Latest Updates: ieb07 RSS

  • Web 2.0 Hemen, IEB07ko argitalpen digitala

    10:54 on 2007-10-26 | 6 comments Permalink | Reply
    Tags: ieb07, , ,

    Atera da IEB07n egindako hitzaldien argitalpen digitala (PDF), ea zein den zuen iritzia eta joan ezin izan zutenentzako hor doa bertako mamiaren zati bat.
    Gaiak eta egileak:

    • WEB 2.0 sarrera. Joxe Arantzabal
    • Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak. Gorka Julio
    • TOLOSALDEA eta pantailaren atzealdeko estrategia. IƱigo Balerdi
    • Zabaldu.com albistegi kolektiboa Arkaitz Zubiaga
    • Euskal Herria 2.0. Iratxe Esnaola
    • GPLv3 eta erronka berriak. Aitor Soroa

    Ausentzia batzuk ere badaude (Maitek berea ere egin zuen baina ez da agertu ea konpontzen duten) bertan erabili ziren materialak baditugu oraindik.

     
  • Blogak2.0 arratsalde hawaiarra lata handi batean

    2:43 on 2007-05-25 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , education2.0, ieb07, , startup2.0, tv2.0,

    Blogak2.0 jardunaldietan egon nintzen eta bertan ikusi, sentitu eta entzundakoaz hitz egingo dut orain (hau ez da kronika bat izango).

    Entzundakoa
    Slashdot
    : goizekoan ez nintzen egon baina kontatu didate Rob Malda nahiko ondo egon zela, extra freaky baina ondo.

    Startup2.0: azkeneko momentuan iritsi nintzen eta jendeari galdetutakoa eta bertan ikusitako azkena (aurrekoren bat hobeto egon zela esan zidaten). Nahiko pisutxua iruditu zitzaidan, 10min galderetan denbora asko iruditu zitzaidan.

    TV 2.0: ez zitzaidan oso interesgarria iruditu eztabaida formatu horrek honetarako ez zuen balio izan. Gauza interesgarri batzuk esan zituzten aurrera begira telebista mashup bat moduan ikusten zuen batek etab. baina orokorrean interes gutxikoa. Faltan bota nuen baliabide grafikoak (aurkezpenak, audioa, bideoa) oso pobre. Lontzoren (eitb) ekarpena uhmmm zuKZtari aurkeztera etorri zen. Bokazio publikoa zutela ere aipatu zuen eta jendearen aportazioak kontutan hartuko zituztela etab. Bokazio publikoa badute beraien edukiak besteok erabiltzeko jarri beharko dituzte lehenengo denok erabili ahal ditzagun. All right reserved ez da ez 2.0 ezta sozialki onargarria bokazio publikoa omen duen erakunde batean. Hori aldatzen ez duten bitartean ez dira sinesgarriak izango.

    Education2.0: Hoberenetarikoa izan zen julen eta jorberi esker batez ere. Erantzunak baino dudak plazaratu zituzten eta hori oso interesgarria da:

    • Ikasleek teknologia berriak nola ikusten dituzten (etsai VS lagun).
    • Irakasleak (etsaiak) planteatzen badizkie nola ikusten dituzten.
    • Jadanik ikasleek erabiltzen dituzten teknologiak messenger kasu (etsaia edo laguna) nola zuzendu irakaskuntza prozesuan baliagarri izateko.
    • Judoa ikasi!

    Publikotik egin ziren ekarpen hoberenak eta txipik egin zituen. Bere ekarpena metakoknizioaren ingurukoa izan zen. Hau da, ezagutza erakusteari utzi eta ezagutza jasotzeko tresnak eman. Bikaina honi buruzko literatura behar dut! (nota pertsonala: informazioa bilatu behar dut. Norbaitek laguntzarik eman nahi badit metakoknizioa erabiliko dut bildu.net-en aurkitzen dudana etiketatzeko).

    Women 2.0: Uhmmm niretzako ez zuen ekarpen garrantzitsurik ekarri. Ez gaiak garrantzia ez duelako (asko baitu), ez interesatua ez nagoelako (oso interesatua egon naiz gai honetan) baizik eta bertara bildu ziren emakumeak ez zutelako ekarpen garrantzitsurik egin. Egia esan feminismo 2.0 bota nuen falta nik. Bertako batek esan zuen bezala ni txitxa ni limona (nota umoretsua: Victor Jara gogoan zaitugu!).

    Sariak…: Pozik ubuntutribe.com-ek 2. saria eskuratu duelako hazruido.com -en eta gainera denon artean komunitatea eraikitzeko denon artean eraiki daitekeen proiektu lanzadera bat izan daitekeelako argi utzi zuen Haritzek. Todos con la Pantojak irabazi zuen EITBko bi langileen eskutik. Hazruidoko beste kategorian gelditu den Nafarrak polemika piztu du Google bakarrik kontatu baita lehenengo zein gelditu den erabakitzeko garaian.

    Antolakuntza
    Jakinda era honetako ekitaldi bat prestatzeak dakartzan arazo guztiak gauza asko egon ziren hurrengo baterako (egongo bada) hobetzeko.

    Sarea: ni ondo ibili nintzen arren jende askok arazoak izan zituen wifi sarea erabiltzeko garaian. Zaindu beharreko gauza bat ekitaldi mota honetan.

    Backchannela: desagertu egin zen ez dakigu zergatik twitter bakarrik erabili zuten komunikatzeko eta backchannela erori/desagertu egin zen. Zenbaitzuk backchannel alternatibo bat erabili genuen 5 edo 6 pertsona egon ziren bertan hitz egiten.

    Broadcasting: nahiko ondo egon zen internetez ikusteko aukera hori (http://live.blogak.org) arazoak egon ziren arren (soinua batzutan huts egiten zuen eta beste batzutan alderantziz) saiakera ona izan dela uste dut.

