Teketen » Etiketadun mezuak: 'internet'

Gertuko informazioa digital jaio behar du

Testu hau itzuli!

Gertuko informazioa oso garrantzitsua da. Beste ikuspuntu bat gertukoa ematen dio berriari, agentzia eta mass medien ikuspuntutik kanpo gelditzen da normalean, gertugo izateagatik iritzi eta sentimendu ezberdinak jasotzeko joera izaten du eta gaur egun denak izan gaitezke berriemaile momentu batean edo bestean. Horregatik gertuko informazioa digitalizatu baino, hau da, ohitura zaharrak mantenduz mundu digitalean murgildu. Gertuko informazioak digital jaio behar du, hau da, digitalean, interneten, gailu eramangarrietan etab. irakurri, entzun, ikus eta hauetatik informazioa bidaliko den ikuspuntuarekin.

Gertuko informazioari dagokionez hainbat proiektu oso interesgarri ezagutzeko parada izan nuen Basquecamp-ean. Hauetako asko niretzako guztiz ezezagunak, batzuk herritarrak, beste batzuk enpresarialak baina denak oso interesgarriak.

  • Ukberri.net: Uribe Kosta eta Erandioko informazio lokala jorratzen duen ataria.
  • Herrikolore.org: Barakaldon mugitzen den herri mugimendua azalerazteko atari lokala. Barakaldoz dugun BEC, Ikea, Oskorriren abestia behingoz burutik kentzeko saiakeran.
  • Goiena.net: Debagoieneko enporio komunikatiboa. Informazio lokala formato guztietan aldizkari, telebista, internet etab.
  • Hitza: Paperezko informazio lokalen islada bateratzailea. Analogikoegia oraindik baino bide onean pausoak emanez.
  • Larrabetzu.org: Digitaletik jaioa, herriarentzat jaioa. Komunikabide bat baino herriko talde, mugimendu, pertsonei hitza emateko jaiotako plataforma komunikatiboa. Proiektu lanzadera bat.

Gertuko informazio digitalarentzako proposamen batzuk

  • Publiko hartzaileak digitalki dituen jarrerak, ohiturak, grinak ezagutu eta hauen iritziak jaso eta hauek proiektuan inplikatu.
  • Aurrekoa burutzeko zuen tresna digitalek elkarrekintza hori ahalbidetu behar dute. Eztabaida, iritzi elkartrukea, pertsonen arteko ezagutzea bideratu etab. Komunitatea eraiki azken finean.
  • Ez izan beldurrik. Lehenengo galdera, “baina eta norbaitek zerbait txarra esaten badu, nola mozten dira komentarioak?” bada gaizki. Eztabaidak gertatu behar dira “parametro batzuen barnean” eta ezer gertatu aurretik filtroak ezartzen hastea oso txarra da.
  • Interneten dagoen eduki librea berrerabili eta elikatu. Interneten Wikipedian adibidez informazio asko dago eskuragarri berrerabiltzeko. Informazio hori lotu, aipatu eta horretan lanean zaudetela ahal denean osatu, ondoren denok erabil dezagun.
  • Ez izan autista! (espero inor ez mintzea). Interneten proiektu asko dago eta batzuk zuk egiten zaren hori egiten, kolaborazioak, akordioak eta loturak aztertu; ezin bada edota ikuspuntu ezberdin bat baduzu ekin, baina lehenengo saiatu hitz egiten.
  • Jende gehienak ohiturak ditu eta ez ditu orain arte erabili dituen tresnak erabiltzeari utziko. Aztertu zure tresnek horiekin izango duten lotura. Nola lortu jendeak bere blogetara zure informazioa eramatea? Nola lortu twitterren jendeak aipatzea? Nola erabili youtube, flickr, twitter, fotolog, blogak zuenean? Posta elektroniko kontuak eskainiko dizkiozu zure erabiltzaileei, zertarako baina?
  • Esperimentatu. Indefinizio garaiak dira, proiektua asko definitzeak zentzua du baina beti egon behar du atal eroren bat esperimentaziorako. Gehiago balio du egiten ikasten denak, planeatu eta burugogorkeriaz egin nahi denak baino. Esperimentatu, jolastu, ondo pasa eta batez ere entzun.
  • Kontutan hartu gailu mugikorrak. Etorkizuna ere mugikorra ere bada beraz, kontutan hartzen hasi gailu berriak. Hemen esperimentatzeko esparru handi bat dago, gutxi dago idatzita bide honi ekiteko gogorik ez?
  • Esfortzua aprobetxatu. Kamara digital bat eskuan dugunean argazki kamara, bideo kamara, grabadora bat dugu esku tartean. Behin esfortzua eginda zergatik ez edukia era ezberdinetan (testu, audio, irudi, bideo…) eskuragarri jarri?
  • Zure guneak gaur egun egingo bazenu bete beharreko hainbat gauza.
    • Jarioak izan behar ditu informazioa berrerabilgarria eta eramangarria izan dadin.
    • Informazioa zabaltzeko hainbat tresnekin lotura izan dezala informazio hori leku gehiagotan publikatu ahal izateko. Adibidez zabildu botoia bezalako funtzionalitateak.
    • Estandarrak bete eta atzigarritasuna ere kontutan hartu.
    • Web semantikoago baten bidea hartu RDF formatua kontutan hartu eta mikroformatuak eta antzeko teknologiak erabiltzea ere ez legoke soberan.
    • Ziurtatu nabigatzaile eta sistema eragile guztietan erabilgarria dela.

