Teketen » Etiketadun mezuak: 'jardunaldiak'

Aukera bazenu teknologiaren inguruko zein pertsonai ekarriko zenuke (EGUNERATUA)

Testu hau itzuli!

Atzo norbaitek galdera hori egin zidan eta bat batean galdetuta ez nuen jakin zer erantzun izen asko baina ez bakarra. Beldurra nuen bat edo beste ahazteko eta gero damutzea, aukera balego Euskal Herrira hitzaldiren bat ematera etorri zitekeelako. Beraz gaur bai, pentsatuta zenbait pertsonen izen zerrenda bat egin dut, baina beldurrak hor darrai bera zuen laguntza eskatuko dizuet. Galdera zehatza hau da:

Aukera bazenu teknologiaren inguruko zein pertsona ekarriko zenuke?

Noizbait denak batera batu eta horrekin jardunaldi bat antolatzeko aukera banu niretzako munduko jardunaldirik interesgarrienetako bat litzateke. Horietako bakoitzak gauza asko eman dezake. Noski zerrenda honetatik kanpo gelditu dira jadanik Euskal Herrian etorri izan diren hainbat: Richard Stallman, Jimmy Wales, Chris Anderson, Tim O’Reilly, Pekka Himmanen. Imaginatzen dituzue 10ak elkarrekin… Dudarik gabe erreferente mundial bat litzateke.

Iristen zaizkidan proposamenak hurrengo zerrendan gehitzen joango naiz.

Zuen zerrenda

  • Jeremy Keith (Web Standards Project-eko kidea) ere ekarriko nuke; irisgarritasuna eta W3C-ren estandarrak bultzatzen egindako lanagatik.
  • Tim Berners Lee HTML, HTTP eta URLaren sortzaile garrantzitsuenetakoa eta orain Web Semantikoaren inguruan dabilena.
  • aaron siego - KDEko burutako bat
  • keith packard - X11 atzean dagoen magiaren errudun handi bat
  • Lawrence Lessig - Creative Commons-en sortzailetako bat, Free Culture
  • miguel de icaza - GNOMEren sortzailetako bat, Mono-ren atzean dago eta aktibista politikoa.
  • robert love - GNOME eta Linux-eko garatzaile bat
  • Randall Munroe - XKCD komikiaren atzean dagoen geek erraldoia
  • Havoc Pennington - GNOME eta Debian-en garatzaile garrantzitsua. Freedesktop, HAL, Dbus, mugshot eta beste hainbat teknologiaren ’sortzailea’.
  • andrew morton - Linus-en “itzaleko” gizona
  • alan cox - Linux-eko garatzaile ezaguna, aktibista politikoa.
  • Jonathan Ian Schwartz - Sun Microsystems-en CEO blogger-a
  • John Gilmore - EFFko sortzailetako bat. Aurreneko 100 .com-etako jabea.
  • Donald Ervin Knuth - TeX eta dolar hexadezimalaren sortzailea ;)
  • Theo de Raadt - OpenBSD, OpenSSH, NetBSD…
  • Ian Murdock - Debian-en aita, Project Indianaren burua.
  • David Pogue. New York Timeseko teknologia zutabearen egilea, eta AEBetako hedabide handi askotan kolaboratzailea.
  • Walt Mossberg. Aurrekoaren antzeko perfila, baina hau gure Wall Street Journal maitean dabil.
  • Steve Wozniak. Appleren sortzailea Steve Jobsekin batera, halako batean mendira erretiratu zen eta nahiko bolada hippya izan zuen. Teknologiaren zereginaz eta sarearen etorkizunaz ibili zen filosofatzen urte askotxotan. Biografia idatzi du duela gutxi (diru arazoak agian…)
  • Guy Kawasaki. Hau Appleren ‘Ebanjelizadore’ ofiziala izan zen Steve Jobs enpresara bueltatu eta kale orrian utzi zuen arte. Orain marketing kontuetara dedikatzen da gehienbat, eta askotan idazten du blogosferaren eta marketingaren arteko loturaz.
  • Luis García de la Fuente. Ez dakit oso ondo nor den (ezjakintasuna ausarta da, bai); baina lehengoan oso OSO oso kontu interesgarriak irakurri nizkion hemen. Bipuntuzeroaren inguruan burua hotz mantentzeko kontrapuntu ona izan daiteke.
  • mark shuttleworth.26 urtekin bere lehenengo interneteko segurtasun enpresa saldu zuen ta aberastu egin zen. gero espazioko lehenetariko ‘turista’ izateagatik ezaguna egin zen, ta orain teknologia inguruan gabiltzanok ubuntu sistema eragilearen buru izateagatik ezagutzen dogu.
  • dean kamen.zientzialari ta ikerlaria, ezaguna batez ere segway ibilgailuaren asmatzailea izateagatik. baina beste ideia oso interesgarriak ere garatu ditu: ‘gurpil-aulki todoterrenoa’, diabetesa duten gaixoendako insulina ponpa iraultzaile bat, etab.
  • nicholas negroponte.‘one laptop per child’ proiektua aurrera eraman du herrialde behartsu batzutara, teknologian hain nabaria den atzerapen hori apur bat leuntzeko. negroponte munduan oso ezaguna den ‘mit’ (massachusetts institute of technology) unibertsitateko ‘media lab’ departamentuko buru ta fundatzailea da.
  • Roy T. Fielding: REST arkitekturaren sortzaile, Apache Software Foundation-en sortzaileetako bat, …
  • Andrew MacAfee: Harvard-eko irakaslea, enpresa 2.0-ri buruzko iritzi interesgarriak idazten ditu bere blogean
  • Tom Davenport: enpresa 2.0 eta orokorrean enpresa munduan pertsona garrantzitsua
  • John Musser: programmableweb.com-en sortzaile.
  • Tim O’Reilly: badakit etorri dala baina ez nun ikusi ta berriro ere etortzea ez legoke gaizki egongo
  • Ricardo Galli: menéame-ren sortzailea
  • Dion Hinchcliffe: enpresa 2.0 eta web 2.0-ren ingurun blog interesgarria dauka
  • Oscar Pastor: UPV(Valencia)-ko ikerlaria eta OlivaNova-ren sortzailea, software-a garatzeko era barritzaile bat
  • Manuel Castells: etorrita dago, baina bere iritziak beti interesgarriak dira
  • Steve Jobs: ez dakit aipatu dan jada, baina berak eman du gehien inpaktatu didan hitzaldia: http://www.youtube.com/watch?v=D1R-jKKp3NA
  • Jon “Maddog” Hall (Linux International burua eta open source hedapena enpresa inguruetan aditua, eta hizlari potentea)

