Teketen » Etiketadun mezuak: 'sare sozialak'

Euskara eta Internet hitzaldi osoaren informazioa eta audioa

Testu hau itzuli!

Joan den uztailean,Haritz Rordriguez eta biok gonbidatu gintuzten Euskal Encounter-era, hitzaldi bat eskaintzeko.

Azken orduko gonbidapena izan zen eta, beraz, hitzaldia denbora gutxian inprobisatu behar izan genuen. Dena dela ere, emaitzarekin nahiko pozik geratu ginen. Uste dut eztabaidarako balio dezaketen hainbat gai plazaratu genituela, batzuk zuzenago, besteak akaso erratuta. Gustora jasoko genituzke beste iritzi batzuk.

Hitzaldia Euskadi Digital irratiko Rafa Martinezek grabatu zuen eta baita sareratu ere. Hemen txertatuko ditut erabili genituen elementu ezberdinak.

Amaiera aldera, mahainguru modukoa sortu zen hitzaldia entzutera etorri zirenei esker. Besteak beste, han egon ziren Xiber Aguilera, Geragaitezen webgunearen sortzaileetako bat Xabier eta Mikel Olasagasti… (barka, besteen izenekin ez bainaiz akordatzen.

Ea zer deritzozuen.

Audioa:

Euskara interneten

Teketen-en aurkezpena:

BBEC - euskara globalizazioan
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: ekibe mudss)

Bideoak:

Vicent Partal


Mikroformatuak eta glokaltasuna


Dataportability

Pet shop boys - Integral

Oreilly Radarren Web Trends

Internet Web Trends

Basque substation of the Internet (txapuzero xamar eguneratua)

Hurrengo urtetako internet/euskararen erronkak

Testu hau itzuli!

BBECen egon ginen Haritz eta ni eta bertan beste hainbat blogariekin batera euskarak/internetek hurrengo urteetan izango dituen erronkaz hitz egin genuen. Euskara globalizazioan aurkezpen osoa hemen duzue baina garrantzitsuena 2 grafiko hauek dira.

EKIBE euskara: Euskarak interneten dituen erronkak identifikatu eta hauei buruzko zenbait ohar ematen saiatzen den grafiko bat da. Elementu garrantzitsu bezala erreferentzialtasuna, kontektatua egotea, ikusgarritauna, baliabideak jartzen ditu eta guztiaren bihotza dena erabilpena bera.
MUDSS internet: Interneten orokorrean hurrengo urteetan garrantzitsuak izango diren faktoreak detektatu eta grafika baten bidez adierazteko jaio da. Hauek ezagutu eta euskal komunitateak bertan eragitea garrantzitsua izango da EKIBEren barneko parametroak hobetu nahi baditugu. Grafika honen bihotza soziala da, objetu sozialen elkartrukea eta pertsonen arteko elkarrekintza baitira garai hauetako adierazle garbiena. Baina beste batzuk garrantzitsuak izaten jarraitzen dute edo garrantzitsu izaten hasi dira. Horien artean 4 dira niretzat garrantzitsuenak multimedia, ubikuitatea, deszentralizazioa eta semantika.

Aurkezpen honetan aipatzen diren proiektuak eta ideiak nireak egin nahi ditut urte honetan zehar eta aipatutako gaietan lan egingo dut. Behintzat gai hauetako bakoitza ukitzen duen proiektu batean murgildu edo hasiko dut hori da hurrengo ikasturteko intentzioa behintzat. Hemen agertzen diren grafiko hauek beste foro gehiagotan erabiltzen jarraituko dut, ea horietako batean topatu eta ideia hauek eta gehiago eztabaidatu ditzakegun.

Nire gela baino nire ideiak ordenatzea nahiago (2008an egin nahi ditudanak)

Testu hau itzuli!

Urtea azken txanpan dugu eta badakit era honetako mezuak meme batean bilakatzen direla garai hauetan baina gaur hau idatzi behar dut. Hurrengo urtean zer egin nahi dudan pentsatzen nabil eta ideia batzuk hemen idatzi nahi ditut nire burua ere antolatzeko.

