Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Urria 27th, 2008

Alternatiba?

1989ean Francis Fukuyama AEBetako politologo famatuak Historiaren bukaera iragarri zuen: “kapitalismoak irabazi du betiko”, zioen. Ez da denbora asko pasatu irabazleek behea jotzeko. Gizateriak, benetan, beste gizarte mota bat behar du. Egungo sistemak milaka milioi pobre sortzen ditu; lana egiteko (aldi baterako) zortea duten horiek larritasunean murgiltzen ditu; gerrak biderkatzen ditu eta Lurreko baliabideak xahutzen ditu. Gizateria oihaneko legearen menpe bizitzera behartu nahi izatea, jendea ergeltzat hartzea da. Nola lortu gizarte onberagoa, pertsona guztiei etorkizun duina eskainiko diena? Horixe da denek zabaldu behar dugun eztabaida. Taburik gabe.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Urria 24th, 2008

Hirugarren mundua?

Krisiak Iparraldean dituen ondorioz bakarrik hitz egiten digute. Egia esan, hirugarren munduak ondorio larriak sufrituko ditu krisiak sortuko dituen atzeraldi ekonomikoaren eta lehengaien prezioen jaitsieraren ondorioz.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Urria 23rd, 2008

Neoliberalismoa?

Krisia sortu ez, azken 20 urteetako moda neoliberalak bizkortu egin du. Neoliberalismo hori hirugarren munduan ezartzen saiatu dira herrialde aberatsak. Hugo Chavezen zazpi pekatuak liburua idazten ari naiz orain. Hori prestatzen nabilela ikasi ahal izan dudanez, neoliberalismoak milioika pertsona miseria gorrian utzi ditu Latinoamerikan. Baina Hugo Chavez, erresistentzia seinalea bidali duen gizona; Munduko Bankuari, multinazionalei eta NDF Nazioarteko Diru Funtsari aurre egin dakiokeela frogatu duen gizona; pobrezia gutxitzeko neoliberalismoari bizkarra eman behar zaiola erakutsi duen gizona; etengabe deabru bihurtzen dute hedabideetako gezurrek eta oinarririk gabeko difamazioek. Zergatik?

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Urria 22nd, 2008

Hedabideak?

Hori guztia azaldu ordez, bigarren mailako gaiei ematen diete atentzioa. Egindako akatsak bilatu beharko direla esaten digute, arduradunak topatu beharko direla, gehiegikeriei aurre egin beharko zaiela… Baina, kontua ez da akats hori edo bestea, sistema baizik. Krisi hau saihestezina zen. Behea jotzen ari diren enpresak ahulenak edo zorte txarrena izan dutenak dira. Aurrera ateratzen direnak, gure bizitzen gainean eta ekononomiaren gainean oraindik botere gehiago izango dute.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena

Urria 21st, 2008

Bankuak salbatu?

Bankuetako bezeroak babestu behar dira, noski. Baina, Estatua egiten ari dena aberatsak babestea eta galerak nazionalizatzea da. Belgikak, esaterako, jendeari eroste ahalmena mantentzen laguntzeko 100 milioi euro ez zituen, baina bankuak salbatzeko 5.000 milioi topatu ditu bi ordutan. Guk ordaindu beharko ditugun milaka milioi dira. Ironikoa zera da, Dexia banku publikoa zela eta Fortisek ondo funtzionatzen zuen banku publiko bat irentsi duela. Horri esker, Fortiseko agintariek negozioak egin dituzte 20 urtez. Eta orain, sistemak ez funtzionatzen ez duenean, eskatzen al zaie agintari horiei irabazi eta gorde duten diruarekin egin dituzten hutsak ordaintzeko? Ez, guri eskatzen digute ordaintzeko.

* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena