Blog itxia
Bloga historiko bezala gelditzen da kontsultarako. Beste proiektu batzuetan aurkituko nauzue:
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros que analizan el uso del mismo con la finalidad de mejorar nuestros contenidos y su experiencia como usuario. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información o bien conocer cómo cambiar su configuración en nuestra [legalplus_CONDITIONS_LINK]
Bloga historiko bezala gelditzen da kontsultarako. Beste proiektu batzuetan aurkituko nauzue:
Jendartea eta teknologia uztartzea izan da betidanik nire obsesioa. IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak ikastarorako idatzitako zenbait artikulu aukeratu eta bildu ditut. Horietaz gain, bi bideo eta ekarpenen bat egiteko aukera izan dudan bi dokumentu interesgarri ere gehitu ditut bildumara.
Gaika sailkatzen saiatu banaiz ere, askok gai ezberdinekin dute zerikusia. Udaran zer irakurri ez badakizu beharbada horrelako batzuk interesgarri egingo zaizkizu, hori da helburua behintzat.
Euskara eta teknologia uztartzen dituzten bederatzi proposamen eta ohar bat. (Jakin)
Autonomia hezkuntzan (Kontaizu)
Programazioa ikas/irakasteko bost pauso (Kontaizu)
Zer neurtu hori izan (Jakin)
Ikus-entzunezko berriak (Jakin)
Chromecast trantsizioa (Jakin)
Hiri inteligenteak eta partekatze ekonomia (Jakin)
Mundu berriaren eta zaharraren arteko arrakala (Jakin)
Ekonomia Partekatua (Etzi)
Partaidetza eta teknologia (Jakin)
D-cent proiektua (Kontaizu)
Euskal Estatugintza Feministatik tiraka (Etzi)
Asortatibitatea (Jakin)
Ziborgak gara (Jakin)
Zurrumurruen analisia (Jakin)
Internet sarearen neutraltasuna Europan (Jakin)
Ahalduntze teknologiko integralerako bidea (Jakin)
Burujabetzaren bidezidorrak (Berria)
Zientzia-fikziozko asmakizunak (Jakin)
Sakelakotik adimen kolektibora (Jakin)
Distopietatik ikasi, utopiak eraikitzeko (Berria)
Komunismo banatua (Etzi)
Euskarazko IKT-ak: Gomendioak herri-aginteentzat (EAB)
Sareen eta komunitateen garrantzia administrazioarekiko harreman sozial eta ekonomikoetan
XXI. Mendeko sozialismoa
Digitalizazio prozesu azkartu honetan, ehunka dira era batera edo bestera beren lana eta bizitza digitalizatu behar izan dituztenak. Gure egunerokoan, Talaiosetik horixe da egiten duguna gure bezeroekin aholkularitza, formazioa eta garapena era integralean lantzen saiatzen garenean. Guk behar hauek asetzeko tresna libreak erabiltzen ditugu. Horregatik proiektu askorentzat baliagarri izan daitezkeen eta gure ogibide diren zenbait tresna libre aipatu nahi dizkizuegu, baliagarri izan daitezkeelakoan.
Nextcloud, Hodei propio bat izateko aukera eskaintzen duen softwarea da hau. Zure fitxategi guztiak edozein tokitan eta kontrolatuta eduki nahi izanez gero hau da zure aukera. Fitxategiak bertan edukitzeaz gain, zure taldekideekin partekatu ditzakezu modu seguruan edota kanpora ere lotura bat eskaini nahi izanez gero. Sakelako aplikazioa ere eskaintzen du horrela, zure sakelakoen ere datuak eskuratu ahal izateko. Gehigarri bidez, proiektuak kudeatzeko tresnak, bideokonferentzia gelak, eztabaida taldeak edota dokumentuen edizio bateratua egiteko baliabideak gehitu ahal zaizkio, Collabora edo OnlyOffice bi adibide. Posta elektronikoa bertatik irakurtzeko aukera ere gehitu daiteke nahi izanez gero.
Edozein proiektuk behar du fitxategiak gorde, elkarlanean aritu, partekatu eta komunikatzeko tresna bat. Dropbox edo Drive erabiliz gero, datuen kontrola zure eskuetatik kanpo egoteaz gain, seguruenik zure proiektuak dituen behar berezietara egokitzeko zailtasunak izango ditu, zerbitzu hauek ezartzen dituzten mugen ondorioz.