  • Testuinguru mugikorrarekin hasitako bidea jarraitu, proba eta esperimentu berriekin.
  • Txioka sareak erakutsitakoari alderdi komunikatzaile potenteago bat eman eta txioka sarearen ideia beste batzuk erabili dezaten prestatu.
  • Mikroformatuak, RDFa, eRDF eta Web Semantikoaren inguruko ikerketa jarraitu eta sare sozialen portabilitatea, openid eta oauth-ean buru belarri sartu.
  • Parte hartze bideak aztertzen jarraitu Wikien estandarizazioa eta elkarrekintza sinple baten bidez ezagutza modelatzeko ideia eta esperientzia berriak gauzatu (burua bor bor). Hau gizartera nola eraman?
  • Blogak identitatea azaleratzeko duten garrantzia, sare sozialetako gure profila bertan dagoela pentsatu eta honek izango duen eraginean pentsatu. Sare banatuen egitura interesatzen zait.

Listo honekin lehenengo 6 hilabeterako behintzat badaukat. Orain jario garbiketa eta iturri berrien bilaketari ekingo diot helburu hauek lortzeko bidean. Eta zuek?

Jardunaldia: Enpresa 2.0 eta Lankidetza tresnak (Gazteleraz)

Testu hau itzuli!
Azken boladan Enpresa Digitalean egingo diren Enpresa 2.0 eta lankidetza tresnen inguruko jardunaldi hauek prestatzen egon gara Elurneten. Azkenean jardunaldia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan errepikatuko dira data ezberdinetan.

Araba
[2007/11/21] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/10] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
Gipuzkoa
[2007/11/27] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/17] Lankidetza tresnak [info + izen eman]
Bizkaia
[2007/11/29] Enpresa 2.0 [info + izen eman]
[2007/12/04] Lankidetza tresnak [info + izen eman]

Enpresa 2.0
1. Open business, enpresa inguratzen duten paradigma eta tresna berriak (16:00 - 16:40) Hizlaria: Julen Iturbe

Negozioetan jakintza babesteko orain arte nagusi izan diren ikuspegien enpresa-eredu alternatibo bat bezala sortu zen Open Bussiness. Informazio teknologien garapenarekin aukera berriak sortu dira informazioa zeharo ezberdin baliatzeko eta jakintzaren baliabidean aitzinatzeko.

2. Hezkuntza eta enpresa, hezkuntza arloko ikaskuntza prozesuak, etengabeko hobekuntza, parte-hartzea eta kalitatea. Zer ikas dezake enpresak?(16:40 - 17:20) Hizlaria: Jakintza Ikastola.

Ordiziako Euskal Jakintza ikastolan ezarritako etengabeko prestakuntzako eredu parte-hartzaile eta berritzailea. Pertsona talde handi baten hezkuntza eta kudeaketa eredua nola izan daiteke lagungarri enpresa ingurunean?

3. Sozietatearen erronkak sarean (17:20 - 18:00)
Hizlaria: Marko Txopitea. Open Norte S.L

Software librearen kudeaketa eta talde-laneko sistema. Funtzionatzen duen lan-sistema banatu bat. Software libreko komunitatearen enpresa-kudeaketarako lan eta kudeaketa sistemak ulertzea.

4. Mahai-ingurua: openmind (18:00 - 18:30)

Ideia, prozesu berri eta talde-lanerako tresnen inguruko eztabaida.

Lankidetza (edo elkarlan) tresnak
1. Groupware eta barne partaidetzako tresnak (16:00 - 16:40) Hizlariak: Aitzol Naberan eta Eneko Astigarraga. CodeSyntax

Taldekako parte-hartze eta lankidetzarako groupware tresnen erabilerak enpresa barruan. Proiektu zenbaiten azalpena eta tresna horien aplikazioaren adibide batzuk. Lankidetzako CMSak, Plone gov edo Open groupware bezalako proiektuak ingurune ezberdinetan, hala nola, industria eta zerbitzu enpresetan edo administrazioan, tresna horien erabilera aztertzeko adibide interesgarri bezala.

