Arkeotxioka

Txioka.net-i buruzko arkeologia egiten egon naiz bihar Berrian agertuko den artikulua prestatzeko. Atzera 2007 urteraino joan behar izan dut txioka eta txioaren aztarnen bila. Hemen Txiokari erreferentzia egiten dioten lotura batzuk:
- Txioka sarea egunero eraikitzen ari gara
- Txioka mugikorra iPhone batean
- Txioka.net etor hadi twitter sarera
- Wikifarra & txiokafarra Irailak 28 Donostian

Euskarazko proto-twitter honek eman zituenak gogoratzen nostalgia eta guzti sartu zait. Zenbat gauza egin genituen eta zein baliabide gutxirekin.