Teketen » Etiketadun mezuak: 'komunitatea'

Wikifarra eta gero

Wikifarran egon ginen eta oso ondo pasa genuen egia esan. Egon zirenen partea (5 zauritu 2 hildako :P ):

Doka kafe antzokian hasi ginen, bertan Verd Cel taldearen musika+antzerki+irudiak igusi genituelarik. Ondoren Matia kalera joan ginen pote batzuk hartzera. Antiguoko taberna mitiko batean egon ginen afaltzen merke eta ondo. Gero Dokara itzuli ginen eta bertan aipatutako Iturri agertu zen magikoki. Batzuk alde zaharrean amaitu genuen 1.30 aurrera, besteak etxera…

Gauza asko hitz egin genituen gogoratzen ditudan batzuk zabaldu.com, sustatu.com komunitatea, bildu.net, agerikotasuna (iturrik ekarri zuen hitz hau bisibilitatea adierazteko niri asko gustatzen zait), aupatu, proiektu euskaldunen konplota jaja, emakumeen falta, CMSen kudeaketa gunearen desagerpena edo ez, Ajax, hackmeeting-a eta euskaldunak (joatera erabaki dugu eta norbaitek nodoren bat aurkeztuko dugula ere pentsatzen dut, sinergiak), bakoitzaren proiektu pertsonalak (julenek zerbait berria aterako du baina oraindik ezin erakutsi) etab…

Argazkiengatik galdetzen duzuenok ez genituen atera, beno atera zizkiguten. Diario de noticias de Gipuzkoako argazkilari gazte bat etorri zen erretratua ateratzea eta batzuek horrela erabakita ez ziren argazkian atera. Azkenean Haritz eta ni(beste batzuk ez ziren iritsi oraindik) atera ginen. Hori bai wikifarrako argazki bakarra berari atera genion guri argazkia ateratzen, esker mila etortzeagatik.

Jadanik hurrengoa non izango den galdetzen ari da jendea, hurrengoa hemen komunitateak erabakitzen duen momentuan bertan.

Zabaldu.com komunitatea berrituta

Zenbait arazo konpondu ondoren Komunitatea jende eta lagun berriekin eguneratu dugu. Wikian izen eman duten guztiak gehitu ditugu (norbaitek arazoren bat detektatzen badu esan diezagula wikian) eta berriak gehitzen badira gehitzen joango gara.

Gainera RSS orokorra dugu. Hau da komunitatean dauden guztien RSS bateratu bat ere eskaintzen da.

Harpidetza berri bat egin dut Aingeruren blogean, interesgarria. Ni ere nire QR kodea sortu dut, aurretik ezagutzen nuen baina ez naiz inoiz animatu.

Norbaitek deskodetzen badu… ez da oso originala :P

Re: Botoitis

Gari Araolazaren “Botoitis” mezuari erantzun zuzendua (akats batzuk).

Ez dut ulertzen zure jarrera Gari (beno egia esan ulertzun dut baina ez nator bat).

Komunitatea sortu genuenean, zabaldu.com zabaltzen laguntzen ari zirenei errekonozimendu bat emateko sortu genuen. Hau da, zabaldu.com laguntzen ari diren milaka lagun horiei bisibilitatea emateko, orain arte zabaldu.com-eko berriak, botoiak, bannerrak, informazioa hedatu dutenei eskertzeko modu bat izan da (eta izango da).

Erabat irekia da komunitatea, dudarik akatsik ikusten baduzu wiki libre baten bidez kudeatzen denez zure ekarpena bertan egin dezakezu. Blogak proposatu, ideiak bota, komunitatearen izaera eztabaidatu, nahi duzuna adierazteko aukera duzu, %100 irekia baita. Zure bloga jartzea nahi baduzu bertan idatzi eta jarria izango da dudarik gabe.

Zabaldu.com KOMUNITATEA komunitatea.zabaldu.com baino askoz handiagoa da. Batez ere Euskal Herrian dugun komunikabide parte hartzaile independente onenetarikoa delako (bestea indymedia nire ustetan) eta bere inguruan jende on asko biltzen delako egunero. Horregatik egunero erabiltzen dudan proiektu horri “laguntzeko” botoia jartzea ez zait erabaki txarra iruditzen. Baina zenentzako da benetan publizitatea? Kontutan hartuta zure bloga bisitatzen duen edonork botoi hori erabiliz zure mezua errazago zabal dezakeela… Zabaldun agertzen bada zenetzako izango dira bisita horiek? Beste eztabaida bat izan daiteke botoi hauek zenbat diren erabiliak etab. baina egia da botoi hori egonda errazagoa dela zabaltzea hori ez balego baino.