Norbaitek beste gomendiorik badu bota dezala.

Internet eta Euskara erreportaia Radio Euskadin

Testu hau itzuli!

Radio Euskadin Internet eta Euskararen inguruko erreportai bat egin ziguten, Haritz Rodriguez (EuskalTube), Eli Pombo (Sareko Argia), Asier Sarasua (Ahotsak.com) eta ni neu.

Emaitza: El euskara en internet (.asf)
URL zuzena: mms://212.55.28.73/gc/audio/repintereus2805.asf

Kritikak ongi etorriak korteak direnez batzutan kontextua falta izaten da norbaitek azalpenik edo laguntzarik behar badu galde dezala.

Internet eta mugikortasuna

Testu hau itzuli!

Azkoitiko Urola ikastolaren III. informatika astean egon nintzen eta bertan internet eta mugikortasuna izan nuen aipagai. Oso gustora egon nintzen bertan bildutako jendearekin eta bertan erabilitako aurkezpena hemen ere denon eskura jartzea pentsatu dut. Aurkezpena nahiko laburtua bada ere kontzeptu eta gako nagusiak erakusten ditu. Gauza batzuk kanpoan utzi nituen baina hurrengo batean hitzaldi hau berreskuratu eta gaia zabalago jorratzeko aukera izatea espero dut. Esker mila gonbidapenagatik.

Informatika astea Azkoitia

Testu hau itzuli!

Bertan egongo naiz hitzaldi bat ematen gaur bertan norbait gerturatu nahi badu toke bat eman.

Apirilak 21, gaur

19:00. Insausti jauregian: Internet eta mugikortasuna, Gorka Julio Hurtadoren eskutik. Hori Informatika ingeniero teknikoa da eta Elurmet Informatika Zerbitzuko kidea.

Apirilak 22, asteartea

19:00. Insausti jauregian: Nola egin MARGOT animaziozko film laburra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Iosu Azkueren eskutik.

Apirilak 23, asteazkena

19:00. Insausti jauregian: Internetaren erabilera arrazional baten bila, Zarauzko Berritzeguneko informatika eta komunikazio teknologien aholkulari Txomin Balza Murgiarenaren eskutik.

Apirilak 24, osteguna

19:00. Insausti jauregian: Webgune parte-hartzaileak nola sortu informatikaz ezer gutxi jakinda, Sistemen Informatikan ingeniero tekniko Mikel Altunarenaren eskutik.

Apirilak 25, ostirala

18:00. Urola Lanbide Heziketan, Jokoak Sarean: Medal of Honor taldekako txapelketa. Irabazleentzat sariak izango dira

Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren

Testu hau itzuli!
Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean.

INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)

2008ko Apirilaren 16a - 2008ko Apirilaren 17a
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
[informazio gehiago] [izen eman]

WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)

2008ko Maiatzaren 16a
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
[informazio gehiago] [izen eman]

Euskaltuben bakoitzak bere telebista

Testu hau itzuli!

Euskaltubek berrikuntza interesgarri bat egin du bakoitzaren erabiltzaile irudia erabiliz orain mantxeta (eskuinean azpian azaltzen den logoa) pertsonalizatzeko aukera ematen du. Bakoitzaren bideoei identitate pixkat gehiago emateko aukera emanez.

Hemen dituzue beharrezko azalpen guztiak zuek ere zuen telebista egin ahal izateko. Bakoitzak bere telebista!

Internet promesak eta iragarpenak

Testu hau itzuli!

Badira hilabete batzuk Argiako lagunekin Larrun baterako mahainguru bat egin genuela. Beno ba sarean dago bideo eta baita jaisteko pdf eta guzti. Ea zer iruditzen bertan esandakoa.