Gure esperientzian, Talaios bertan erabiltzen dugu egunero eta Lakari kooperatibako lagunek ere martxan dute hodei zerbitzu propioa.
Moodle e-irakaskuntza plataforma, irakasleek eta ikasleek beren dinamika aurrera eramateko aukera dute. Tresna asko eskaintzen ditu bertan txertaturik, foroak, galdetegiak, inkestak… Baliabideak (testua, loturak, irudiak, bideoak…) partekatzeko balio badu, zereginak bidali eta jasotzeko ere aukera eskaintzen du. Ondoren horiek ebaluatu daitezke edota gaitasunen arabera baloratu. Bere helburua ez da ohiko klase bat sarera eramatea bakarrik, baizik eta elkarrekintza bilatzea ere badu helburu tresnak.
Gainera beste tresna askorekin lotzeko aukera eskaintzen du gehigarrien bidez; horietako bat, H5P eduki elkarreragileko elementuak ikastarotan txertatzeko aukera ematen duena edota aurretik aipatu dugun Nextcloud fitxategi biltegi moduan.
Prestakuntza ez da bakarrik eskola eta unibertsitateen gauza. E-learning-ak enpresan ere badu bere lekua, eta aldaketa prozesuen eragile izan daiteke: aldaketa kulturalen, metodologikoen eta teknologikoen eragile, hain zuzen ere. Nolakoak dira prestakuntza-prozesuak enpresatan? Zer eragin du e-learning-ak horiengan? Zer plataforma edota eduki landu daitezke? Enpresen prestakuntza-prozesuetan e-learning-ak dituen inplikazioak ulertzea ezinbestekoa da. Bide honetan Moodle plataforma propio bat izateak bide interesgarriak ireki ditzake.
Donostiako Tabakaleran kokatutako Elias Querejeta Zine Eskolako Moodle plataformako zerbitzua jarri genuen eta eskolak bertatik jarraitzeko aukera dute orain. KoopFabrika proiektuan aldiz, edukiak partekatzeko, komunikazio taldeak antolatzeko eta proiektuen jarraipena kolektiboki egiteko baliatzen dute inplantatutako zerbitzua.
WordPress, blogak sortzeko erabiltzen den software tresna garrantzitsuena da gaur egun. Tresna hau blogak sortzeko sortu bazen ere, era guztietako webguneak eta web zerbitzuak (online dendak, sare sozialak, elkarlan tresnak…) egiteko balio du orain. Munduko webgune guztien %25 inguru egiten da tresna hau erabiliz. Oso erabilera erraza da eta txantiloien bidez itxura aldatu eta gehigarrien bidez funtzio berriak gehitzeko aukera ematen duen tresna da. Bereziki interesgarria sortutako edukiak publikatu eta hedatzeko, elkarlanean aritzearen beste parte bat baita elkarbanatzea.
Tresna honek daukan hoberena bere egokitzeko gaitasuna da. WordPress oinarri duten web-ak oso ezberdinak izan daitezke horregatik, diseinua, programazioa, erabiltzen diren gehigarriak, mantenua… Zure egiteko aukera handiak eskaintzen dituen tresna izanik, merezi du pertsonalizazioan esfortzu bat egitea.
Errenteria.eus-eko udaleko web azpiegitura gehiena eta bere web unibertsoa honekin egin dugu eta oso emaitza onak eman ditu. Bestetik, La Directa erreferentziazko hedabide katalanaren webgunean ere parte hartu dugu, urrats handi bat emanez eta demostratuz WordPress-en gaitasuna noraino iritsi daitekeen. Bereziki interesgarria azken honetan, salmentak eta harpidetza egiteko aukera Woocommerce tresnaren integrazioaren bidez.
Aipatutako hiru tresna hauekin, proiektu askoren behar oinarrizkoenak beteta lirateke eta aldi berean burujabetza teknologikoaren bidean pausoak eman. Datuen jabetza eta kudeaketa inoiz baino garrantzitsuagoa den honetan gero eta faktore garrantzitsuagoa dena.
The post Nextcloud Moodle WordPress hirukoa appeared first on Talaios Koop..
