Blog berria eta helburu berrituak
Azkenean nire bloga WordPressera ekarri dut. Erabakai atzeraezina zen Googlek azken urteetan lortzen ari den botere pilaketa dela eta. Hemendik aurrera Googletik kanpo gauza gehiago egiten saiatuko naiz, hori bai nire posta oraindik han dut ;).
Nire bloga ezagutzen zutenek ez dute gehiegi aldatu behar helbidea berdina da eta baita jarioa ere. Hala ere, begiratu jarioaren helbidea ondo duzuen. Nire bloga ezagutzen ez zutenei nire aurreko blogari bisita bat egiteko aukera dute oraindik.
Bloga Bloggerretik WordPressera migratzeko zein pauso eta berrikuntza egin ditudan azalduko dizkizuet orain.
Lehenik eta behin WordPresseko migrazio tresnari esker Bloggerreko mezuak ekarri nituen. Oso erraza izan zelarik. Beste tresna baten bidez orain arte Bloggerreko etiketak Kategoria bilakatu zirela ikusiz, berriro ere etiketetan bihurtu nituen. Oraindik arazo bat zegoen, zer gertatzen da aurreko blogeko mezuetara sartzen saiatzen direnekin? Horretarako esteken egitura aldatu eta .htaccess fitxategi bat gehitu behar izan nuen. Hauek hain zuzen ere:
Permalink egitura
/%year%/%monthnum%/%postname%/
.htaccess
<IfModule mod_rewrite.c>
RewriteEngine On
RewriteBase /
RewriteRule ^([0-9]{4})/([0-9]{1,2})/([^/]+)\.html$ $1/$2/$3/ [QSA,R=301,L] </IfModule>
Hau egin ostean Diseinua aukeratu eta horretarako Clockwork simple aukeratu dut. Zerbait sinplea baina interesgarria nahi nuen eta aukera ona iruditu zitzaidan. Aldaketa batzuk egin dizkiot hAtom eta xFolk mikroformatuak onartu ditzan. Horretaz gain zenbait euskaraketa ere egin behar izan ditut ez baitzegoen guztiz lokalizatua.
Hemendik aurrera nahi nituen gauza berriak txertatzen ibili naiz. Nahi nituen gauzak:
- Mikroformatuak erraz sartzeko scripten bat.
- Open IDa onartzea erabiltzaileentzat behintzat.
- AntiSPAM sistema ona.
- Twitterrekin integrazio bidirekzionala.
- SEO ezaugarriak
- Podcasta egiteko aukera izatea behintzat.
- Feevyrekin integrazioa.
- Bertsio mugikorra izatea.
- QR-kodeak erabiltzen hastea.
Esan daiteke nahi nuen guztia lortu dudala:
- Mikroformatuak erraz sartzeko scripten bat: Micro Anywhere gehigarriaren bidez hCard eta hCalendar mikroformatuak era errazean txertatzeko aukera izango dut.
- Open IDa onartzea erabiltzaileentzat behintzat: WP-OpenID gehigarriaren bidez erabiltzaileek bere Open ID hori erabili ahal izango dute erantzunak uzteko eta beste hainbat gauzetarako.
- AntiSPAM sistema ona: Akismet plugin famatuari esker SPAM gehiena gelditzea espero dut. Horretarako WordPress.com gunean izen eman behar izan dut gako berezi bat lortu ahal izateko.
- Twitterrekin integrazio bidirekzionala: Honetarako Twitter Tools erabili dut eta era ezberdinetan egin dut integrazioa. Blogaren goiko partean ticker moduan nire twitterreko azken mezua agertzen da. Horretaz gain atean behin Twitterren egindako mezuen laburpen bat agertu da nire blogean eta blogean mezuren bat idazten badut Twitterren ere blogeko mezu honen berri emango da.
- SEO ezaugarriak: All in One SEO Pack erabiliz nire blogaren SEO ezaugarriak hobetzea espero dut. Gehigarri honek egiten dituen zenbait aldaketari esker bilatzaileek nire bloga hobeto jasotzeko esperantzarekin instalatu dut.
- Podcasta egiteko aukera izatea behintzat: podPress gehigarri hoberenetarikoa da. Bloga podcasta egiteko tresna bikain batean bilakatzen du. Ez dakit erabiliko dudan baina hasieratik instalatu nahi nuen.
- Feevyrekin integrazioa: Niretzako oso garrantzitsua da nire sarearen mezuak erakustea eta horretarako Feevy erabiltzen dut. Bertan 3 atal ditut denak batera agertzen badira ere, nire ekimenak, parte hartzen dudan proiektuak eta nire lagunen edo intereseko pertsonen blogak (eguneratu behar dudan hurrengo gauza). Feevy Widget tresnaren bidez era errazean integratzeko aukera izan dut dena.
- Bertsio mugikorra izatea: Bertsio mugikor bat izatea aurtengo erronka bat zen eta horretarako WordPress Mobile Edition erabili nahi nuen. Instalatu ondoren lokalizatua ez zegoela ikusi eta gainera hobekuntzaren bat egitearen beharra ikusi dut. Horretarako euskarara itzuli eta Bereziak izeneko kategoria bateko mezuak erakusteko moldaketa bat egin dut. Ez dut prestatu baina norbaitek nahiko balu eska diezadala. Emaitza ikusi nahi baduzu emulatzaile hau erabil dezakezu.
- QR-kodeak erabiltzen hastea: Nabarituko zenuten jada nahiko fijazio handia dudala mugikortasuna eta web semantikoaren gaiarekin. Horregatik modu esperimentalean QR-kodeak erabili nahi dituztenentzat QR-code bat ikusiko dute izenburuaren azpian. Kode horren bidez era errazean sartu ahal izango dira mugikorra erabiliz pantaila baten aurrean ikusten ari diren mezu batetara edota beraien mugikorrean gorde ahal izango dute esteka hori ondoren ikusteko.
Aurkezpen txiki bat ere egin dut ezagutzen ez nauen jendeak zer egiten dudan ezagutzeko eta ezagutzen nautenek farre batzuk botatzeko.
Blog berriarekin helburu berrituak ere badaude. Jendartea eta teknologia uztartzen jarraituko du horretan ez dago dudarik. Honetaz gain EKIBE eta MUDSS gaien inguruan lan berezia egiten jarraituko dut. Hauek izango dira hemendik aurrerako lerroak ea gustatzen zaizkizuen.
Aupa, beste behin.
Hobekuntza nabarmena dek. Aurreko diseinu estiloa kaotiko xamarra egiten zitzaidan.
Goikaldean mantxeta edo irudi xume bat falta zaik lana borobiltzeko.
Bestalde, OpenIDaren inguruan zalantza batzu dizkiat.
Nire OpenID profila myOpenID.com zerbitzuan sortu diat eta bertan nire jetoa jarri diat avatar bezala.
Hire blogean mezua jartzerakoan ez dek agertzen myOpenID.com-en diaten avatarra. Horretarako openvatar.org erabili beharko al diat, hartara nire jetoa nire oharrekin batera agertzeko?
Hasten direnen akats eta zalantzak, bakik.