nEGArgura ematen didazue
Berri nEGArgarri batekin esnatu naiz gaur. Maiteri EGAren azken liburuaren digitalizazioa kentzera behartzen dute. Maite ezagutzen dut eta bera baino pertsona langile, eskuzabal eta bizi gutxi daude mundu honetan.
Bere ekimen pertsonal modura aurrera eraman du proiektu hau izugarria zen denon eskura liburuaren digitalizazioa jarri du, baina ez hori bakarrik liburuko ariketa gehienak automatizatu ditu, Internet bidez egin ahal izateko. Berak kontatuko ez digunez nik kontatuko dizuet nola egin zuen bere lana baloratu dezazuen.
- Aurreko urteetan bezala, aurretik eskatutako baimenarekin, 2008ko liburua digitalizatzera ekin zion.
- Eskoletara doan banatutako liburua eskuratu ondoren lanean hasi zen, baina bertsio digitala ezin izan zuen erabili.
- Liburu osoa eskaneatu zuen.
- Eskaneatutako edukia OCR (karaktere-ezagutza optiko) programa batetik pasa zuen.
- Eskaneatzen ondorengo akatsak zirela eta (asko) banan bana orri guztiak berrikusi eta txukundu zituen.
- Ariketak interaktibo egin zituen, galdera erantzunak interaktiboak egiteko.
- Interneten zintzilikatu zuen liburua doan, atera eta berehala.
Ekimena nola egin zuen kontatu zidanean ez nuen sinisten eta galdera hauek egin nizkion?
- Baimena eman badizute, zergatik ez dizute bertsio digitalizatua erabiltzen uzten?
- Ez dute beraiek egin behar dutela ikusten?
- Zerbait ordainduko dizute edo beti bezala zure denboratik egingo duzu?
Galdera hauek nik erantzun behar izan nituen. Maitek azkenekoari irrifarre batekin erantzun zion. Hauek nire erantzunak ez Maiterenak.
- Ez dute liburua benetan sareratu dadin nahi, ez behintzat diru publikoz ordaindutako liburuak hilabete batzuk (urte bat?) merkatuan pasa arte. Hori espero zuten baina ez dute ezagutzen Maitek nola egiten duen lan.
- Ikusten hasiko ziren jada, baina azken berrien arabera aurreko urtetako liburuak, hauetako batzuk zaharkitua gelditu direlarik jarri nahi dituzte orain. Ez pentsa, dituzten baliabideak edukita bertsio digitala, audioak, baimenak, galdera sorten datu baseak etab. PDF soiletan jarri nahi dituztela entzun dut. Zurrumurru bat besterik ez da.
- Maiteren irrifarrea adierazgarria zen. Ez dut dirurik jasoko baina ez zait inporta adierazten duen horietakoa zen.
Eta gaur goizean albiste honekin esnatu gara. Albiste izaera daukalako deitzen diot albiste, hedabideek kontutan hartu beharko luketen horietakoa. Gertakari honek erabakia nEGArgarria dela adierazten duten zenbait gauza dago:
- Maitek aurretik eskatutako baimenak zerbaiterako balio zuela uste izan zuen.
- Interneten informazioa jarri ondoren zaila izaten da hau kentzea eta beraz ezagutzen zuen jendeak ez du aurkituko eta datorren jendeak ezingo ditu baliabide horiek erabili.
- Maitek egindako lana zakarrontzira bota nahi dute. Laguntzarik gabe eta bere denbora librean egindako lan mardul eta interesgarria.
- Maitek ez du dirurik atera ezta aterako ere liburuaren digitalizazio eta automatizazioarekin.
- Bertako material guztiak diru publikoarekin ordainduak izan dira eta beraz herritarren eskuetan egon beharko lukete.
- Euskararen ezagutza errazteko baliabideak eman behar dira eta hau horietako bat zen. Nahiko nazka dio jendeak EGAri hau ikasteko baliabide onak eta doanekoak daudenean hauek zapuzteko.
Era honetako erabakiak nEGArgura ematen didate, baina testuinguru zabalago batean kokatu behar dira. Garai hauek ezagutza zabaldu eta partekatu nahi dutenen eta berarekin negozioa bakarrik egin nahi dutenen arteko borroka garaiak dira. Eredu merkantilistatik ikusita ere eduki libreak eta hauek lortzen duten hedapenarekin aberastasuna ere sor daiteke, baina hauek ez dute hori ere ulertu nahi. Bide horretan herritar ororen eskakizuna izan beharko luke diru publikoarekin guztiz ordaindutako materialak, softwarea, tresnak etab. denon mesederako libre izatea. Bide horretan aurrera egiteko prest gaude batzuk.
Erabakiari berriro helduz, espero dut erabakia atzera botatzea, bitartean blogosferaren nEGArgura jasan beharko dute erabakiaren arduradunek. Zabaldu deia, hedabideak kontaktatu, ziberekintzaile izan zaitez!
Egia, guztiz negargarria, tamalgarria, inpotentzia eta frustrazioa sortzen duten berri horietakoa (eta azken orduetan horietako gehiegi daramatzagu gainean).
Hala ere, Def Con Dos-ek abesten zuen bezala, “de todas las derrotas sacas algo positivo”. Kasu honetan, alde batetik, Maite daukagu. Bera bakarrik egindako lana, erakutsitako kemena, iniziatiba, lana, instituzioen burugogorkeriaren aurka ostia bat eraman badu ere, bera irabazle da. Bera da positiboena.
Baita ere eztabaidagai garrantzitsu bat plazaratzeko aukera ematen du: diru publikoarekin ordaindutako edukien jabegoa eta banaketa. Adibidez, EEBBetako hainbat erakundeek ikerkuntzan dirua ematerakoan, ikerkuntza horretatik sortutako publikazioak “open access” aldizkari batean argitaratu beharra baldintza moduan jartzen dute. Niri beti iruditu zait nire lana diru publikoz ordaindua baldin badago, behintzar, erkidegoko biztanleek nire lana ikusteko eta ulertzeko eskubidea duela, eurak ordaindu dute eta.
Eta orain galdera zaila, hauteskundeen aurrean, zer egin?
Zaindu maite duzun hori!
nEGArgura barik, amorrua ematen dit niri. Inkopetentziaren adibide dira. Gauzak ez ulertzearen lotura zuzena. Tresna berriak esango digute… eta euskara badakigula adierazteko, beraien liburuak erosi behar.
Ispiluak egin beharko genituzke, inolaz ere ezin dugu onartu eduki horiek saretik kentzerik.
Maiteri begirunez, berak saretik behartuta, inperatiboz kendutakoa…. hedatu behar dugu gainontzekook. Blogosfera euskaldunak, EGA agiririk ez duen honek, pixka bat zenbat den badakien honek, eredua eman behar du.
Ispiluak, mirrorrak, wikiak…. eta ikasle euskaldunberri/euskaldunzahar alfabetatu berri, euskara gaitasuna erakutsi gura dutenei, guk gure euskararen aldeko gaitasun aldarria egingo diegu.
zaindu maite duzun hori!
[…] diote. Lotsagarria da, euren porrotaren isla da. Hala ere hori ez da bidalketa idaztearen arrazoia. Teketenen blogan irakurri dut EGAko azterketak digitalizatu eta euskara azterketa honetarako prestakuntza […]
[…] Ziberekintzailetasunari buruzko aurkezpena ere blog honetan duzue eta teoria praktikan jartzeko ez zaizkigu aukerak falta […]
[…] Teketen […]
[…] Testu hau itzuli! eu es » Badoa forma hartzen sareko euskal komunitatearen nEGAargura mezua. Forma askotan, zentzu askotan, bakoitzaren sare sozialean barna, banaturik, dispertso, ez du […]
[…] maite goñi, nEGArgura, noticias de gipuzkoa Testu hau itzuli! eu es » Guztion nEGArrak edo hobe esanda indarrak lehenengo fruituak eman ditu. Eusko Jaurlaritzak orain arte jarrita ez […]