Teketen » Etiketadun mezuak: 'openid'

Blog berria eta helburu berrituak

Testu hau itzuli!

Azkenean nire bloga Wordpressera ekarri dut. Erabakai atzeraezina zen Googlek azken urteetan lortzen ari den botere pilaketa dela eta. Hemendik aurrera Googletik kanpo gauza gehiago egiten saiatuko naiz, hori bai nire posta oraindik han dut ;).

Nire bloga ezagutzen zutenek ez dute gehiegi aldatu behar helbidea berdina da eta baita jarioa ere. Hala ere, begiratu jarioaren helbidea ondo duzuen. Nire bloga ezagutzen ez zutenei nire aurreko blogari bisita bat egiteko aukera dute oraindik.

Bloga Bloggerretik Wordpressera migratzeko zein pauso eta berrikuntza egin ditudan azalduko dizkizuet orain.

Lehenik eta behin Wordpresseko migrazio tresnari esker Bloggerreko mezuak ekarri nituen. Oso erraza izan zelarik. Beste tresna baten bidez orain arte Bloggerreko etiketak Kategoria bilakatu zirela ikusiz, berriro ere etiketetan bihurtu nituen. Oraindik arazo bat zegoen, zer gertatzen da aurreko blogeko mezuetara sartzen saiatzen direnekin? Horretarako esteken egitura aldatu eta .htaccess fitxategi bat gehitu behar izan nuen. Hauek hain zuzen ere:

Permalink egitura

/%year%/%monthnum%/%postname%/

.htaccess

<IfModule mod_rewrite.c>
RewriteEngine On
RewriteBase /
RewriteRule ^([0-9]{4})/([0-9]{1,2})/([^/]+)\.html$ $1/$2/$3/ [QSA,R=301,L]
</IfModule>

Hau egin ostean Diseinua aukeratu eta horretarako Clockwork simple aukeratu dut. Zerbait sinplea baina interesgarria nahi nuen eta aukera ona iruditu zitzaidan. Aldaketa batzuk egin dizkiot hAtom eta xFolk mikroformatuak onartu ditzan. Horretaz gain zenbait euskaraketa ere egin behar izan ditut ez baitzegoen guztiz lokalizatua.

Hemendik aurrera nahi nituen gauza berriak txertatzen ibili naiz. Nahi nituen gauzak:

  • Mikroformatuak erraz sartzeko scripten bat.
  • Open IDa onartzea erabiltzaileentzat behintzat.
  • AntiSPAM sistema ona.
  • Twitterrekin integrazio bidirekzionala.
  • SEO ezaugarriak
  • Podcasta egiteko aukera izatea behintzat.
  • Feevyrekin integrazioa.
  • Bertsio mugikorra izatea.
  • QR-kodeak erabiltzen hastea.

Esan daiteke nahi nuen guztia lortu dudala:

  • Mikroformatuak erraz sartzeko scripten bat: Micro Anywhere gehigarriaren bidez hCard eta hCalendar mikroformatuak era errazean txertatzeko aukera izango dut.
  • Open IDa onartzea erabiltzaileentzat behintzat: WP-OpenID gehigarriaren bidez erabiltzaileek bere Open ID hori erabili ahal izango dute erantzunak uzteko eta beste hainbat gauzetarako.
  • AntiSPAM sistema ona: Akismet plugin famatuari esker SPAM gehiena gelditzea espero dut. Horretarako Wordpress.com gunean izen eman behar izan dut gako berezi bat lortu ahal izateko.
  • Twitterrekin integrazio bidirekzionala: Honetarako Twitter Tools erabili dut eta era ezberdinetan egin dut integrazioa. Blogaren goiko partean ticker moduan nire twitterreko azken mezua agertzen da. Horretaz gain atean behin Twitterren egindako mezuen laburpen bat agertu da nire blogean eta blogean mezuren bat idazten badut Twitterren ere blogeko mezu honen berri emango da.
  • SEO ezaugarriak: All in One SEO Pack erabiliz nire blogaren SEO ezaugarriak hobetzea espero dut. Gehigarri honek egiten dituen zenbait aldaketari esker bilatzaileek nire bloga hobeto jasotzeko esperantzarekin instalatu dut.
  • Podcasta egiteko aukera izatea behintzat: podPress gehigarri hoberenetarikoa da. Bloga podcasta egiteko tresna bikain batean bilakatzen du. Ez dakit erabiliko dudan baina hasieratik instalatu nahi nuen.
  • Feevyrekin integrazioa: Niretzako oso garrantzitsua da nire sarearen mezuak erakustea eta horretarako Feevy erabiltzen dut. Bertan 3 atal ditut denak batera agertzen badira ere, nire ekimenak, parte hartzen dudan proiektuak eta nire lagunen edo intereseko pertsonen blogak (eguneratu behar dudan hurrengo gauza). Feevy Widget tresnaren bidez era errazean integratzeko aukera izan dut dena.
  • Bertsio mugikorra izatea: Bertsio mugikor bat izatea aurtengo erronka bat zen eta horretarako WordPress Mobile Edition erabili nahi nuen. Instalatu ondoren lokalizatua ez zegoela ikusi eta gainera hobekuntzaren bat egitearen beharra ikusi dut. Horretarako euskarara itzuli eta Bereziak izeneko kategoria bateko mezuak erakusteko moldaketa bat egin dut. Ez dut prestatu baina norbaitek nahiko balu eska diezadala. Emaitza ikusi nahi baduzu emulatzaile hau erabil dezakezu.
  • QR-kodeak erabiltzen hastea: Nabarituko zenuten jada nahiko fijazio handia dudala mugikortasuna eta web semantikoaren gaiarekin. Horregatik modu esperimentalean QR-kodeak erabili nahi dituztenentzat QR-code bat ikusiko dute izenburuaren azpian. Kode horren bidez era errazean sartu ahal izango dira mugikorra erabiliz pantaila baten aurrean ikusten ari diren mezu batetara edota beraien mugikorrean gorde ahal izango dute esteka hori ondoren ikusteko.

