    Nire jarioa ikusten baduzue, kodean bi formatu hauen aztarnak ikusiko dituzue.

    <cloud domain=’teketen.com’ port=’80′ path=’/?rsscloud=notify’ registerProcedure=” protocol=’http-post’ />
    <atom:link rel=”hub” href=”http://pubsubhubbub.appspot.com&#8221; />
    <atom:link rel=”hub” href=”http://superfeedr.com/hubbub&#8221; />

    Informazio gehiago

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel