Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Abendua 4th, 2009

Web semantikoa eta Interneteko etorkizuna

Elurnet-eko biltegian eskuragarri duzue beste askorekin batera, Enpresadigitalean emandako “Web semántica y el futuro de Internet” izeneko ikastaroko aurkezpena.
Web_Semantica_y_el_futuro_de_internet

Maiatza 13th, 2009

Mikroformatuen festa Googlen

Aspaldiko kontu bat da mikroformatuaen gaia blog honetan. Batzuek badakite zenbat txapa eman dudan mikroformatu eta RDFa bezalako teknologiekin. Arazoak izaten nituen jendeari teknologia hauen interesa erakusteko, baina gauzak egiteko era hobeago bat zela sinetsi behar zuten ia ia. Operator toolbar bezalako tresnek etorkizuna erakusten ziguten, baina hala ere zaila zen bistaratzea. Web semantikoa minuskulaz deitu genion honen inguruan hitzaldi, tresna eta ikastaro batzuk eman ditugu.

Orain Googlek mikroformatu eta RDFa erabiltzen duten kritika edo iritziak jaso eta bere bilaketetan informazio hori ematen hasiko dela iragarri du. Hau da, Internet zeharkatzen joango da Googleren errobotak eta informazio semantiko hau duten rich snippets hauek dituzten atalak era berezian tratatuko ditu. Datu guzti horiek jaso ondoren metatu eta denon baturaz informazio sozial gehiago emateko gai izango da.

09-5-10-drooling-dog-snippet-metadata-circled

Googlek etorkizuna ezagutzeko aukera gehien duen enpresa da eta

argi dago etorkizuna hemendik ikusten duela. Era hauetako teknologiak erabiltzen badira, Ez da bakarrik Google izango, edozeinek informazio zati horiek jaso eta bere aplikazio propioak, agregatzaileak, bilatzaileak egin ahal izango ditu. Horrek Googleren “monopolioa” lurperatzeko balio dezake, baina Googlek orain arteko Interneteko handiak bezala bere nagusitasuna, bide geldiezin horretan ere erreferente bilakatzeko baliatuko du. Google handia da, baina ez tontoa. Bide honek Interneteko datu eta informazio banatuago bati bidea irekitzen dio, horregatik teknologia semantiko hauek erabiltzea gomendatzen dizuet, ez Googlek erabiltzen hasi delako baizik eta etorkizunerako ere interesgarriak direlako.

Eguneraketa: Iñaki Alegria irakasleak helbide interesgarri bat bidali dit Google Becomes Best Evangelist for Semantic Web

Iraila 19th, 2008

Blog berria eta helburu berrituak

Azkenean nire bloga WordPressera ekarri dut. Erabakai atzeraezina zen Googlek azken urteetan lortzen ari den botere pilaketa dela eta. Hemendik aurrera Googletik kanpo gauza gehiago egiten saiatuko naiz, hori bai nire posta oraindik han dut ;) .

Nire bloga ezagutzen zutenek ez dute gehiegi aldatu behar helbidea berdina da eta baita jarioa ere. Hala ere, begiratu jarioaren helbidea ondo duzuen. Nire bloga ezagutzen ez zutenei nire aurreko blogari bisita bat egiteko aukera dute oraindik.

Bloga Bloggerretik WordPressera migratzeko zein pauso eta berrikuntza egin ditudan azalduko dizkizuet orain.

Lehenik eta behin WordPresseko migrazio tresnari esker Bloggerreko mezuak ekarri nituen. Oso erraza izan zelarik. Beste tresna baten bidez orain arte Bloggerreko etiketak Kategoria bilakatu zirela ikusiz, berriro ere etiketetan bihurtu nituen. Oraindik arazo bat zegoen, zer gertatzen da aurreko blogeko mezuetara sartzen saiatzen direnekin? Horretarako esteken egitura aldatu eta .htaccess fitxategi bat gehitu behar izan nuen. Hauek hain zuzen ere:

Permalink egitura

/%year%/%monthnum%/%postname%/

.htaccess

<IfModule mod_rewrite.c>
RewriteEngine On
RewriteBase /
RewriteRule ^([0-9]{4})/([0-9]{1,2})/([^/]+)\.html$ $1/$2/$3/ [QSA,R=301,L]
</IfModule>

Hau egin ostean Diseinua aukeratu eta horretarako Clockwork simple aukeratu dut. Zerbait sinplea baina interesgarria nahi nuen eta aukera ona iruditu zitzaidan. Aldaketa batzuk egin dizkiot hAtom eta xFolk mikroformatuak onartu ditzan. Horretaz gain zenbait euskaraketa ere egin behar izan ditut ez baitzegoen guztiz lokalizatua.

Hemendik aurrera nahi nituen gauza berriak txertatzen ibili naiz. Nahi nituen gauzak:

  • Mikroformatuak erraz sartzeko scripten bat.
  • Open IDa onartzea erabiltzaileentzat behintzat.
  • AntiSPAM sistema ona.
  • Twitterrekin integrazio bidirekzionala.
  • SEO ezaugarriak
  • Podcasta egiteko aukera izatea behintzat.
  • Feevyrekin integrazioa.
  • Bertsio mugikorra izatea.
  • QR-kodeak erabiltzen hastea.