2. Lankidetzan, sindikazioan, parte-hartzean, formatu berrietan eta mikroformatuetan oinarritutako informazio-azterketa eta jarraipenerako tresnak. (16:40 - 17:20) Hizlaria: Gorka Julio. Elurnet informatika zerbitzuak

Informazioa ondo kudeatzea gero eta garrantzitsuagoa da. Sindikazio eta kodetze formatu berriei esker zama semantikoa duen informazio gehiago lor dezakegu. Horregatik egiten da beharrezkoa tresna egokiak erabiltzea gure sektoreko albisteak ezagutzeko, gure enpresa, sozietate edo taldeari buruz esaten dena jakiteko, alertak jasotzeko, eta abar.

Informazioa jasotzeko bidea emateaz gain, informazioa trukatu daiteke (taldeen artean, publikoki nahiz pribatuki), modu parte-hartzaile eta deszentralizatuan.

Gaur egun interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate edo taldeek beharrezkoa dute entzutea eta tresna berritzaileak eskuratzea informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Tresna horien artean aurkitzen dira Bloglines bezalako feeds irakurgailuak, edukiak iragazten dituzten Yahoo Pipes bezalakoak, edo BuzzMachine bezalako tresna aurreratuagoak. Interesgarria da, baita ere, kodetze semantikoko metodo berriak ezagutzea, esaterako mikroformatuak, aukera ematen baitigute gure informazioari balio gehiago emateko eta informazio kodetua modu eraginkorragoan kudeatzeko.

3. Blogak korporazio eta marketin tresna bezala (17:20 - 18:00) Hizlaria: Sergio Monge

Tresna korporatibo bezala, blogak baliagarriak dira bilatzaileetan kokapen hobea izateko, trafikoa norberaren webera erakartzeko, marketin informazioak biltzeko, erabiltzaile edo bezeroekiko harremanak humanoagoak egiteko, networking egiteko, solasean parte hartzeko, eta abar. Tresna hori hor dago jadanik eta milaka lagunek erabiltzen dute, baina enpresek, salbuespenak salbuespen, oraindik ez dute ikasi baliatzen.

4. Sare sozial korporatiboak eta sare sozial irekien eragina enpresa ingurunean (18:00 - 18:40) Hizlaria: Jose A. del Moral. Alianzo

Sare sozialak etengabe hazten ari dira. Barnean nahiz bezeroekin erabilita fidelizazio eta lankidetza tresna bihurtu daitezke enpresaren eta langile edo bezeroen artean.

Bestalde, sare sozial publiko eta irekiak ere hor daude, berauen bitartez milaka jende elkarrekin konektatzen eta komunikatzen baitira egunero. Zein da enpresaren papera sare horien eta egunero sortzen diren beste guztien aurrean? Enpresak zer egin behar du: sare horietan eragin, ala entzule hutsa izan?


Sare sozialak eta Extremoduroren paradigma

Testu hau itzuli!


Gero eta sare sozial gehiago ditugu sarean (sare sozial edozein tokitan daude lagunak, familia, ikaskideak etab.) ere baina batean edo bestean parte hartzeko Extremoduroren paradigma betetzen da.

Extremoduroren paradigma:

Dónde están mis amigos

Arazo hau normala da sare sozial hauen topologia itxia denean. Hau da, beraien artean elkarlan egiteko aukerak ematen ez direnean. Jende asko dabil honen inguruan pentsatzen Brad Fitzpatrick-ek honi buruzko idazki bat prestatu du. Idazki honetan sare sozialen arteko elkarrekintza ziurtatzeko hauek protokolo irekiak erabiltzeko deia egiteaz gain, hau garatzeko laguntza eskatzen du.

Hainbat sareetan parte hartzen dut eta hauetako batzuk besteak integratzeko tresnak gehitzen dituzte. Twitterrek adibidez zure gmaileko agendan dituzun lagunak twitterren ere erregistratuak dauden ikusteko aukera berria ematen du. Baina hauetan ona dena Plaxo da sare sozial ezberdinak integratzea lortzen dituen zerbitzua baita, honetarako mikroformatuak eta APIak erabiltzen dituelarik.

Hala ere, nik nahiago dut Brad Fitzpatrick-ek proposatzen duen irteera eta bitartean hainbat sare sozial ezberdinetan parte hartzen jarraituko dut eta hauetako handienean blogosferan. Nire online presentzia erakusteko feevy erabiltzen dut bertan nire online ekimenak eta nire lagun edo intereseko pertsonen sarearen ekimenak erakusten ditut, hori da nire benetako sarea.