Blogari eta Bildu berrikuntzak

Testu hau itzuli!

Buru belarri nabil ikastaro, jardunaldi eta proiektu ezberdinekin, bai maila pertsonalean zein profesionalean. Blogari eta Bildu dira horietako bi.
Blogari edizioa azkartuko duten aldaketak egin ditugu (Elurnet) aplikazio eta zerbitzarian.
Bildu-n aldiz irudiak gehitu dizkiegu estekei, aldaketa txiki baina ikusgarri horietako bat. Ezagutzen ez duzuenok bisitatu eta nahi duenarentzat manual bat ere badago.

Jardunaldia: Enpresa 2.0 eta Lankidetza tresnak (Gazteleraz)

Testu hau itzuli!
Azken boladan Enpresa Digitalean egingo diren Enpresa 2.0 eta lankidetza tresnen inguruko jardunaldi hauek prestatzen egon gara Elurneten. Azkenean jardunaldia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan errepikatuko dira data ezberdinetan.

Araba
[2007/11/21] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/10] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
Gipuzkoa
[2007/11/27] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/17] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
Bizkaia
[2007/11/29] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/04] Lankidetza tresnak [info + izen eman]

Enpresa 2.0
1. Open business, enpresa inguratzen duten paradigma eta tresna berriak (16:00 - 16:40) Hizlaria: Julen Iturbe

Negozioetan jakintza babesteko orain arte nagusi izan diren ikuspegien enpresa-eredu alternatibo bat bezala sortu zen Open Bussiness. Informazio teknologien garapenarekin aukera berriak sortu dira informazioa zeharo ezberdin baliatzeko eta jakintzaren baliabidean aitzinatzeko.

2. Hezkuntza eta enpresa, hezkuntza arloko ikaskuntza prozesuak, etengabeko hobekuntza, parte-hartzea eta kalitatea. Zer ikas dezake enpresak?(16:40 - 17:20) Hizlaria: Jakintza Ikastola.

Ordiziako Euskal Jakintza ikastolan ezarritako etengabeko prestakuntzako eredu parte-hartzaile eta berritzailea. Pertsona talde handi baten hezkuntza eta kudeaketa eredua nola izan daiteke lagungarri enpresa ingurunean?

3. Sozietatearen erronkak sarean (17:20 - 18:00)
Hizlaria: Marko Txopitea. Open Norte S.L

Software librearen kudeaketa eta talde-laneko sistema. Funtzionatzen duen lan-sistema banatu bat. Software libreko komunitatearen enpresa-kudeaketarako lan eta kudeaketa sistemak ulertzea.

