Teketen » Etiketadun mezuak: 'rdfa'

UNI Encounterren egongo naiz

Testu hau itzuli!

Gaur UNI Encounterren egongo naiz 16:00tan hizlari moduan, gaia: Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean).

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

Nirekin batera beste batzuk ere egongo dira hau da gaurko egitarau osoa:

* 16:00 – 17:15 Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean). Gorka Julio. (Elurnet). Euskeraz

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

* 17:30 – 18:45 Medición y Gestión de los Niveles de Servicio. F. Javier Diéguez (CISA, CISM).

* Marco de Trabajo: Qué es la Gestión del Nivel de Servicio.
* Medición: Indicadores, Métricas.
* Reporte: Cuadros de Mando, Informes de Seguimiento.
* Algunos ejemplos de indicadores aplicados al mundo de la Seguridad de la Información.

* 19:00 – 19:50 Tecnología RFID. Oportunidades de negocio. Iratxe Ugalde (Teknotag). Castellano

Hurrengo egunetako informazioa UNI Encounter IV web gunean.

Nire gela baino nire ideiak ordenatzea nahiago (2008an egin nahi ditudanak)

Testu hau itzuli!

Urtea azken txanpan dugu eta badakit era honetako mezuak meme batean bilakatzen direla garai hauetan baina gaur hau idatzi behar dut. Hurrengo urtean zer egin nahi dudan pentsatzen nabil eta ideia batzuk hemen idatzi nahi ditut nire burua ere antolatzeko.

  • Testuinguru mugikorrarekin hasitako bidea jarraitu, proba eta esperimentu berriekin.
  • Txioka sareak erakutsitakoari alderdi komunikatzaile potenteago bat eman eta txioka sarearen ideia beste batzuk erabili dezaten prestatu.
  • Mikroformatuak, RDFa, eRDF eta Web Semantikoaren inguruko ikerketa jarraitu eta sare sozialen portabilitatea, openid eta oauth-ean buru belarri sartu.
  • Parte hartze bideak aztertzen jarraitu Wikien estandarizazioa eta elkarrekintza sinple baten bidez ezagutza modelatzeko ideia eta esperientzia berriak gauzatu (burua bor bor). Hau gizartera nola eraman?
  • Blogak identitatea azaleratzeko duten garrantzia, sare sozialetako gure profila bertan dagoela pentsatu eta honek izango duen eraginean pentsatu. Sare banatuen egitura interesatzen zait.

Listo honekin lehenengo 6 hilabeterako behintzat badaukat. Orain jario garbiketa eta iturri berrien bilaketari ekingo diot helburu hauek lortzeko bidean. Eta zuek?

UEU, ez udaran bakarrik (udazkeneko ikastaroak)

Testu hau itzuli!

UEUk bere urte osoko eskaintza zabalaren barnean nik emango ditudan bi ikastaro daude. Saiatuko naiz ondo egiten eta batez ere ikasi eta ondo pasatzen, animatzen zarete?

Interesatuak bazaudete badakizue izen eman eta bestela ahal duzuen gehien zabaltzen lagundu. Aipatu dituzte

Bagoaz web ubikuo eta semantikorantz

Testu hau itzuli!

Argi dago bagoazela web ubikuo eta semantikorantz. Bidean gaude, kanpaiek aspaldi jo zuten web ubikuo eta semantikoaren iritsiera baina orain da garaia. Web ubikuoari pauso bakar bat falta zaio eta pauso hori internet konexio mugikorren salneurrien jaitsiera (edo tarifa laua) da. Nik jadanik askotan erabiltzen dut posta elektronikoa, jario irakurgailua eta mapak irakurtzeko nire mugikorra. Noski nire mugikorrak wifia dauka eta ez dut ordaintzen baina hori ez da arrunta (nire super mugikorra jardunaldi batzuetan tokatu zitzaidan). Hala ere, batzutan internet erabili izan dut baina nahiko garestia iruditzen zait oraindik. Beharbada, oraindik txutxumutxu bat den googleren mugikor berria tarifa lau bat ekartzen du eta merkatua berriro txikitzen du. Pena da gure ingurunean (eta ez beti googlek) honek kriston arrakasta izan dezakeela ez konturatzea. Niri interesatzen zaidan mugikorra oraindik ez da jaio (ikusi behar da googleren mugikor hori zein punturaino den ona eta librea) baina interes handiko proiektuak daude jada.

Web semantikorako bidea hasi da jada mikroformatu, RDFa etab. baina hauek batuko zituen hizkuntza bat behar zen eta hori da GRDDL, web semantikoak behar zuen itsagarria. Informazio semantikoa duten hainbat atalen hizkuntzak ulertu eta RDF lengoaira eraldatzeko bideak erakusten ditu. Honekin batera 2 munduak elkar lotzen dituen nanoformatuekin jolasten ere jarraitzeko intentzioa daukat, horren adibide bat jada txioka twitter komunitatea dugu, berrikuntza gehiago ekarriko dituena irailean.

Hurrengo ikasturteari begira mikroformatuak.com blog eta informazio eta esperimentazio gune bat irekiko dut, nahi duenak nirekin ikertu eta jolastu ahal izateko. Apuntatzen zarete?