Aurkezpen txiki bat ere egin dut ezagutzen ez nauen jendeak zer egiten dudan ezagutzeko eta ezagutzen nautenek farre batzuk botatzeko.

Blog berriarekin helburu berrituak ere badaude. Jendartea eta teknologia uztartzen jarraituko du horretan ez dago dudarik. Honetaz gain EKIBE eta MUDSS gaien inguruan lan berezia egiten jarraituko dut. Hauek izango dira hemendik aurrerako lerroak ea gustatzen zaizkizuen.

Nire gela baino nire ideiak ordenatzea nahiago (2008an egin nahi ditudanak)

Testu hau itzuli!

Urtea azken txanpan dugu eta badakit era honetako mezuak meme batean bilakatzen direla garai hauetan baina gaur hau idatzi behar dut. Hurrengo urtean zer egin nahi dudan pentsatzen nabil eta ideia batzuk hemen idatzi nahi ditut nire burua ere antolatzeko.

  • Testuinguru mugikorrarekin hasitako bidea jarraitu, proba eta esperimentu berriekin.
  • Txioka sareak erakutsitakoari alderdi komunikatzaile potenteago bat eman eta txioka sarearen ideia beste batzuk erabili dezaten prestatu.
  • Mikroformatuak, RDFa, eRDF eta Web Semantikoaren inguruko ikerketa jarraitu eta sare sozialen portabilitatea, openid eta oauth-ean buru belarri sartu.
  • Parte hartze bideak aztertzen jarraitu Wikien estandarizazioa eta elkarrekintza sinple baten bidez ezagutza modelatzeko ideia eta esperientzia berriak gauzatu (burua bor bor). Hau gizartera nola eraman?
  • Blogak identitatea azaleratzeko duten garrantzia, sare sozialetako gure profila bertan dagoela pentsatu eta honek izango duen eraginean pentsatu. Sare banatuen egitura interesatzen zait.

Listo honekin lehenengo 6 hilabeterako behintzat badaukat. Orain jario garbiketa eta iturri berrien bilaketari ekingo diot helburu hauek lortzeko bidean. Eta zuek?

Open ID euskaraz kontatuta

Testu hau itzuli!

Batzuetan norbaitek erantzundakoak kriston interesa sortzen dizu eta hau da kasu horietako bat. Jendea lan eta lan ari da eta iruzkin batean egin behar zuela esan ondoren Julenek esandakoa bete du. Open IDri buruzko artikulu guztiz gomendagarri bat (PDF bertsioa) idatzi du euskaraz eta ez hori bakarrik bere blogean Open IDari buruzko bideo bat ere jarri du euskarazko azpitituluekin.

Identitatea eta batez ere identitatea kudeatzeko bide deszentralizatuak oso interesgarriak egiten zaizkit eta blog horretan kezka hori behin eta berriz agertu da. Beno ba orain Open IDari buruzko dokumentazio interesgarri eta euskalduna dugu. Bideoarekin uzten zaituztet baina artikulu osok Julenen blogean daude.

Identitatea 2.0 gero eta gertuago

Testu hau itzuli!

Gero eta gertuago dago mila pasahitz eduki eta erabiltzeko garaiaren amaiera. Pauso horretan garrantzi handi xamarra izango du OAuth (eta Open ID) izeneko protokoloak. Hasiera fasean badaude ere oso interesgarria iruditzen zait.

Sare sozialak eta Extremoduroren paradigma

Testu hau itzuli!


Gero eta sare sozial gehiago ditugu sarean (sare sozial edozein tokitan daude lagunak, familia, ikaskideak etab.) ere baina batean edo bestean parte hartzeko Extremoduroren paradigma betetzen da.

Extremoduroren paradigma:

Dónde están mis amigos

Arazo hau normala da sare sozial hauen topologia itxia denean. Hau da, beraien artean elkarlan egiteko aukerak ematen ez direnean. Jende asko dabil honen inguruan pentsatzen Brad Fitzpatrick-ek honi buruzko idazki bat prestatu du. Idazki honetan sare sozialen arteko elkarrekintza ziurtatzeko hauek protokolo irekiak erabiltzeko deia egiteaz gain, hau garatzeko laguntza eskatzen du.

Hainbat sareetan parte hartzen dut eta hauetako batzuk besteak integratzeko tresnak gehitzen dituzte. Twitterrek adibidez zure gmaileko agendan dituzun lagunak twitterren ere erregistratuak dauden ikusteko aukera berria ematen du. Baina hauetan ona dena Plaxo da sare sozial ezberdinak integratzea lortzen dituen zerbitzua baita, honetarako mikroformatuak eta APIak erabiltzen dituelarik.

Hala ere, nik nahiago dut Brad Fitzpatrick-ek proposatzen duen irteera eta bitartean hainbat sare sozial ezberdinetan parte hartzen jarraituko dut eta hauetako handienean blogosferan. Nire online presentzia erakusteko feevy erabiltzen dut bertan nire online ekimenak eta nire lagun edo intereseko pertsonen sarearen ekimenak erakusten ditut, hori da nire benetako sarea.

Guzti honi Identitatearen arazoa gaineratzen zaio (aspaldi hitz egin genuen honi buruz hemen) baina gero eta zabalduago dago OpenIDaren aukera interesgarria, bere gauza on eta txarrekin. Web sozialaren garaian identitatearen arazoa konpondu ez eta arazo gehiago ematen dituenean proposamen interesgarria da OpenID.