Guzti honi Identitatearen arazoa gaineratzen zaio (aspaldi hitz egin genuen honi buruz hemen) baina gero eta zabalduago dago OpenIDaren aukera interesgarria, bere gauza on eta txarrekin. Web sozialaren garaian identitatearen arazoa konpondu ez eta arazo gehiago ematen dituenean proposamen interesgarria da OpenID.

Gero eta gehiago irakurtzen ari naiz! (liburuak)

Testu hau itzuli!

Gero eta gehiago irakutzen ari naizela banekien baina nire buruarekin pixka bat harrituta nabil azken aldi honetan gero eta liburu gehiago irakurtzen ditudalako. Gehienak internetekin (eta bidaiekin ere baina hori beste egun baterako, udarako eskaintzarik???) erlazionaturik daude.

Hau da nire azken liburuen zerrenda eta hauekin batera erosi/lortu/jaitsi ditudan ere zehaztuko dut, bere hizkuntza, lizentzia eta irakurri dudan portzentaiarekin batera.

Nire zerrenda beherago ikusten duzuna da, eta zurea?

Shaping things (Bruce Sterling): Internet, sarea gaurkotasuna eta etorkizunari buruzko irudikazio interesgarri, irudimentsu eta filosofikoa.
Iritzia: Interesgarria baina gauza batzuetan ez nago ados.
Jaitsia | lizentzia: copyright | hizkuntza: ingelesa | %45 irakurria

Web 2.0 (Antonio Funero eta Genís Roca): Web 2.0aren analisi sakon bat egiten du. Fenomeno hau aztertzen eta hainbat esparrutan izaten ari den eragina eta interesa erakusten du. Enpresa eta merkatuetan sakontzen saiatzen da.
Iritzia: Buruan nituen gauza askori izena jartzea lortu dut. Blogosfera eta bere inguruko ikuspuntua oso interesgarria iruditzen zait batez ere erabiltzaile mota ezberdinen “klasifikazioa”. Aurkezten dituzten hainbat dinamika beste era batzuetan ere erabil daitezke ;)
Jaitsia | lizentzia: creative commons by-nc-nd | hizkuntza: gaztelera | %80 irakurria

Ruby On Rails (Bruce A. Tate eta Curt Hibbs): Ruby On Rails web aplikazioak egiteko Ruby lengoaiarentzako lan ingurunea (framework?) ezagutzeko liburua.
Iritzia: Lan ingurune honi buruz gehiago jakin nahi nuen eta liburua erakurtzea erabaki nuen. Interesgarria eta zehatza, gauza orokorretan zentratu naiz, MVC paradigma, Active Record etab.
Erosia | lizentzia: copyright | hizkuntza: gaztelera | %60 irakurria

El poder de las redes (David de Ugarte): Sareak eta hauen egituraketari buruz hitz egiten da liburu honetan baina berezitasun nabarmen batekin sare horren nodoak ez dira makinak baizik eta pertsonak.
Iritzia: Liburu honek txunditurik nauka, nituen ideia askori izen jartzen dio eta oso interesgarria iruditzen ari zait. Faltan botatzen dut iraultza ezberdinak aipatzen direnean kontextu soziopolitiko bat ez ematea. Liburu honek aparteko iritzi bat mereziko du amaitzean.
Jaitsia | lizentzia: domeinu publikoa | hizkuntza: gaztelera | %40 irakurria

Beste liburu bat erosi dut gaur, harri bitxi bat. Bertan bi euskal lagunek parte hartzen dute Txipi eta Xabier Barandiaran. Liburuak “ Ciberactivismo. Sobre usos políticos y sociales de la red,” du izena eta hainbat hacker, hacktivista, techi, ingeniari, ekintzaileen testu sorta interesgarri bat biltzen da. Oraindik bistadizo bat besterik ez diot eman. Etorkizunean iritziren bat mereziko duela uste dut.
Erosia | lizentzia: copyleft | hizkuntza: gaztelera | %1 irakurria