Teketen » Etiketadun mezuak: 'kontaizu'

Parte hartu

Jakingo duzuen bezala blog hau idazteaz gain beste hainbat publikaziotan ere parte hartzen dut. Askotan jendearen interesa duten gaiak topatzea zaila izaten da. Gauzak hobeto eta parte hartzaileago egin nahian nabil azken aldian. Hedabide tradizionalei parte hartze kapa bat jarri nahi diet behintzat nire sailei dagokionez. Horretarako kolaboratzen dudan publikazioak aurkeztu eta hauen gaietan laguntzeko aukera eman nahi dizuet.

  • Gaztezulo: Sarezulo atalean internetekin erlazionaturiko gaiak jorratzen dira. Publiko gazteari zuzendutako aldizkaria. Gai nagusi bat eta 3 aparteko:
    • Katxondoena: zerbait dibertigarria
    • Informazio bila: informazio interesgarria topatu daitekeen webguneren bat
    • Harritu gaitu: internetekin zerikusia duten zerbait harrigarria.
  • Kontaizu: Bizkaiko Ikastolen Elkartearen aldizkari digitala. Internetekin erlazionaturiko gaiak era dibulgatiboago batean kontatuak. Publiko gazteari (14-18) eta hezkuntza komunitateari zuzendua gehien bat.
  • Matraka: Berria egunkariko gazte gehigarria. Gaztezuloren antzeko publikoa. Gai nagusi bat eta blogosferako mezu eta eztabaida interesgarrienak biltzen saiatzen gara.

Behin publikazioak ezagutua nola parte hartu dezakezuen kontatuko dizuet.

  • Nire posta beti dago erabilgarri
  • Twitterren mezu batean #interesgarria idatzita
  • Bildun interesgarria etiketa erabiliz testu interesgarriak komentatzeko

Laguntzeko prest?

Ubuntu eta Software librea


Ubuntuko CDak iritsi dira etxera Kontaizu aldizkari elektronikoan software libreari buruz hitz egiten genuen hilabete berdinean eta GISA (Gipuzkoako Software Askea Elkartea) elkarteko Maiderri egindako elkarrizketa argitaratzen den une berean. Kointzidentzia polita.

Hasiera orri pertsonalizatuak (Kontaizu artikulu berria)

Internet pertsonalizazioaren bidea hartu du. Bakoitzak bere orri hasiera orri pertsonalizatua sortzeko aukera dauka orain. Bertan beste hainbat aplikazioetako edukia, informazioa, jarioak etab. gehitu daitezke. Bakoitzak bere nabigatzailea ireki eta interneten nabigatzen hasteko bere atari pertsonalizatua, bakoitzarena, berea, propioa. Hau izango da gaurko gaia, hasiera orri pertsonalizatuak.

Artikulu osoa

Liburutegi digitalak, hilezkortasuna digitala

Gaur Faroan liburuari buruzko burutazio bat irakurri dut eta idatzi berri dudan artikulu honekin erlazioa duela konturatu naiz.

Urteetan jakintza idatziaren euskarri izan diren liburuak oraindik ere erabiltzen ditugu baina hauen hilezkortasuna ziurtatzeko gero eta ekimen gehiagok hauen digitalizatzearen alde egiten dute. Era honetan laster ikusi ahalko ditugu liburu asko bere edizio elektronikoan. Ekimen hauen inguruan eta gaia inguratzen duten beste askori buruz hitz egingo dugu beraz.

Artikulu osoa irakurri >>