Teketen » Etiketadun mezuak: 'nanoformats'

Txioka.net etor hadi twitter sarera

Testu hau itzuli!


Udaran Txioka twitter EHko sarea jaiotzen zen baina ez da orain arte gehiegi zabaldu dugun gauza bat. Orain bai sare hau ezagutarazi eta hedatzen hasteko unea da, etorri gurekin sare honetara eta kontatu interesgarriak diren gauzak, zer egiten ari zaren, gomendatu nahi dituzun gauzak eta ekitaldiak.

Nahi duzun tokitik irakurri, hemen duzu tresnaren bertsio mugikorra ere m.txioka.net.

Zer da txioka?

Twitterren ibiltzen diren Euskal Herritarrak biltzen saiatzen gara. Hauen arteko elkar ezagutzea bultzatu eta ekitaldi etab. berri eman sare honen barnean. Ez du sare zentralizatu bat izan nahi, loturak sortzeko gune bat izateko izaerarekin jaio da, ondoren bakoitzak bere sarea sortzeko aukera izan dezan.

Zer da twitter?

Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna bat da. Sortzaileen esanetan momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gune bat da, microblogging izena ere hartu duelarik. Bidaltzen den hori pribatu edo publiko egin daiteke eta zure erabiltzailera harpidetuta dauden erabiltzaileek ere jasoko dute. Horrela lagun sarean informazioa elkar trukatzeko tresna batean bihurtzen da. Eguneraketa hauek web bitartez edota telefono mugikor bitartez jarraitzeko aukera ematen da.

Nola idatzi?

Komunitatean parte hartzeko zure twitterreko kontuan gehitu txioka lagun bezala (goian azaltzen den follow lotura sakatuz). Joan txioka erabiltz Hortik aurrera idazten duzun guztia (denbora bat pasa daiteke) komunitatean ere azalduko da.

Nola bidaltzen dira ekitaldiak?

Ekitaldiak bidaltzea oso erraza da zure twitterrean ekitaldia era hauetako batean idatzi. Nanoformatuei buruzko informazio gehiago.

  1. Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:San Martin enparantza 1, Bergara, Gipuzkoa time:2007-10-07 9:00.
  2. Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:San Martin enparantza 1, Bergara, 20570 time:2007-10-07 9:00.
  3. Adibidea: Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia event:kilometroak L:43.118528,-2.413065 time:2007-10-07 9:00.

Twitterren idazteko laguntza tresnak

Zer dira nanoformatuak?

Twitter nanoformats twitterreko mezuei informazio gehigarria emateko sintaxi adostu bat da. Askotan orain arte erabiltzen diren zenbait lengoaietan estandarra edo semi-estandarrak diren sintaxi antzekoak erabiltzen ditu. Txioka komunitatean hauetako batzuk erabiltzen ari gara eta etorkizunean gehiago izango dira.

Zer dira mikroformatuak?

Txioka komunitateko ekitaldiak mikroformateatuta daude. Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:

Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua.

Honek bizitza berria ematen dion informazioari eta gauza gehiago egin daiteke honekin. Benetan zein potentzial duen ikusi nahi baduzu erabili Mozilla Firefox nabigatzailearen Operator tresna barra.

Twitterrek baditu milaka aurpegi

Testu hau itzuli!

Azken aldian microblogging-a probatzen ari naiz eta honen erabilpena aztertzen. Nire esperimentuetan aurrera noa eta jadanik emaitza batzuk baditut.