Eta beste botoiak zer? Bakoitzak bere web gunean nahi dituenak sartzen ditu noski eta bakoitzak ikusiko du zer egin. Nirean Technorati, Zabaldu eta Bildu ditut. Beste batzuk gehiago jartzen dituzte ni horrekin nahiko. Indymediarena ez dut jartzen bere parte hartze izaeran url sinple eta deskribapen bat bidaltzeak ez duelako zentzu gehiegirik. Bertako parte hartze gunean (Newswire) berriak bertan idazten dira ez dira beste lekuetan idatzitako berriak lotzen (batzuetan bai noski) bertan berri alternatiboak sortzea da beran bilatzen dena.

Zabaldu.com ez da perfektua. Buruan daukat hori egunero. Zabaldu.com eskasia sortzen duen hedabide bat da (ez da bakarra Wikipediak ere). Zer esan nahi dut, ba jende askok parte hartzen duen arren (eta gehiagok parte hartzea nahiko nuke) emaitzatzat ematen duena gauza bakarra da. Zergatik gertatzen da hau interneten edonork edozer idatzi badezake deszentralizaturik eta bakoitzak nahi dituen iturriak jaso ahal baditu? Ba informazio asko dagoenean iragazkien beharra sortzen delako eta askotan iragazki tipikoak erabiltzen saiatzen garelako, mundu fisikoki zuzenean ekarritakoak. Niretzako ideala bakoitzak ahal bezain egituratuen dagoen informazioa era deszentralizatuan idaztea litzateke horrela bakoitzak bere menu propioa egin eta kolektiboki ere iragazteko bideak ezarri ahalko zirelarik, bakoitzak buruan dituenak, bakoitzari egokitutakoak.

Baina bitartean… Zabaldu.com dugu, komunitate potente, jende asko biltzea lortu duena eta erabateko parte hartzea eskaintzen duen komunitatea. Ez da bat bai eta beste bat ez aukeratzeko eztabaida. Nik nire erabakiak hartzen ditut egunero, baina neutraltasunaz hitz egiten dugunean ez da bakarrik botoiez hitz egin behar, berriak zenek egin, erabaki, bozkatzen dituen ere kontutan hartu behar da eta horretan Zabaldu.com da garaile.

Komunitatea Zabaldu.com

Gaur zabaldu.com-eko komunitatea aurkeztu nahi dizuegu. Aurreko egunean wiki bat aurkeztu zen eta gaur komunitatea sortu dugu.

Eguneraketa: Patxi Gaztelumendik ere idatzi du honi buruz.

Zer da komunitatea?
Komunitatea zabaldu.com laguntzen ari diren erabiltzaile, blogari, komunikabide, blog komunitateei buruzkoa da. Denok eraikitzen baitugu zabaldu.com.

Zer aurkituko duzu?
Bertan zenbait blogari, komunikabide, blog komunitateetako azken informazioa topatuko duzu, berriena lehenengo agertzen baita.

Nola dago egina?
Atari hau egiteko itxura bati eraldaketa batzuk egin eta feevy erabili dugu. Feevy tresna bikain bat da honen bidez zure lagunen blogak (edo jarioa duen edozein orri) zure blogean jarri dezakezu. Beraiek idazten duten azkenekoa zure blogean ere azalduko da honela.

Zabaldu.com-en laguna naiz nola ager naiteke bertan?
Orrialde honetan Zabaldu.com-ekin lankidetzan euskal komunitatea batzen diharduten webguneetako albisteak agertzen dira. Hona hemen zure webgunea ere agertu nahi izanez gero egin beharrekoak:

  • Blogariak: albisteak zabaldu.com-era bidaltzeko botoia gehitu, zabaldu.com-eko albisteak blogaren albo batean jarri edo bannerra nonbait erakutsi.
  • Komunikabideak: bere berriak zabaldu.com-era bidaltzeko aukera gehitu, albiste bakoitzaren alboan lotura erantsiz.
  • Blog komunitateak: komunitateko blogetan berriak zabaltzeko aukera ematen duen botoia ipini.
  • Helbide berriak wikian idatzi eta berrikusi ondoren jarriko dira hemen.
  • Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu kontaktua[a bildua]zabaldu.com helbidera.


Gainera edonork bere feevyAtaria sortzeko aukera eman nahi dugu eta horretarako softwarea jaisteko aukera ematen da komunitatearen orrian bertan. Eskerrak David de Ugarteri (feevyko sortzailea) bere blogean egindako aipamenarengatik.