4. Mahai-ingurua: openmind (18:00 - 18:30)

Ideia, prozesu berri eta talde-lanerako tresnen inguruko eztabaida.

Lankidetza (edo elkarlan) tresnak
1. Groupware eta barne partaidetzako tresnak (16:00 - 16:40) Hizlariak: Aitzol Naberan eta Eneko Astigarraga. CodeSyntax

Taldekako parte-hartze eta lankidetzarako groupware tresnen erabilerak enpresa barruan. Proiektu zenbaiten azalpena eta tresna horien aplikazioaren adibide batzuk. Lankidetzako CMSak, Plone gov edo Open groupware bezalako proiektuak ingurune ezberdinetan, hala nola, industria eta zerbitzu enpresetan edo administrazioan, tresna horien erabilera aztertzeko adibide interesgarri bezala.

2. Lankidetzan, sindikazioan, parte-hartzean, formatu berrietan eta mikroformatuetan oinarritutako informazio-azterketa eta jarraipenerako tresnak. (16:40 - 17:20) Hizlaria: Gorka Julio. Elurnet informatika zerbitzuak

Informazioa ondo kudeatzea gero eta garrantzitsuagoa da. Sindikazio eta kodetze formatu berriei esker zama semantikoa duen informazio gehiago lor dezakegu. Horregatik egiten da beharrezkoa tresna egokiak erabiltzea gure sektoreko albisteak ezagutzeko, gure enpresa, sozietate edo taldeari buruz esaten dena jakiteko, alertak jasotzeko, eta abar.

Informazioa jasotzeko bidea emateaz gain, informazioa trukatu daiteke (taldeen artean, publikoki nahiz pribatuki), modu parte-hartzaile eta deszentralizatuan.

Gaur egun interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate edo taldeek beharrezkoa dute entzutea eta tresna berritzaileak eskuratzea informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Tresna horien artean aurkitzen dira Bloglines bezalako feeds irakurgailuak, edukiak iragazten dituzten Yahoo Pipes bezalakoak, edo BuzzMachine bezalako tresna aurreratuagoak. Interesgarria da, baita ere, kodetze semantikoko metodo berriak ezagutzea, esaterako mikroformatuak, aukera ematen baitigute gure informazioari balio gehiago emateko eta informazio kodetua modu eraginkorragoan kudeatzeko.

3. Blogak korporazio eta marketin tresna bezala (17:20 - 18:00) Hizlaria: Sergio Monge

Tresna korporatibo bezala, blogak baliagarriak dira bilatzaileetan kokapen hobea izateko, trafikoa norberaren webera erakartzeko, marketin informazioak biltzeko, erabiltzaile edo bezeroekiko harremanak humanoagoak egiteko, networking egiteko, solasean parte hartzeko, eta abar. Tresna hori hor dago jadanik eta milaka lagunek erabiltzen dute, baina enpresek, salbuespenak salbuespen, oraindik ez dute ikasi baliatzen.

4. Sare sozial korporatiboak eta sare sozial irekien eragina enpresa ingurunean (18:00 - 18:40) Hizlaria: Jose A. del Moral. Alianzo

Sare sozialak etengabe hazten ari dira. Barnean nahiz bezeroekin erabilita fidelizazio eta lankidetza tresna bihurtu daitezke enpresaren eta langile edo bezeroen artean.

Bestalde, sare sozial publiko eta irekiak ere hor daude, berauen bitartez milaka jende elkarrekin konektatzen eta komunikatzen baitira egunero. Zein da enpresaren papera sare horien eta egunero sortzen diren beste guztien aurrean? Enpresak zer egin behar du: sare horietan eragin, ala entzule hutsa izan?


Blogak2.0 arratsalde hawaiarra lata handi batean

Testu hau itzuli!

Blogak2.0 jardunaldietan egon nintzen eta bertan ikusi, sentitu eta entzundakoaz hitz egingo dut orain (hau ez da kronika bat izango).

Entzundakoa
Slashdot
: goizekoan ez nintzen egon baina kontatu didate Rob Malda nahiko ondo egon zela, extra freaky baina ondo.

Startup2.0: azkeneko momentuan iritsi nintzen eta jendeari galdetutakoa eta bertan ikusitako azkena (aurrekoren bat hobeto egon zela esan zidaten). Nahiko pisutxua iruditu zitzaidan, 10min galderetan denbora asko iruditu zitzaidan.