    Elektrizitatea: Arazo larrienetakoa entxufe gutxi berriro ere. Lata handi batean (Guggenheim) geunden, auditorio handi batean baina elektrizitate eskasa. (nota pertsonala: Tesla([1][2])ren ideiek iraultza ekarriko dute, elektrizitatea airez garraiatu daitekeenean).

    Beroa: Bero handia pasa nuen hurrengoan bermuda batzuk eramango ditut. Proposamena hurrengoan hawai2.0 deitu ekitaldiari ;)

    Erritmoa eta formatua: A priori formatua polita zen, egongela baten antzeko elkarrizketak (ikus argazkiak ) baina nire ustez ez zuen funtzionatu. Ez zuen ezer berezirik eskaini, beharbada hezkuntza2.0 gaian formatu honek wikiarekin batera joko pixkat eman zuen baina beste batzuetan argi dago ezetz.
    Ondo egon zen ekitaldia gertatzen ari zen bitartean jendeak blogetan, flicrk-en eta beste hainbat tokitan esaten ari zena erakusten zuten nabigazio pantaila ezberdinak. Dirsonek bikain egin zuen hori (ez nago guztiz ziur bera izan zenik baina ustez bai)

    Nire buruari
    IEB07
    oraindik fresko zegoela eta Web2.0ari buruzko ekitaldia izanik konparazioak ekiditea ez da erraza. Lehenengoa euskalduna izanik 250 pertsona bertan bildu izana lorpen bat izan bazen, bertan agertutako zenbait ideia, hizlari, aplikazio, esperientziak atzokoarekin konparatuz maila handiagokoak izan zirela pentsatuz atera nintzen blogak2.0tik. Iritzi soil bat da noski, baina datuek ere ekitaldi bakoitzak izandako jarraipen edo oihartzunari begira begiratzen badiogu zertxobait esan nahi dute… Technorati blog bilatzailera joan naiz eta blogak2.0 eta ieb07 bilatu ditu, espero nuen emaitza 3 aldiz gutxiagotan agertzea ieb07 baina…

    • IEB07 56
    • Blogak2.0 32

    Bai badakit jendeak beste era batzuetan idatzi dezakeela etab. baina espero nuena ikusita esperantza handia eman dit. Hori bai bertan ordenagailu gehiago ikusi genituen eta flickr-en argazki gehiago igo dira. Gainera 93 argazki igo dituen Goikoetxeta laguna bezalakoekin erraz, lan bikaina egin du gazte honek, zorionak.

    Oraindik ez dut ulertzen Education2.0 saioan zergatik ez zuten Maite eraman beste batzuek baino askoz gehiago eman zezakeen saio horretan.

    Freskotasuna galtzen ari da. Aurreko urteko ekitaldiarekin konparatuz handitasunak freskotasuna galtzea ekarri du blogak2.0 ekitaldira. Oso korporatibista iruditu zitzaidan nahiago izan nuen aurreko urteko giroa. Hala ere, lagun zaharrak, jende berria eta ezagun batzuk ikusi eta beraiekin hitz egiteko aukera izan nuen. Blogak2.0ko gauzarik hoberenetarikoa da tarteak utzi eta bertan hitz egiteko aukera izatea, hori bai bikaina.
    Aurreko urtean Firefox eta Software librea izan baziren, urte honetan Internet Explorer eta Web zerbitzuak izan dira. Atzerapauso itzela!

    Beno hau nire iritzi/kritika/komentarioa eta zuek zein iritzirekin atera zineten?

     
  • IEB07 jarraipena zuzenean

    2:12 on 2007-05-10 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: ieb07,

    Buff bukatu dut nire hitzalditxoa
    Aurkezpenak hemen duzue.

    Jarraipena egiten ari gara
    twitter bidez (erorita momentuz)
    Popatxat (backchannel): hitz egin IEB07n daudenekin.
    Mutilmedia.com: jarraipena zuzenean
    Sustatu.com: jarraipena zuzenean

     
  • hCalendar ere presente IEB07n

    12:51 on 2007-05-07 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , ieb07, , , , votelinks

    hCalendar mikroformatua ekitaldiak kodetzeko erabiltzen den mikroformatua ere erabiltzera gonbidatzen zaituztet. Badakit egun hauetan honekin txapa handia ematen ari naizela baina adibide euskaldunak ere jarri nahi ditut hitzaldian.

    Parte hartzeko orain arteko hCard eta Votelinks erabiliz egin dezakezuen bozketa deszentralizatua betetzeko eskatzeaz gain hCalendar erabiliz ekitaldiren bat kodetzea ere eskatu nahi dizuet.

    Pausoak hauek

    hCalendar mikroformatuaren bidez ekitaldiak, ekimenak etab. kodetu daitezke data eta ordu konkretu batean izango direla esanez.

    • hCalendar sortzailea erabiliz ekitaldi baten informazioa sortu.
    • Zure blog edo web gunean txertatu ematen zaizun kodea.
    • Bidali erabili duzun tokiaren URLa.
     
  • Izen eman Informatikari Euskaldunen Bilkuran

    2:12 on 2007-04-24 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , ieb07, ,

    Jadanik jakingo duzuen arren aurtean Informatikari Euskaldunen Bilkura izango da. Informatika ikasi, informatika interesatu, informatika gogoko duzuenok galdu behar ez duzuen ekitaldi bat :P .

    Bertan Internet aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuei buruzko hitzalditxo bat egin behar dut, espero interesgarri izatea.

    Informazio guztia hemen duzue etorri eta deia zabaldu.

    Zuzenean izen eman botoi honen bidez
    ieb07 izen eman
     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel