Post Esku-era
Esku-era jardunaldietan egindako aurkezpena denon eskura jartzen dut. Hemendik aurrera zenbait aurkezpen Elurneteko dokumentazio, aurkezpen, manual etab. material didaktikoen biltokian topatu ahal izango dituzue. Denok baliatu, eztabaidatu, moldatu, kakaztu, zabaldu eta gozatu dezagun. Zuen sorkuntza ere garrantzitsua dela gogoratu eta egiten dituzuen ekarpenei esku-era etiketa jartzen saiatu.
Zorionak Twitter bidez jarraipena egiten egon zareten Topagunea, iPtx eta Joxeri. Antolatzaileei, BilboRockeko langileei, nireki batera taula gainean eta azpian egon zareten guztioi.
Oso gustora egon naiz zuekin guztiekin eta jende oso aberasgarritik gertu bizi naizela ikasi dut. Beste noizbait elkarrekin hitz egin, eztabaidatu eta gure sare banatuko lokarri gehiago eraikitzeko esperantzarekin mezu hau zabaltzen dut gure blogosferarara, ea norbaitek jasotzen duen.
Azkenin ezin eskertu gabe utzi bazkaria alaitu digun Miren Azkarateren abestiaren egileei eta zergatik ez berari ere!
700000 mila euroren trukeeeeeee…kriston abestiaaa!!!!
[…] Liburu osoa eskaneatu zuen.Zabaldu deia, hedabideak kontaktatu, ziberekintzaile izan zaitez! […]