Erabiltzen dugu

  • Sare komunikatibo pertsonalak eraikitzeko: Twitterrek berezko duen erabilpen bat da. Bakoitzak bere intereseko pertsonak jarraitzeko aukera du.
  • Sare komunikatibo tematikoak eraikitzeko: Gai edo ezaugarri baten aurrean sare komunikatibo bat eraikitzen da eta elkarrizketa deszentralizatu bat gauzatzen da. Horrelakoa da txioka, Euskal Herriko twitter erabiltzaileen sarea.
  • Barne komunikaziorako sare komunikatiboak eraikitzeko: Enpresa edo erakunde barneko barne mezularitza multi dispositiboa eraikitzeko balio dute. Honela sarea, berehalako mezularitza, sindikazioa eta mugikorraren bidez jaso daiteke beharrezko informazioa. Bada Euskal Herrian hori egiten lagundu diodan enpresa bat Ondare Kultur Kudeaketa. Laster hasiko dira asko erabiltzen.
  • Berri eta informazio ezberdinen kanal bezala: Blogetako titularrak, berriak etab zabaltzeko beste kanal bat. Era honetan erabiltzen du zabaldu.com-ek. Bertara iristen diren berri guztiak automatiko azaltzen dira twitterren ere. Hau egiteko era ezberdinak egon daitezke bat APIa erabiltzea eta beste bat jarioa erabiliz nonbait publikatzen den hori twitterren publikatu.
  • Ekitaldi edo gertaeren berri emateko kanal moduan: Ekitaldi batean gertatzen denaren etengabeko jarraipena egiteko erabil daiteke microblogging-a. Hau egon aurretik blogetan etengabe mezua eguneratzeko joera izaten genuen baina hau iritsi ostean hau egiteko era interesgarria izan daitekeela ikusi da. Horren adibidea da IEB07 edota Gaztesareak jaien berri emateko aukera.
  • Sortuta dauden aplikazioen gehigarri bezala: Hainbat aplikazioek twitterren informazioa zabaltzeko aukera ematen dute. Blogari.net-ek irakurtzen ari zaren mezu hori hedatzeko twitterren esateko aukera ematen du eta Tagzaniak non aurkitzen zaren esaten du twitterren bidez, nanoformatuak erabiliz.

Erabilpen berezi edota garrantzitsuak

  • Egunkarien informazio kanal moduan: El Pais-ek adibidez bere titularrak twitter bidez ere zabaltzen dute
  • Eskaintza bereziak egin: Woot-ek eskaintza bereziak egiten ditu bere twitter erabiltzaileen artean.
  • Akats edo arazoen berri emateko:Minessotako herritar batzuk adibidez lurrikara baten aurrean twitter baliatu zuten bere ezagunekin komunikatzeko. LA Suhiltzaileek abisuak bidaltzeko erabiltzen dute.
  • Dohaineko SMS bidalketak: Twitterrek ematen dituen aukerei esker lagunen arteko dohaineko sms bidalketa egin daiteke.
  • Tresna baten berrikuntza ezagutarazteko: Tresna baten jasaten dituen aldaketak edo berrikuntzak ezagutarazterko aukera ematen du. Feevy-k adibiez era horretan erabiltzen du twitter.

Twitterrek lortu duen gauza garrantzitsuenetako bat microblogging-a gailu mugikorretara eramatea izan da, horrek komunikatzeko aukerak asko zabaltzen dizkigu. Hauek profitatzeko ideiarik baduzue?

Aurrekoan Cadius laborategian aurkeztutakoa

Testu hau itzuli!

Hemen uzten dizuet Cadius Laborategian aurkeztutakoa. Oso ondo pasa nuen eta Jyrik, Davidek eta bertan bildutakoen arteko elkarrizketa oso oparoa izan zela iruditzen zait. Ziur nago beste noizbaitean ikusiko garela. Esker mila Migueli hau antolatzen hartutako lanagatik.

Twitter nanoformatuak adibide orrialdea

Testu hau itzuli!

Atzo esan nuen bezala, adibide orrialde bat egin behar nuen nanoformatuen erabilpenaren adibide fisiko bat eduki ahal izateko. Ba hemen sortu dut adibide sinple bat.

Adibide honetan event, tag eta lang nanoformatuak erabili daitezkeela erakusten dira. Gauza gehiago egin daitezke noski, hau proba txiki bat besterik ez da. Behintzat noizbait ekitaldi bat jarraitu nahi badugu edozein lekutatik IM, twitter edota telefonoetatik bidalitako informazioa denbora errealean bertan publikatua ikusi ahal izango dugu nanoformatuei esker.

Garrantzitsuena helbidea: http://www.bloginfluence.net/nanoformats

Twitter, txio txioka lagunari deika

Testu hau itzuli!

