Teketen » Etiketadun mezuak: 'gnu/linux'

Leihoaren beste aldean…

Microsoft enpresaren sistema eragile berria gurekin da. Aurrekoek gaizki egiten zituzten gauza horiek guztiak konpontzera omen dator Windows 7 berria. Baina, aldi berean eta marketin kanpaina handirik gabe, Ubuntu 9.10 (http://ubuntu.com) sistema eragilearen bertsio berria ere kaleratu dute. Hori ere, diseinu landuagoarekin, azkarragoa, ziurragoa, librea eta dohainik gainera.

Tux pinguino ezaguna maskota duten GNU/Linux familiako sistema eragileek, Ubuntu kasu, asko hobetu dute, eta jada ia edozeinek erabiltzeko moduko sistema eragileak dira. Erabiltzaile gehienek nahikoa dituzten aplikazioak ekartzen ditu Ubuntu 9.10 sistemak, edo oso erraz instala daitezke berriak. Testu editorea, irudiak, audioa, bideoak lantzeko tresnak, berehalako mezularitza aplikazioak, nabigatzailea eta posta elektronikoa… Aplikazio horiek guztiak instalatuta datoz, Windows ingurunean ordainduz edo «nonbaitetik» hartuz eskuratu beharko genituzke. Aplikazio batzuk beharbada ez dira guztiz parekoak, baina beste batzuk hobeak ere badira.

Mundu honetara gerturatzen hasteko bideak asko dira. Beharbada, Windows mundutik datorren pertsona bat has daiteke ohikoak diren zenbait tresna libre instalatzen Windowsean bertan. Open Office, Mozilla Firefox, GIMP, Pidgin… Ondoren beharbada Ubuntu edo beste GNU/Linux sistema bat probatzera animatu daiteke. Horretarako, Ubuntuko CDa deskargatu, eta automatikoki ordenagailua CDarekin batera piztutakoan, sistema probatzeko aukera izango du, ezer egin gabe. Azkenik, instalatzera animatzen bada, mahai gainean azaltzen den ikono bat sakatuz instalazio gidatu bat abiaraziko litzateke.

Ubuntu eta aipatutako aplikazio guztiak euskaraz daude. Software librearen inguruan bildutako talde, erakunde, pertsona eta enpresek itzuli dituzte. Era banatu batean lan eginez, sistema eragile bat eta ehunka aplikazio itzulita daude. Baina, gainera, lan hori inolako oztoporik gabe berrerabili ahal izango dugu, beste tresna asko ere itzultzeko. Euskarazko tresnak izateko aukera bakarrenetakoa software librearen aldeko apustua egitea da. Egun batean zure leihotik begira bazaude eta leihoaren beste aldean zer dagoen galdetzen badiozu zeure buruari, ez izan beldurrik, hemen bero egiten du, nahiz eta pinguino artean bizi.

Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.

 

Ubuntu

Ubuntu argi dago GNU/Linux banaketa arrakastatsuenetako batean bilakatu dela. Asko dira honi buruz Interneten eskuratu daitezkeen informazioak. Ubunturen gune ofizialean laguntza gunea oso garrantzitsua da. Bertan informazioa eta galderak egiteko aukera dago. Horretaz gain, informazioa lasai irakurri nahi badugu liburuak ere badaude. Horietako batzuk ordaindu behar badira ere, beste asko ez. Horietako bat Ubuntu Pocket Guide and Reference.

Euskarazko ekarpen txiki bat egin nahi dut hemendik. Ubuntu aurkeztu eta erreferentziazkoak diren zenbait aplikazio erakusteko.  Elurneteko orritik PDFan jaitsi dezakezue, baina bestela zuzenean aurkezpenaren gainean klikatuz ikusteko aukera ere baduzue.

Linux sistemaren eta sarearen administrazioa (Debian + Ubuntu)

linux-sistemaren-eta-sarearen-administrazioa-debian-ubuntu-2Linux sistemaren eta sarearen adminitstrazioa liburuaren 2. edizioaren ale bat eskuratu dut. Liburu honetan azaltzen diren edukiak GNU/Linux sistema batean ibiltzen ikasteko eta hau kudeatzen hasteko beharrezko gehiena erakusten da. Pausoz pauso, ariketak proposatuz, adibide zehatzekin sistemaren kudeaketa eta sarearena oso era errazean erakusten du. Liburuaren aurkibidea ikus daiteke baita sarrerako atala ere.

1. edizioa Mandrake banaketara egokitua zegoen, baina oraingoa Ubuntu + Debian banaketetara egokitu da. Hala ere, bertan azaltzen diren gauza gehienak komando bidez egiten direnez, edozein banaketarako balio dute. Lasai, lehenengo aldiz GNU/Linux sistema batera gerturatzen zaretenontzat ez izan beldurrik, hasieran arraroa bada ere laster konturatuko zara komando lerroa erabiltzea oso baliagarria dela eta hau erabiltzea askotan azkarragoa. Hala ere, ingurune grafikoa ez da alde batera uzten eta zenbait tresna grafikoren erabilpenaren adibideak ere ematen dira.

Egileak Iñaki Alegria eta Roberto Cortiñas EHUko irakasleak dira. Liburua UEUk argitaratu du eta bere dendan salgai aurkituko duzue. Horrelako liburuak euskaraz edukitzea luxu bat da. Copyright-a du oraindik, ea hurrengo edizioak hori ere libre egiten duen.

Txintxarri CCCP

CCCP ekimenetan informazioa eta ezagutzak partekatzen ditugu. Gisa-ellkarteko lagunek antolatutako ekimen honetan era informal batean metaikasten dugu. Animatu eta etorri larunbatean (Otsailak 14) Errenteriara.

cccp_txintxarri2

Sofware Librea Euskal Herrian aurkezpena

Software Librea Euskal Herrian jardunaldietan egon nintzen eta hitzaldi/aurkezpen bat erabili nuen bertan. Bertaratu zen jendea oso parte hartzailea izan zen eta antolatzaileen aldetik oso jarrera ona izan nuen. Hemen uzten dizkizuet bertan erabilitako materialak.

Aurkezpena ODT formatuan (gero igoko dut)

Ubuntu sistema eragileari buruz, lantalanek eskatua

Lantalan-ek horrela eskatuta beste hainbat lagunekin Ubuntu sistema eragileari buruz idatzi genuen “Ubuntu sistema eragilea” artikuluan.
Parte hartzaileak:

Ubuntu eta Software librea


Ubuntuko CDak iritsi dira etxera Kontaizu aldizkari elektronikoan software libreari buruz hitz egiten genuen hilabete berdinean eta GISA (Gipuzkoako Software Askea Elkartea) elkarteko Maiderri egindako elkarrizketa argitaratzen den une berean. Kointzidentzia polita.