TV 2.0: ez zitzaidan oso interesgarria iruditu eztabaida formatu horrek honetarako ez zuen balio izan. Gauza interesgarri batzuk esan zituzten aurrera begira telebista mashup bat moduan ikusten zuen batek etab. baina orokorrean interes gutxikoa. Faltan bota nuen baliabide grafikoak (aurkezpenak, audioa, bideoa) oso pobre. Lontzoren (eitb) ekarpena uhmmm zuKZtari aurkeztera etorri zen. Bokazio publikoa zutela ere aipatu zuen eta jendearen aportazioak kontutan hartuko zituztela etab. Bokazio publikoa badute beraien edukiak besteok erabiltzeko jarri beharko dituzte lehenengo denok erabili ahal ditzagun. All right reserved ez da ez 2.0 ezta sozialki onargarria bokazio publikoa omen duen erakunde batean. Hori aldatzen ez duten bitartean ez dira sinesgarriak izango.

Education2.0: Hoberenetarikoa izan zen julen eta jorberi esker batez ere. Erantzunak baino dudak plazaratu zituzten eta hori oso interesgarria da:

  • Ikasleek teknologia berriak nola ikusten dituzten (etsai VS lagun).
  • Irakasleak (etsaiak) planteatzen badizkie nola ikusten dituzten.
  • Jadanik ikasleek erabiltzen dituzten teknologiak messenger kasu (etsaia edo laguna) nola zuzendu irakaskuntza prozesuan baliagarri izateko.
  • Judoa ikasi!

Publikotik egin ziren ekarpen hoberenak eta txipik egin zituen. Bere ekarpena metakoknizioaren ingurukoa izan zen. Hau da, ezagutza erakusteari utzi eta ezagutza jasotzeko tresnak eman. Bikaina honi buruzko literatura behar dut! (nota pertsonala: informazioa bilatu behar dut. Norbaitek laguntzarik eman nahi badit metakoknizioa erabiliko dut bildu.net-en aurkitzen dudana etiketatzeko).

Women 2.0: Uhmmm niretzako ez zuen ekarpen garrantzitsurik ekarri. Ez gaiak garrantzia ez duelako (asko baitu), ez interesatua ez nagoelako (oso interesatua egon naiz gai honetan) baizik eta bertara bildu ziren emakumeak ez zutelako ekarpen garrantzitsurik egin. Egia esan feminismo 2.0 bota nuen falta nik. Bertako batek esan zuen bezala ni txitxa ni limona (nota umoretsua: Victor Jara gogoan zaitugu!).

Sariak…: Pozik ubuntutribe.com-ek 2. saria eskuratu duelako hazruido.com -en eta gainera denon artean komunitatea eraikitzeko denon artean eraiki daitekeen proiektu lanzadera bat izan daitekeelako argi utzi zuen Haritzek. Todos con la Pantojak irabazi zuen EITBko bi langileen eskutik. Hazruidoko beste kategorian gelditu den Nafarrak polemika piztu du Google bakarrik kontatu baita lehenengo zein gelditu den erabakitzeko garaian.

Antolakuntza
Jakinda era honetako ekitaldi bat prestatzeak dakartzan arazo guztiak gauza asko egon ziren hurrengo baterako (egongo bada) hobetzeko.

Sarea: ni ondo ibili nintzen arren jende askok arazoak izan zituen wifi sarea erabiltzeko garaian. Zaindu beharreko gauza bat ekitaldi mota honetan.

Backchannela: desagertu egin zen ez dakigu zergatik twitter bakarrik erabili zuten komunikatzeko eta backchannela erori/desagertu egin zen. Zenbaitzuk backchannel alternatibo bat erabili genuen 5 edo 6 pertsona egon ziren bertan hitz egiten.

Broadcasting: nahiko ondo egon zen internetez ikusteko aukera hori (http://live.blogak.org) arazoak egon ziren arren (soinua batzutan huts egiten zuen eta beste batzutan alderantziz) saiakera ona izan dela uste dut.

Elektrizitatea: Arazo larrienetakoa entxufe gutxi berriro ere. Lata handi batean (Guggenheim) geunden, auditorio handi batean baina elektrizitate eskasa. (nota pertsonala: Tesla([1][2])ren ideiek iraultza ekarriko dute, elektrizitatea airez garraiatu daitekeenean).

