Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Urtarrila 21st, 2010

Informazioa eta azpiegitura

Web 2.0aren eztandarekin informazioa sortzeko eta jasotzeko aukerak handitu egin ziren. Hainbat lekutan blogak, wikiak, etab. sortzeko aukera egon zen. Horren informazioaren planoan informazio gehiago sortzeko eta bakoitzak bere iturriak aukeratzeko aukera sortu zuen. Jada hedabide zentralizatuak ez ziren informazioa helarazi zezaketen bakarrak. Baina, era berean azpiegitura aldetik, sare banatu bat izan zitekeena zentralizatzen joan dira. Software librea eta hardwarearen kostu txikiak direla eta zure blog, webgune, wiki, posta… sortzea inoiz baino errazagoa den arren.
Azken hilabeteotan enpresa handiek eta Googlek batez ere zentzu honetan pauso berriak eman dituzte. Gure datuak nahi dituzte eta ematen ari gatzaizkio. Gmail ezagunarekin hasi ziren, Google Analytics-ek informazio izugarria eman zien eta orain Google Public DNS eta Google URL Shortener sortu dituzte. Edozein trafikoren bitartekari izan nahi dute, informazio hori ere eskuratu ahal izateko. Konturatu zarete benetako URLak ez diren gero eta helbide gehiago daudela URL helbide laburtzaileak, Facebook-eko URLak,… Ondo azaltzen du Chris Messinak bere The death of the URL mezuan.

Apirila 11th, 2008

Web 2.0 garaian ere gezurra esaten digute, baina ez dugu zertan sinistu behar

Komunikabide handietan (mass media) eta informazioa agentzia ezberdinetatik lortzen dituztenak kasu askotan gezurra esaten digute, gehiegitan. Web 2.0 garaian ere hedabide tradizional hauek jendartearen gehiengoaren iritzia kondizionatzeko gai dira.

Gaur egun edozeinek informazioa bere ikuspuntutik publikatzeko aukera du, baita besteek sortutakoa komentatu edo eztabaidatzeko ere eta hori ona da. Honen aurretik baziren era honetako hedabideak ere, Indymedia adibide aipagarri da beti eman baitu libreki publikatu eta eztabaidatzeko aukera. Pentsa dezakegu beraz bakoitzak dituen grinak, iritziak, komentarioak, ideiak publikatu eta igortzeko aukera baduela eta hori egia da baina badira asko ere beste hedabide horiek esandakoa errepikatu eta biderkatzeko prest daudenak kontziente edo inkontzienteki.

Berri on baten disekzioa iturria

  • Gai konkretu batean zentratu behar da.
  • Terminoak ondo definituak egon behar dute.
  • Ebidentziak aurkeztu behar dira.
  • Ezagutza publikoa zein den jakin beharko du.
  • Salbuespenak azaldu behar dira.
  • Zergatiak ondorioen aurretik azaldu behar dira.
  • Ondorioek sekuentzia logiko bat jarraitu beharko dute, aurretik azaldutako ebidentzia logiko eta argumentuetan oinarrituz.

Azken aldian alde bateko informazio asko
Informazio asko alde bakarrekoak dira edo zuzenean gezurra. Askotan nik ere horrela egiten dut baino ni ez naiz kazetaria; gehienetan aipatutako beste hedabide horietan ematen ez den aurpegia emateagatik egiten dut. Berdina egiten ari naiz? Beno, nire iritzia da azken finean hori bai, behintzat inpartziala ez naizela argi uzten dut, beste batzuk ez bezala.

Azken gaiekin zerikusia duten hainbat informazio interesgarri

Tibet
Zalaparta handia informazio gutxi

Kolonbia
Eskubide urraketak aipatzean FARC-EPk egindakoak omen dira hedabide handi gehienen irudiko (batzutan perla batzuk ihes egiten badute ere), bitartean…

Web 2.0 garaiean ere oraindik hedabide handiek iritzi publikoa kondizionatzen dute
Google trends erabiliz “tibet” hitza azken 30 egunetan izan duen garapena ikustea interesgarria izan daiteke. Bi grafiko azaltzen dira azpian Google news zerbitzuan, hau da Googlek fidagarritzat dituen informazio iturrietan (betez ere hedabide handi gehienak) publikatutako informazioak. Goian aldiz jendeak Google bilatzailearen bidez egindako bilaketen kopurua. Argi ikusten da adibide honetan behintzat hedabide handiek esandakoak, jendeak informazio bilatzeko garaian eragina duela.


Honen aurrean zer?
Egia da informazio gero eta gehiago dugula beraz honen aurrean bakoitzaren zentzu kritikoa eta analisia gelditzen zaigu. Noski horretarako hedabide independente eta alternatiboak egon behar dira. Sarean eragiteko era berriak ere lantzen hasi behar dugu. Hauek sustatu eta bakoitzak bere irakurketa kritikoak egiteko gaitasuna landu behar du. Hauek dira nire ustez informazio masiboaren garai hauetan bakoitzak egin beharreko etxeko lanak.

Apirila 9th, 2008

UNI Encounterren egongo naiz

Gaur UNI Encounterren egongo naiz 16:00tan hizlari moduan, gaia: Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean).

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

Nirekin batera beste batzuk ere egongo dira hau da gaurko egitarau osoa:

* 16:00 – 17:15 Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean). Gorka Julio. (Elurnet). Euskeraz

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

* 17:30 – 18:45 Medición y Gestión de los Niveles de Servicio. F. Javier Diéguez (CISA, CISM).

* Marco de Trabajo: Qué es la Gestión del Nivel de Servicio.
* Medición: Indicadores, Métricas.
* Reporte: Cuadros de Mando, Informes de Seguimiento.
* Algunos ejemplos de indicadores aplicados al mundo de la Seguridad de la Información.

* 19:00 – 19:50 Tecnología RFID. Oportunidades de negocio. Iratxe Ugalde (Teknotag). Castellano

Hurrengo egunetako informazioa UNI Encounter IV web gunean.

Martxoa 28th, 2008

Erreferentzia batzuk eskatzen dizkidate maiz

Jende asko interneten galdurik ibiltzen da non hasi jakin gabe, nora joan zer ikusi etab. Askotan interneten asko gabiltzanok gauzak argi ditugu eta gure erreferentziak nahiko argiak dira baina jende asko gelditzen da talde horretatik kanpo. Askotan gainera pertsona horiek zuregana etorri eta erreferentziak eskatzean erdi blokeatuta gelditzen zara (ni behintzat), zer esango diot?, nondik has daiteke pertsona hau?, zer interesatuko zaio Web 2.0 garai hauetan?, zer esango diot?, nola? Horren harira aurkezpen bat prestatu genuen, iniziaziorako aurkezpen bat da ia ia erreferentziak eta loturak bakarrik dituena (noski argibideak zuzenean ematen ditut) baina ondo laburbiltzen du buruan Web 2.0 eta Software Librearen inguruan pertsona hasi berri batentzat buruan ditudan erreferentziak. Noski asko falta dira eta gutxiago ere egon litezke baina argazki moduko bat bakarrik da motza eta zuzena. Gazteei zuzenduta badago ere edonorrentzat izan daiteke baliagarri beraz behar duenak edo interesgarri ikusten duenak erabili dezala.

Martxoa 4th, 2008

Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren

Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean.

INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)

2008ko Apirilaren 16a – 2008ko Apirilaren 17a
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
[informazio gehiago] [izen eman]

WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)

2008ko Maiatzaren 16a
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
[informazio gehiago] [izen eman]