Israelek hedatutako 10 gezurrak Michel Collonek kontatuta. Harrigarria da nola lortu duten beraien mitoak eta informazioak hedatzea.
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzIsraelen 10 gezurrak
Informazioa eta azpiegitura
Web 2.0aren eztandarekin informazioa sortzeko eta jasotzeko aukerak handitu egin ziren. Hainbat lekutan blogak, wikiak, etab. sortzeko aukera egon zen. Horren informazioaren planoan informazio gehiago sortzeko eta bakoitzak bere iturriak aukeratzeko aukera sortu zuen. Jada hedabide zentralizatuak ez ziren informazioa helarazi zezaketen bakarrak. Baina, era berean azpiegitura aldetik, sare banatu bat izan zitekeena zentralizatzen joan dira. Software librea eta hardwarearen kostu txikiak direla eta zure blog, webgune, wiki, posta… sortzea inoiz baino errazagoa den arren.
Azken hilabeteotan enpresa handiek eta Googlek batez ere zentzu honetan pauso berriak eman dituzte. Gure datuak nahi dituzte eta ematen ari gatzaizkio. Gmail ezagunarekin hasi ziren, Google Analytics-ek informazio izugarria eman zien eta orain Google Public DNS eta Google URL Shortener sortu dituzte. Edozein trafikoren bitartekari izan nahi dute, informazio hori ere eskuratu ahal izateko. Konturatu zarete benetako URLak ez diren gero eta helbide gehiago daudela URL helbide laburtzaileak, Facebook-eko URLak,… Ondo azaltzen du Chris Messinak bere The death of the URL mezuan.
NeoTB
CS tailerrean bideogintza/telebista mota berriei hitz egiteko aukera izan nuen NeoTB hitzaldian. Ondoren Goiena.net-eko lagunek elkarrizketatu ninduten. Hona hemen elkarrizketa hori:
Hemen erabili nuen aurkezpena. Bertan ikusi ezin izan ziren zenbait diapositiba esklusiboekin
ALERTA HONDURAS
Honduras estatu kolpea dela bertako informazioa oso mugatua izaten ari da. Hedabide gehienak militarrak hartuak izan ziren lehen ordutan eta orain emititzen daudenak kolpearen alde egin nahi duten hedabide pribatuak dira. Hala ere, Internet bidez zenbait hedabide eta informazio lortu ahal izan dira. Telebista Telesur eta 100% Noticias. Irratia Radio Globo.
Artikulu interesgarriak gertatu denari buruz: Ignacio Escolarrek idatzitako Las claves para entender qué pasa en Honduras . Interneten jasotako informazioa laburtzen duena Translating Twitter from Honduras. Blogari batek ere jarraipen polita egin du ESF en Honduras blogean.
Kaletik bideoak ere iristen hasi dira. Honduteleko langile honek jasandako erasoa adibidez.
Informazioa, edukiak sindikatzeari esker, parte hartuz kudeatzea
IKASTAROA: INFORMAZIOA, EDUKIAK SINDIKATZEARI ESKER, PARTE HATUZ KUDEATZEA (EUSKARAZ)
- Hasiera data: 2008/09/30
- Amaiera data: 2008/10/02
- Ordutegia: 15.00etatik 19.00etara
- Iraupena: 12 ordu
- Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.
- Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
Deskribapena:
Edukiak sindikatzearen erabilera blogen gorakada gertatu arte hedatu ez bada ere, gaur egun eremu horretatik irten da eta ia edozein lekutan sindikatzeko aukera aurki dezakegu. Horri esker informazio-iturri askotan eman dezakegu izena eta informazioa etengabe jaso dezakegu.
Gero eta garrantzi handiagoa du informazioa era egokian kudeatzeak. Tresna horien bitartez, gure sektoreko albisteak ezagut ditzakegu, gure enpresari edo gure sozietateari edo taldeari buruz zer esaten den jakin dezakegu, alertak jaso ditzakegu, etab.
Informazioa jasotzeko aukeraz gain, informazioa trukatzeko modua ere eskaintzen du (taldeen artean, modu publikoan edo pribatuan), parte-hartze deszentralizatu baten bidezko hartu-emanean.
Gure edukiak geure ingurunetik kanpo hedatzeko aukera eskaintzen digute.
Formatu estandarrari esker, gure edukiak milaka lekutara heda ditzakegu, oso ahalegin txikiarekin.
Gaur egungo Interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate eta taldeek entzun egin behar dute eta tresna berritzaileez hornitu behar dira, informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.
Nori zuzendua: Komunikazio-ardurak dituzten informazio-kudeatzaileei, programa-garatzaileei, marketin-arduradunei eta, orokorrean, Internet begien aurrean duen enpresa, sozietate edo talde orori.
Helburu orokorrak: Tresna asko dira sindikatzeko aukera eskaintzen digutenak; horregatik, helburua da informazio-iturri horiek guztiak jasotzea, aukeratzea, era egokian definitzea, iragaztea, kudeatzea eta erabiltzen ikastea.
Helburu operatiboak:
- Edukiak sindikatzea zer den ikastea.
- Edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzuak ezagutzea.
- Feed-ak (edo kanalak) irakurtzeko tresna kontrolatzea.
- Zerbitzu horien guztien informazioa kudeatzen, iragazten eta sailkatzen ikastea, Yahoo pipes bezalako erremintekin.
- Edukiak sindikatzeak barne-komunikaziorako eskain ditzakeen aukerak ezagutzea.
- Edukiak sindikatzeak izan ditzakeen erabilera zehatzak ezagutzea eta zein esparrutan baliagarri izan daitezkeen jakitea.
Tokia: Miramoneko Teknologiko Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia
Egitaraua:
1. MODULUA
· Zer da edukiak sindikatzea?
· Sindikatzeak eskaintzen dituen aukerak.
· Feed mota ezberdinak eta nola erabiltzen diren.
· Feed formatu eta mota ezberdinak.
· Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera.
· Hainbat bilatzaileren bidezko alertak.
· Talde-lanerako hainbat tresnaren integrazioa.
2. MODULUA
· Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena).
· Gure informazioa hainbat lekutan nola erakutsi.
· Buletin elektronikoak sortzea.
· Atari tematikoak sortzea.
· Informazioa erakunde barnean trukatzea.
· Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita.
3. MODULUA
· Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena).
· Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita (jarraipena).
· RSSren eta hainbat formaturen arteko bihurketa.
· Podcast eta Vidcast.
· Inportazioa eta esportazioa OPML formatua erabiliz.
· Edukiak sindikatzearen etorkizuna.
Bestea:
Metodologia:
Erabiliko den metodologian, teoria eta praktika tartekatu egingo dira.
1. Modulu bakoitzaren hasieran, jorratu beharreko gaien laburpena egingo da.
2. Jorratu beharreko gaiaren azalpena egingo da.
3. Behar den unean, dagokion praktika egingo da.
4. Amaitzeko, debatea eta zalantzak argitzea.
Ikastaroa euskaraz izango da.