Zertaz ari gara burujabetza teknologikoaz ari garenean? Elikadura burujabetzaren alorrean, Via Campesinak erabilitako definizioa oinarri har daiteke: «Burujabetza teknologikoa herriek, komunitateek eta herrialdeek, nork bere ezaugarrien arabera modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz, beren sistema eragile, software, hardware, sare eta azpiegitura politika propioak definitzeko eskubidea dute. Teknologia eduki eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, alegia, jende guztiak daukala teknologia seguru, bizigarri eta kulturalki egokia eta teknologia ekoizteko baliabideak izateko eskubidea, eta nork bere burua eta bere gizartea modu iraunkorrean eustekoa. Teknologia burujabetzak esan nahi du herriek eta komunitateek nagusitasuna dutela merkataritza auzien gainetik teknologia eta teknologien ekoizpena kontrolatzeko».
Beste burujabetza batzuekin ere harreman zuzena du, eta adibideak badaude: Elikadura burujabetzari begira, L’Atelier Paysan eta Open Source Ecology. Lehena landa munduko ezagutzak partekatuz, tresnerien eta makinarien autoekoizpenera bideratutako kooperatiba. Bigarrenak herri baten garapena lortzeko behar den makineria ekoizteko prozesuak dokumentatzen ditu.
Finantza burujabetzaren ikuspuntutik, Eusko digitala eta Faircoin proiektuak daude. Eusko digitala Ipar Euskal Herriko moneta sozial elektronikoa da. Faircoin ekonomia justuago bat eraikitzeko eskala globaleko erabilera izatea nahi duen kriptodibisa bat da.
Tokiko garapenean, Bartzelonan, BITS proiektuaren barnean, plataforma teknologiko korporatiboek eta datu estraktibismoak gobernua, lana eta jabetza nola aldatzen ari diren eta ura, elikagaiak, etxebizitza edota energia eskuratzeko sortzen dituzten arazoei aurre egin nahi diete.
Energia burujabetzari dagokionez, oraindik gauzatu ez bada ere, berriro martxan jarri nahi duten Garesko (Nafarroa) zentral hidroelektrikoa aurrerapauso handia da. Horrez gain, Goienerrek Europan erreferente izateko proiektu bat jarri nahi du martxan, blockchain teknologia baliatuz eta energia berriztagarrietan oinarritutako kontsumitzaile eta ekoizle arteko merkatu banatu bat sortuz.
Adibide politak dira bidea urratzen hasi nahi duenarentzat.
Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.
The post Burujabetza teknologikoa appeared first on Talaios Koop..
El S1 ha sido programado para errar en sus cálculos. Puede ser tremendamente útil para tareas computacionales complejas, pues las acelera hasta 100 veces y reduce un 98% su consumo energético
Erreferente berriak lantzeko saiakera interesgarri batzuen zerrenda:
Hurrengo hilabeteetako ZiFi irakurketen zerrenda txiki bat egin dut neronek gogoratzeko:
0. El dÃa antes de la revolución https://sideravisus.wordpress.com/2014/03/22/las-doce-moradas-del-viento-le-guin-ursula-k/
1. Los DesposeÃdos https://sideravisus.wordpress.com/2009/12/01/los-desposeidos-le-guin-ursula-k/
2. El relato https://sideravisus.wordpress.com/2010/11/21/el-relato-le-guin-ursula-k/
3. Manifiesto Cyborg http://xenero.webs.uvigo.es/profesorado/beatriz_suarez/ciborg.pdf
4. La estación de la calle perdido https://sideravisus.wordpress.com/2013/11/07/la-estacion-de-la-calle-perdido-mieville-china/
5. La cicatriz https://sideravisus.wordpress.com/2012/11/26/la-cicatriz-mieville-china/
6. El consejo de Hierro https://sideravisus.wordpress.com/2013/11/08/el-consejo-de-hierro-mieville-china/
Goizetan mintegi/tailer modukoak egin nahi ditugu, baian arratsalde guztietan zuen proposamenentzako tokia izango da.
Abenduak 8, aurreko urteetan etorri zaretenok badakizue, baina besteontzako, komunitatea biltzeko eguna da. Edozein dela gaia, teknologiarekin harremana badu, 10 minutuko hitzaldi laburren bidez kontatzen saiatzen gara. Hori bai, “euskara” hitza debekatua dago hitzaldietan. Aurtengo helburua euskal Interneteko komunitatearen bilkura txiki bat izatea ere bada, elkarrekin egoteko bazkari bat egin nahi dugu horretarako.
Izena emateko formulario hau beteÂ