Twitter zer da?
Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna berri bat da. Sortzaileen esanetan momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gune bat da. Honek microblogging izena ere hartu duelarik. Bidaltzen den hori pribatu edo publiko egin daiteke eta zure erabiltzailera harpidetuta dauden erabiltzaileek ere jasoko dute. Horrela lagun sarean informazioa elkar trukatzeko tresna batean bihurtzen da. Eguneraketa hauek web bitartez edota telefono mugikor bitartez jarraitzeko aukera ematen da. Honen inguruan gauza asko idatzi da jada hemen batzuk:Twitter, mikroblog, elkarrizketa edo komunitate modakoa

Nire iritzia

Twitter erabiltzen hasi nintzenean ez nion erabilpen argirik ikusten. Baina erabiltzen hasi eta burura erabilpen ugari etortzen hasi ziren. Egia esan, hasierako proposamena hau da, zer egiten ari zaren momentu oro kontatzea ez dut guztiz erakargarria ikusten baina… Zer galdetzen diogu elkarri telefonoz edo internetez hitz egiten dugunean edo urrun gaudenean? Baina hemen erabilpen orokorra gainditu eta beste erabilpen batzuk proposatzen dizkizuet.

Twitter nanoformatoak

Twitterri arazo batzuk eta gabezia batzuk ikusten dizkiot oraindik eta horiek konpontzen saiatu naiz twitter nanoformats-en bidez. Twitter nanoformats twitterreko mezuei informazio gehigarria emateko sintaxi adostu bat da. Nik “asmatua” bada ere orain arte erabiltzen diren zenbait lengoaietan estandarra edo semi-estandarrak diren sintaxi antzekoak erabiltzen ditu.

Twitter nanoformatoen erabilpena pertsonala zein taldekoa izan daiteke. Bakoitzak erabaki dezake berarentzako mezuak horrela kodetzea interesgarria den.

Erabilpen pertsonala

Twitterreko todo nanoformatoa erabili dezakegu adibidez egiteko ditugun gauzak zehaztu eta kontrolatuak izateko. Nanoformato bakoitzeko yahoo pipes tresnarekin hori jarraitzeko aplikazio bat sortu dut. Honen bidez gure lagun zerrendan todo mikroformatoa erabiltzen bada automatikoki ikus dezakegu eta jario horretara harpidetu. Adibide bat nire erabiltzailearen RSSarekin. Bertan ikusi daitekeen bezala pipe horrek ematen duen emaitzara harpidetzeko balio dezake eta horrela egin beharrak kudeatu. Era berean talde konkretu batean erabiltzen bada (eta @yourusername nanoformatoarekin konbinatuz) lanak banatzeko tresna bezala erabil daiteke.

Beste pipe hau erabiliz adibidez beste erabiltzaileek publikoki egindako aipamenak jarraitzeko aukera dugu, RSS bidez ere jaso ditzakegularik.

Talde erabilpena

Talde erabilpena da dudarik gabe edozein formato edo lengoaietan garrantzitsuena. Nanoformatoen kasuan baina interesgarria izan daiteke talde txiki batek erabiltzea erabakitzen badu. Hainbat arazo topa daitezke baina denak konponbide bat dute. Erabilpen posible batzuk:
Ekitaldi baten berri eman: event: ekitaldi batean gertatzen denaren berri eman daiteke. Twitterren idazten dugun guztia twitterreko gure lagunek jasoko dute web bidez, edota mugikor bidez eta era berean gure lagunak ez direnak ere Web gune berezi batean edota jario bidez ikusi ahalko dute (adibide orri bat egin behar dut).
Gai konkretu bati buruzko informazioa jarraitu: tag: bidez etiketatutako informazioa jarraitzeko aukera ematen da berriro web gune edota mugikor bidez eta era berean gure lagunak ez direnak ere Web gune berezi batean edota jario bidez ikusi ahalko dute.
Hizkuntzak bereizteko:
lang: hizkuntza bakoitzeko kanal ezberdin bat definitu dezakegu.


Esperimentazioan

Hau dena esperimentazio bat da. Esperimentazioaren barnean kokatu behar da. Ez da ezer definitiboa,Wikian parte hartu dezakezue eta nanoformatuekin nirekin batera esperimentazioan ibili nahi baduzue gehitu zuen twitter lagunetara Ni eta batez ere Nanoformats Bot erabiltzailera.