Beroa: Bero handia pasa nuen hurrengoan bermuda batzuk eramango ditut. Proposamena hurrengoan hawai2.0 deitu ekitaldiari ;)

Erritmoa eta formatua: A priori formatua polita zen, egongela baten antzeko elkarrizketak (ikus argazkiak ) baina nire ustez ez zuen funtzionatu. Ez zuen ezer berezirik eskaini, beharbada hezkuntza2.0 gaian formatu honek wikiarekin batera joko pixkat eman zuen baina beste batzuetan argi dago ezetz.
Ondo egon zen ekitaldia gertatzen ari zen bitartean jendeak blogetan, flicrk-en eta beste hainbat tokitan esaten ari zena erakusten zuten nabigazio pantaila ezberdinak. Dirsonek bikain egin zuen hori (ez nago guztiz ziur bera izan zenik baina ustez bai)

Nire buruari
IEB07
oraindik fresko zegoela eta Web2.0ari buruzko ekitaldia izanik konparazioak ekiditea ez da erraza. Lehenengoa euskalduna izanik 250 pertsona bertan bildu izana lorpen bat izan bazen, bertan agertutako zenbait ideia, hizlari, aplikazio, esperientziak atzokoarekin konparatuz maila handiagokoak izan zirela pentsatuz atera nintzen blogak2.0tik. Iritzi soil bat da noski, baina datuek ere ekitaldi bakoitzak izandako jarraipen edo oihartzunari begira begiratzen badiogu zertxobait esan nahi dute… Technorati blog bilatzailera joan naiz eta blogak2.0 eta ieb07 bilatu ditu, espero nuen emaitza 3 aldiz gutxiagotan agertzea ieb07 baina…

  • IEB07 56
  • Blogak2.0 32

Bai badakit jendeak beste era batzuetan idatzi dezakeela etab. baina espero nuena ikusita esperantza handia eman dit. Hori bai bertan ordenagailu gehiago ikusi genituen eta flickr-en argazki gehiago igo dira. Gainera 93 argazki igo dituen Goikoetxeta laguna bezalakoekin erraz, lan bikaina egin du gazte honek, zorionak.

Oraindik ez dut ulertzen Education2.0 saioan zergatik ez zuten Maite eraman beste batzuek baino askoz gehiago eman zezakeen saio horretan.

Freskotasuna galtzen ari da. Aurreko urteko ekitaldiarekin konparatuz handitasunak freskotasuna galtzea ekarri du blogak2.0 ekitaldira. Oso korporatibista iruditu zitzaidan nahiago izan nuen aurreko urteko giroa. Hala ere, lagun zaharrak, jende berria eta ezagun batzuk ikusi eta beraiekin hitz egiteko aukera izan nuen. Blogak2.0ko gauzarik hoberenetarikoa da tarteak utzi eta bertan hitz egiteko aukera izatea, hori bai bikaina.
Aurreko urtean Firefox eta Software librea izan baziren, urte honetan Internet Explorer eta Web zerbitzuak izan dira. Atzerapauso itzela!

Beno hau nire iritzi/kritika/komentarioa eta zuek zein iritzirekin atera zineten?

Ordaindu gabeko propaganda pittin bat

Testu hau itzuli!

Euskal Herrian teknologiarekin, nire lanarekin eta nire gustoko diren gai ezberdinekin erlazionaturiko ekitaldi pilo bat agertzen ari dira azken aldian. IEB07 pasa ondoren. Beste ekitaldi asko agertu dira.

Moodle e-learning plataformaren inguruko esperientzien trukaketaren inguruko jardunaldiak.

Webgunea: http://jmoodle07.ehu.es/ocs/
Interesa: Lanean moodle erabili, instalatu eta mantenua ematen dugu. Hasi ginenean jende asko ez bazebilen ere ikusten genion interesagatik ekin genion bide honi eta gero eta gehiago dira guregana biltzen direnak zerbaitengatik galdezka. Oso interesgarria iruditzen zait Moodle eta jendearen esperientziak ezagutu eta tresna honen etorkizunari begira zerbait interesgarria entzuteko leku aproposa da. Ahal badut bertatik agertu nahiko nuke.


Software librea eta kultura librearen inguruko jardunaldiak
Webgunea: http://www.ehu.es/pintura/freeweek/index.php/2007/Eu
Interesa: Lanean eta lanetik kanpo software librea eta kultura librearekin nire interesa oso handia da. Copyright2.0 filma ikusi eta ahal badut beste zenbait ekimenetan (ahal dudanetan) parte hartzeko gogoa daukat. Lagun batzuk ere ikusi nahiko nituzke.

Web 2.0 joera berrien inguruko jardunaldia
Webgunea: http://www.blogak.org
Interesa: Interesatzen zaizkidan zenbait gai jorratuko dira entzun eta wifia badago parte hartzeko gogoarekin joango naiz. Zerbait berria entzungo dugu???

Demokrazia eta kapitalismo Martxoak 23-24 Donostia

Testu hau itzuli!


Demokrazia eta kapitalismoaren inguruko jardunaldi batzuen kartel kurioso eta ironiko bat, bikaina.


craj tagged map by user - Tagzania