Teketen » Etiketadun mezuak: 'linux'

Ubuntu sistema eragileari buruz, lantalanek eskatua

Testu hau itzuli!

Lantalan-ek horrela eskatuta beste hainbat lagunekin Ubuntu sistema eragileari buruz idatzi genuen “Ubuntu sistema eragilea” artikuluan.
Parte hartzaileak:

BAI software libreari

Testu hau itzuli!

Erakutsi zure software libreari atxikimendua blog eta web gune ezberdinetan. Botoiak ez du loturarik momentuz baina jarriko diogu. Eusko Jaurlaritza eta software libreari buruzko gertakariaren (esle, internet&euskadi, diariolinux) ondorioz martxan jarritako ekimen herritar bat da hau. Laster zuen blogetan ikusiko garelakoan…

Erabil nazazu

Ubuntu eguneratu berri

Testu hau itzuli!

Ubuntu eguneratu berri dut 7.10 bertsiora oraindik egun batzuk falta badira ere. Oso ondo doa eta berrikuntza batzuk ere ekartzen ditu, hemen hauetako batzuk:

  • Itxurari dagokionez 3D mahaigaina lehenetsi bezala (efektuak jarri/kentzeko aukera erraza)
  • Inpresio mekanismoak hobetu dituzte (PDFra esportatzeko aukera).
  • Bilaketa lokalerako tresna berria.
  • Inpresorak instalatzeko era berria inpresora konektatu eta listo.
  • Driver ez libreak errazago instalatzeko tresna.
  • Firefox gehigarriak kudeatzeko tresna berria.

Aurreko bertsioa duzuenok berrira eguneratu nahi baduzue komando hau erabili:

sudo update-manager -d

Aurten ere Software Libre ikastaroa

Testu hau itzuli!

Aurten ere software libre ikastaroa egongo da, matrikula epea irekia dago. Bideo honetan Iñaki Alegriak ikastaroaren nondik norakoak kontatzen dizkigu :-)