Esan daiteke nahi nuen guztia lortu dudala:

  • Mikroformatuak erraz sartzeko scripten bat: Micro Anywhere gehigarriaren bidez hCard eta hCalendar mikroformatuak era errazean txertatzeko aukera izango dut.
  • Open IDa onartzea erabiltzaileentzat behintzat: WP-OpenID gehigarriaren bidez erabiltzaileek bere Open ID hori erabili ahal izango dute erantzunak uzteko eta beste hainbat gauzetarako.
  • AntiSPAM sistema ona: Akismet plugin famatuari esker SPAM gehiena gelditzea espero dut. Horretarako WordPress.com gunean izen eman behar izan dut gako berezi bat lortu ahal izateko.
  • Twitterrekin integrazio bidirekzionala: Honetarako Twitter Tools erabili dut eta era ezberdinetan egin dut integrazioa. Blogaren goiko partean ticker moduan nire twitterreko azken mezua agertzen da. Horretaz gain atean behin Twitterren egindako mezuen laburpen bat agertu da nire blogean eta blogean mezuren bat idazten badut Twitterren ere blogeko mezu honen berri emango da.
  • SEO ezaugarriak: All in One SEO Pack erabiliz nire blogaren SEO ezaugarriak hobetzea espero dut. Gehigarri honek egiten dituen zenbait aldaketari esker bilatzaileek nire bloga hobeto jasotzeko esperantzarekin instalatu dut.
  • Podcasta egiteko aukera izatea behintzat: podPress gehigarri hoberenetarikoa da. Bloga podcasta egiteko tresna bikain batean bilakatzen du. Ez dakit erabiliko dudan baina hasieratik instalatu nahi nuen.
  • Feevyrekin integrazioa: Niretzako oso garrantzitsua da nire sarearen mezuak erakustea eta horretarako Feevy erabiltzen dut. Bertan 3 atal ditut denak batera agertzen badira ere, nire ekimenak, parte hartzen dudan proiektuak eta nire lagunen edo intereseko pertsonen blogak (eguneratu behar dudan hurrengo gauza). Feevy Widget tresnaren bidez era errazean integratzeko aukera izan dut dena.
  • Bertsio mugikorra izatea: Bertsio mugikor bat izatea aurtengo erronka bat zen eta horretarako WordPress Mobile Edition erabili nahi nuen. Instalatu ondoren lokalizatua ez zegoela ikusi eta gainera hobekuntzaren bat egitearen beharra ikusi dut. Horretarako euskarara itzuli eta Bereziak izeneko kategoria bateko mezuak erakusteko moldaketa bat egin dut. Ez dut prestatu baina norbaitek nahiko balu eska diezadala. Emaitza ikusi nahi baduzu emulatzaile hau erabil dezakezu.
  • QR-kodeak erabiltzen hastea: Nabarituko zenuten jada nahiko fijazio handia dudala mugikortasuna eta web semantikoaren gaiarekin. Horregatik modu esperimentalean QR-kodeak erabili nahi dituztenentzat QR-code bat ikusiko dute izenburuaren azpian. Kode horren bidez era errazean sartu ahal izango dira mugikorra erabiliz pantaila baten aurrean ikusten ari diren mezu batetara edota beraien mugikorrean gorde ahal izango dute esteka hori ondoren ikusteko.

Aurkezpen txiki bat ere egin dut ezagutzen ez nauen jendeak zer egiten dudan ezagutzeko eta ezagutzen nautenek farre batzuk botatzeko.

Blog berriarekin helburu berrituak ere badaude. Jendartea eta teknologia uztartzen jarraituko du horretan ez dago dudarik. Honetaz gain EKIBE eta MUDSS gaien inguruan lan berezia egiten jarraituko dut. Hauek izango dira hemendik aurrerako lerroak ea gustatzen zaizkizuen.

Apirila 9th, 2008

UNI Encounterren egongo naiz

Gaur UNI Encounterren egongo naiz 16:00tan hizlari moduan, gaia: Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean).

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

Nirekin batera beste batzuk ere egongo dira hau da gaurko egitarau osoa:

* 16:00 – 17:15 Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean). Gorka Julio. (Elurnet). Euskeraz

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

* 17:30 – 18:45 Medición y Gestión de los Niveles de Servicio. F. Javier Diéguez (CISA, CISM).

* Marco de Trabajo: Qué es la Gestión del Nivel de Servicio.
* Medición: Indicadores, Métricas.
* Reporte: Cuadros de Mando, Informes de Seguimiento.
* Algunos ejemplos de indicadores aplicados al mundo de la Seguridad de la Información.

* 19:00 – 19:50 Tecnología RFID. Oportunidades de negocio. Iratxe Ugalde (Teknotag). Castellano

Hurrengo egunetako informazioa UNI Encounter IV web gunean.

Martxoa 4th, 2008

Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren

Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean.

INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)

2008ko Apirilaren 16a – 2008ko Apirilaren 17a
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
[informazio gehiago] [izen eman]

WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)

2008ko Maiatzaren 16a
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
[informazio gehiago] [izen eman]