Orain arte ikastaro asko egin izan ditugu, asko fisikoak eta beste batzuk online ere. Hauetako batzuetan Moodle plataforma bat erabili izan dugu, materiala, eztabaidak… bideratzeko. Fitxategi biltegi bat ere badugu material libre askorekin. Hemendik aurrera ZutaGuko taldeak ere erabiliko ditugu, gure ikastaroei esperientzia birtual hori emateko. Pentsatu behar dut ondo nola, dauden taldeetan integratuz edo berriak sortuz?
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzIkastaroak plano birtualera eraman
Openstreetmaps eta Wikiak
Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.
Wikiak eta elkarlanerako tresnak
Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.
Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.
Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago)
OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura
Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago)
Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren
INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)
2008ko Apirilaren 16a – 2008ko Apirilaren 17a
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
[informazio gehiago] [izen eman]
WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)
2008ko Maiatzaren 16a
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
[informazio gehiago] [izen eman]
Atzo egun paregabea
Atzo egun borobil horietako bat izan zen. Enpresa 2.0 eta Elkarlan tresnen lehenengo atala amaitu dugu, orain Herramientas Colaborativas delakoaren ordua iritsi da eta lasai hau ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izango da. Informazio guztia hemen. Oso pozik egon gara Txopi, Mikel eta Julen hizlari edukita, giro aparta eta sintonia nabaria.
Atzo bukatzean Bilboko kafe antzokian egon ginen Gu ta gutarrak ikusten. Ikusi beharreko ikuskizuna dudarik gabe. Osagaiak: hertzainak + bertsoak + pop + rock + jaia + inprobisazioa.
Amaitu ostean kafe antzokiko bailongoak bere ikuskizun inprobisatuari hasiera eman zion ezagutzen ez genuenon harridurarako. Youtuben bere bideoak ugariak dira ‘kafe antzoki’, ‘cafe antzoki’ eta okurritzen zaizkizuen konbinazio guztiak probatuz. Nik nire bideotxoa ere badut:
Bukatzeko mezu batek abisatzen nau era batean edo bestean parte hartu ditudan bi proiektuk sari bat irabazi dutela euskaljakintza eta EuskalTube Zorionak!!
Blogari eta Bildu berrikuntzak
Buru belarri nabil ikastaro, jardunaldi eta proiektu ezberdinekin, bai maila pertsonalean zein profesionalean. Blogari eta Bildu dira horietako bi.
Blogari edizioa azkartuko duten aldaketak egin ditugu (Elurnet) aplikazio eta zerbitzarian.
Bildu-n aldiz irudiak gehitu dizkiegu estekei, aldaketa txiki baina ikusgarri horietako bat. Ezagutzen ez duzuenok bisitatu eta nahi duenarentzat manual bat ere badago.

